Thursday, January 25, 2007

Xabier Kintana akademikoak dioena buruz syntaxia

Hauxe emaila hartu nuen ganik akademiko Xabier Kintana (herenegun, martitzena 23 urtarrila 2007) erantzunez neure post honi "Eta beste modu hontara".

Erramun adiskidea:

Mila esker zure mezuengatik. Sintaxiaren beste posibilitateak aipatzen dituzu. Horiek, jakina, infinituak izan daitezke, baina kontua da hizkuntza bakoitzak, bere eboluzio propioaren aribidean, horietako batzuk bereganatu eta hobetsi dituela. Eta horiek gertatu dira, besteak beste, bere nortasunaren ezaugarri linguistiko propio. Tipologiari dagokionez, ondo dakikezunez, badira S (subjektua) V (aditza) eta O (objektua) ordenatzeko eran aukera ezberdinak: semitar hizkuntzek VSO hobesten dute, europar mintzaira askok SVO, latinak eta euskarak, aldiz SOV. Erdaren eraginez zuri errazagoa, logikoagoa eta ederragoa iruditzen zaizu SVO delakoa, euskal tradiziokoa gaitzetsiz. Zergatik ez zoaz japoniarrengana gauza bera predikatzen? Haiek ere SOV tipoko mintzaira daukate, eta segur aski horregatik daude hain atzeraturik.

Deklinabidea darabilgulako, berriz, jo eta ke ari zara "tik etxe" gisako aldaketak predikatzen. Zergatik ez diezu espainolei ingelesez "the father's house" esaten dutelako argudioa erabiliz, berek eskuarki "la casa del padre" diotenaren ordez "la padre de casa" esan dezaten, horrela ingeles aurreratuagoen itxura logikoago hori lortzeko? Edo errusiarrei beren deklinazio aberatsa ken dezatela predikatzen?

Zer eta nolako logikaz eta erraztasunaz ari zara baina? Espainolenaz? Munduko hizkuntza gehienak eranskariak dira, hots, euskararen antzekoak, eta horietako asko hiztunen kopuruetan ere ez dira nolanahikoak (japoniera, turkiera, georgiera, hungariera, finlandiera, kitxua, nawatl eta Amerikako indiar guztienak....), hortaz, lotsatu behar al dugu euskaldunok garen bezalakoak izaten segitu nahi dugulako?

Gauza batean konforme nago zurekin: gehiegikeriak eta abusuak ere egin daitezke sintaxian eta egin egiten dira, eta horiek kasu batzuetan errazago esan litezkeen. Baina, Erramun, ez al zara konturatzen, "etxetik" barik "tik etxe" bezalako aldrebeskeria, inon esaten ez dena eta euskara ere ez dena (ez erraza, ez zaila, hori ez baita ezer) predikatzen diguna, ez dela inoren gehiegikeriak salatzeko pertsonarik egokiena? Fitsa eta gapirioarena ahantzia al duzu?

Badakit ez dela erraza non eta Euskal Herrian, normaltasunaz mintzatzea eta oreka gordetzea, baina, serioski esanik, zer uste duzu erantzunen lieketela Espainian gaztelaniaz zerorrek predikatzen dituzun gisako "soluzioak" proposatuko lizkieketenei? Zer iritziko liokete halakoari? Nik neuk behintzat, onerako ala txarrerako ote den guztiz segur ez banago ete, aspaldian erabaki dut gurean ezin jo daitekeela normaltzat beste inon, geure egoera berean egonik, inondik ere normaltzat hartuko ez litzatekeena. Eta horrek errealitatea neurtzeko parametrotzat balio dit. Pertsona, gizarte eta hizkuntza guztietan badira kontraesanak, historian sortu eta harrezkero herrestan eramaten direnak, baina puntu bateraino giza abereon izaeraren osagaiak dira, geure nortasun bereziaren ezin kenduzko akatsak, azaleko oreinak edota sudur luzea edo hanka okerrak bezalakoak, eta askotan horiekin bizitzera ohitu behar dugu. Logikoak al dira gaztelaniaz, boda lat. vota, sing. votum, coger coxer, coller, colli(g)ere, abuelo lat avus, moduko grafiak ala? Eta nork proposatzen du horien idazkera aldatzeko?

Besterik gabe, adeitasunez eta adiskidantzaz agurtzen zaitu

Xabier Kintanak

(Barkatuko al dit Xabierrek kendu behar izana azken aurreko phrasean seinuak hon txikiago ezi [Logikoak al dira ... moduko grafiak ala?], ze bestela ez zuen onhartzen hak HTML publikatzea; barkatu eta diskulpatu koska hori, ez nekien zelan konpondu egin dudan arren mila ahalegin kin neure zazpi ahalak)

2 comments:

Erramun Gerrikagoitia said...

Modu hontara hasten da akademiko Xabier Kintana:

Sintaxiaren beste posibilitateak aipatzen dituzu. Horiek, jakina, infinituak izan daitezke, baina kontua da hizkuntza bakoitzak, bere eboluzio propioaren aribidean, horietako batzuk bereganatu eta hobetsi dituela. Eta horiek gertatu dira, besteak beste, bere nortasunaren ezaugarri linguistiko propio.

Ba, gaurko [zapatua 27 urtarrila 2007] Berrian -39 or- irakurri ahal da titular hau:

Telebistak saio kaltegarriak ematen dituela diote Kataluniako ikusleen hirutik bik.

Baina nik aterako ditut ere bedere beste bi possibilitate differente artetik horiek infinituak:

Kataluniako ikusleen hirutik bik diote telebistak saio kaltegarriak ematen dituela.

eta

Kataluniako ikusleen hirutik bik diote saio kaltegarriak ematen dituela telebistak.

Xabier, akademiko Xabier Kintana, uste al duzu konparazione ze hiru possibilitate syntaktiko horiek dute balio informativo berbera eta berdina? Ze possibilitateak balira ere infinitu beharbada ez dukete guziek berdin qualitativoki (effikazia berdinaz) informatzen.

Zein da zure ustea, dutela berdin balio aukera infinituek?

Erramun Gerrikagoitia said...

Bakoitzak bere ardurak' ezen argi diosku lehengo esaera zaharrak ze bakotxa bere zoroak bizi dau aditzera emanez ze bakoitza ari dela ekin eta ekin bere gauzetan, beretzat importantea den hartan ekin eta ekin.

Halan ari da akademiko Xabier Kintana explikatzen eta explikatzen ari -euskaraz eta ere erdaraz- ekin eta ekin daragoio bere zoroari nola esaldian' explikatuz emanik behar dukeen importantzia handia gaiari hon behar dela izkiriatu euskaraz txakolin (eta ez, txakoli) eta aitzik erdaraz behar dugula izkiriatu chacolí (eta ez, txakoli). Antza horrek duke importantzia handia gaurregunean, hainbat non merezi du artikualua euskaraz eta gatelaniaz (ahaztu zaiokela Kintana akademikoari izkiriatzea frantzesez ere' zein mintzaten bait da Iparraldean prunki).

Bere ardurak, akademiko Xabier Kintanaren ardurak, ote dira soil izkiriatzea buruz txakolina eta chacolí?