Wednesday, December 28, 2011

Aukerarik txarrena aukeratu nahi

Titular batean zoriontzen da eta ondoren esaten da zergatik, zergatik den zoriontzen. Honelaxe (Gara, asteazkena 28 abendua 2011, 10 or, behe partean)

"Zorionak", euskararen munduan albiste onak ere badaude-eta 

Hor goiko titular hortan jakiteko, ulertzeko ematen dela zergatik itxaron behar da harik azkena, harik irakurri -eta, doana atxekia verburari, badaude-eta. Berba batean esateko klaru ze behar da itxaron harik azkeneko bazterra, azken-azkena.

Noiz logikoago litzatekeen, zatekeen ipinirk lehenengotik zergati edo arrazoi hori ematearena zorionak. Esaterako honelatsu

"Zorionak", zeren ... 

edo kommarik gabe ere

"Zorionak" zeren ... 

osatzen litzatekeela phrase osoa honela

"Zorionak" zeren badaude albiste onak ere euskararen munduan 

Ea ba noiz daukagun albiste onik euskararen munduan dugularik irakurtzen -redaktatzen- euskara gehiago informativoago bat. Zer den gero ez nahi izatea valiatu aukerak daudaguzenak hor bertan, eskura-eskura. Informatione argia errespetuz lehenik gu euskaldunok eta ere bidenabar euskara gure hizkuntza. Hala biz. 
















Friday, December 23, 2011

Balantzaka, laprastadaka: positivorantz, negativorantz

Dudalarik irakurtzen hau titularra (Gara, osteguna 23 abendua 2011, iritzia)  
Erreformen ondorioak jasaten dituzten herritarrei ez diete balio epe ertaineko erangin positiboek
 etortzen zait gogora ari direla euskal prensaren goitibehitietan balantzaka batzuetan ki positivoa eta ere ki negativoa. Halan dut kommentatuko lehenik positivoa dudana ikusten ze dator 
Erreformen ondorioak jasaten dituzten herritarrei ez diete balio epe ertaineko erangin positiboek
noiz etorri ahal zen ere modu gutiago informativoan holan 
Erreformen ondorioak jasaten dituzten herritarrei ez diete epe ertaineko erangin positiboek balio 
eta da poztekoa ikustea aukera hobea, informativoki hobea. Batera ez diete balio ordez bestea zein ikusten dugu lar sarri ez diete ........ balio.

Pasaturik esatera zer dudan ikusten nola negativo mezu hortan da buruz darabilten syntaxia. Ezen redaktatu ahal dela nola egin bait dute hola
Erreformen ondorioak jasaten dituzten herritarrei ez diete balio epe ertaineko erangin positiboek
 baina egin ahal zen -nahi izan balitz eta izan hortaz konsziente- beste forma gehiago informativo hontan ere edo honelatsu  
Epe ertaineko eragin positiboek ez diete balio herritarrei ze jasa dute erreformen ondorioak 
 edo gehiago ondio hobetuz 
Epe ertaineko eragin positivoek ez diete valio herritarrei ze jasa dute reformen ondorioak

Zer du ikusten nire kommentarioetan blog hontako irakurleak? Ba al dago balantzarik, ba al dago laprastadarik? Ikusten al da ezer positivorik edo negativorik textuan edo textu alternativoetan? Zer esan ahal da zentzuz berba eginik?


Saturday, December 17, 2011

Razionalkiago informatu, berba batean razionalki

Dudalarik irakurtzen (supplementua hon Gara, Gaur8, zapatua 17 abendua 2011, 8 or) azpian hau titularra Amerikar ezkerra eta Libia (ganik Aitor Imaz, analisia) sarrerako preambuloa dena hau
Libiako gatazkak sekulako eztabaida eragin du ezkertiarren artean. Egileak latinoamerikarren posizioa hobeto ulertzeko argudioak eskaintzen ditu artikulu honetan. 
Bada, irakurririk hori-preambuloa naiz (edo da nire entelegua) desegokitzen eta ondoren egin zenbait gogoeta eta ere analysis dut pensatzen ze hobeto legokeela -informativoago- honlan balego hori-preambuloa. 
Libiako gatazkak sekulako eztabaida eragin du ezkertiarren artean. Egileak argudioak eskaintzen ditu artikulu hontan hobeto ulertzeko (edo, ulertzeko hobeto) latinoamerikanoen posizioa.
Edo, sartu gabe redundantziarik
 Libiako gatazkak sekulako eztabaida eragin du ezkertiarren artean. Egileak argudioak eskaintzen ditu hobeto ulertzeko latinoamerikanoen posizioa.
Logikoa dateke hobe dela informatzea ahalik razionalkien mesedetan irakurlea, guziok. Hobeto redaktatu behintzat mass median. 

  • Egileak ...
  • Egileak argudioak eskaintzen ditu ...
  • Egileak argudioak eskaintzen ditu hobeto ulertzeko ...
  • Egileak argudioak eskaintzen ditu hobeto ulertzeko latinoamerikanoen posizioa


Friday, December 16, 2011

Nabarmenki total desegoki

Gogora ekartzen dut ze ez dira synonynoak desegoki eta txaro hitzak zeren egon ahal da zeozer ondo, ez txarto, baina desegoki. Ez dakidana da ez txarto dagoena egon ahal da egoki baina orai ez naiz sartuko hortan. Soil esan eta resaltatu ze desegoki eta txartto hitzak direla differenteak. Zeina, gainera, egiazki ez zegoen zertantan esan beharrik baina izan bidi introduktione hau preludio egokia ki esango dudana.

Dugu irakurtzen (Gara, ostirala 16 abendua 2011, iritzia 9. or) lehenbiziko paragraphoan hauxe esaldia 
Bere ibilbide politikoan zehar, Estatu frantseseko presidente ohi Jacques Chirac ez zen ez bere jarduna gizarte bidezkoago baten zerbitzuan jartzeko ahaleginean nabarmendu. 
Hor esaldian esan nahi den behinena da "Jacques Chirac ez zen nabarmendu"  baina verbua zeina bait da periphrastikoa dago zatitua bi partetan non zatiak unitate horrenak dagozen lar urrun elkarren ganik. Verbua izanik "ez zen nabarmendu" geratzen da hori-informationea textuan, Garan, lar distante sortzen duela irakurlea gan desegokitasun interpretativoa, ulermenezkoa. Halan
Bere ibilbide politikoan zehar, Estatu frantseseko presidente ohi Jacques Chirac ez zen ez bere jarduna gizarte bidezkoago baten zerbitzuan jartzeko ahaleginean nabarmendu.  
Begira zein erraz konpondu ahal da hori-desegokitasun hori.
 Bere ibilbide politikoan zehar, Estatu frantseseko presidente ohi Jacques Chirac ez zen nabarmendu ez bere jarduna gizarte bidezkoago baten zerbitzuan jartzeko ahaleginean. 
Zergatik informatu behar da desegoki izanik eskura informatzea egoki edo behintzat egokiago? Nork du erantzuna galdera honen?



Saturday, December 10, 2011

Behar da informatu hobeki

Irakurtzearkoan hau-titularra (Berria, osteguna 9 abendua 2011)

Nazioarteko komunitateari segitzeko eskatu dio ezker abertzaleak Espainiari

dudarik ez dago ze ari garela prinzipalki buruz

1) ezker bertzalea

2) ezker abertzaleak esan duela. Ezker abertzaleak esan dio

3) nori esan dio ezker abertzaleak. Ezker abertzaleak esan dio Espainiari 

4) zer esan dio ezker abertzaleak Espainiari.  
Ezker abertzaleak esan dio Espainiari nazioarteko komunitateari segitzeko.
Edo
Ezker abertzaleak esan dio Espainiari segitzeko nazioarteko komunitateari.

Beraz aukera informativoenak dira hauexek
  • Ezker abertzaleak esan dio Espainiari nazioarteko komunitateari segitzeko 
  • Ezker abertzaleak esan dio Espainiari segitzeko nazioarteko komunitateari. 











Thursday, December 08, 2011

Daigun gogoetatu, baina informativoki

Esan ohi da eta egia dateke ze perfektionerik eta perfekturik ez dagoela ezertan. Halan ba edozerk ba du, ba duke bere imperfektine punturik edo handicap zerbait.

Dugurlarik irakurtzen hau-titularra (Gara, 13 or, osteguna 8 abendua 2011

Konponbide demokratikoaren aldeko mobilizazioak sostengu zabala lortu du 

 zait etortzen gogora ze ipini ahal dela hor-titularra beste modu -syntaktiko- hontara ere 

Konponbide demokratikoaren aldeko mobilizazioak lortu du sostengu zabala 

Ba al dute bi titular horiek perfektione informativorik? Handicap-ik? Daigun gogoetatu, baina informativoki kokaturik bi informationeok an ranking kommunikativoa. Informationeak ba du bere rankinga non dagozen aukera gehiago informativoak edo gutiago informativoak buruz irakurlea.




Thursday, November 24, 2011

Lehenengo importantea, importanteena

Izkiriatu izan dut lehenago ere buruz puntu hau hemen blog hontan, ikusi nahi bada. Baina gaur berriro ariko naiz gainean puntu delako hori, ustez segurtasun osoz dela importantea tik alderki informativoa mesedez irakurlea. Beraz, ikusten dugu hau titularra (Berria, osteguna 24 azaroa 2011) non dugu irakurtzen

Jaurlaritzak asmoa du gizonen artean kutsatutako GIB kasuak gutxitzeko


non mezu behinena da

Jaurlaritzak asmoa du gutxitzeko ..............


eta ondoren spezifikatu ahal litzateke zer nahi den gutitu, bere nahi diren zertzelada guztiak. Esterako honelatsu

Jaurlaritzak asmoa du gutitzeko gizonen artean kutsatutako GIB kasuak


Ez ahal da komeni informativoki -kasu eman ze ari garela irakurtzen egunkari bat- ematea lehenengo konzeptu importanteak?, eta gero ondoren konzeptu enparauak direnak detailleak hon konzetu prinzipala edo importantea.


Saturday, November 19, 2011

Symmetrikoak syntaktikoki (SVO, OVS)

Ondo agirian dago ze differentea da objektu baten originala eta horren objektuaren symmetrikoa. Halan dira differente eta gainera elkarren symmetriko esku bat eta bestea, zapata bat eta bere parea, belarri bat eta beste aldeko belarria, guanteak, izpiluko imagenak,palindromoak, numero kapikuak, ... eta hainbat holako. Baita aurkitu ahal da holakorik -symmetriarik- an struktura syntaktikoak, struktura grammatikalak.

Egun berean eta egunkari bereak ikusten dugu batetik hau SVO (Berria, zapatua 19 azaroa 2011)

Urkulluk dio herritarren esku egongo dela estatus politiko berria lortzea

S, subjektua (Urkulluk)
V, verbua (dio)
O, objektua (herritarren esku egongo dela estatus politiko berria lortzea)

Urkulluk dio .......................................................................................... 


eta bestetik besea hau dena aurrekoaren struktura syntaktiko symmentrikoa. Hauxe  OVS (Berria, zapatua 19 azaroa 2011

Poliziak «legez kanpoko» kaleratzeak egin dituela dio Bilboko Okupazio Bulegoak



O, objektua (Poliziak "legez kanpoko" kaleratzeak egin dituela)
V, verbua (dio)
S, subjektua (Bilboko Okupazio Bulegoak)

........................................................................ dio Bilboko Okupazio Bulegoak



Ondo dakigu eta dago agirian ze dira informativoki differenteak valio informativoan, an ranking informativoa. Seguru ze, ez dela behar monothonoa izan behar baina aukera batzuk dira hobeak ezi besteak informativoki eta favorez irakurlea (irakurlearen favorez). Daigun ikas eta valia ikasitakoa guzion hoberako. 





Sunday, November 13, 2011

Berbaz bat, izkirioz (derrigorrez?) differente

Entzun dut meeting batean ganik hizlari on bat, meeting batean non behar da konektatu kin herria, populua ahalik hobekien, dut entzun hau ondokoa (sic)

[ba dakit baina normalean honakorik asko entzun ohi dela arten euskaldunak noiz expresatzen gara berbaz solteki eta gabe erreparorik]

Joango gara Madrilera esateko euskaldunak garela
(sic, jada esan bezala) 

diot sic zeren honelakoak dira guti ikusten euskaraz noiz dugun izkiriatzen. Honelaxe litzateke hori emanik izkirioz "korrektuki"

Joango gara Madrilera euskaldunak garela esateko 

edo "hobeki korrektuago oraino"

Madrilera joango gara euskaldunak garela esateko 

Zergatik ez  ditugu erabiltzen forma onenak kommunikativoki baita ere izkirioz? Zergatik ez dugu hobetsi nahi forma hoberenak, forma hoberen informativoak?









Thursday, November 10, 2011

Nola bestela?

Gaur ere (eguena 10 azaroa 2011) poztu naiz irakurtzearekin hau titularra Berriako lehen paginan

Belgikak ez du onartu Ventura Tome estraditatzea 

poztu naiz zeren asko eta askotan, lar askotan hori informationea agertu ohi da beste modu hontara

Belgikak ez du Ventura Tome estraditatzea onartu 

Dutelarik batzuk, nik esaten nuke lar askok, hartzen hobekotzat bigarren aukera hori eta aitzitik dutelarik hartzen konsekuentziaz lehenbizikoa txarragotzat edo behintzat gutiago ontzat. Delako horien artean dagoke ere gure Xabier Amuritza euskalzale fierra. Non Xabier Amuritzak duen hartzen esaterako bere liburu titulatzen Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza (non, zein or. ez dut esan ahalko baina) du hartzen euskara "ez aski zindotzat" honelatsuko esaldiak

Jaun alkateak ez du pagatuko faktura dudosorik 

non hobekotzat duen hartzen baina nik ez dakidalarik zergatik esatea

Jaun alkateak ez du faktura dudosorik pagatuko 

Zer izan ahal da arrazoia edo argudioa bat hartzeko bestea baino gutigo ontzat? Nik ez dakit, ez dut ulertzen ondo, ez dut ondo ulertzen. Seguru baina bat dela askoz informativoago ezi bestea klarki.













Tuesday, November 08, 2011

Komparatu, observatu, konkluitu

Irakurtzen dugu hau titularra (Gara, martitzena 8 azaroa 2011, 20 or)

Ipar Euskal Herriko Lurralde Ituna egitasmo berriekin gaurkotu dute 

edo ahal redaktatu ere kin beste syntaxi hau

Egitasmo berriekin gaurkotu dute Ipar Euskal Herriko Lurralde Ituna

edo baita redaktatu beste modu differente batzuetara, batzuk gehiago informativoak eta besteak gutiago informativoak.

On litzateke, litzaiguke komparatzea, observatzea pausatuki eta ateratzeak konklusioneak, konklusione informativoak. 








Tuesday, November 01, 2011

Ezin? edo nahi ez? hautsi kin atavismo galgarria, SOV

Nago ni ze euskal prensan (Berria, Gara, Deia, ...) gehiago begiratzen da ki balizko normativismo hypothetiko lirateken usteak eta eretxiak ezenez ki konzeptu eta transmissione informatikoa behar duena derrigorrez izan medio informativo batek. Mezua eman klaritate informativoaz.

Hala da irakurri ahal lehen paginan nola notizia prinzipal hau titularra (Berria, martitzena 1 azaria 2011 )

Unescok AEBen finantzaketa galdu du, 
Palestina estatu gisa onartu duelako 

Ez da izan behar total eta extraordinarioki intelligentea, superdopatua jakiteko eta antzemateko ze hori titularra ez dago emana modurik onenean non ba dira beste modu batzuk gehiago hobeak eta gehiago informativoak dauzkagunak esku-eskura nahi izanez gero. Baina irudi du ze ez dagoela ardurarik an euskal prensa emateko informationea modu hoberenean non dirudien ere ardurĂ¡ dela gehiago anitzez linguistikoa ezi informativoa. Izanik preferentzia nabarmena uste edo eretxi linguistikoak eta ia ezein importantziarik qualiteate informativoak.

Ez al da hau versionea, possibilitatea, aukerĂ¡ askoz informativoa ki irakurlea, euskal irakurlea


Unescok galdu du AEBen finantzaketa, 
(zeren, ze) onartu bait du Palestina estatu gisa

edo

Unescok galdu du AEBen finantzaketa, 
(zeren, ze) onartu bait du estatu gisa Palestina

 Zergatik ez dira arduratzen kin qualitate ifnormativoa e titularrak, zergati ez dira elkitzen, jalgitzen ti atavismo galgarri hori, SOV? Zergatik, mass median ez dira preferezialki zentratzen informationean, an informatione ahalik onena emateko possibiletatea? Mundu professional spezifikoan? Nork argitu ahal du?






Saturday, October 29, 2011

Eman ahal banu aholkurik

Baldin eman ahal banu aholkurik esango nuke ze hau textua (Gara, egunkariaren beraren propagandĂ¡ zein agertzen da egunotan egunero)

  • GARAk egunero eskaintzen dizkizu aro berri hau ulertzeko eta sendotzeko giltzak 
  •  
     
  • Informatua dagoen herri aktibo bati ezin diolako inork etorkizuna zapuztu 

ipiniko nuke -ipini beharko litzateke amorez mezua hobeto ulertu eta izan gehiago informativoa- honelatsu edo honelaxe

  •  GARAk egunero eskaintzen dizkizu giltzak aro berri hau ulertzeko eta sendotzeko   


  • Informatua dagoen herri aktibo bati ezin diolako zapuztu inork etorkizuna

Nago ba duela importantziarik -beti-ere relativoa- honelakoxeko aholkuak, behintzat mass media bateko ihardunean.



Friday, October 28, 2011

Hau bai aukerarik onena, SVO

Nik dut ikusten pozez nola behintzat batzuetan agertzen da prensan SVO strukturla syntaktikoa -subjektu, verbu, objektu- nola gaurko hau (Berria, internet).

Notizia nire aldetik baina ez da bakarrik dudala ikusten pozez hori strukturĂ¡ zein bait da onena informativoki baizik-ere esatea gain agertzeaz poza hori gatik dela agertzen eta valiatzen hori strukturea, dugula erabiltzen SVO behar genukeen baino gutiago.

Bada, dezagun ikus hori textua agertua an Berria egunkaria

Jaurlaritzak galdetu du "justua eta arrazoizkoa" al den Otegik preso jarraitzea epaia irmoa ez bada

S (Jaurlaritzak)
V (galdetu du)
O ("justua eta arrazoizkoa" al den Otegik preso jarraitzea epaia irmoa ez bada)
 
eta ere egin ahal izateko komparationea mentaltik daiguzen ikus beste aukera bi gehien erabiliak, SOV ("geureena" datekeena) eta OVS erabiltzen dena orain asko eta askotan, esango nuke nik artifizialki eta kontranaturaz, dezadan argitu hori kontranatura ezen kontranatura "euskal traditionearen" eta ere kontranaturaz "ikuspegi eta effektivitate informativoaren".

Hemen lehenengo SOV, "geure geurea"

Jaurlaritzak "justua eta arrazoizkoa" al den Otegik preso jarraitzea epaia irmoa ez bada galdetu du

eta azkenik OVS aukera "artifizial kontranaturala" 

"Justua eta arrazoizkoa" al den Otegik preso jarraitzea epaia irmoa ez bada galdetu du Jaurlaritzak

Ditugu erabiltzen eta valiatzen euskaraz gure aukerak -kasu konkretu hontan SVO struktura syntakikoa- ditugunak eskura tamalezbehar genukeen baino gutiago. Baina behintzat agertzen eta erabiltzen dira batzuetan, zorionez.

Tuesday, October 25, 2011

Laburrenetik luzeagora

Dugu irakurtzen ondoko sarreraren ondoan "Eta-ren adierazpen historikoaren ondorena" hauxe ondorengo titularra emana lau lerrotan (Gara, astelehena 24 urria 2011)
Herritarrak, 
konponbidearen 
sarraila 
irekitzeko prest 
Ongi dakigun lez informationea eman ahal da labur edo luzeago, sano labur edo itzel luze, nahi den neurrian.

Baina hemen mezuan informationea denik laburrenean litzateke
Herritarrak, prest
(dagoela implizituki sartua "dagoz" verbua, "Herritarrak pest dagoz edo Herritarrak dagoz prest")
edo luzexago 
Herritarrak, prest irekitzeko 
areago
Herritarrak, prest irekitzeko konponbidearen serraila
baita eman ahal zuten goiko lau lerroak ordenaturik diffente lerrook
Herritarrak, 
irekitzeko prest
konponbidearen 
sarraila 

Horiek esaldietan erabiltzea edo ez erabiltzea komma (,) dago ere nola possibilitate bat.

Berba batean, zorionez, aukerrak dira bat baino gehiago baina differenteak respektu effektu informativoa.

















bibhiuh


Friday, October 21, 2011

Deklarazio / Ebazpen / Adierazpen

Batzutan nintzatu izan gara hemen blogean buruz syntaxia edo buruz lexikoa eta ere buruz orthographia, etc. Gaur baina gara mintzatuko soil buruz lexikoa baina ahaztu gabe eta gabe kendu bere importantzia ki syntaxia edo orthographia.

Dugu ikusi ze Donostian arten persona relevantzia intenationalekoak (Kofi Annan, ...) agertu dute deitu dutena gero (ez dakit baina holan geratuko den historiarako) Aieteko Deklarazioa, deklarazio bat formatua kin bost puntu intentioarekin konpondu problema historikoa Euskal Herrian, Nafarroan. Baina deklaratio horren euskarazko versionean agertu da Ebazpen hitza nola traduktionea inglesezko declaration hitza.  Zein komportamentuk duen erakusten -erabiltzeak hitz inkorrektu hori tzat declaration- duten nivela traduktoreek eta ere traduktione hori ontzat eman dutenek dugula ikusten zein ez-asko dakiten euskaraz.

Lazgarria da -eta ere normala- gero agente politiko euskarazkoek ez erabiltzea hori termino lexikala, ebazpen. Dutelarik erabiltzen aldiz adierazpen. Da irri egitekoa eta ez seriotzat hartzekoa euskara edo behintzat gaurregun ikusi ohi den euskara.

Horiei, nola Lokarrikoei nola agente politikoak dutenak erabiltzen batzutan euskara, beharko zaie erakutsi eta ere irakatsi euskara, euskara nivel goragokoa eta reala soziologikoki dezaten jakin ezen deklarazio (deklaratione, deklaratio, deklarazino, emanik ere edozein orthographian) dela euskara oso-osoki.


Declaration (en), DeclaraciĂ³n (es)Declartion (fr) 


deklarazioa


ebazpena 


adierazpena













Thursday, October 20, 2011

Itzuri nahi ki SVO

Aukera ona da hau agertzeko nola nahi da itzuri aukera onenari (SVO, subjektua, verbua, objektua), struktura informativo onenari SVO.

Lehenago ere blog hontan mintzatu izan gara buruz gai hau, ezen struktura syntaktiko batzuk direla informativoki qualitate diffentekoak, batzuk hobeak eta ostera beste batzuk gutiago onak beti ere berba eginik informativoki.

Halan dugu ikusten OVS

Ebazpena babestu, eta aukera baliatzeko eskatu dute Carter, Blair eta Mitchellek 

O (Ebazpena babestu, eta aukera baliatzeko)
V (eskatu dute)
S (Carter, Blair eta Mitchellek)

eta baita SOV

Jimmy Carter, Tony Blair eta George Mitchellek ebazpena babestu dute 

S (Jimmy Carter, Tony Blair eta George Mitchellek)
O (ebazpena)
V (babestu dute) 


baina ez dugu ikusten SVO dutelarik horrek agertzen guri nahi dela itzuri edo eskapatu nahi hori strukturĂ¡, struktura syntaktiko informativo onena. Struktura hortan an SVO litzateke holan 
  • Carter, Blair eta Mitchellek ebazpena babestu, eta eskatu dute aukera baliatzeko 
eta
  •  Jimmy Carter, Tony Blair eta George Mitchellek babestu dute ebazpena





Tuesday, October 18, 2011

Gure "zeren" koitadu stigmatizatua

Donostiako Deklarazionea emana eta irakurria publikoki inglesez (sortua ganik boskote relevante internationala formatua kin Kofi Annan, Bertie Ahern, Gerry Adam, Pierre Joxe, Gro Harlem eta Jonathan Powell) izan da traduzitua beste hizkuntza batzuetara hala nola Euskara, Gaztelania, eta Frantzesa.

Holaxe delarik hasten hori deklarationea bere lehenbiziko pragraphoan

inglesez

 Declaration 

We have come to the Basque Country today because we believe it is time to end, and it is possible to end, the last armed confrontation in Europe. 

euskaraz

Ebazpena 

Euskal Herrira etorri gara gaur Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako. 

gaztelaniaz

DeclaraciĂ³n  

Hemos venido al PaĂ­s Vasco hoy porque creemos que ha llegado la hora y la posibilidad de finalizar la Ăºltima confrontaciĂ³n armada en Europa. 

eta frantzesez 

DĂ©claration 

Nous sommes venus au Pay Basque aujourd'hui car nous croyons qu'il est temps et aussi qu'il est possible de mettre un terme Ă  la dernière confrontation armĂ©e d'Europe. 


Aztertzen baldin badugu euskarazko traduktionea eta badugu kompartzen gara berehala ohartuko ze euskarzko traduktionea dela txarra eta nik esango nuke impresentablea honako mailako deklaratione batean. Hasten dira originala (inglesa) eta traduktioneak gaztelania eta frantzesa honela


We have come to the Basque Country today because we believe ....... ...... ....

Hemos venido al PaĂ­s Vasco hoy porque creemos .................... ............ .............


Nous sommes venus au Pay Basque aujourd'hui car nous croyons .......... .... ........ 



aitzitik euskarazko traduktionea hasten da

Euskal Herrira etorri gara gaur ............. ...........  ..........................  .................. ...........  .............  ............... ................... ................. ........   pentsatzen dugulako.  

 noiz ipini ahal zen trankilki

Euskal Herrira etorri gara gaur zeren pensatzen bait dugu ............. ...........  .........    


Behar da exigitu eta eskatu eta hortakoz dugu exigitzen eta eskatzen errespetu gehiago euskarari eta ere ezagutza hobe eta azeptableagoa euskararena (lexikala [¿zer da ebazpena?] eta batez ere syntaktikoa). Zor zaigu hori errespetua guri euskaldunoi. Duenak har beza bere responsabilitatea.

[Ba dakigu, zoritxarrez, ze responsabilitatea dela dependitzen faktore askotatik eta ez dela inola ere responsabilitate personala, ez individula edo kollektivoa baizik duela responsabilitateak responsable asko baina determinatuak ez derrigorrez dagozenak hor grupo konkreto hortan. Respensableak ba dagoz eta zor zaigu errespetua guri euskaldunok, legez, legalki eta ere gizalegez, dignitatez.]

Zer luke atxakatzekorik honek itzupenak? 


 Declaration 

We have come to the Basque Country today because we believe it is time to end, and it is possible to end, the last armed confrontation in Europe. 


Deklarazioa

Etorri gara Euskal Herrira gaur zeren pentsatzen dugu iritsi dela garia amaitzeko, eta posibble da amaitzea, azken konfrontazio armatua Europan.  






Atzerakargak eragiten du laprast

Honek mezuak du eragiten laprast informationean. Ez doa mezua linealki aitzina. (Gara, internet)
 Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak nazioarteko konferentzian Rafa Diezen hitzak izan ditu gogoan eta "inbertsiorik" garrantzitsuena "bake justu" baten alde egitea dela adierazi du.
¿Ez al dago hor mezua sobera atzeratua karga informativoa?  

Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak ... adierazi du.

Eta zer iruditzen beste aukera hau redaktatzeko informatione berbera, baina digestitzen errazagoa?
Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak nazioarteko konferentzian Rafa Diezen hitzak izan ditu gogoan eta adierazi du "inbertsiorik" garrantzitsuena dela "bake justu" baten alde egitea. 
Ez al da informationea txukunago, txairoago eta normalago ki euskal irakurlea? Ez al dago gainera emana an orthodoxiarik xorrotzena? Ala ez al du lebarik honako observationeak, observatione syntaktikoak? 


Wednesday, October 12, 2011

Batetik quantitativoki eta bestetik qualitativoki

Hartzen bagendu phrase hau emanik hiru modu syntaktiko differentetan -hiru possibilitate syntaktiko gehien orai ikusiak egungo prensan SVO, SOV, OVS- honela litzateke

Vatikanoak kondemnatzen du euthanasia 

edo

Vatikanoak euthanasia kondemnatzen du 

edo

Euthanasia kondemnatzen du Vatikanoak 

Ba dira forma possible gehiago ere, kalkulatu hiru elementuen kombinatoriak eta ikusten da direla possible 9 resultatu baina guk ditugu hiru soil estudiatuko, komparatuko.

Nekez ukatu ahalko da ze hiru aukera horietan dagoenik differentziarik an informationea quantitativoki zeren guzietan ematen da informatione neurri, kantitate berbera; ez delarik ematen informatione gehiago batean ezenez beste bietan.

Diskutitzeko litzatekeena da ea qualitativoki informationea den differentea, baina beti da difikultosoago neurtzea qualitatea ezi neurtzea quantitatea. Neurtzea quantitatea da subjektivoago -ez delarik hori konzeptu negativo bat- ezenez neurtzea quantitatea.Qualitatea da hurbilago esentzietatik, tik mundu difuso eta aldartetsua eta ambivalente eta dilemmatsua.












Honatx SVO

Azken aldion idatzi dut sarri buruz erabili strukturea SVO, aitzitik OVS edo omen dena euskaraz "jatorrago" edo "orthodoxoago" SOV, non da S subjektua, V verbua eta O objektua.

Hiru aukerotan so eginik qualitate informativoa -ikusten dugu ze "geure jatorra ezen SOV da erabitzen arras guti kausaz hon bere handicap informativoa- ageri zaigu ze sarriago erabiltzen da OVS strukturea ezi ez SVO. Baina bietan -OVS, SVO- dagoelarik V verbua erdian artean subjektua eta objektua.

Halan dut gaur ikusten, diodalarik nik zorionez, SVO strukturea dena effektivoena informativoki. Hara

  • Barakaldoko lau akusatuek ukatu egin dute kutxa automatikoa erre zutela

S (Barakaldoko lau akusatuek)
V (ukatu egin dute)
O (kutxa automatikoa erre zutela)

Jada nola esana bait dugu erabili ahal da ere OVS

Kutxa automatikoa erre zutela ukatu egin dute Barakaldoko lau akusatuek

edo erabili gutien informativoa den strukturea SOV
  • Barakaldoko lau akusatuek kutxa automatikoa erre zutela ukatu egin dute
Berba batean ze nik uste ondo goaz baina lar astiro. Behar genuke erabili preferenzialki onena eta ez soil nola exzeptionea noiz ez daukagun beste erremediorik.

Tuesday, October 11, 2011

Nik entzuna zuk irakurri

Nengoelarik hemen Lekeition tabernan esaten du agure batak beste agure bati ari denari telephonoarekin olgetan eskuan, bai baina gero ez duzu jakingo nor den deitu deutzuna. Eta du erantzuten telephono -dunak

 Patalliak markatzen dau numerua 

Seguruenez batentzat baino gehiagorentzat -orthodoxoentzat- hori ez da euskara ona eta "zuzen" esateko behar zukeen esan

Pantalliak numerua markatzen dau 

edo baita

Numerua markatzen dau pantalliak 

Guztiok dakigu ze azken forma hau, OVS,  ez dala ia existitzen euskaraz soziologikoki nahiz-eta gure prensak barra-barra erabili. Galdetzen dut neure buruari ¿ea konstatu ahal den forma hori OVS soziologikoki? ¿Zenbatekoka ote da bere existentzia soziologikoa? baldin existentzia sozilogiko apurrik duen. ¿Zergatik orduan, premozionatu eta bultzatu struktura hori, OVS?

Txukun eta itxuraz

Lehenengotik dut aitortuko egia esanik ze hasi behar dudanean irakurtzen artikuluren bat euskaraz sarri nagoela ikaraz bezala eta mesfidos aurren sartuko naizen texua. Dudarik gabe da hori handicap bat eta prejuzgu bat, justifikatuago edo gutiago justifikatua baina sarri, lar sarri izaten dut neuree justifikationea a posteriori retroelikatua izateko holako jarrerĂ¡, jarrera bat basatua an praxis zorigaiztokoa.

Gaur atzitik horregatio eta pozgarriki ahal izan dut irakurri editorialeko eritzi lan hau modu egoki eta normalean ez nauela textuak molestatu eta dut gozatu kin hori irakurri. Textu bat txukuna eta itxurazkoa nola bait dut esaten tituluan. (Gara egunkaria, iritzia "Lapurtutako haurren auziak ikertzea merezi du" asteartea 11 urria 2011). Hemen

Lapurtutako haurren auziak ikertzea merezi du

Gauza jakina da hainbat hamarkadatan zehar, Estatu espainolean bezala Hego Euskal Herrian ere, ehunka haur beren gurasoei lapurtu eta beste batzuei eman zizkietela zenbait mediku, erizain, moja eta emaginek. Umeak hilik zeudela esan zieten orduan beren aita eta amei, eta egia orain arte ezkutuan gorde dute jukutria horren arduradunek. Uler daitekeen moduan, esperientzia horrek erabat markatu du lagun askoren bizitza, eta kasu askotan itzulezinezko ondorioak izan ditu. Horregatik, ulertzekoa da kaltetuak biltzen dituzten antolakundeek Gasteizko Legebiltzarrari auzi hau ikertzeko batzordea sor dezala eskatzea, egia jakitea zor zaien gutxienekoa delako. Izan ere, Gasteizko ganberan atzo beldurrezkoak ematen zuten testigantzak entzun ziren, eta agian ikara handiena eragiten duena ez zirela kasu bakanak izan jakitea da, baizik eta aberastea bilatzen zuen azpikeria antolatua.
Ez litzateke ulergarria izango, Parlamentuak honen gainean erabakitzeko eskuduntzarik ez duela argudiatuta, ikerketa batzordeari ezetz esatea, asko sufritu duten gizon eta emakume askoren auzia baita hau; hain zuzen, ordezkari publikoen aldetik erantzuna eskatzen duen auzia. Erabakia aste gutxiren buruan hartu beharko du Legebiltzarrak, eta egiaren mesedetan, eta kaltetuek behar dutelako, erabakiak batzordearen aldekoa izan beharko luke.
esan bezala zait iruditu hau textua -editoriala edo editorialtxoa- naturala eta ongi redaktaturik emana informativoki.


Amaitu baino lehen esan ze lekutxo batean ikusten dut zati bat dena, neure eretxiz, hobegarria. Non azken aldera dakarren

Ez litzateke ulergarria izango, Parlamentuak honen gainean erabakitzeko eskuduntzarik ez duela argudiatuta, ikerketa batzordeari ezetz esatea, asko sufritu duten gizon eta emakume askoren auzia baita hau

hobetu ahal litzatkeen holaxetsu  mesedegarri

 Ez litzateke ulergarria izango, Parlamentuak honen gainean erabakitzeko eskuduntzarik ez duela argudiatuta, ezetz esatea ikerketa batzordeari, hau auzia bait da asko sufritu duten gizon eta emakume askorena;











Sunday, October 09, 2011

Lausoki eta durduzatuki informatu

Delarik irakurtzen hau titularra (Berria, ostirala 7 urria 2011, 17 or)
  • CAF Zeelanda Berriko merkatura sartu da, 300 milioi euroko kontratu batekin

geratzen da edozein apur bat durduzatua edo erabilirik ingles hitz bat groggy' nola boxeadoreak, durduzatua. GauzĂ¡ da ezen CAF sartu dela hain lekutan.

  • CAF sartu da Zeelanda Berriko merkatura, 300 milioi euroko kontratu batekin 

 Ez al da holan askoz errazago informationea? Journalista professionalek -Berria egunkaria- ez al dute pensatu behar honako gauzen eta trikimailuen gainean?










Wednesday, October 05, 2011

Iguzkia Orienten ganik musde Tartas zuberotarra

Ixil-ixila para daidan Tartas gure klassikoaren textu zati bat nire gustatu zaidana (Tartas sugearen errautsa, ed Alberdania, ganik Inazio Mujika 1998, or 133)

  • Eguzkia Orienten agertzen eta jalgitzen den bezain fite, lurrean argia da; gauak eta ilunbeak ihesi doaz; argizagiak ere eta bertze zeruko izarrek eta planetek, hala duten bere argia eta bere klaritatea bere naturaz, edo enpruntuz eta jesanik harganik, oro haren ahalkez gordatzen dira, itzaltzen eta eskapatzen, hark Orienten goizean bere begitarte ederra, bere bisturak, edermen handiak eta leinuruak mundu honi agertzen dituen puntu berean. Errana ere hala da latinez: Quando sol lucet, luna et stellae latent, "Iguzkiak argi egiten duenean, argizagia eta bertze izarrak oro gorda bitez, bihoaz ihesi, itzal bitez". 

Gustatu zait niri behintzat. Kommentariorik ez, nik ez.

Monday, October 03, 2011

Syntaxia hon musde Tartas zuberotarra

Egunokin subertez ari naiz irakurtzen liburua titulatzen "Tartas, sugearen errasutsa" liburua prestaturik -eta "egokiturik"- ganik Inazio Mujuka, ed Alberdania. Hau liburua dago osaturik kin zatiak, zati hautatuak ganik Tartas apez euskaldun zuberotarra XVII. mendekoa. Lehen ere libura nuen irakurria jada publikatu zenean eta markatua markekin non ikusten nuen zeozer markagarri bere prosan.

Dudarik ez dago ze orduko euskal eskritoreen prosa dela askoz ere digeribleagoa ezi orain irakurri ohi duguna XXI. mendeko hasiera hontan. Baina bainak orduan. Batzutan irakurtzean bere prosa eder -relativoki- hori galdu izan naiz eta dut ikusi hainbatxko lekutan hobegarririk bat baino gehiago.

Halan, daiten hobeto ulertu diodana dakart hau pasarte llaburra begien aurrera edozeinen . Hemen  (128 or)
  • Jokalariak  bere urrea, zilarra eta moltsa oro galdu duenean eta jokatu, edo kartetan edo dadoetan edo bertze zonbait jokotan, badu esperantza lehen jokoan jokatu zuen dirua irabaziko duela, eta nola jokoa eta armak baitira erortzen behin alde bateala, gero bertzeala, jokalariak eta soldaduak badute esperantza, egun izanik ere maluros, bihar izanen direla dohatsu eta uros, bata bere jokoan, bertzea bere armetan. 
Zu irakurle ez dakit zarean ala ez galdu phrase hortan baina ni bai, narraz egin dut enteleguan. Eta nik nuke lagunduko gure Tartas erretora hontara redakta lezan klaruago irakurleari 
  • Jokalariak galdu duenean eta jokatu bere urrea, zilarra eta moltsa oro, edo kartetan edo dadoetan edo bertze zonbait jokotan, badu esperantza irabaziko duela lehen jokoan jokatu zuen dirua, eta nola jokoa eta armak baitira erortzen behin alde bateala, gero bertzeala, jokalariak eta soldaduak badute esperantza, egun izanik ere maluros, bihar izanen direla dohatsu eta uros, bata bere jokoan, bertzea bere armetan.
Ez dakit eta ere ez dut jakingo sekula ea observatione hau haintzat hartuko lukeen gure Tartas estimatuak eta maitatuak baina bai seguruenez haintzakotzago ezi gauregungo euskalzale relevantexkoak. Nik neure eretxia eman dut eta tanpis. Esatekorik edo kommentatzekorik luenak luma har beza eskuan lagun duela argidio razionala.

Syntaxia beti da hobegarri nola beste edozein arlo eta guk oraiko XXI. mendeko euskaldunok ba dugu ere zer ikasi gure aurrekoak ganik, syntaxian zein hobegarri den edozertan.

















Saturday, October 01, 2011

Phrase subordinatuak kin anaphorikoak

Ba dagoz phraseak zein dira phrase simpleak edo prinzipalak baina baita dagoz phrase simple edo prinzipalak kin barruan phrase subordinatuak zeintzu gehitzen dute zeozer buruz esandakoa an phrase prinzipal edo simplea.

Halan ikusten dugu hau titularra (Gara egunkaria, Euskal Herria, zapatua 1 urria 2011, ganik Arantxa Manterola | Baiona) non ahal dugu irakurri

Europako Auzitegira joko du DNA laginak emateari uko egin zion Aizager laborariak

hor goiko titular hori da phrase bat duena barruan phrase subordinatu bat. Kentzen bagendu subordinatua geratzen litzateke soilik phrase prinzipal simplea, holan

Europako Auzitegira joko du Aizager laborariak


 baina nola asko edo irakurle gehienek ez dakiketen nor da delako Aizager laboraria zaio sartu phrase subordinatu bat argitu edo explikatu nahirik nor da hain Aizager laborari delakoa delarik geratzen orduan informationea hobeto -esanik minimoli nor da Aizager- nola ere agertu bait da prensan, Garan.

Europako Auzitegira joko du DNA laginak emateari uko egin zion Aizager laborariak

 Baina phrase datorren prinzipal honek falta luke explikatzea nor da Aizager

Europako Auzitegira joko du Aizager laborariak

 eta zer normalagorik explikatzea -ahal balitz eta bai ahal da- nor da Aizager laboraria ondoren aipatu Aizager laboraria, honelatsu

Europako Auzitegira joko du Aizager laborariak zeinek DNA laginak emateari uko egin zion

edo ere (niretzat hobeto informativoki)

Europako Auzitegira joko du Aizager laborariak zeinek uko egin zion DNA laginak emateari 

edo

Europako Auzitegira joko du Aizager laborariak zeinek uko egin zion emateari DNA laginak


Esan edo pensatu ahal du norbaitek ezen hau analysia titulatzen dela "Phrase subordinatuak kin anaphorikoak" eta ea zer demonio diren anaphorikoak. Ba, hemen anaphorikoa da "zeinek ..." anaphorikoa edo markadorea avisatzeko zeozer datorrela gehigarri lehenago esandakoaren. Hementxe dago zer da anaphorikoa hartua tik Online Etymology Dictionary

anaphora Look up anaphora at Dictionary.com
repetition of a word or phrase in successive clauses, 1580s, from Latin, from Gk. anaphora "reference," lit. "a carrying back," from anapherein "to carry back, to bring up," from ana "back" (see ana-) + pherein "to bear" (see infer).

Amaitzeko gogora ekarri ze ba duela hemen zer pensaturik pensa nahi lezanak. Guzia ez da kurrukurru jotea euskararen alde deus gogoetatu eta reflexionatu gabe buruz geure praxia, praxia e gure euskara darabilguna edo erabili ahal genukeena.




Tuesday, September 20, 2011

OVS edo nahia eta ezina

Nola beti egon ahal dira irakurle berriak hemen blogean dut gogoratuko zer da hori OVS, O (objektua), V (verbua) eta S (subjektua) direlarik horiek elementu syntaktikoak phrase batean.

Esan ohi da ze euskara dela hizkuntza bat preeminenteki edo relevanteki hizkuntza SOV, esaterako esan ohi dela "amak bazkaria prestatu zuen" non lehenengo doa S (ama), ondoren O (bazkaria) eta azkenean V (prestatu zuen).

Batzuk harturik hori strukturea banderatzat nola redaktatu behar da' antza derrigorrez euskaraz hori dute pausagabe hobesten ez balego lez beste formarik expresatzeko euskaraz, euskara "garbiz, kutsadura bakoz". Baina azkenean ohartu dira halabeharrez eta derrigorrak eraginik dela struktura hori -behintzat phrase apurtxu bat luxeetan- guti informativoa, lar guti informativoa, kasik informatzen ez duena.

Eta holakoek ez erabili nahirik struktura gehiago eta gehien informativoa -SVO, amak prestatu zuen bazkaria"- dute zoritxarrez pusatzen eta erabiltzen OVS strukturea -bazkaria prestatu zuen amak- gutiago txarrez ezi "garbia" edo SOV.

Dutelarik esaten atxakiaz ze lehenengo dutela NAHI nabarmendu objektua gera dadin klaru eta gero akzionea (verbua) eta azkenean nork egin duen akzioa (subjektua). Halan hori formulea aplikatuz ditugu ikusten honako titularrak prensan (Berria, Haria, Ekonomia asteartea 20 iraila 2011)

Soldatak kontrolatzea ezinbestekoa dela diote Gipuzkoako ostalariek

O (Saldatak kontrolatzea ezinbestekoa dela)
V (diote)
S (Gipuzkoako ostalariek)

 edo ere (Gara, Ekonomia asteartea 20 iraila 2011)


Basusarrin laborantza lurrak eraikigarrien prezioan saldu direla salatu du ELBk

O (Basusarrin laburantza lurrak eraikigarrien prezioan saldu direla)
V (salatu du)
S (ELBk)


Noiz eman ahal ziren tituluok asko informativoago eta klaruago holan erabilirik strukturea SVO

  • Gipuzkoako ostalariek diote soldatak kontrolatzea ezinbestekoa dela

edo 

  • Gipuzkoako ostalariek diote ezinbestekoa dela soldatak kontrolatzea


eta
  • ELBk salatu du Basusarrin laborantza lurrak eraikigarrien prezioan saldu direla 

edo 


  • ELBk salatu du ze Basusarrin laborantza lurrak saldu direla eraikigarrien prezioan

Honako gogoetak izaten ditudanean buruz struktura syntaktiko gehiago edo gehien effektivoak, erabiliz SVO edo erabili OVS -azken hau dena argiro gutiago informativoa ezi bestea- etortzen zait beti gogora euskal idazle eta professore universitario doktorea hon Informatio Zientziak Jose Inazio Basterretxea konsideratzen dudana ere ezagun-laguna zein da alde dagoenena OVS strukturari. Jakin nahi nuke zer razonatuko edo behintzat arrazoituko luke alde bere OVS struktura hori eta kontra edo inkomenentzia erabiltzeko SVO strukturea, hemen oraingo exemplutan edo beste batzutetan edo generalki.

Seguruenez sortuko genduke diologo on bat, dia + logo (logoa = argumentatzea eta besteari tentuz entzutea).









Thursday, September 15, 2011

Hiru possibilitate komparatzeko an ranking informativoa

Irakurtzen dut azken Argian -18 iraila 2011- dioela laborari koreano batek (seguruenik mintzatuz inglesez edo frantzesez) artikuluan ganik Sustrai Colina lapurtarra ezen
  • "Komertzio librearekin muntinazionalek gobernuek baino gehiago agintzen dute"  
egin dut baina bost pensamentu eretxirik hurbilago dagokela koreanoaren esandia eta emanik informativoago mezua holan
  • "Komertzio librearekin muntinazionalek gehiago agintzen dute ezi gobernuek"  
edo beste honela
  • "Komertzio librearekin gehiago agintzen dute multinazionalek ezi gobernuek"  
Noiz hasi behar dugu baina euskaldunok, euskalzaleok importantzia emanten informationeari, hau da: klaritate informativoari, haintzat hartuz qualitate informativoa?










Saturday, September 10, 2011

"zatio" prepositione kausala

Irakurririk hau titularra (internet, Berria, larunbata 10 iraila 2011)

Israelek Egipton duen enbaxadoreak herrialdea utzi du bart gaueko erasoengatik


ikusten dut beharra, behar gorria, erabiltzeko "zatio" (zegatio, zeagatio, zergatio) prepositione arras eta osoro evidenteki reala -edozeinek entzun ohi dezana ganik euskaldu populua. Hartara, hau da erabilirik prepositione hori (diodalarik errepikatuki izan nahirik insistentea baina ez gogaikarria), erabilirik "zatio" mezuak lirateke asko argituko informativoki, nola ere egiten ohi duten partikula prepositivo horren erabiltzaileek.

Geratzen litzatekela goiko titularra hontaraxe

Israelek Egipton duen enbaxadoreak herrialdea utzi du zatio bart gaueko erasoak



Zer luke horrek txarrik baldin txarrik balu? Erantzutekorik leukanak erantzun beza responsableki.


Friday, September 09, 2011

Zein dateke errazago eta naturalago?

Lehen planan (Gara, igandea 4 iraila 2011) irakurtzen dut hau titularra
  • Zinemaldi garaian, presoen askubideen aldeko manifestazioa  
baina ez ote da errazago eta ere naturalago beste modu hau redaktatzeko, modu effektivoagoa informativoki? Honela


  • Zinemaldi garaian, manifestazioa presoen askubideen alde 
edo nahiago balitz edo nahiago bada
  • Zinemaldi garaian, manifestazioa alde presoen askubideak


Thursday, September 08, 2011

Komparationea inter bi hizkuntza buruz qualitate informativoa

Nengoelarik irakurtzen Berria egunkaria suertatu zait irakurtzea bi paragrapho hauek non lehenbizikoan ez dut izan ezein problemarik ulertzeko baina bigarren paragraphoa geratu naiz ulertu gabe neukala entelegua sartua biraka zurrunbilo batean. Hemen bi paragraphook (direnak buruz VSM / AP-8, irekitzear dagoen variante berria Bilbao inguran, artean Trapaga eta Bilbao duelarik alboz zahiesten Barakaldo)
  • Ezagutu itzazu Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarraren abantailak
Larunbat honetan, irailaren 10ean, Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra (AP-8) trafikorako zabalduko dugu, lau egunez, proba epealdian. Asteartera arte, ordaindu beharreko bide berria doakoa izango da, bere abantaila guztiak ezagutu ditzazun. Ibilbide eta ibilgailu mota bakoitzerako ordainketak asteazkenean, irailaren 14an sartuko dira. 
Hori lehenengo paragraphoa non izan ez dudan problearik ulerteko eta orai ondoren bigarrena non bai dut izan problemarik jakiteko zer dakarren mezuak
  • Ibilgailu astunak 
Larunbat honetatik aurrera, kamioiek ezin izango dute egungo A-8tik zirkulatu, Kadaguako Igarobidearen eta Larraskituko loturaren artean, Bilbotik Sabino Aranako, Zabalburuko edo Miribillako sarbideetatik irteten duten kasuan izan ezik.

Baina gero pasatu naiz irakurtzera Gara egunkaria eta dut ikusi anunzio berbera baina bi hizkuntzetan, h. d., euskaraz eta erdaraz.

Lehenengo paragraphoa
  • Conoce las ventajas de la Variante Sur Metropolitana 
Este sĂ¡bado, 10 de septiembre, abrimos durante cuatro dĂ­as en periodo de pruebas la Variante Sur Metropolitan (AP-8). Hasta el martes, esta nueva vĂ­a de pago serĂ¡ gratuita para que conozcas todas sus ventajas. Los peajes establecidos para los diferentes tramos y vehĂ­culos entrarĂ¡n en vigor el miĂ©rcoles, dĂ­a 14. 

eta bigarren paragraphoa erdal versionean
  • VehĂ­culos pesados 
A partir de este sĂ¡bado, los camiones no podrĂ¡n circular por la actual A-8 entre el enlace del Corredor del Cadagua y el enlace de Larraskitu, a excepciĂ³n de aquellos vehĂ­culos que entren o salgan de Bilbao a travĂ©s de los accesos de Sabino Arana, Zabalburu o Miribilla. 

Bada, amaitzeko hona ekartzen ditut bi bigarren paragraphook -euskarazkoa eta erdarazkoa- hobeto komparatu ahal daiguzen: 

(euskarazkoa)
Ibilgailu astunak 

Larunbat honetatik aurrera, kamioiek ezin izango dute egungo A-8tik zirkulatu, Kadaguako Igarobidearen eta Larraskituko loturaren artean, Bilbotik Sabino Aranako, Zabalburuko edo Miribillako sarbideetatik irteten duten kasuan izan ezik. 

(eta erdarazkoa)
VehĂ­culos pesados

A partir de este sĂ¡bado, los camiones no podrĂ¡n circular por la actual A-8 entre el enlace del Corredor del Cadagua y el enlace de Larraskitu, a excepciĂ³n de aquellos vehĂ­culos que entren o salgan de Bilbao a travĂ©s de los accesos de Sabino Arana, Zabalburu o Miribilla.

Ukatu ahal da ezen syntaktikoki -strukturalki- dagozela differentzia handiak bi textuen, hizkuntzen artean? Ez al du hor esatekorik deus inork, Akademiak atzinetik segituz beste edozein responsable?

































Tuesday, September 06, 2011

Zelan ez dira ohartzen, konturatzen?

Irakurtzen dut inteneten titular hau (http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=8384&sec=31)

  • Frances McDormand izango da Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburu

eta nik ezin ulertu nei zelan ez dira konturatzen ze eman ahal dela titular hori askoz errazago eta ulergarriago, holan

  • Frances McDormand izango da eipaimahaiburu Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean 

Halan dakigu primeran ze Frances McDormand izango dela epaimahaiburu. Zelan baina hori sartu batzuren buruan? Duda barik euskaldunok gagoz, gauzkate prejuzguz beteak noiz ari gara buruz euskara geure hizkuntza, omen delakoa.  





Saturday, September 03, 2011

Exponente bikaina hon phrase komparativoak

Sarri munduan ez da egoten possibilitate edo aukera bakarra gauzak egiteko, zorionez. Noiz possibilitateak diren bat baino gehiago ez dateke ona beti bat bakarra erabiltzea zeren beste gauzen artean litzateke gutienik lar monotonoa.

Baina ostera noiz aukeren artean batzuk dira hobeak kommunikativoki ezi besteak litzateke ergela erabiltzea soilik aukera hori zein bait da gutiago ona edo inkluso gutien ona.

Guziok, euskalzale guziok ba dakigu ze euskaraz ba dagozela behintzat possibilitate differente bi egiteko, sortzeko phrase komparativoak. Izanik gainera aukera bata hobea, askoz hobea kommunikativoki ezi bestea edo gutiago ona. Baina inulergarriki erabili ohi da, erabili ohi dugu euskaldunok aukerarik gutiago ona baztertzen dugula bazterrean hobeagoa den aukerea. Ergelki.

Halan dut irakurri artikulua titulatzen Eurolandiaz hitz bi (ganik Joseba Felix Tobar-Arbulu, ingeniaria, Gara, iritzia, larunbata 3 iraila 2011) zetorrela textutik xurgatua eta nabarmendua hauxe esaldia, esaldi nabarmendua nola amukia sar dadin irakurlea irakurtzera hori artikulu delakoa.

  • Zenbat txartu beharko da egoera politika ekonomikoa aldatu baino lehen? 

Al da hori mezua aski klarua eta ulergarria? Nik ezetz uste. Baina baldin erabil bageneza beste aukera bat egiteko, sortzeko phrase komparativo hori, ez al litzateke hobea edozein alderditik? Hara hemen bi aukera antzekoak:

  • Zenbat txartu beharko da egoera (egoerea) lehenago ezi aldatu politika ekonomikoa? 

edo

  •  Zenbat txartu beharko da egoera (egoerea) lehenago ezi politika ekonomikoa aldatu?

Egungo egunean nork baztertzen luke tekhonogia hobeak eztakit zeren izenean, ez al da hizkuntza bat -edozein hizkuntza- lehenik eta prinzipalki instrumentu kommunikativo bat? Izan beharko lukeena ahalik onena, effikazena eta ahalaz ere simplea nola erabiltzeko edozeinek, populuak?














Thursday, September 01, 2011

Tituluan berean oztopo, behaztopo

Iraganik udea (uztaila, agorrila) kanpoan eta itzulirik berriro etxera hasi naiz irakurtzen korrespondentzia udakoa non dut irakurri Herria astekariak eta topatu naiz kin titular hau (ganik Jean - Pierre Etcheverry, Herria uztailaren 14koa, 5. or)

  • Oldardu behar dea telebixta, irrati eta egunkarien kontra ? 

Baina titulu ambivalente hontan ez dakigu zeren kontra oldartu behar den, edo kontra hiru elementu, hau da, telebixta, irratia eta egunkariak edo aitzitik oldartzen dela telebixtea kontra bi elementu, hau da, irratia eta egunkariak.

Konkretatuz ez dakigu edo titularra den hau

Oldartu behar dea telebixtea kontra irrati eta egunkariak ?

edo bestetik, aitzitik, behar dela oldartu kontra hiru elementuak honela

Oldartu behar dea kontra telebixta, irrati eta egunkariak ?

Esana dugun bezala titularra da ambivalentea 

  • Oldardu behar dea telebixta, irrati eta egunkarien kontra ?
















Saturday, June 25, 2011

Batetik less complex eta bestetik more accessible

Dudalarik irakurri liburua The Mother Tongue ganik Bill Bryson

aurkitu naiz parrapho honekin beti ere mintzaten dela buruz ingles hizkuntza liburu osoan.
"As a result of these inevitable shortcomings, most other linguistics authorities, particularly in this century, have taken the view that the best hope of a world language lies not in devising a synthetic tongue, which would almost certainly be doomed to failure, but in making English less complex and idiosyncratic and more accessible."

Baldin ingles hizkuntzan ardureak izan behar balu begira etorkizunari bilaka dadin inglesa less complex (gutiago komplexua) eta more accessible (gehiago akzessiblea) nago pensatzen ez al lirateke horiek konzeptuak aplikableak ere euskarari.

Egin euskara bat gutiago komplexua eta gehiago akzessiblea.

Sunday, June 19, 2011

Hemen, nahiago gutiago txarra (OVS)

Sarri kritikatu izan dut, kontra egin izan dut ki OVS struktura syntaktikoa. Baina, horregatio, hobea da ezi SOV. Kontua da ze artean bi aukerra txar -izanik beste bat hobea eskura- egoten dela pensatu beharra edo aukeratu beharra aukerarik gutien txarra edo behintzat gutiago txarra.

Halan gaur dugu irakurri ahal (Gara, igandea 19 ekaina 2011)
ondoko titularra (SOV)

Erradiazio tasa altuak ura garbitzeko sistema geldiarazi du Fukushiman

S (Erradiazio tasa altuak)
O (ura gartitzeko sistema)
V (geldiarazi du)

noiz hartu ahal zen OVS strukturea zeina da gutiago txarra ezi goikoa. Ikusi nola

Ura garbitzeko sistema geldiarazi du Fukushiman erradiazio tasa altuak

Baina katramila guzti hauek kin dakarren sufrimentua eta zailtasuna euskal irakurlea gan dator tik ez nahi erabili SVO strukturea. Ikus hemen struktura hontan (SVO) nola den informationea hobea, gardenagoa eta txairoago.

Radiazio tasa altuak geldiarazi du Fukushiman ura garbitzeko systemea

Ba dira bai graduak, nola ia munduko edozein arlotan ere, graduak informationea emateko rankinean. Ditudala nik orai ipintzen hemen, komparaturik oraiko hiru aukerok (izanik ere gehiago), aukera hok onenetik gutiago onera ezarriak: SVO, OVS, SOV.

Baina hori, behintzat batzutan, hobe da aukera gutiago txarra ezi txarragoa edo inkluso txarrena.

Thursday, June 16, 2011

Bai, hola edo holatsu bai

Bai, tituluan diot ezen Bai, hola edo holatsu bai.

Zeren batzuetan ikusten dira -zorionez eta pozgarriki- artean hiru aukera syntaktikoak, SVO, SOV eta OVS -sujektua, verbua, objektua- dela erabiltzen onena, SVO strukturea.

Daigun ba kompara hiru aukerok, lehenengo SVO informativoki onena eta gero beste biak.

Halan dugu irakurtzen paperean SVO (Gara, osteguna 16 ekaina 2011)

Kirolak. Harri-jasotzea. Apustua
  • Irigoien prest dago harri zaharrei ere aurre egiteko

Non S da (Irigoien), V (prest dago) eta O (harri zaharrei ere aurre egiteko).

Eta orai ondoren beste biak. Batetik euskal "jator puruena" SOV eta gero dugu ipiniko bestea OVS zeina da erabiltzen nola gutiago txarra ezi SOV zeren bait da ez aski informativoa, kontrarebotez.

SOV
  • Irigoien harri zaharrei ere aurre egiteko prest dago

eta OVS gutiago txarra dena
  • Harri zaharrei ere aurre egiteko prest dago Irigoien

Aukerarik onena, agertu dena egunkarian baina nik nuke hobetuko' zeren bait da hobegarri evidenteki, mezua emanik gehiago logikoki sequenziatua. Geratzen litzatekela holan, hurrenez hurren, aukera ona eta hobetua.

Ona (SVO)

Irigoien prest dago harri zaharrei ere aurre egiteko

eta hobetua (baita SVO)

Irigoien prest dago aurre egiteko harri zaharrei ere

Ez al da azken aukerea hobea, hobeto sequenziatua logikoki tzat gure entelegua? Bai, ezta?

Tuesday, June 14, 2011

Elkarren ondoan eta elkarren indargarri

Iruditzen zait evidentea ze noiz nahi da komparatu zeozer hobe da egotea komparatzeko elementuak elkarren ondoan. Halan behar baditugu komparatu bi zaldi hobe dateke egotea zaldiok elkarren ondoan ezen ez elkarren urrunean. Berdin nola zaldiak, etxeak, eskuak, kuadroak, letxugak, alfombrak, hiztegiak, loreak, ... eta hola infinituki esango nuke nik.

Berdin berdin ere redaktatzerakoan phrase komparativoak non kompratzen diren terminoak hobe da egotea elkarren ondoan halan hobeto kompartu ahal izateko, daudelarik vistaz begien kontrol pean.

Gaur, aitzitik, dugu irakurri ahal hau titularra (Berria, asteartea 14 ekaina 2011)

IKTetan gehiago erabiltzen du jendeak euskara kalean baino

non komparatzen dena da batetik IKTetan eta bestetik kalean, esanez batean erabiltzen dela euskaragehiago bestean baino, gehiago dela erabiltzen batean ezi bestean.

Ez al litzateke gu guziontzat mezu hori egongo redaktatua atxikorrago eta asekibleago kin beste possibilitate syntaktiko hau?

Jendeak gehiago erabiltzen du euskara IKTetan ezi kalean

Zer zaizu iruditzen? Ez al doaz ederki elkarren ondoan -ez urrunean- bi komparagaiak?

Friday, June 10, 2011

..., alegia, ...

Sarri, behintzat nahi baino sarriago erabiltzen dira euskaraz, behintzat oraiko textu informativoetan izanik eskura aukera bat baino gehiago expresatzeko gauza bera, dut impresioa ze dugu hartzen, aukeratzen aukera gutiago informativoa dugularik baztertzen aukeretan onena, informativoena.

Dut pensatzen ere ze an mass media' normalean, beste hizkuntzetan, direla arduratzen batez ere buruz informationea eta qualitate informativoa. Baina aitzitik euskaraz dugula lar pesatzen -edo beharbada egiazki lar sobera guti- buruz euskara. Berba batean, ze euskaraz ditugun prejuzgu kaltekorrak dutela impeditzen transmisione informativoa noiz ahal litzatekeen aplikatu aukera hobeak redaktatzeko.

Halan, sarri irakurri ahal ditugu honelatsukoak
Pastorrek berak esan zuenez, erabakia aldez aurretik hartua zuen, hauteskundeak baino lehen, alegia, eta Bizkaiko PSEko Batzorde Exekutiboarekin batera aztertua

Baina aurreko textu horrretan aisa aurreratu ahal da -emanik informatio hobea irakurleari- alegia partikulea, holaxe
Pastorrek berak esan zuenez, erabakia aldez aurretik hartua zuen, alegia, hauteskundeak baino lehen, eta Bizkaiko PSEko Batzorde Exekutiboarekin batera aztertua
Gogoeta eginez zer izan ahal da equivalentea hon alegia etorri zait izan ahal direla behintzat bi partikula: hau da eta zera. Applikaturuk equivalenziarena honela geratzen litzateke goiko mezua
Pastorrek berak esan zuenez, erabakia aldez aurretik hartua zuen, hauteskundeak baino lehen, hau da, eta Bizkaiko PSEko Batzorde Exekutiboarekin batera aztertua
eta
Pastorrek berak esan zuenez, erabakia aldez aurretik hartua zuen, hau da, hauteskundeak baino lehen, eta Bizkaiko PSEko Batzorde Exekutiboarekin batera aztertua
eta beste partikularekin
Pastorrek berak esan zuenez, erabakia aldez aurretik hartua zuen, hauteskundeak baino lehen, zera, eta Bizkaiko PSEko Batzorde Exekutiboarekin batera aztertua
eta
Pastorrek berak esan zuenez, erabakia aldez aurretik hartua zuen, zera, hauteskundeak baino lehen, eta Bizkaiko PSEko Batzorde Exekutiboarekin batera aztertua
Kasu guztietan, guztietan, batzutan nabarmenago bestetan gutiago nabarmen ikusi ahal dugu klarki aukera batzuk direla informativoagoak eta besteak aitzitik gutiago informativoak qualitativoki.

Ez da berdin textu literario bat eta textu informativo bat, hori jakin behar lukete aspaldian jada an mass media, egunkariatan eta ondorioz gu bazkatu eta alhatu euskaldunok textu hobeto redaktatuekin (kin textu hobeto redaktatuak).

Tuesday, June 07, 2011

Ote du qualitate informativo minimuna?

Ba dakit askok, behintzat nahiko askok dutela sustatzen OVS struktura syntaktikoa [O objektua, V verbua, S subjektua] ikusirik batetik ez dela egokia tzat ongi informatu euskal traditional SOV strukturea eta bestetik ez hartu nahirik SVO -duna zeren omen da arrotza euskaran.

Halan hedatu eta pusatu nahirik OVS hori ikusten ditugu honako mezu guti informativoak zeintzu nekez hartu ahal dira pasabletzat. Hara exemplua (Berria, lehenbiziko orriko titular prinzipaleko subtitulua, martitzena 7 ekaina 2011)
Normalizazio politikoa lortzeko eragile izatea eta krisi ekonomikoa gainditzeko neurriak hartzea dira Bilduk Gipuzkoarako proposatu dituen bi egitasmo nagusiak
non da

O objektua
(Normalizazio politikoa lortzeko eragile izatea eta krisi ekonomikoa gainditzeko neurriak hartzea)

V verbua
(dira)

S subjektua
(Bilduk Gipuzkoarako proposatu dituen bi egitasmo nagusiak)

Komparatu ahal izateko eta ateratzeko bakoitzak bere ondorioak jar dezagun ondoren beste bi aukerak, SVO eta ere "geure euskal jator" SOV strukturak.

SVO
Bilduk Gipuzkoarako proposatu dituen bi egitasmo nagusiak dira normalizazio politikoa lortzeko eragile izatea eta krisi ekonomikoa gainditzeko neurriak hartzea

eta SOV

Bilduk Gipuzkoarako proposatu dituen bi egitasmo nagusiak normalizazio politikoa lortzeko eragile izatea eta krisi ekonomikoa gainditzeko neurriak hartzea dira

Nola esana dagoen galderaz tituluan ote du honek mezuak pasako minimuna hon qualitate informativoa?
Normalizazio politikoa lortzeko eragile izatea eta krisi ekonomikoa gainditzeko neurriak hartzea dira Bilduk Gipuzkoarako proposatu dituen bi egitasmo nagusiak
Ez al da hori edozein medio informativoren erronka behinena?

Monday, June 06, 2011

Exponentea hon ezin doitu lexikalki euskaraz

Oraikoan ere mintzatuz' buruz geure lexikoa, geure lexiko amankommun okzidentala behar dut esan ze sarri etortzen zait gogora dioena buruz lexikoa -maisuki- Xabier Amuritzak bere liburu Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza, non jorratzen ditu gauregungo problema lexikalak euskararenak, nahiz hori bai ez dut uste atera duen bere kritika zentzuz beteak baizik arrabots guti edo deus duelarik irudi liburuak basamortuko peredikua beharrean izan aitzitik harenga suspergarri positivoa.

Hori diot ze ikusi dut zein muzin handia egin zaion liburuari, han agertzen den kritikeari ki lexiko amankommun okzidentala dudana nik ikusi noiz mintzatu izan garen buruz indignatuen mugimentua, hasi zena an Madrileko Puerta del Sol. Nahiz izan indignatu hitza hitz amankommuna Europako hizkuntzetan

ig indignant

al indigniert

fr indigné

it indignato

es indignado

dut ikusi ze hori berbea dutela baztertu ia guziek zein izkirioz zein mintzoz (radioan eta tv-n).

Halan ikusi ditut ordez euskal hitz indignatu (indignazio, indigna(tu), indignatu, indignagarri, indignable,..) ondoko hauek, batzuk hobexeak besteak gutixo hobeak expresatzeko ideia hori hon indignatua.

amorratuak

hasarretuak

suminduak

malaletxedunak

baina ezta kasaulitatez ere

indignatuak

Hori guzia da ezein dudarik gabe exponente bat gure ments lexikalana, gure jokabide edo praxis kaltegarria, itsua.

Nik rekomendatzen dut edozeini interesatua honako gauzez -baita ki Inma Errea- irakurtzea liburua hon X. Amuritza, bere liburuaren partea titulatua "Hiztegi osoa, nazionala eta bakarra" (155 or harik amaitu). Lexikoak, lexiko egokiak eta doituak ba du bere importantzia, ez soil syntaxiak, orthographiak edo verbuak, morphologiak, ...

Thursday, June 02, 2011

Laburdurak lexikalizatu?

Euskaraz sarri esan ohi ditugu berbak modu laburrean, laburrago ezi bere forma osoak. Halan hemen nire inguruan sarri entzuten dugu honelako esaldiak

irauko lau egunetan ez dut lo egin ganoraz

baina holakoak izkiriatzeko nola behar genduke izkiriatu?

iraganeko lau egunetan ez dut lo egin ganoraz?

Ba dira beste berba asko horren antzekoak non izan ahal da dudarik jakiteko nola izkiriatu.

irauko / iraganeko

uzaba / ugazaba,

beatzi / bederatzi,

abagune / abagadune,

atsena / atsedena,

...

Saturday, May 28, 2011

Atlas linguistikoan sasiak eta ere sasitzak

Ikusi dut prensan ze Akademiak publikatu duela hirugarren tomoa hon Herri Hizkeren Atlasa eta geratzen zaiola oraino laurgarren tomoa egiteko. Ondo, eta nire partez behintzat zorionak.

Exemplugarri' egunkarian dakar mapan nola esaten den sasi edo sasitza hitza (sasi, sasitza, sastraka, matorrak, sastra, sakane, laardi, lar, lardi, zakar, lapardei, bostra, brusta, sasu, lapar, broza, khapar, khapardoi, tharta). Ondo da hori jakitea estudiosoentzat eta spezialistentzat, da lan ona, da konstatatione bat euskara realarena momentu batean, oraingotxeko urteetan.

Irakurririk sasi eta sasitzaren varianteak etortzen zait gogora zer kantatzen zen Munitibarren noiz ni nintzen haur bat San Juan bezperako suaren inguruan (izkiriatuko dut ahaleginduz idazten nola phonetikoki genuen kantatzen)

San Jun bezpera gabien
abadik hasarratu zirien
ez eben besterik eukitten
alkarri muzturrek hasitten.

Sasixek erre
lapurrek ostu
artuk eta garixek
ondo bedeinketu.

Ondo ikusi ahal dugun lez differentzia dago artean sasia eta sasitzea, nola dagoen artean harria eta harritzea edo dirua eta dirutzea. Differenteak dira sasia eta sasitzea zein bait da munltzoa sasiena edo sasien muntzoa .

Ni asko pozten nau ikusteak Atlas linguistiko bat zeren ikusten dut hor reflejatua euskara reala, soziologiko reala, behintzat periodo historiko batean. Da ezagutu nahi, eta ere konstatatu, realitatea, realitate linguistikoa. Beraz, lan ona.

Baina noiz behar du, aitzitik, Akademiak konstatatu lexiko reala euskararena hon hitz arras importanteak egungo sozietatean (eta ez soil "marginalak eta aski sekundarioak" nola sasi eta mila holako)? Zeren ari da Akademia egiten ari' errore inbarkagarri anitz esanik esaterako euskaraz dela errupia (eta ez rupia) edo intsulina (baztertuz realki erabiltzen dugun insulina).

Noizko holako hitz horien atlas linguistikoa, egin ez dezagun ridikulua eta kaltea lehenik gu euskaldunoi eta bidenabar euskarari erabiliazirik -bortxaz eta derrigorrez- gezurrak, hitz realki inexistenteak euskaraz.

Hemen hitz batzuk


rifle,

revolver (edo rebolber),

radiographia (edo radiografia),

rasante,

radikal,

reprise,

reaktantzia,

rublo,

rupia,

rand
(Hegoafrikako dirua),

resonantzia,

ridikulo,

rigorismo,

...

edo

insulina

sensible

inkonsistente

insektu

insignia

insomnio

intensitate

kondensatu

konsulatu

konsul

konsonante

sensualismo

zensatu

...

Hala inulergarriki ote da -Akademiarentzat eta ondorioz akademikoentzat- gutiago importantea hitz horien konstatationea ezen ez sasi edo sasitza hitza edo jakitea ziurki non nola esan ohi da patata hitza (patata, patatea, patatia, pataté, patatí, lursagar, pomaterra, pattakoa edo inkluso agian Nevada inguruko euskaldunak poteitoa).

Non du Akademiak, sustengatua kin diru publikoa eta dudarik gabe kin responsabilitatea Herriarekiko, kriterioak hobesteko sail batzuk edo besteak eta zertarako?

Ez legoke txarto hori jakitea -kriterio hobesgarrien zergatia-, ez ote dugu guk euskalzaleok eta generalki euskaldunok zuzenik hori jakiteko?

Sunday, May 15, 2011

Koska differenteak hon ranking hon importantzia hon nivelak

Gogoan dut nola noiz irakurri nuen hau esaldia "The language acquisition data constitute the beste indicator of the degree of difficulty of linguistic features" etorri zitzaidan gogora ea nola itzultzen luketen hori itzultzaile professionalek euskarara. "The beste indicator of the degree of difficulty of linguistic features". Hori gogoan nerabilela otu zait gaurko spot honen titulua h d "Koska differenteak hon ranking hon importantzia hon nivelak".

Euskaran dagozela koskak -problemak- kompondu beharrekoak guk euskaldunok da gauza agirizkoa nola ere dioen akademiko Xabier Kintanak bere kritikan buruz nire euskarazko praxia zeren berak ere bait dio ondokoa

"Txakurrari hamazazpi hanka topatzen ibili barik, premia handiago eta larriagoak dauzka, zoritxarrez, gure hizkuntza gaixoak, horrelako pitxikerietan denbora galtzen jardun gabe." (ikusi).

Hori dio Kintanak baina deus konkretatu gabe non dauden delako premia handiak eta larriak hon euskara gura hizkuntzea. Akaso da baina soil zoritxarrez rekurso rhetoriko (edo ere erretoliko huts heukoa) deus ez esateko, itzuri egiteko dioenari edo bere responsabilitateari nola bait da akademikoa zeinak behar lituzke salatu gauzkakegun defizientziak eta izanik gidari egin behar dugun auzolar hori superatzeko premiok hon euskara.

Halan da ze, nik gaur nahi nuke esan ba direla an euskara premiak direnak batzuk larriagoak ezi besteak, ezen priemiak guziak ez dute importantzia bera buruz horiek premiok konpondu beharrekoak.

Halan noiz irakurtzen dut an Herria astekaria

dozier hitza

beharren irakurri dossier' ohartzen naiz ez dagoela ongi baina duela huts horrek importantzia handia baina importantzia gutiago handia ezi beste problema potoloagoak. Halan beste extremoan hon importantzia ahal dugu irakurri

Europako belaontzirik zaharrenak Baionako portuaren iraganera bidaiatzeko aukera eman du

Bai, nik onhartzen dut ze hemen agertzen zaigula euskaldunoi problema latzagoa ezi idatzi dossier edo dozier. Hontan, apreziatione hontan bat datorke akademiko Xabier Kintana ere baldin eman nahiko balu eretxirik zeren hori informationea (Gara, igandea 15 maiatza 2011) eman ahal litzateke ere modu hontara redaktatua, anitzez qualitate informativo handiagoarekin.

Europako belaontzirik zaharrenak aukerea eman du bidaiatzeko Baionako portuaren iraganera

Guzia da relativoa baina importantziak ba ditu bere graduak eta niveal jakiteko zeri behar zaion ekin eta eman gure energia preferentzialki eta -nola bait dio Kintanak- ez denborea galtzen ari pitxikerietan. Zer uste daroa hontaz akademiko Kintanak edo ere edozeinek, buruz importantzien katalogoa, katalogoa ranking batena hon euskararen premiak.

Friday, May 06, 2011

Kritikea ganik akademiko Xabier Kintana buruz systema numerikoa eta beste enparauak (berriro)

[Nahi izanik jarri khronologiko korrelativoki agertzen dut hau spota lehendik ere agertua intenzioarekin gero ezabatzeko lehengo egon ez dadin repetitionerik edo diplizitaterik.]


Nola lehenagokoan izkiriatu nuenean spot bat titulatzen "Euskal numeratione base dezimal -duna" zeinak erangin zuen gutun bat ganik akademiko Xabier Kintana zein gutun nik gero ezarri nuen spot berri intependente batean emanik relevantzia propioa gutunari, ba halaxe nahastu ziren erantzunak geratu zirela hola erantzunak barreiatuak bi spotetan, originalekoan eta gutunean hon Xabier Kintana. Hori desegokitasun hori konpondu gurarik dut berriro hona ekarten spot oringokora akademiko Xabier Kintanaren gutuna zeinetan egiten da kritikea ki nik esan duena buruz numerationea euskaraz. Halan nahastu ez daitezen arlo edo spot biak, hemen doana orain da ba gutun kritikoa hon Xabier Kintana nire aurreko spotari.

Halan ba, hauxe zen orduko spota.
-------------------------------------------------------------------------------
Ikusirik ze akademiko Xabier Kintanak egin kritikea ki "Euskal numeratione base dezimal -duna" agertua blog hontan' ikusirik agertu zela, nuela hori kritikea zatitua -hiru partetan zatitua- eta uste izanik ere ze hobe dela agertzea kritika hori guzia batean unitate batean eta ere kontuan harturik nor ganik datorren -Xabier Kintana akademikoa eta aski relevantea gainera nire ustez akademikoen artean- hortakoz ba dugu berriro hona ekartzen delako kritika hori, baina guzia bloke batean.

Gainera nola dagoen aski okupatua sartzeko bera Xabier hemen blogean bera bere baitarik' geuk, neuk dut argitaratzen. Honelaxe bait diost Xabierrek "Nire mezua blogean sartzeari buruz, laburki esango dizut. Nik ez dut ohiturarik horrelako mezuak zabaltzeko, eta egia esan, asti handirik ere ez, Euskaltzaindian zer egin franko baitut. Edonola ere, horrela nahi izanez gero, ene baimen osoa duzu zerorrek zeure blogean sartzeko.".

Hemen ba akademiko Xabier Kintanaren mezua:

Erramun adiskidea, agur:

Zure azken proposamena, euskarak hogeinaka zenbatzeko duen sistema aldatzekoa, jaso dut. Eskerrik asko. Ondo dakizunez, zenbait gauzatan zurekin bat natorren arren, euskaraz kultura eta zientzi hitzen idazkeran, neurri batzez, jatorria eta etimologia ahal den neurrian errespetatzeko, adibidez, beste gauza askotan, ordea, iruditzen zait bide erabat okerretik zabiltzala, inguruko hizkuntza batzuetan agertzen den sintatxi eta baliabide indoeuroparrak euskarari aplikatu eta onarrarazteko gehiegizko ahalegin horretan, adibidez. Horiek gureak baino hobeak balira bezala.

Alde batetik, jakizu, oraindik konturatu ez bazara, munduan erabiltzen diren giza hizkuntza naturaletatik, euskararen tipologiakoak, hots, eranskariak, alde handiz, kopuruz ugarienak direla, Europan, indoeuroparren etorreratik, bertoko panorama alderanztu bada ere. Horien artean japoniera, turkiera, suomiera, georgiera, Amerikako jende jatorren hizkuntza gehien-gehienak (kitxua, nawatla...) dituzu, eta guztiek, zeinek bere eremuan, zibilizazio handia eta kultura aurrerapen nabarmenak adierazteko balio izan dute. Alde horretatik, ez dakusat zergatik aldatu beharko geniokeen gure hizkuntzari bere tipologia, berezkoa, propioa eta historikoa izateaz gainera, egokia baita, eta absurdoa da mundu honetan inork inoiz egiten saiatu ere egin ez dena kasketaldi bategatik gu egiten hastea.

Jakizu, gainera, tipologiak ez duela zer ikusirik hizkuntzak zibilizazioa eta kultura adierazteko daukan ahalmenarekin, eta, denboran zehar, berezko eboluzioaz, tipologia aldatu duten hizkuntza ezagun batzuk izan direla (egiptoera, txinera [lehen eranskaria, gero monosilabikoa],ingelesa [orain arte flexiboa, baina monosilabismorako gero eta joera nabarmenagoa erakusten du], euskara [antzina, batzuek susmatzen dutenez behintzat, flexiboa, arabiera edo latina bezala; gaur eranskaria]). Barnealdatze horiek izaten direnean, ordea, berezko eboluzio kolektiboagatik gertatzen dira, elementu gramatikal eta sintaktikoen eraldaketa korapilatsu askoren eraginaz; baina sekula ez pertsona baten apeta edo kapritxoagatik.

Adibide asko aipa niezazkizuke, baina aski izan bitez ondoko hauek. Badira generorik ez duten hizkuntzak (txinera, japoniera, georgiera edo, neurri batez ingelesa) euskararen antzera, eta badira, beste batzuk, maskulino eta femeninoaz gainera, neutroa ere dutenak (greziera, hebreera, arabiera, alemana, errusiera...), Afrikako bantu hizkuntzen klase-sistema are korapilatsuago eta neurri handiz zehatzagoak ere alde batera utzirik. Espainola,italiera, errusiera edota alemana bezalako hizkuntzek, bestalde, aditz konjugatuak dituzte, adizkera bakoitza, neurri handiz, pertsonarekin kideturik egonez. Ingelesak, txinerak edo japonierak, ordea, ez dute adizkera pertsonaletan konkordantziarik (euskarazko "nik jateko, zuk jateko, berak jateko" gisa, zehatzagoa den "jan dezadan, jan dezazun, jan dezan..." formen ordez. Baina horretan bada oreka-erregela bat: forma sintetiko berezi eta laburrak erabiltzeak aldean adizkera berezi horiek buruz ikasteko zailtasun handiagoa dakar, eta forma analitiko 'errazagoek' aldiz, perpausan elementu lagungarri gehiago metatzera behartzen gaituzte, esaldia luzatuz: a) sal diezaiozun b) eros ziezazkiguten eta a')zuk gaur berari gauza bat saltzeko; b') haiek guri gauza horiek erosteko.

Agerian dago gaztelaniaz neutrorik ez dagoela (lo bueno, lo grande gisakoak ez dira neutroak, kolektiboak baizik, hots, 'gauza onen edo handien multzoa'), eta, beraz, ikuspegi horretatik espainol, frantses, italiar edo ingeles erdaldunek, neutroa duten edo gorde duten hizkuntzekin konparatuz gero, urriagoak, pobreagoak dira edota adierazkortasun eskasagoa ageri dute. Agian bai, baina horietariko inori bururatu al zaio sekula, genero neutroa berredukitzeko edo eskuratzeko ahaleginik egitea? Txinatarrik egon al da inoiz, beren adizkera monotono eta pertsona guztientzako berdin horiei 'pobrezia linguistiko' iritzita, beren aditzak pertsonaz pertsona konjugatzeko proposatu duenik? Ez dut behin ere horrelakorik entzun, ez eta irakurri ere.

Alderantziz, segur naiz, maskulino eta femeninorik ez izatea, neutrorik edo adizkera konjugaturik ez izatea "erraztasun" mesedegarritzat daukatela. Errusiarrek artikulurik ez izatea abantaila jotzen duten bezalaxe. Adizu, bakoitza den bezalakoa da, eta hitz berriak inorengandik jaso edo imitatzean hizkuntza bat aberats daitekeen arren, moda, gustu pertsonal edo lotysa edota inferioritate-sentimenduetan oinarriturik nazioak ezin bizi daitezke mimetismo hutsaz, beren burua beste baten kopia izaten ahaleginduz.

Azkenik, eta sentitzen dut hau esatea, euskarazko zenbatze-sistema aldatzeko ahalegin horretan, beranduxe heldu zara Mediterraneoa aurkitzera. Gauza bera, eta antzeko izenekin gainera, Sabino Aranak berak proposatu zuen duela ehun urte baino lehenago. Eta begien bistan dago zer nolako arrakasta eskasa izan duen, ideologia aranistako zenbait ikastolatan hogei, berrogei, hirurogei edo mila jatorren ordez inoiz berramar, laramar,seiramar eta anei modukoak proposatu eta bultzatu nahi izan arren. Pixka bat atzeraturik egotea barkagarria izan daiteke,Erramun, baina gaur egunean ehun urteko atzerapenaz ibiltzea barkaezina iruditzen zait, erabat.

Duela zenbait urte, Txillardegiren omenaldiko talde-lan baterako, artikulu bat idatzi nuen, zenbatzeko sistemei buruz. Bertan argi erakusten zen hogeikako sistema, kontinente guztietako gizakiok esku-oinetan ditugun hogei hatz-behatzetan oinarritua, mundu osoan hedaturik egon dela, eta orain ere badagoela (georgiera, bretoiera, maien hizkuntza...). Gainera, irakaskuntza, kanpo-interferentziarik gabe, beren mintzairan lantzen eta garatzen duten neurrian, inork ez du horregatik arazo berezirik izaten gauzak ikasteko. Ikusi dudanez, jada norbaitek horixe gogorarazi dizu frantsesaren etsenplua jarrita. Sistema hogeitarretik hamartarrera igarotzea oinetakoak janztearen ondorioa izan bide zen, oinak estalirik edukitzean, behatzak, 11-tik 20ra kontuak egiteko gidari gisa, begien bistan gelditzen ez zirelako. Halere, jende askok aurreko sistemaz segitu zuen kontatzen, bai eta antzina hamarkakoa zutenak (keltak edo frantsesak adibidez) hogeikakora pasatu ere.

Erramun adiskidea, Etxeparek bertso batean dioena parafraseatuz "zentzatzeko adina badukezu zuk ere" esango nizuke. Txakurrari hamazazpi hanka topatzen ibili barik, premia handiago eta larriagoak dauzka, zoritxarrez, gure hizkuntza gaixoak, horrelako pitxikerietan denbora galtzen jardun gabe.

Ongi izan eta, gaizki esanak barkatzeko eskatuz, ondo esanak gogoan hartzeko erregutuko nizuke.

Xabier Kintana.