Wednesday, October 23, 2019

Exemplua hen informatione bilinguequi emana

Lequeitioco zembait atetetan ikusi liteque ondoco avisua, bilinguequi emana, an ateco cristalac

Egingo ditugun obrak direla eta, Paskual Abaroa etorbidea itxita egongo da. 
Barkatu eragospenak, eskerrik asko


Con motivo de las obras que el consorcio de aguas va a realizar en la red general de saneamiento, se cortará el acceso a los vehículos en la avenida Pascual Abaroa.
Disculpen las molestias, gracias.

Bilbao, Bizkaia
Ur Partzuergoa

9 comments:

Anonymous said...


Ez dakit zer esan; edo bai: incrediblea, intolerablea, lotsagarria, vomitivoa...

Luis Lauzirika

kepa said...

Lekeitioko hizkuntza bigarren mailara bajatuta. Zehaztasunak gasteleraz.

Gilen said...

Bakegileak direlakoek ohar bat plazaratu dute Jaurlaritzak ETAren desarmatzeaz emandako bertsioaren harira, irakur daitekeenez gaurko Berrian. Ohar horretan, esaldi hau irakur daiteke:

Guztiz kontra egiten dugu Eusko Jaurlaritza eta ETAren armategia desegiteaz arduratu zen Bakegileen artean izandako harreman eta bilkurak aipatzen dituen zatiarekin.

Problema larria dugu baldin uste badugu komunikatu ahal dugula ulertzen ez diren esaldiak erabiliz.

kepa said...
This comment has been removed by the author.
kepa said...
This comment has been removed by the author.
kepa said...

Bai, ondo mamurtu behar da bera. Aurretik albistera joan eta nondik norakoa den begiratu, konturatzen hasteko

Erramun Gerrikagoitia said...

Hobeto eta zehatzago ulertzeco hau behecoa

Guztiz kontra egiten dugu Eusko Jaurlaritza eta ETAren armategia desegiteaz arduratu zen Bakegileen artean izandako harreman eta bilkurak aipatzen dituen zatiarekin.

ona litzateque jaquitea nola eman duten zathi hori gaztelaniaco textuan.

Erramun Gerrikagoitia said...

Hara Gilen eta besteac, beguira interneteco titular ondocoa Garan

%97ko okupazio tasa dute Mondragon Unibertsitatean duela lau urte titulatutakoek

ez al zen ascoz errazago besta modu hontara? Nic behar izan dut reiracurri nola banitz detectivea ulertu ahal izaiteco. Hemen doa versione hobetua tzat euscal iracurle sufritua.

Mondragon Unibertsitatean duela lau urte titulatutakoek dute (daucate) %97ko okupazio tasa

Ez al da errazago ulertzen?

Anonymous said...


Zer erran nahi du “Guztiz kontra egiten dugu… X zatiarekin?”

Delako X zatiarekin bat eginik eta elkarturik egiten diotela kontra beste zerbaiti?

Zeri?

Besoa joka niro izkribu aberrante horren egilea Bidasoaz hegoaldeko seme/alaba bat dela, edo seme/alaba horiek sobera hantatzearen bortxaz Hegoaldeko manera sintaktiko suizidetan trenpatu Bidasoaz haindiko norbait --ez baitakit zer den beldurgarriago.

XE