Parisi euskal presoak hurbiltzeko eska diezaiola galdegin dio Anai Arteak PaueriBaina possible da ere beste forma hontara:
Anai Arteak galdegin dio Paueri eska diezaiola Parisi hurbiltzeko euskal presoakDa beste possibilitate bat zein ez dateke berdina informativoki, zein da importanteena an journalismoa.
5 comments:
Agur, Erramun, ene lehen bisita honetan.
Nik uste dut lehenengo aukera bigarrena -Beskoitzen "birdena"- baino adierazgarriagoa dela. Izan ere, egunkarietako titularretan irakurlearengan berehalako eraginkortasuna bilatzen da, eta hori, kontuan harturik askok eta askok titularrak soilik rakurtzen dituztela, bakarrik lortzen da orrialdeen artean bizkor-bizkor mugitzen den begi urduriari ahalik eta lan gutien emanez. Hots, helerazi nahi zaion mezua ahalik eta azkarren eta argien aurkezten, berria zertaz doan jakin dezan. Bigarren aukera horretako azken hitzak arte begiak ez daki zer esan nahi dioten; lehendabizikoan, ordea, lau hitz aski dira jasoko den mezuaren izaeraren berri izateko. Ordenaz, ari naizela, burura etortzen zait badirela honetaz erreferentzia bibliografiko interesgarri zenbait euskararen ordenaz, "SVO, SOV" eta gisako egiturez, alegia. Baina dena den, irakurlearentzat hizkuntza modu ekonomikoan antolatzea ere egunkariaren eguneroko jarduera da, kafea hartzen duen minutu pare horietan egunkariak zer dakarren jakin dezan, alegia, nahiz eta etxean, denborarekin, oso-osorik irakuriko duela dakien.
Kristina.
Ongi etorri Kristina blog hontara, hori lehenengo. Egiten duzun kommentarioaz nago guziz ados eta konforme ezen
egunkarietako titularretan irakurlearengan berehalako eraginkortasuna bilatzen da, eta hori, kontuan harturik askok eta askok titularrak soilik irakurtzen dituztela
hortaz, diozun hortaz nago arras konforme eta uste dut gehienok edo guziok gengozkela konforme.
Gero konkretatzean ideia zuk kommentatu hori da besterik ezen nik sentitzen dut kontaktatzen duela fiteago honek textuak
Anai Arteak galdegin dio Paueri eska diezaiola Parisi hurbiltzeko euskal presoak
ezen ez beste honek
Parisi euskal presoak hurbiltzeko eska diezaiola galdegin dio Anai Arteak Paueri
Seguru gagoz guziok ze askotan bakarrik irakurtzen dira tituluak jakiteko sartuko garen edo ez artikuluan, tituluaren gorputzean. Eta normala eta logiakoa da hori arras.
Baina titulu baten, soil titulu batean, eta hortaz ari gara kommentatzen orai, komparaturik bi titularrok, ez dukegu sartu behar neurtzen "helerazi nahi zaion mezua ahalik eta azkarren eta argien aurkezten, berria zertaz doan jakin dezan" zeren mezua hon titulua doa hortara eta luze-laburrak ez du muntarik orduan ze edonoiz prinzipioz da laburra titular bat, batez ere journalismoan; tituluak eta phraseak ere du unitate bat inpuskagarria. Bestela litzateke nire apreziationez sobera edo lar atomizatzea titularra. Litzateke nola kommentatzea phase differenteak hon sprinter bat an 20m-ko lasteketan edo 3m-koan (jarririk hemen absurdu bat). Ze, ze bai konforme egon ninteke, behintzat theorian, ezen informatzen da batean hon "Parisi euskal presoak hurbiltzeko eska diezaiola" zein dateke edo da (hemen ez nago total seguru, edo erabili dateke edo da, niretzat justuago dateke) informatione printzipala eta gero bestea nola kompletivoa, nork egiten du hori, nahiz sistu politikan izaten da arras importante nork eskatu du hori' edo kollektivo popular batek edo organismo politiko relevante batek. Baina.
Baina titularraren unitatean, non hola ikusi beharra bait da, titular osoa nola emana bait da eta publikatu, tratatu behar da osoan edo osotasunean. Eta uste dut eta sentitzen dut ze hobeto kaptatzen dela ideia, ideia osoa, ideia unitarioa an hau textua
Anai Arteak galdegin dio Paueri eska diezaiola Parisi hurbiltzeko euskal presoak
Bestela litzateke aritzea buruz porzione infinitesimalak, zeintzuez ez garen ari, behintzat momentuon, zeren ez bait dute importantziarik informativoki an titular indivisible batean. Hori, Kristina, nire aburua.
Ba dakigu badaudela modu differenteak redaktatzeko izanik ere korrektuak baina, behintzat batzutan, mudu batzuk dira egokiago ezi besteak begira qualitate informativoa: hobeto ulertu, fiteago ulertu, ...
Orai kommentatuko dudan exempluak dagoz atereak tik gaurko -domekea 17 abendua 2006- Berria egunkaria:
++ Batasunarentzat, EAJ UEMA desaktibatzen ari da, eta beste batzar bat egiteko eskatu du [15 or]
Baina argiago eta hobeto legoke hontara:
Batasunarentzat, EAJ desaktibatzen ari da UEMA, eta beste batzar bat egiteko eskatu du
++ Al Sadrek uko egin dio Irakeko adiskidetze nazionalerako kongresuan parte hartzeari (18 or)
Baina hobeto:
Al Sadrek uko egin dio parte hartzeari Irakeko adiskidetze nazionalerako kongresuan
++ Alexander Litvinenkoren aitak Putini egotzi dio semea hiltzeko agindua (19 or)
Hor egoki ikusten dut, eta txarrago litzateke esaterako honela:
Putini egotzi dio semea hiltzeko agindua Alexander Litvinenkoren aitak
++ Kaliforniak eta Floridak eten egin dituzte exekuzio guztiak (20 or)
Hemen ere egokiago nola dagoen ezi esaterako honela:
Exekuzio guztiak eten egin dituzte Kaliforniak eta Floridak
++ Final-laurdenetan sartzeko aukera (28 or)
Hobeto legoke holan:
Final-laurdenetan sartzeko aukerea
Beraz redaltatzerakoan ibili behar da tentuz, kontuz eta behar dira -behintzat tutularrak- reirakurri gogoan izanik irakurlea, ez soil redaktorea zeinek ba daki aurretiaz zer behar du izkiriatu.
Anitz amiragarri zait abiatua duzun esperantzarik gabeko gurutzada euskal joskera plain eta argiaren alde, erran nahi baita, gramatikoek asmatu edo manatu hainbertze hautu antzuren puruz trabatua, pezutua, ilundua eta dorpetua geratu den gure mintzairaren hats eta ibili airosa bere leheneko jasotasun ulergarri hartara bihurrarazteko zure gain hartua duzun eginbidea, iduri baituzu antzinako denboretan emakume lorios edo eginkizun arrado zenbaiten alde zin egindako zaldun esportzatu eta galant haietarik bat, ortodoxia ukaldiz edo sugar-lamez kixkaldi nahi zaituzten (gaituzten) herensuge burokratikoen oldarrari ihardokitzen beti, zangar eta haidor. Daukat zure hautu estilistiko bortitzenak (nola baitira, konparazione batera, euskal atzizkibide osoa aurrezkibide bihurtzeko zure pario kixoteskoa)ez direla sekula nagusituko eskualdunen artean, baina orobat sinesten dut joskera argi eta pragmatikoaz jaurtitzen dituzun darda zorrotz horiek sartuko direla emeki-emeki eskualdunen kontzientzian eta eginen dutela bide, egunkari zenbaitetako erredaktoreen bihotza hunki eta beratu artino. Arte hartan, desiratzen dut jarrai dezazun irmo bide horretan eta ez zaitezen bihozgabetu zenbait aldiz norbaiten edo zenbaiten trufak, destainak edo laidoak erortzen badira pezuki bezain hastioki zure urrats merezimendutsuen gainerat.
Esker anitz, Aitor Egia, zure animoak gatik.
Post a Comment