Baina ba dakit ze ezin jokatu ahal dugu horrela arlo guzietan nola esaterako familian ze hortara jokatuz esaterako bazterrean utziko genuke (genituzke) gaixoak eta beste. Buruz hizkuntzak eta hizkuntza bateko rekusoak -syntaktikoak edo ...- ere ezin jokatu ahal dugu nola tekhnologian ze gainera on da izatea rekurso differenteak ematen eta eskaintzen digutenak varietatea eta ahala apurtzeko monotonia. Baina izkiriatu dut hau guzia gera dadin klaru ezen ba dira possibilitate batzuk direnak hobeak ézi beste batzuk izanik ere korrektuak.
Halan korrektua izanik ere possibilitate hauek eta eskura, joateteko kasuraro Munitibar-tik Urkiola-ra, ez da berdin on edo hobe joatea: oinez, zaldiz, astoz, arrelepo, transporte publikoan, auto propio privatuan, autostopean, taxian, helikopteroan edo bizykletan. Gero bakoitzak jakin behar du aukeratzen.
Gaur irakurri dut titularra (Gara, osteguna 21 abendua 2006, 17 or Euskal Herria):
- Debekuek mobilizazioaren beharra indartu dutela uste du AAMk
Baina hasten bagara pensamentuka ikusten dugu possibilitate gehiago ere , hara nola:
- Debekuek indartu dute mobilizazioaren beharra, AAMen ustez
- Debekuek indartu dutela mobilizazioaren beharra uste du AAMK
- AAMk uste du debekuek indartu dutela mobilizazioaren beharra
- AAMk uste du ze debekuek indartu dutela mobilizazioaren beharra
- AAMk uste du ze debekuek indartu dute mobilizazioaren beharra
12 comments:
Edukationez edo gizalegez galdatzen baitidazu aberastu dezadan zure ardantze lexikalaren ondarea eta esplikatione zerbait eman diezazudan ezagutzen ez bide dituzun hiru mahats-aletto lexikali buruz, aisa eta gogotik jarriko naiz egiteko horretara, hunela. ‘Progotxos’ erraitea da nola erraitea abantailatsu edo probetxuzko; ‘adiutua’ duzu harako Donemiliaga Kukuilako izkribu zahar hartan eskuaraz izkribaturik ageri diren lehen hitzetarik bat: “Guek adiutu ez dugu” dio, preseski, aipu dudan izkribuak, eta erran nahi omen du “guk egoki ez dugu”, nondik ere atera baitut nik eta baliatu zurekilako mezuan adiarazteko eze zure hautu linguistiko zenbaitek aisa para zaitzaketela jendearen trufabidean, zein baita bide zabala eta hagitz erreza transitatzeko, ez dionaz geroztik den mendreneko kualifikazionerik galdatzen hartan barrena dabilenari. Azkenik, ‘helantzak’ (eta ez ‘helatzak’, nola transkribatzen baituzu zuk, dudarik gabe presaren akuluak eskua gaizki ziztaturik) dituzu situationeak edo egoerak, baieta goitibeheitiak edo inzidentziak, eta nik zor diot hitz esplendido hori Goyhenetche eskual fablegileen maisu buruzagiari, zeinak izkribaturik utzi zuen: "Handiek aldiz erakurtzen dituzte [fableak edo alegiak] zentzuzki, eta hirriz daudela irexten dute irakhaspen on zenbait, bizitzeko helantza askotan balia dakioketena huts zenbait ebitatzeko edo berthute zenbait pratikatzeko." Zeinarekin erran nahi baitzuen, gaizkiulertuak salbu, bizitzako situatione eta goitibeheiti anitzetan direla progotxos alegiak, eta txit adiutuak haien mezu gordea azalera ekartzen dakien irakurle adimendutsuarentzat. Ase eta kontent zirateke esplikatione horrekin.
Zure arrapostuko gainerako puntuez bezanbatean, uztazu lehen-lehenik gauza bat argitzen. Ni ez nauzu hizkuntzalari profesional jakintsuna, baina soilik hizkuntzak eta haiei doazkotenak oro errotik maite dituen diletante berbajario bat, parada dueno gai hauetaz bere pentsamenduak jalgitzeko enbeia ezin hezi duena. Ez espero beraz nigandik argudio pezu-biribilik ez arrazoinamendu pretentzionez beterik. Ene iritzi umila dautzut soil-soilik emanen, hartaz behartzen zarenero eta zareno.
Hori guztia erran ondoan, beraz, goazen aitzina zure estakurekin.
Temoso errabitua deitu izanak ezarri zaitu, itxura guzien arabera, zainak airean eta barneak errerik. Ez duzu zeren, adiskide Erramun. Tema errabituaren kontzeptua kontzeptu erretorikoa duzu, ez klinikoa, eta hartaz ulertu behar duzu eze, ene iritzirako, sobera tinki besarkatu duzula aurrekargaren dotrina edo katexima linguistikoa, zeina entseatzen zaren zabaltzera, eskumiku kolpez, atzerakargaren idoloak liluraturik eta ergeldurik daduzkan eskual oste altubianoen lerroetan. Iduri zaut denak duela mundu honetan bere izari eta neurria, bere oreka eta erdibidea. Zuk, zure espekulatione eta reflexione sakonen puruz, aurkitu duzu egia bat biziki zuzena eta baliagarria, zeina baita sobera atzerakargatzen direla eskuaraz testuak eta hortarik heldu dela anitz kalte gure arteko komunikazionerako eta gure izkribuen ulergarritasunerako. On zait aurkikuntza eta revelatione hori, baduzu merezimendu eta balioa, bihoa erramu boneta zure burura. Ordea, revelatione txit zuzen eta egoki horretatik abiaturik, ematen diozu torlojuari itzuli bat osoa eta asmatzen diguzu sistema morfologiko berri bat, ezerezetik sortua eta deus ikustekorik ez duena gure mintzaira xaharraren izaera eta egiturarekin. Milaka urtez eskualdunek erran dute “etxerat”, eta zuk nahi duzu egunetik biharrera “rat etxe” erran (edo izkriba) dezaten, ustez eta antolamendu morfologiko horrek abantaila gaitza eginen dion gure komunikazioneari. Bada nik diotsut horretan tronpatzen zarela, izariz goitiko hautua egiten duzula holakoak proposatuz eta eskualdungoaren gogo-bihotzak zure iritzi arrazoinezkoetara bildu beharrean haien mesfida eta irria bazkatzen ari zarela eskuararen izaera naturaletik hain aparte dauden irtenbideak sakatu nahiz. Diozun bezala, rekurso prepositivoak erabiltzea on eta egoki da, eta ni ere akort naiz zurekin. Ordea, zein rekurso prepositivo aipu duzu zehazki? Deklinatione morfemak prepositione bilakatu? Eta zergatik ez duzu proposatzen euri tantoak abia diten lurretik zerura buruz edo itsasoa egon dadin ekuru ixtant bat? Orobat bailitzateke, hain zaizkit astrugaizkeria galantak hauek nola hura, eta hortakoz mintzo naiz tema errabituaz, halakoaren mende dela iduri baitu bere inguruko errealitatearen (sozialaren nola linguistikoaren) kontra deman eta lehian ari dena, iduri ahari koleratua hormari topeka. Ala zinez uste duzu, Erramun adiskidea, jendeak, gure eskual jende arrunt gazteleratu/frantximentatuak, eskuaraz doi-doia biga hitz elgarrekin josteko kapable dena, gure komunitate akulturatu eta amorfatu hau baratze gizen eta egokia dela zure reflexione sakonetatik heldu zaigun paradigma morfologiko insolito hori landatu eta fruitu emanarazteko? Ez zaizuia iduri eskual komunitateak baduela aurreragokorik, nola baita segurtatu hizkuntzaren trasmisione bizi eta gozatsua gurasoetatik haurretara, kanpotik heldu diren interferentzia guztien despit? Nahi dut arrazoin duzula egungo izkribuetan behar dela koraina edo dailua sartu eta arrasetik moztu han-hemenka indarra hartu duten anitz belar gaixto, bereziki alper-belarra eta altube-belarra. Hortan zurekin naiz eta naizate egundaino. Orobat lagun nukezu tradizione klasikoak legatu dauzkigun prepositione eta partikula ilatibo airosak berreskuratu eta erabiltzeko aldarrian, nola baitira baldin, ezen, hala nola eta nik dakita zenbat oraino. Horiek guziak behar genituzke artatu eta zaindu mantarreko ninia bezainbat amorez, zeren erokeria garbia baita arrotzen lapurretak eta etxekoen nagikeriak huster duten etxe batean surtara ihaurdikitzea galmenditik begiratu diren altzari peza apurrak. Horretan arrazoin duzu, beraz, eta gogaide nukezu beti.
Honaino erranik dudan guztia irakurri baduzu, badakikezu engoitik zer erran nahi nuen gure mintzaiaren jeinuari "afruntu" egiten zeniola erraiten nuen hartan. Afruntu egitea da manera erretoriko bat erraiteko zure hautu zonbait ez daudela biziki ados eskuarak iragan bi mila urtean hartu dituen bideekin. Afruntua hor dago, ene ustez: tradizioneaz futitze horretan; zure aurretik izan diren eskual idazle eta izkribatzaile amiragarri, lorios, manifiko guziek utzi daukuten ondarea batere ez balitz bezala, ondare hori zapatzea errespetu falta larri bat ez balitz bezala gure mintzaira gaxoa bere hasierako landertasun literariotik Parnasoko goratasunetaraino jaso zuten arbaso laudagarrien eretzean. Zuk propugnatzen dituzun rekurso prepositivoetarik anitz eta anitz hor daude, Tartas, Larregi, Duhalde, Egiategi eta beste anitzen izkribuetan, baina prepositione bihurtutako deklinationeko morfema bihirik ez duzu kausituko haien izkribuzko obretan. Aments ergelak ziren? Ez. Eskuara errainetaraino sartua zuten, hezurretako uneradino barnatua, amaren bularretik edoskia eta eguneroko bizitzan uneroro biziarazia eta gozatua. Eta halere ez zituzten deklinationeko morfemak prepositionetu? Nola liteke hori? Hara, nihaurk erranen dautzut: ez zuten halakorik egin barrenak ez zielako agintzen, hortik heldu den mintzairak azala baizik ez dukelako eskuararena, bainan mamia beste zernahi erdararena. Gauzak hein hortaratuz geroz, zertako atxiki mintzaira zaharra, plazan badugularik hainbertze erdara on, merke eta kultivatu, azala bezainbat barnea erdara purua dutenak?
Horrekin guziarekin etzazula pentsa edo erakarri deusetan kolpatu nahi dudala zure libertate personala edo bide explorativoak urratzeko dukezun grina eta gogoa. Urrun da. Zoaz eta zabiltza libreki nahi duzun tokietan barrena, explora itzazu nahi dituzun aurkintze, bazter eta eskualdeak, joka zaite barrenak galdatzen dautzuna predikatuz eta publikatuz. Gauza jakina da kontroversiak ez dakarrela ogenik ez malurrik, bainan bai ideien arteko talka aberasgarria. Besterik uste duena ez da on gizartean bizitzeko, elkarrekilako dema eta tirabira libreak baitu zibilizazionea bere bidean aitzinarazten eta despotismo guzietarik ongienik begiratzen. Norbaitek erranen zuen bezala, ez naiz akort zure iritzi horrekin, baina lepoa ezar nezoke aizkorari, heda eta barreia dezazun orotan libreki.
Finitzeko ordua da, adiskide Erramun esportzatua. Intuizione batzuk badituzu onak eta sotilak, baina beste batzuk doi bat exzentrikoak zaizkit, hitzaren zentzu etimologikoan erranik. Haietan lagun nauzu eta hauetan aldiz doi-doia observadore eszeptizismoz bezain kuriositatez betea.
Zeinaren gainean, oporraldi aberats eta agradagarria opa dizu Helade zaharrean zure adiskide Aitor Egia Beti honek.
NB: Igortzen dut mezu hau bi aldiz zeren lehen aldian ez baita ongi igaro. Baldin bi aldiz agertzen bada hori date arrazoina.
Eskerrak baina ez asko baizik milaka zeren expresatu bait duzu zure iritzia eta ere eman duzu bide irakurleari, kasurako neuri, plazer hartzeko an irakurketea hon zure prosa ederra. Pena bat da ez irakurtzea gehiagotan zurea moduko prosak ze hortara irudi luke gainera direla ttipiagoak euskaran dauzkagun problemak, nahiz-eta bai baleudekeen baina ezkutatuago, gaitzago detektatzen. Baina nola lortzen da ikastea hola redaktatzen? Nik nahi nuke modu hortarik ere zerbait adquiritu, baina dirateke ahal horiek soil dimensione personalekoak ezin direnak transferitu hola hola. Baina jakizu bai naizela bakaitz zurekiko hortan bedere, jakina neurri baten barruan.
Labur diotsut ze arras gustura irakurri dudala hau zure kommentarioa eta nagoela gehienean konforme diozunaz. Baina ez guziaz, prefosta.
Orai hau irakurri dut cybercafe batean kasik lasterka baina arratsean edo bihar edo ahal dudanean irakurriko dut astitsuago, eta gustura. Momentuz, naizeno hemen Helladan ez dizut ziurtatzen dautzudanik erantzungo eta matizatuko zure hainbat ideia interesante. Nolanahi edozein irakurlek, blog horetakoak, parte hartu ahal dute dialogo hortan nahi balute.
Momentuz besterik ez orai, jn / andr (jaun / andere) Aitor Egia Beti (?!!!), baizik desiratu ze irakurri ahalko dudala berriz hartzara zurerik edo nire blogean eta beste nonnahi.
Patra (Grezia, Hellada),
larunbata 23 abendua 2006.
Neuk ere zorionak opa nahi derauzkiot Aitor Egia Betiri beraren prosaren ederragatik.
Plazer hutsa da, beti egia aitor dezadan, haren irakurketea.
Gonbidatu nahi dut lerrootatik nire blogean ere izkiria dezan han esaten direnez esatekorik ukan badeza, zeren bere aportazioa hagitz provetxosoa izan baitaiteke.
Zure kommentarioak dira asko apportatzen dutenak, Aitor Egia Beti, aitor egia beti, ze bide ematen dute egiteko loquio interesanteak artean nahi dutenak parte hartu eta apportatu bakoitzak ahal duena nola zuk (?!).
Nik badut gogoa kommentatzeko zure aipu interesante bat, arras interesantea baina behar dut hortarako beste patxada bat zein orai hemen ez daukat.
Jakin daizun buruz zein paragrapho referitzen naiz' hemen dut kopiatzen. Beraz, erantzungo duket behintzat honi paragraphoari ze esan bezala planteatzen dituzu puntu arras interesanteak eta ere transzendentalak. Hara hori zure paragraphoa:
Honaino erranik dudan guztia irakurri baduzu, badakikezu engoitik zer erran nahi nuen gure mintzaiaren jeinuari "afruntu" egiten zeniola erraiten nuen hartan. Afruntu egitea da manera erretoriko bat erraiteko zure hautu zonbait ez daudela biziki ados eskuarak iragan bi mila urtean hartu dituen bideekin. Afruntua hor dago, ene ustez: tradizioneaz futitze horretan; zure aurretik izan diren eskual idazle eta izkribatzaile amiragarri, lorios, manifiko guziek utzi daukuten ondarea batere ez balitz bezala, ondare hori zapatzea errespetu falta larri bat ez balitz bezala gure mintzaira gaxoa bere hasierako landertasun literariotik Parnasoko goratasunetaraino jaso zuten arbaso laudagarrien eretzean. Zuk propugnatzen dituzun rekurso prepositivoetarik anitz eta anitz hor daude, Tartas, Larregi, Duhalde, Egiategi eta beste anitzen izkribuetan, baina prepositione bihurtutako deklinationeko morfema bihirik ez duzu kausituko haien izkribuzko obretan. Aments ergelak ziren? Ez. Eskuara errainetaraino sartua zuten, hezurretako uneradino barnatua, amaren bularretik edoskia eta eguneroko bizitzan uneroro biziarazia eta gozatua. Eta halere ez zituzten deklinationeko morfemak prepositionetu? Nola liteke hori? Hara, nihaurk erranen dautzut: ez zuten halakorik egin barrenak ez zielako agintzen, hortik heldu den mintzairak azala baizik ez dukelako eskuararena, bainan mamia beste zernahi erdararena. Gauzak hein hortaratuz geroz, zertako atxiki mintzaira zaharra, plazan badugularik hainbertze erdara on, merke eta kultivatu, azala bezainbat barnea erdara purua dutenak?
Erramun karioa,
Biga lerro igortzen dauzkitzut galdatzeko mesede ttipi bat, aisa konprenituko eta onetsiko dautazuna. Agitzen baita zu oporretan zaudela (dohatsua zu, Helade zaharrean baitituzu igaiten zure bakantzak eta hango urrin philosophikoa hatsartzen baitute zure biriek) eta ni ere luza gabe izaiter naizela (oporretan, ez Heladen), akorda dezogun geure buruari epe ttipi bat eta igurik dezagun guztiok opor sasoina finitu artino solas edo kontroversia agradagarri honi berriz lotzeko. Damu nuke zuk, Josu Lavinek (goraintzi eta amodio!) zein beste nornahik igor balitza bere mezuak eta nik ezin irakur banitza Internetik eskura ez izaiteagatik edo, kontrara, nik zein beste nornahik igorritakoak zuek ezin irakur bazenitzate behar bezalako trankilitate eta patxadarekin, oporrak direla kausa. Hortakoz, bada, demogun geure buruari urtarrilaren 8a arteko epea eta balia dezagun epe edo tarte hori nork bere gogoetak egiteko sakonki bezain funtski, amoreagatik burutua datekenean interin txipi hori lot gakizkion berriz gure sailari indarrak erreberriturik eta gure adimendu flakoa argi berriz ernatu eta zorrozturik.
Ene galde txipiari on iritziko diozulakoan, fin emaiten diot huni gelditzen naizela zure zerbitzari hunble eta adiskide leial,
Aitor Egia
Kaixo Aitor,
Biziki eskertuko neraukezu baldin erranen bazeneraut nor zaitudan. Privatuki egin dezakezu:
josulavin@hotmail.com
Zin egiten derauzut ezen sekretuan atxikiko dudala zure identitatea hurrengo bi mendeetan.
Ongi pasa dezazu oporretan eta hagitz disfruta.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Adeitsuki
Josu Lavin
***********
Adiskidea,
Iduri du abaila biziegia hartu duela zure kuriositatearen zaldiak. Zuhurtziaren bridak porrokaturik, ozarkeriaren ezproinak zorrozturik, oldar gaitzean abiatu da anbalatua diskretionearen pentze delikatuan barrena, galto aski desegoki baten kasko dorpez urratuz eta zangopilatuz zer ere behar baita begiratu osorik eta trankilik, non ez den nahi galdu zaldi noblearen izena eta irabazi zamari oihestuaren sona. Segur sona desonragarria baita hori halakorik merezi eztuenarentzat.
Zure, guztiarekin ere,
Aitor Egia
Adiskide maithe bezain ezezagun' Jaun Aitor Murde Egia Nafarroako,
Kurios naiz zeren zure ahots' hain argiro mintzo den hori bertze nehongo forotan nehoiz entzunik izan ez baitut orainokoan, eta beldur naiz ez othe den bat batean isilduko eta ahanztera bazter utziko, nola askotan gerthatu, gerthatzen eta gerthatuko baita Izuaren Erresuma den basamortu triste, pairakor eta abnegatu huntan.
Nahi nuke baldin euskaldun guztiak bazinete bi koskoil eta erdikoak, bainan erdikoak baizik ez ditut kausitzen ahal, non ez den erdi hori bera ere gabekorik.
Ausardia behar da nork bere izenean nahi dituenak oro erran ditzan, baina badirudike ezen honelakoen egitea privilegiatu bakhar batzuon eginbidea dela, guri dagokula eta horren egitera obligatu eta zordun garela.
Horrela idazten jakin eta "bizitza realean" Euskaltzaindiaren euskara batuarekin konformatzen diren horietakoa al zara? Hauxe tristuraren tristura!
Ez al dakizu ezen Euskaltzaindikoak, guztiek bat eginik, ez liratekeela nehoiz helduko zeure oinzolaren mailarat?
Anonymatoan segituko duzu-ia bethiere?
Josu Lavin
**********
Aitor Egia,
Gaur eguneko Euskaltzaindiaren Euskara Batuak guztiz gogobetetzen zaitu?
Hala izan ez baledi, zer egin beharko dugula uste duzu?
Ez al dago gauza hoberik egiterik?
Euskaldun gazteek ongi mintzatzen al dira euskaraz? Ba al dakite euskaraz hitzegiten?
Nola euskaldunduko ditugu gurera etortzen ari diren milaka eta milaka immigranteak?
Erraza al da euskara batua?
Balio al du?
Ala beste proposamen bat egin beharra dago euskara guztiak bere barne hartuko dituen euskara bakar eta oso baten alde?
Hobe litzateke jolasten segitzea?
Zorionak eta urte berri on!
Josu Lavin
Zure galdeari, Aitor Egia (?) zein zara phantasma bezelako mamu edo laino indefinitu, urrun-hurbil, estimatu, maitatu, durduzagarri eta esperantzagarri bat, diotsut buruz epe galdatu hori baietz eta gogo onez gainera.
Zuk ere oporrak ondo eta gustura iragan ditzazula izanik ere ez Helladean. Ni itzuliko naiz horra, Nafarroara, urtarrilaren 13an avioan. Baina segituko dut kontaktuan internetetik nahiz ez nola etxean banengo. Izkiriatzen dukedala beharbada zeozer besterik zein inbea nukeen, ez lukeela horrek esan nahi duela interferitzen darabilgun autua. Gainara ba dakit ze horrek irtengo duela edo lukeela gero ere nonnahi guk eznahi izanik ere zeren bait daroagu geuk geure baitan eta opinionean. Ba dakit ez gatzaizkiola itzuriko, ez itzuri nahiko gai horri.
Bestetik penagarri da, buruz zure anonymatoa, batek ezin ezagutu ahal izatea laguna zeinak diotso, bada edo balitz ere soil nola rekurso rhetoriko, "naiz zure zerbitzari hunble eta adiskide leial". Baina jakizu Egia -egia- ze iritziak eta are gehiago opinioneak duela pisu edo kategoria differentea noiz datorren anonymatotik edo datorren egiazko izen baten eskutik. Pena bat da sentitzea zelako beldurra dagoen gure euskarazko mundu hontan expresatzeko publikoan gure aburuak kin azpian geure egiazko izena. Da inulergarria, baina egia, hori gertatzea mundu kulturalean; ez dukeelarik jokamolde horrek baserik gaurko mundu kulturalean. Edozelan ere hobe holan ezi mutu. Gainera nahi duenari privatizitatea an plaza publikoa ezingo zaio ukatu zuzen hori' nahiz-eta galtzen duen kategoria eta pisua bere argudioak aurrean plaza publikoa. Baina trankil ze batzoitzak, gutariko bakoitzak, emanen du / dugu geure doia tik anonymatoa edo diaphania personala.
Zinez interesgarria da zuen euskarazko mezu-eztabaida-solasaldi dotore hauek jarraitzea! Mahai gainean uztea ezinezkoa den eleberri baten antzera (barrea)! Barka ez badut ezer esaten, oin-punttetan pasatu nahi dut, zuei zaratarik ekarri gabe. Segi horrela!
Kristina.
Ondo dago besteei uztea berba egiten ze holan ere asko ikasi ahal da eta gainera egin gabe enbarasu albokoei, baina hori ez da arrazoi bat isil dadin edozein noiz duen edo dukeen zeozer esateko.
Zain bagagoz askatuko gaituen gauden lasai, geuk askatu behar dugu geure burua. Halan, Kristina, ez izan beldur ezer etengo edo interrumpituko duzun baldin baduzu edo bazenu zeozer esateko' esan lasai, halan koloquioa izango da aberatsago eta ere variatuago gabe ezein kalte, seguru.
Post a Comment