Galdera begien bistakoa da: Egunkaria terrorismoaren finantzabide edo terrorismoaren bidez lortutako dirua zuritzeko tresna ez bada, kazeta horrek ETAren terrorismoari zuzenean edo zeharka sostengurik ematen ez badio, indarkeria bultzatzen edo legimitatzen ez badu, zertarako balio die edo balio zien ETAren helburuei Egunkaria-ren jardunak?Baina sartzen badiogu prepositioneak, prepositione traditionalak (ez horietarik orai inventatuak, zorionez inventatuak, zorionez zeren bait dira edo izaten ahal dira mesedegarri) geratzen litzateke hontara lehengo phrase berbera.
Galdera begien bistakoa da: baldin Egunkaria terrorismoaren finantzabide edo terrorismoaren bidez lortutako dirua zuritzeko tresna ez bada, baldin kazeta horrek ETAren terrorismoari zuzenean edo zeharka sostengurik ematen ez badio, baldin indarkeria bultzatzen edo legimitatzen ez badu, orduan zertarako balio die edo balio zien ETAren helburuei Egunkaria-ren jardunak?Ni nago ze biak direla berdin korrektu baina dela bat informatikoago ezi bestea. Nik partikula prepositivoak erabiltzea, ez lehengo traditionalak nola orai hemen aipatuak eta ezta berriak, ez dut hartzen tzat pario kixoteskoa, nola hartzen du hak Aitor Egia.
Gainera pario hori, ezen erabiltzea eta erabili nahi izatea prepositioneak' daukazenak euskarak lehendik edo ere sortu ahal direnak, zergatik da pario kixoteskoa behar luke explikatu Aitor Egia-k, zeinak hori bait dio. Batzuentzat aritzea ere alde euskara da pario kixotesko, exzentriko eta merezi ez duena. Bakoitza bizi duela bere zoroak esana zuen aspaldi Mogel-ek. Bidenabar dezadan esan ze buruz izkiriatua hak Aitor Egia nagoela konforme dioenaz, gehienean.
Agian goiko exempluan ere Aitor Egia-ri iruditzen zaizkeo erabiltzea prepositioneak direla kixotadak, zergatik ez?, eta zergatik bai?
11 comments:
Azkenean argitaratu diote Aizkorriri bere mezua in erabili.com:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1165232163
J.L.
Aizkorri horrek izkiritzen du ganoraz eta ganorazko gauzak. Ez derrigorrez, baina pozik jakiten nuke nor da hori Aizkorri.
Bejondeiola, Aizkorri-ri.
[Hemen, zer behar da:
edo izkiriatzen du edo ditu ganoraz eta ganorazko gauzak?.
eta balitz:
izkiriatzen du edo ditu ganorazko gauzak eta ganoraz?]
Euskarazko verbuak du konkordantzia lar, "derrigorrezko" konkordantzia lar.
Pario kixoteskoaz mintzo naizelarik ene gogoan ez dago zure bermakoak oro zitalki mendratzea, ezen Jainkoaren ardantzean bezala zure asmuetan ere orotarik baita, on eta ez hain on, progotxos eta ez hanbat. Ordea, uste nuen klarki adiarazi nautzula egoki zitzaikidala joskera atzerakargatuegiak zafratzeko eta desterratzeko hartzen dituzun nekeak eta ixurtzen dituzun izerdiak, eta, aldiz, ez nuela begi onez ikusten euskal atzikibideko morfemak prepositione bilakatzeko ageri duzun tema errabitua, zeina iruditzen baitzait tema antzua eta --arraileria merke baita jenderen ahotan-- mihigaizto zonbaiten trufak bazkatzeko txit adiutua. Iduri zait ezen "etxerat" hitzetik abiaturik "rat etxera" asmatuz sobraniazko afruntua diozula egiten gure mintzairaren jeinuari, nahiz ez dakidan xuxen --aitor dut-- zein den jeinu horren egiazko begitarte inmutablea (halakorik balu). Erranak erran, beraz, jakin ezazu bihotzaren zolatik laudatzen ditudala euskal jendearen izkribamoldea dorpetzen, trauskiltzen, sasitzen eta ezaintzen duten superstizione sintaktikoak eta lazokeria estilistikoak kasatzeko darabilzun gurutzada, zeinaren helantzak --derradan bertan-- anitz plazergarri eta libertigarri kausitzen baititut. Konparazione batera zure gaurko lezionea, antologikoa eta paradigmatikoa gisa guziez, garbiki eta airoski frogatzen baituzu aski dela prepositione bat (prepositione "jator" bat ordea, nola baita "baldin", eta ez asmakeria bat) adretki bere tokian plazatzea paragrafo luze bezain iluna zena ezin sinetsizko gisan gardendua eta komunikaziorako arindua paratzeko. Ai zenbat irabazteko genukeen baldin horren zuhurki predikatzen duzun zentzu gramatikalaren eta logika estilistikoaren dotrina hel baladi merezi lukeen indarrez euskararen arauak eta gramatikak apailatzeko eginbidea daukaten horiengana... Joka niro beste oilartto batek joko ligukeela orori kukurruku.
Esan lehenengotik, ahaztu dakidan baino lehen, ze nik irakurtzen dut zuk izkiriatua' zure prosa hori plazerrekin, hainbat non reirakurri bait dut zure textu hori batetik jabetzeko ongi mezuaz eta ere plazer hartzeko moduaz hon redaktatu. Bestetik, ere puntualki, galdetu zuri, zeren nire ardantza lexikalean ere ba daude hutsuneak, zer dira nik ezagutzen ez ditudan hitz zenbait nola: progotxos, adiutua eta helatzak.
Orai loturik darabilgun gaiari esan ze, nola izkiriatua dut lehenago, konforme nator Aitor Egiak dioenaz hainbat iritzirekin. Esaterako bat gatoz buruz joskera atzerakargatuegiak (edo joskera atzerakargatuegiei buruz) baina ez gatoz bat buruz joskera "lar aurrerakargatuak" (edo joskera "lar aurrerakargatuei" buruz) zeren iruditzen zaio aritzea alde syntaxis prespositivoa da izatea edo izan ahal izatea nola temoso errabiatua eta gainera, nik dioket, sistut aritzea alde tema antzua edo alferrekoa. Baina diot erantzunik' ze ni ez naizela sentitzen ari naizela iharduten an tema errabiatua eta ez dut uste, behintzat buruz nire textu personalak, denik jokabide hori tema antzua baizik arras aberasgarria zein da kontrakoa hon antzua; niri zait -mugatuz neure prespektiva personal individualari- bide hori mesedegarri eta lagungarri expresatzeko neure pensamentua hobeki eta airosago. Nik uste ze bide hori hon erabiltzea rekurso prepositivoak da mesedeko bedere niretzat eta ere edozein nahi lukeena erabili; bide possible bat dagoena zabalik edo behar duguna zabaldu bakoitzak zeinek bere neurriaren eta gustuaren arabera.
Nik jokabide hortan ez dut ikusten ezein afrunturik nehori eta ezta ezeri. Hak Aitor Egia (Aitor Egiak) nahi ez badu erabili bide hori ongi da -edo nahi ez balu mintzatu, esaterako, euskaraz- baina zergatik kalifikatzen du hori bide explorativo hori nola afruntua ri gure mintzairaren jeinua (gure mintzairaren jeinuari)? Zein da Aitorren idekitasun maila eta nivela hon libertate personala eta praxis personal individuala, nola orai nirea edo ere kollektivoa? Zergatik itxi nahi ditu possibilateak? Zer argudio du, zer rebatitu behar du razionalki edo nolanahi?
Berba batean esanik' uste dut nagoela konforme kin Aitor Egia delakoa dioenaren gehienaz, esaterako, %80tik gora. (Nolanahi -izena hon Aitor Egia- iruditzen zait bidenabar da pseudonymo bat formatua kin aitortu eta egia hitzak zein pseudonymoren pen gorde nahi du bere burua ezkutuan zeozer gatik delakoak)
Amaitzeko, eta ez eskapatu nahia gaitik, gai diskordantetik -komenentzia edo inkomenentzia hon prepositioneak [traditionalak nola baldin edo berriak nola edozein egoki inventatua]-, gogoratzen diot ze gai hortaz espezifikoki zuzenago aritzeko kommentatu ahal duela zeozer an bloga hon Jesus Rubio (balbula.blogspot.com) zein seguruenez ezaguntzen duke Aitorrek ja.
Beraz hartzara zaitut remerziatzen gogotik zeren bait duzu agertu zure opinionea klarki, zein ez da guti gure mundu euskarazko hontan.
Nago egitura hori ez ote den gaztelaniatikako kalkoa, izan ere, gaztelaniaz baldintzarako "Si" erabiltzea aski da, euskarak "ba-" elementuarekin adierazten duena, alegia. Zuk aipaturiko "baldin" partikula hau "inkonszienteki" (gogorik gabe, nahi bada) bidean utzi izan dela iruditzen zait.
Horregatik pentsatzen dut itxuraz joskera-arazo "hutsa" -joskera ez baitzait hutsa- den auziak barrengoenetan duela gorderik soziolinguistikak azaldu beharreko jokabide-aldaketa -edo aldaketa baten ñabardura-.
Dena den, testuan "baldin" eta "orduan" ematearen aldekoa naiz, izan ere, nire ustez, testu hori titularretan ez agertzeak ez dakar bere mezuaren argitasuna hizkuntza-ekonomiarekin (bakarrik) lor daitekeenik.
Kristina.
Kaixo Kristina,
Gustatuko litzaidake nire blogean ere komentarioren bat egingo bazenu noizbehinka.
Invitazio berbera egiten diot Aitor Egiari zeinek biziki ongi idazten baitu.
http://mintzakide.blogspot.com
Adeitsuki
Josu Lavin
Berba egiten duzu, Kristina, buruz gaztelaniatikako kalkoa nola balitz lez gauza txar bat kalkatzea baina niretzat kalkoak ez dira, behintzat prizipioz, txarrak baizik, behintzat prinzipioz onak eta sano onak. Hori aklaratione general bat.
Bestetik eta zentratuz an phrase subordinatuak esan ze batetik existitzen dira, hori ere soil markatu beharrekoa nahiz da pelloren egia lar evidentea. Baina euskaraz beharko dira markatu tzat irakurlea eta ere redaktorea nolabait inkonfundibleki. Inglesean ere markatzen dira kin if partilulea, ezen questionea da ze nahiz guk ez bagendu rekursorik euskaraz markatzeko phrase subordinatuak -baina bai ba dugu- ez direla erabili nahi normalean, eta izatekotan erabili ahal dire soil kasu extremoetan derrigorrez.
Horren explikatzeko beharbada laguntzen luke ere studio soziolgiko-psykho kollektivo batek baina faktore importante bat da ze kontra handia egin zaie partikula prepositivo guziei, zeintzu lehen -oraino orai ehun urte- erabiltzen ziren textu dialektal guzietan. Orai kasik ez dira ikusten eta noiz ikusten dira attakatzen ditugu esanez direla kalkoak, kalko arrotzak eta kaltekorrak eta ahalaz evitableak.
Ia ba, Erramun,
ez da nire asmoa izan -bide batez, ez dut uste halakorik idatzi dudanik- kalkoak gauza txartzat hartzea. Euskarak badu bere bidea, eta kalkoak har ditzake nahi duen lekutik, bizirik baita. Adierazi nahi dudana da kalkoekin batean, euskarazko egiturak ere erabil daitezkeela. Hiztunak berak, eskura jartzen dizkiogun baliabideak, testuinguruak eta abarrek erabakiko dituztela bi formen arteko erabilpenaren ezaugarriak.
Oso gai interesgarria da, zalantza izpirik gabe.
Kristina.
Guztiz konforme zurekin Kristina. Eskura utzi ahal dira bat baino gehiagoko aukerak eta gero interesatuak erabili nahi lukeena. Eta prinzipio hau applikatu ahal litzateke ez soil syntaktikoki baizik zabalago esaterako lexikoan eta ere orthographian hitz internationaletan edo arrotzhitzetan, nola vaselina edo baselina, eta asko gehiago.
Edozelan ere da inukatuzkoa (edo nahi lukeenak ezinukatuzkoa) ze aukera batzuk dira hobeak berez, esaterako hobe da generalean joatea autoan Lekeitiotik Bereskoitzera ezi joan bizykletan edo hobea da tv kolorezkoa ezi zuribeltzezkoa. Beharbada exempluak ez dira egokienak.
Bihar, barikua 22, joango naiz andrearekin Greziara egoteko han hiru aste, orduan ba nire blog honek ez du izango ohi duen aktivitaterik eta frekuenziarik, nahiz-eta zeozer bai izkiriatuko duket.
Ez dakit nola ibiliko naizen astiz. Hau diot jakin dezan hemen sartzen denak zer izango datekeen blogean datozen asteetan.
Gabon Jai zoriontsuak guzioi bihotzez eta Urte Berri on, osasuntsu eta kuraios bat.
Ongi izan zaitezte!
Zorionak eta urte berri on!
Josu Lavin
www.blogak.com/euskara
**********************
Post a Comment