Friday, December 29, 2006

Zer litzateke gertatzen txarrik edo onik (edo, onik edo txarrik)

Izkiriatzen balezagu titular bat hontara:
Martxoan hasiko da euskal eremu historikoko hirien football ligea artean ekipoak hon Baiona, Bilbao, Bordele, Donostia, Gasteiz, Hueska, Iruinea, Logronno, Mont de Marsan, Pabe, Santander eta Tarba.
edo beste modu traditional hontara:
Martxoan hasiko da euskal eremu historikoko hirien football ligea Baiona, Bilbao, Bordele, Donostia, Gasteiz, Hueska, Iruinea, Logronno, Mont de Marsan, Pabe, Santander eta Tarba-ko ekipoen artean.
Ni seguru nago ze bi possibilitate horiek ez dira berdin effektivo informatikoki. Hobea erabiltzea gehienetan, ukatu gabe bestearen possibilitate gutiago effektivoa, litzateke logikoena, ahazturik anathema txotxoloak zeintzu ez garoen nehora. Ez gagoz luxu horietarako orai eta gero ere egongo, behintzat mende batzuren prespektivan. Jokatzea razionalki ere ez legoke txarto.

7 comments:

Anonymous said...

"-(r)en artean" honen inguruan ekartzen duzun eraginezko ezberdintasunak zer pentsatua ematen du, zalantzarik gabe. Gutienik, zeure blog hau irakurtzen berria den filologo honen iritzian. Baina ez dakit nolako ohiartzuna izaten ari zaren; norbaiti entzun nion behin -ez dut gogoratzen nor zen- agian zeure iradokizunek olerkariei, eskola-jolasei eta horrelako testuinguruei lagundu ahal diela, eta ez "eguneroko euskarari, are gutxiago egunkariei". Zer uste duzu, Erramun?

Urte berri on!
[Ahal baduzu, pasa zaitezte Etnomet-etik eta utzi desira bat urte berrirako!]


Kristina.

Anonymous said...

BARKATU!!!

"OIHARTZUN"!!!!

Beñat Oihartzabal jaunaren abizena idaztean ere gertatzen zait oraindik, nola da posible?


Kristina.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ea zer uste dudan galdetzen duzu Kristina philologoa. Ba zer nahi duzu esatea edo erantzutea, ba ez naizela propheta bat [pro+ pheta, aurre + esataria]. Nik egiten dudana da agertu zelako handicapak dituen, batzutan, euskarak strukturalki, gero zer egin behar da eta zertarako erabili edozeinek apportatu ahal duena esaterako nik, da besterik. Eta hori gehiago dago behintzat prinzipioz philologoen eta adituen esku ezen ez norberaren, kasu hontan ni.

Zuk Kristina philologoa zeren ber zeuk zer uste duzu edo dukezu, zer uste al duke euskal philologo standar batek buruz, kasurako konkretuki, hori "-(r)en artean"?

Jakina ez zara obligatua erantzutera baizik zeuk holan nahi bazendu. Baina gogo onez entzuten nuke / genuke guziok zeozer izanik ere iritzi general samarra ze orai artean bedere ez dute ezer esan ohi ez phologoloek ez bestek.

Anonymous said...

Kaixo Kristina,

OIHARTZUN gaizki idaztearen kontu hori erraz konpontzen litzateke baldin 'H' ahoskatzen bagenu. Hala ere, hura ez ahoskaturik ere, bada arau orokor bat zeinaren arabera letra (eta hots) hau, ohiko euskal hitzetan, kokatzen baita silaba' stress edo akzentu nagusia duenaren hasieran. Beraz, hitza esatearekin berarekin jakin behar genuke 'H' non idatz:

OI-HÁR-TZÙN
OI-HÁR-TZA-BÀL

erreparatu ere bikote hauei:

O-HÍ / OI (= hortzoi)
NA-HÍ-À / NÁI-A (= uhin)
BA-HÍ (= berme) / BAI

Egia bada ere ezen fragmentazio dialektalak eta erdaren eraginak kontua nabarmenki desitxuratu dutela.

Ondo izan denok

Avalanche said...

Kaixo Gilen,

Bikaina zure komentarioa OIHARTZUN gaizki idaztearen kontuaz!

eu.wikipedia.org iskanbilak sortu dira Euskara Erkide Batua dela eta. Nolako intolerantzia!

Biziki maite nuke baldin eta nire blogean www.blogak.com/euskara komentarioak egin bazenitza. Komentario horien arauera neuk mezu originala modifika nezake bion gustora gera ledin arte.

Urte berri on!

Ailedi izan 2007. urtea Euskara Erkide Batuaren mendea!

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Izkiriatu duzu Josu:

eu.wikipedia.org iskanbilak sortu dira Euskara Erkide Batua dela eta. Nolako intolerantzia!

Egia esan ez naiz inoiz sartu wikipendian oraino eta orai sartu nahirik eta ikusi horiek iskanbilak eta hori intolerantzia ezin ahal izan dut. Zer egin behar da hor sartzeko?

Anonymous said...

Ados nago zurekin, baina Gilentxo, osagarri gisa, esanen dut, aipatzen duzunak ez duela niri gertatutakoarekin zerikusirik; nahiz eta Euskal Filologia ikasi, nahiz eta Euskal Dialektologiaren eremuan Doktorego Ikastaroa atera, nahiz eta bizi guztian euskaraz hitz egiten eta idazten egon, nahiz eta tronpatzen ditudan hitzen zerrenda begien aurrean izan...halaz guztiaz ere, inoiz, presak, ordenadorean arin idatzi nahi izateak, edo ohitura txarrek zalantza eragiten didatela. Izan ere, teklekin tronpatu nintzela uste dut; eta gainera, badut ulertzen ez dudan zerbait, bakar-bakarrik hitz horrekin gertatzen baitzait: "Oihartzabal", "oihartzun"-arekikoak gerora etorri dira-eta. Gainontzeko "h"-ak ederki ematen ditut.
Ez dut uste mundu guztiak lehendabiziko saiakeran ondo idazten duenik...
Ni Barakaldon sortua izateagatik, uste dut bati baino gehiagori ondo etorriko zaiola nik azalpen zehatzago hau idaztea, ia behartuta nago.
Galdera erretorikoa zen nirea.

Kristina.