Friday, January 05, 2007

Partikulak -prothesiak- tartekatu geure buruen lagungarri

Berria-ko aurreko orrian dator titular hau eta ondoko subtitularra (eguaztena 20 abendua 2006):

Titulua:

Hiltzera zigortuak Libian, GIBa zabaltzea egotzita

Subtitulua:

EBk gaitzetsi egun du ustez 400 ume baino gehiagori GIBa kutsatzeagitik bost erizain eta mediku bati jarritako heriotza zigorra

Hemen bigarrengo hontan phrasea da:

EBk gaitzetsi egun du zigorra ...

edo

EBk gaitzetsi egun heriotza zigorra ...

edo

EBk gaitzetsi egun du jarritako heriotza zigorra ...

edo

EBk gaitzetsi egun du [ustez 400 ume baino gehiagori GIBa kutsatzeagitik bost erizain eta mediku bati] jarritako heriotza zigorra

Exemplu hontan ez al da ikusten handicap bat hon corpusa edo gorputza hon euskara? Ote dago hori ukatu ahal duenik eta deus esaten ez duenik? Egin ahal dena ere da ukatu problemea eta moztu eta ebagi informationea edo bestela, nola horko exempluan, itxaron behar kasik eternalki eta ez ulertu ondo phrasea, mezua.

Eta holako kasutarako asmatzen edo inventatzen balitz partikula batzuk erabiltzeko nola prothesiak izateko partikula artikulante batzuk zer pasatzen litzateke? Ez al dugu erabiltzen eta tartekatzen geure gorputzetan ere prothesiak noiz daukagu beharra hortako? Seguru lekarkela mesede eta lasaitasuna redaktore euskaldunei. Besterik da nahi ez izatea onik euskararentzat aitzakiatuz direla kalkoak, nola kalkoa ere izan zen hartzea argi elektrikoa aspaldi, baina kalko ona.

Ona bada guzia da on.

Patra, Grezia, barikua 5 urtarrila 2007

No comments: