Euskaltzaindia XXI. mendean izeneko serie reportaietan an Berria egunkaria izkiriatu du hak Inazio Mujika -otsaila 13 domekea- titulatzen Euskaltzaindia eta lehentasunak. Nahi duenak osorik irakurri hantxe dauka eskura, baina orain nahi dudana da egin zenbait kommentario fokalizatu nabarmenduz zenbait puntu.
Eskatzen diona Akademiari hak Inazio Mujika da aurren-aurrenik ezen Akademiak jarrai ditzala hurbiletik sortzaileen (kreatzaileen) kezkak; ulertuz sortzailetzat literatur egileak, saioegile, itzultzaile, kazetari, irakasle, … Ezingo da esan hori txarto dagoenik. Ez dakidana da ea Akademia dagoen zerratu samar horiei.
Beste paragrapho batean diosku hak I. Mujika errepikatuz lez lehengo ideia ezen “Adi egon behar luke Euskaltzaindiak … egunero idazten denari, itzultzen denari, eguneroko arazoei ematen zaien konponbideei.” Aitzineko hau da, zelanbait, antzekoa ganik lehen esan dena, baina baita logikaz betea.
Azkeneko phrasean hon artikulua ondokoa dio kommentatuz erabaki oker edo desegokiak: “Batzuetan hobe baita oker erabaki zena amnistiatzea, gaur erabaki dena bihar atzera bota daitekeelako sentsazioa gure baitan errotzea baino”. Hartu arnasea trankil, ez daukagu presarik. Esan nahi zukeela seguruenik ere “Batzuetan hobe baita oker erabaki zena amnistiatzea ezi gaur erabaki dena bihar atzera bota daitekeelako sentsazioa gure baitan errotzea”. Hemen ere arnasea baina txikiagoa horregatio. Dudarik ez dago ezen oker egina behar dela lehenbaitlehen amnistiatu, konpondu eta korregitu. Hau ere, hau azken kommentario hau, kasik ez zegokeen zertan egin behar ere gutiago Akademia bati, baina nire ustez dago ederto egina, zer hel ere! Nik gainera gehituko nuke ze oker egina beti -edo behintzat ia beti- dela hobe konpontzea eta soluzionatzea ezi utzi bere oker hortan.
Behar lirateke amnistiatu zenbait hitz orthographikoki, h. n., erribonukleiko (ribonukleiko), errifle (rifle), … intsulina (insulina), sentsibilitate (sensibilitate),… pastila (pastilla), patruila (patruilla),…bolumen (volumen), baselina (vaselina),… eta hainbat hitz gehiago amnistiatu kulturalki. Amnistia osoa euskareari.
Erramun Gerrikagoitia,
Lekeitio, 2005 otsaila 14, astelehena.
No comments:
Post a Comment