Iracurtzean titular hau
- Frantses Justiziak Iratxe Sorzabalen aurkako hirugarren euroagindu eskaera onartu du
- Frantses Justiziak onartu du ...
- Frantses Justiziak onartu du Iratxe Sorzabalen aurkako hirugarren euroagindu eskaera
6 comments:
Aitzitic Garac paperean honela eman du hori berria
Sorzabalen aurkako hirugarren euroagindu eskaera onartu du Parisek
(orain OVS, lehen SOV)
Beraz erabiliz osterantzeco structura syntacticoa.
Honela hasi du Martxelo Otamendik bere gaurko artikulua Berrian:
Egun aproposean iritsi da Kaledonia Berrian bigarren independentzia galdeketa datorren urteko udan egingo dutela jakinarazi digun albistea.
Eta gogoa kendu zait irakurtzen jarraitzeko.
Izen-sintagma baten barruan, txarretsi beharko litzateke X silaba baino gehiago aurretik jartzea buruari (esaldi horretan, albistea).
X hori 12 izan liteke, hemen bezala:
Aldapeko sagarraren adarraren puntan.
Martxeloren esaldian 42 silaba dira.
Zelan heldu arazi commentario hau ki Martxelo Otamendi zeina da Berriaco directorea eta beharbada ere zuzendaria edo zuzentzailea? Hau commentarioa ere heldu arazi ki andere Arrarats.
Ikus aukera batzuk (ikus hemen ere):
Egun aproposean iritsi da albistea jakinaraztén ze Kaledonia Berrian egingo duté independentzia-galdeketa, bigarrenez, datorren urteko udan.
Egun aproposean iritsi da albistea ezen Kaledonia Berrian egingo duté independentzia-galdeketa, bigarrenez, datorren urteko udan.
Egun aproposean iritsi da albistea ze Kaledonia Berrian egingo duté independentzia-galdeketa, bigarrenez, datorren urteko udan.
Hona baliabide batzuk gure idazle zaharrek eskaintzen dizkigutenak horrelako kasuetarako:
ezen
haur, sperançaz ecen Instructione hunec lehenic, eta orain behin guehienic, hetan cerbitzaturen duela.
baizik (eta)
Berria hedatu zen, baizik eta Hitler hil zutela Alemanian atentatu batean.
ezik
Zabaldu zen berria ezikan inguruko auzo-baserrietatik guda mutilak ostu edo lapurtu zituztela abelgorri asko.
Post a Comment