Euskarak ba dauka famea dela hizkuntza ikasteko gaitza, esaten izan zen ezen deabruak ere ezin ikasi izan zuela, adieraziz horrekin gradua hon diffikultate horrena. Fama hori egiazkoa den ala ez tratatzen ez naiz hasiko ni orain, baina bai esango dut ezen verbua da gehien fama hori eman diona euskarari, verbua da non bait da sustengatzen hori famea. Euskal verbua da, duda gabe, agitz komplikatua eta agitz zabala, bere osotasun osoan.
Baldin verbua -euskarazko verbua- erraztu ahal baledi ez legoke txato tzat nahi dutenak ikasi euskaraz eta batez ere gu euskaldunontzat, zeintzuk euskaraz jakin ba dakigu; kontuan hartu ze portzentaia handi bat daukagu euskaraz ez dakiena gure artean, zeintzutarik batzuk gainera nahi lukete ikasi.
Batzutan verbuari -zehatzago, flexio verbal bati- sartu behar izaten zaio hainbat informatio, nola (beste batzuren artean) ha komplementua, edo komplementu direktua, zein egoten ahal da edo singularrean edo pluralean. Esaterako: guantea galdu jako, guanteak galdu jakoz; guantea galdu zaio, guanteak galdu zaizkio. Guantea saldu leisku, guanteak saldu leiskuz; guantea sal diezagukete, guanteak sal diezaizkigukete, guantea saltzen ahal digu, guanteak saltzen ahal dizkigu.
Ikusten ahal denez flexio verbal bakotzeko ikasi beharra dago beste flexio plural bat; (% 50 + % 50 = % 100, nik deituko dudana).
Baina euskara real soziologikoan, tik aspaldiko mendeak nola ikusten ahal da ere gan Lazarraga orain deskubritua, ez dira sartzen an flexio verbala partikula pluralizateak: guantea galdu jako eta baita guanteak galdu jako, edo guantea galdu zaio eta guanteak galdu zaio. Bidenabar diodan ezen inglesean ere esaten da I buy the car eta I buy the cars. Ikusten da ezen ez dela kambiatzen verbua -flexio verbala- (ez euskaraz, ez inglesean), baizik kasu eman behar zaio komplementuari -guantea edo guanteak, car edo cars-. Iruditzen zait gainera derrigortzea (obligatio izan gabe) irakurlea edo entzulea to komplementua da mesedegarri, zeren kasu eman behar bait zaio derrigorrez berari komplementuari despiste barik.
Nire lagun professore universitario hak Jose Luis Ormaetxea “Txipi” emaniko adibideak jarriko dut (ditut?) lehenengo eta gero beste batzuk hartuak ganik Lazarraga gure “autore” klassiko zaharrenetakoa.
Has naiten. Exempluak ganik Txipi.
Parenthesis artekoa da nik Erramunek ipinia.
Isenok etxat akordetan niri (Izenok etxataz akordetan niri). Bañe selan emengo amandriek ankak kurau tzen (Baina zelan hemengo amandreak hankak kurau eutzezan). Emon be ein tzien ederrak (Emon be ein tziezan ederrak). Orrek esin leike esautu nire anaiek (Horrek ezin leikez ezautu nire anaiak). Eran daigun kopak (Edan daiguzan kopak). Ekarrisu orreik ardixok (Ekarrizuz horreik ardiok). Ekarrik areik ardixek (Ekarrizek hareik ardiak). Emen poltzan diskuek eta liburuek daruet (Hemen poltzan diskoak eta liburuak darodaz). Arek euken mateixel batzuk … (Harek eukazan material batzuk …). Suk pentzamentu txarrak dabiltzu or buruen (Zuk pentzamentu txarrak dabilzuz hor buruan).
Segi dezadan. Exempluak ganik Lazarraga’ bidaliak Txipik.
Hemen ere parenthesiak neureak.
Onela yragaiten jat gau egunac, (Honela iragaiten jataz gau egunak). Conjuraetan oyta (sic)? deuçut gorpuçeango araguioc, (Konjuratzen deutzudaz gorputzeko haragiok). Gura deusut aguindu gure errico abantajaoc, (Gura deutzudaz agindu gure herriko abantaja hok). Berbaoc ençun eguianean, (Berba hok entzun egizanean). Esangura deusudan berbaoc, (Esan gura deutzudazan berba hok). Dacusqueçun gauça guztiez, (Dakuskezuzan gauza guztiez). Faltaoc estalico det (sic), (Falta hok estaliko ditut). Berba oec nençuanean, (Berba hoek nentzuzanean).
Aurreko guzti horrek baldin aplika baledi errazten du edo luke verbua arras euskaraz, ikasi beharretik % 100 ikasi beharrera soil erdia. Ez litzateke ikasi beharko : zaizkio, dizkigu, diezaizkioket, diezaizkigukete, neramatzan,… baizik soil forma simpleak singularrekoak zaio, digu, diezaioket, diezagukete, neraman, …
Dudarik ez dago ezen hauek dira possibilitate valiagarri eta on batzuk zabaltzen direnak erabil dezan (ditzan?) soil nahi duenak. Nire aldetik behintzat, berdin ere libre da edozein, erabiltzeko edozein forma verbal izanik ere komplikatuenak. Nahi duenak erabil beza (bitza?) bere bidea eta bideak responsableki. Horregatio, eskatzen eta exigitzen duguna da libertatea, pean norbere responsabilitatea eta zentzu ona.
Lekeitio, otsaila 23 eguaztena, 2005.
No comments:
Post a Comment