Delarik irakurtzen hau titularra (Berria, ostirala 7 urria 2011, 17 or)
CAF Zeelanda Berriko merkatura sartu da, 300 milioi euroko kontratu batekin
CAF sartu da Zeelanda Berriko merkatura, 300 milioi euroko kontratu batekin
6 comments:
Kaixo Erramun,
Euskara batua irakasten dutenek bereizten dute 1) eta 2)-ren artean:
1)
CAF Zeelanda Berriko merkatura sartu da
2) CAF sartu da Zeelanda Berriko merkatura
Lehenengoan NORA (Zeelanda Berriko merkatura) da garrantzitsuena.
Bigarrenean NOR edo ZER (CAF).
Ikasle gehienek hau sartua dute hezur-muinetaraino, batez ere EGA titulu ofiziala atera behar dutenek.
Adeitsuki
Eskerrak Josu zure explikatione argi hori gatik.
Hor informationerik behinena da CAF sartu da (edo CAF sartu dela) eta beste guztia da gehigarria edo komplementarioa, komplementua, komplementu osagarria. Informativoki nik holan ikusten dut, besterik litzateke ikustea tik puntu linguistiko grammatikal bat zeinetarik ni ez naiz ari.
Ari naiz ni hemen orai soil buruz informationea eta moduak informatzeko ahalik effektivoen.
Gure Iparraldeko haurrideek bide supleagoak tajutu dituzte hunelako perpausak klarki moldatzeko. Huna horietako bat:
Sarturik da CAF Zeelanda Berriko merkatura, 300 milioi euroko kontratu batekin.
Edo, gure ohiduretatik hurbilago:
Sartua da CAF Zeelanda Berriko merkatura, 300 milioi euroko kontratu batekin.
Berdin:
Sartu da CAF Zeelanda Berriko merkatura, 300 milioi euroko kontratu batekin.
Konpara horietako edozein hunako perpausa mengel hunekin:
CAF Zeelanda Berriko merkatura sartu da, 300 milioi euroko kontratu batekin.
Norbaitek erran lezake perpaus honen antolamendua ez dela hain arazo larria nola sinistarazi nahi baiterauku Erramun jaunak, funtsean berdin ongi ulertzen delakotz era batera nahiz bestera izkribaturik ere. Nik haina horri erran nezoke hau: esaldi ttipi batetan baliteke ez den arazo sobera larri antolamendu antikomunikativoa baliatzea, baina ber maneran eraikitzen badira segida bateko parpausa guztiak, nola egiten baita usuenik gure artean –Berriako izkribuak berme–, orduan arrisku gorria dago irakurtzea arrunt astundu eta trabatzeko, halako gisaz non litekeena baita irakurlearen buruak fini dezan eztanda egiter, perpausaz perpausak aritu behar izanik deskiribiltzen kiribilak eta mezukortzen desmezuak.
Nola hazi ttipian baitu abiadura zuhaitz inobreak, hala-hala desegokitasun sintaktiko ttipienetan dute hastapen eta sustraia mintzaira baten difikultate haboroenak. Geurea lekuko.
Xabier Erroteta.
Izan ahal da Errotetak izatea arrazoi gehiago edo gutiago baina honaxe dakart berriro bere paragrapho kondensatua buruz syntaxia edo klaritatez informatu.
Nola hazi ttipian baitu abiadura zuhaitz inobreak, hala-hala desegokitasun sintaktiko ttipienetan dute hastapen eta sustraia mintzaira baten difikultate haboroenak. Geurea lekuko.
Zer da "inobrea" adjektivoa, Erroteta? Zuhaitz inobrea, huts mekhanographikoa?
Zenbateraino dira arduratzen kazetari professionalak hemen esandakoaz? Ardurarik ba ote dute informatzeaz effektivoki, esaterako Berria-koak? Ala soil arduratzen dira grammatikaz eta grammatikakeriez? Subordinatzen al dute informatzea ki "normativoki" redaktatu?
Zer da "inobrea" adjektivoa, Erroteta? Zuhaitz inobrea, huts mekhanographikoa?
Mitxelenak dautzu ihardesten:
inobre (S ap. Lrq; Dv, H (iñ- BN), Foix ap. Lh), inorbe, inorme.
1. Grande, enorme; innumerable(s). "Vaste, énorme" Lrq. Cf. JE EuskG 285: "Espainol mintzaiak baitzuen bere hizkuntzan enorme, eskualdunek egin zuketen huntarik behin inorme [...] gero inorbe eta azkenik [...] inobre". Bekatü inorbe bat dea indignoki komüniatzia? CatLan 138. Bere armadareki / mementian düzü partitzen, / armada inobre bat / dizü ekarten. Xarlem 860. Haiñ zen yadan iñobrea / harrek sepulturan emanen nonbrea. Gy 302. Bethi prest isurtzera gure gainera eskuetan daduzkan ontasun inobreak. Ligouri 21.ème Visite (ap. Dv). Frantzian Thorez-en umeak inobre dira. Herr 5-11-1959, 1.
2. (BN, S ap. A; VocBN, Dv (BN), H (iñ-)). "Beaucoup, sans nombre. Gizon iñobre bazuzun" H. "Muy, enormemente. Inobre ederra" A. Hor dauka kutxa bat inobre handia. Gy 320. Guk inobre donu / partitu dauzkitzuegu. "Diverses qualités". Ib. 227.
Xabier Erroteta
Eskerrak, Erroteta, gure artean partekatzea gatik zure jakituria.
Post a Comment