Dut iracurri an ETBco informativoac gaur ondoco mezua
horrec mezuac ez du niretzat ezer atchaquiatzecoric baina ere galdetzen dut zer tcharric luque ipinico balu baten batec ondoco hau?
Norbaitec argudiatzen luque edo ahal luque ze lehenbizicoa da euscara eguiazco reala eta aitzitic bestea da irreala edo asmatua eta hortacotz refusablea eta refusatzecoa.
Baina asmatua den gauzaric asco ez dira refusableac ez onhartzecoac zeren lehenago ez ziren existitzen eta noizbait ziren asmatu. Halan, jarriric 3 exemplu simple eta batzuentzat ximple, gogoratuco ditut ze esateraco XIV. mendean ez zegoen bizycletaric, internetic edo telephono mobilic baina izanic ere noizbait asmatuac ez ditugula refusatzen heuren erabilera. Asmatua ezatea verba batean ez da inolaco arrazoiric refusatzeco zerc dakarren mesedea, mesede social handia batzutan.
Zergatic orduan prohibitu behar da edo litzateque nahi duenari erabili possibilitate redactivo hori? Zer tcharric luque edo letorquiguque euscaldunoi baguina malguac eta ez horren intransigente?
Sindikatuak, hasarre lehendakariarekin
horrec mezuac ez du niretzat ezer atchaquiatzecoric baina ere galdetzen dut zer tcharric luque ipinico balu baten batec ondoco hau?
Sindikatuak, hasarre kin lehendakaria
Norbaitec argudiatzen luque edo ahal luque ze lehenbizicoa da euscara eguiazco reala eta aitzitic bestea da irreala edo asmatua eta hortacotz refusablea eta refusatzecoa.
Baina asmatua den gauzaric asco ez dira refusableac ez onhartzecoac zeren lehenago ez ziren existitzen eta noizbait ziren asmatu. Halan, jarriric 3 exemplu simple eta batzuentzat ximple, gogoratuco ditut ze esateraco XIV. mendean ez zegoen bizycletaric, internetic edo telephono mobilic baina izanic ere noizbait asmatuac ez ditugula refusatzen heuren erabilera. Asmatua ezatea verba batean ez da inolaco arrazoiric refusatzeco zerc dakarren mesedea, mesede social handia batzutan.
Zergatic orduan prohibitu behar da edo litzateque nahi duenari erabili possibilitate redactivo hori? Zer tcharric luque edo letorquiguque euscaldunoi baguina malguac eta ez horren intransigente?
21 comments:
Ez litzatekeela osoki euskara oraingoz, ez?
Beste barik..., ez?
Bittor
Ez dela oraingoz osoki euskara, ez? Beste barik...
Maitasunez
Bittor
Erramun jauna,
Ez dakit deus txarrik ba ote lukenez morfema soziativoa prepositivatzeak, nola proposatzen duzun zure etsenplu horretan. Ordea, proposamen hori, txar ala on baino gehiago duzu oroz gain berrikuntza IRAULTZAILEA, errotik astintzen duena eskuararen antolamendu morfologiko tradizional edo sekularra. Ongi diozun bezala, horrelako hausturak ez dirade baitezpada gaitzesgarriak berez, antzeko kanbiatza frango gertatu baita orai baino lehen munduko hizkuntza orotan, gurean barne (nahiz eskuarki denbora luzearen medioz gertatu izan diren, eta gutitan baizik ez kolpez eta aginduz). Bizkitartean, horrelako jauzi kuantiko bat nahi delarik sakatu mintzaira batean, iduri zaut behar dela egon horretarako arrazoin bat indubitablea, puxanta eta hizkuntza horretako hiztun guziek abantxu ahobatez partekatua, zeren egon ezik behar gorri bat eta unanimitate soziologiko indartsu bat berrikuntza baten alde, zaila dateke, non ez osoki inposiblea, hizkuntz komunitate bat delibera dadin inarrostera --zenbaitek erranen lukete pialazgoratzera-- kode sekular bat zeinetan, konparazio batera, soziativoa markatua izan baita mendez mende (pondu horren gaineko lekukotasun historikoa dugun denbora guztian bederen) pospositione bidez eta ez prepositioneen medioz.
Bi hitzetara laburtuz aurreko guzia: entseguak eta proposamenak libre dirade, baina horiek errealitatera eramaiteko behar dira egokiera historiko adiutua, premia linguistiko indubitablea eta unanimitate sozial aski zabala zenbait kanbiantza gogor txertatzeko mintzaira baten gorputzean. Hiru faktore horiek ez badira hor, zurea bezalako proposamenak borrokatu beharko duen opositionea kolosala izanen da, eta menturaz neholaz ere ezin garaituzkoa.
Alta, egia baizik ez da norbaitek behar dituela bide berriak proposatu eta pusatu, eta historiak darakusgula berrikuntzak asmatu eta bultzatzeko lantegi horretan aitzindari jokatu diren jende guztiz gehienek behar ukan dutela eraman lepotik zintzilik hasieran (zenbait aldiz betiko) ertzo eta lunatikoaren tona edo sanbenitoa, zein, gauzak diren bezala erraiteko, biziki estrategia erraza eta merkea zaien berrikuntzen aurkari sistematikoei eta Bertangoxo jainko ustelaren gurtzaile elemeniari beren buruak eta pribilegioak kordokan ez ezartzekoz den gutiena.
Ontsa pisatuz egiten duzun proposamena bizi dugun errealitatearen argitan, iduri zaut behar lizatela prestatu, berrikuntzez kestione, lehentasun zerrenda bat jakitekoz zer dugun beharrenik bizi garen istant hunetan eta zer den egingarrienik eskura ditugun moienekin (daukagun hiztun komunitate errealaren ahalmen errealekin), amoreagatik zerrenda hori prestatu ondoren izan gaiten kapable bideratzeko gure indarrak nora ere baitirateke emankorrenak, erran nahi baita nora ere ukan baitezakete ondorio haraintienak moien xumeenak baliatuz.
Orobat, ene ustea da ezen egin beharreko lehentasun zerrenda horretan gure soziativo zaharra prepositivatzea elizatela izanen biziki lehentasun handiko lana respektu beste neurri batzuk gure mintzairari hain premiazkoak eta urgenteak zaizkonak nola euri turrustak basamortu idorrari. Eta neurri urgente horien artean nik ororen gainetik paratuko nuke ALTUBIANISMOAREN ITZAL POZOINDATU ETA HILGARIA ARRUNT ETA SISTEMATIKOKI OHILTZEA EUSKAL IZKRIBUETATIK, abiatuz horretarako, behar izan ezkero, kanpaina pedagogiko bortitz bat’ behin-betiko iltzatzekoz euskal jendearen burmuinetan ezen ondoren paratuko ditudan bezalako esaldiak ez direla euskara garbi eta purua, baizik mordoilo ulerkaitz eta neurona-kalitzaile bat zeinaren dohain bakarra baita, luzara, hain sailean eta saldoka urruntaraztea euskal irakurlea euskal izkribuetatik nola berakatz sorta batek bailezake ziuntaz urruntaraz Vlad kondea haren ikuste hutsarekin.
Izanik gure errealitatea halakoa non euskal hedabideetan (irrati, kazeta, liburuetan…) toki eta zabalkunde mugagabea duten honelako esaldiek:
[Jarraitzen du]
“Idazkiak egiazkoak diren ala ez jakiteko letrak estaltzen dituzten karbonato kaltzikoak, sedimentuak edota kedarrak zenbat denbora inkrustatuta daramaten aztertu behar da baina hori ez dute egin nahi izan.”
“Azkenik, munduko arkeologorik famatuenak, Edward Harrisek, Gasteizera etorri, Eliseoren taldeko lana aztertu eta indusketak ondo eginda zeudela esan zuen.”
“Lehengoz ikustean hegal erauziek utzi zizkiotela ziruditen ebakiondo antzekoek lepoa osorik hartzen zion labirinto taxuko irudia mugatzen zioten.”
“Biek egin baitute begirada zuhaitz handienak diren Roystoea regia exotikoaren adaburuetara luzatu.”
“Nazioartekotzeko Euskal Agentziak otsailaren 13an Bilbon, Brexit-aren ondorioz Erresuma Batuaren eta Euskadiren arteko elkar-truke komertzialaren testuinguruan emango diren jokalekuak aztertuko dituen Jardunaldia antolatuko du.”
“Eta egun batzuk lehenago irakurritakoaz gogoratu zara: Bilboko udalak San Frantzisko auzora Bailenetik, Erriberako zubitik edo San Antonekotik sartzen ziren eta motxila zeroaten gizonezko magrebtar guztiak identifikatzeko agindua eman ziela bere agenteei.”
“Salaketa eta kontra borrokatzeaz haratago, antolatutako kontra-gailurra ezberdinkeriak, pobrezia eta hondamendi ekologiko zein klimatikoen aurrean, alternatibak partekatu eta eraldaketa posiblea dela ikusarazteko izan zen.”
“Urrian, Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatu dugun Nafarroako Ondarearen Guneak jardunaldia ospatuko dugu. 18 eta 19an ospatuko den jardunaldi nagusian, besteak beste, Juan José Ibarretxe, Iñaki Dorronsoro, Amaia Apraiz, Javier Sainz de Pezonaga, Peio Monteano, Ainara Mtz. Matía, Josu Chueca, Argitxu Camus, Naiara Ardanaz, Xabier Irujo, Amaia Kowasch, Patxi Zabaleta eta Oskia Ugarte izanen ditugu hizlari. “
Ikusirik, diot, horrelako esaldi afruntugarriek kolpatzen dauzkigutela kupidarik gabe begiak eta izpiritua euskal liburu edo kazeta bat irakurtzen hasten garen bezain sarri… nola nahi duzu higa dezagun gure indar mendreak soziativoa prepositivatzen? Hori aberatsen luxua lizate, gu bizkitartean munduko izaki landerrenak garelarik! Ez, Erramun jauna, zuk proposatzen duzun lan horri lotu aitzin behar dugu hil, zanpatu eta ehortzi SEKULAKOZ gure izkributetatik altubianismoaren izurri beltza, gure ekosistema linguistikoa behar dugu errotik araztu eta purifikatu virus mortal horren kutsaduratik, zeren hala egin ezik laster ez baita izanen presuna bakar bat eguzkiaren azpian aski adore eta gogo izanen duenik euskal izkribu batera hurbildurik holako astrugaizkeria sintaktiko espantigarriak dekodetzen galtzeko ez bere denbora, ez bere osasuna, ez eta bere pazientzia saindua ere.
Finitzen eta laburbiltzen dut ene egungo predikua erranez atsulutuki behar genukela buruzkatu lehenik arazo larrienak (eta menturaz konponterrazenak), eta geroko utzi berrikuntza zailenak, problematikoenak eta iresgaitzenak jendearentzat, zeren indar gutxi duenarentzat zuhurtzia baita ontsa baliatzea bere kemen apurra egiazko giganteei oldartzeko, debaldetan xahutu behar bidean indarño horiek errota-hegalen kontrako bermako antzuetan.
XE.
Iruditzen zait ze Bittorrec eguinico galdera laburrari
-Ez dela oraingoz osoki euskara, ez?-
erantzun ahal da ze arras euscaldun guti edo aguian bat bera ere ez legoque ulertzen ez luqueenic behintzat holaco mezuac nola
-Sindikatuak, hasarre kin lehendakaria-.
Lagunen arteco whatsApp mezuetan ere, Bittor, hartuco al zenduque tchar eta incorrectutzat horrelatsuco mezuac?
Nik hirerik ezin diat txar hartu... Besterik dok ados egotea...
Zaindu
Bittor
Ongi iruditu zait Sindikatuak, hasarre kin lehendakaria, zuzena eta politta, baina kin atzizkia da. Baina hizkuntza berria aterako genuke urrengo loturako atzizkiak lekuz aldatzen hasiko bagiñateke:
www.santurtzieus.com/gelairekia/unitateak/3/lagun/atzizkien_zerrenda.htm
Agur bat
Agian ehun atzizki
Berrehun atzizki urre. Parkatu ekinak.
Errotetac dioen reflexione luze guztiaz esan nahi dut soilic ze eguia da ze euscarazco textu asco dira sobera gaitz ulertzeco tzat iracurlea baina noiz bagueunque criterio differenteac redactatzeco izango lirateque horiec textu sobera difficilac errazagoac; non Errotetac deitzen du gaitz horri altibismoa. Ezen behar da ganditu altubismoa abtsolutoqui.
Beste problematica bat atititic da ze baldin norbaitec librequi bere vorondatez nahi badu erabili prepositivoqui zembait particula postpositivo, nola esateraco
Sindikatuak, hasarre lehendakariarekin
edo
Sindikatuak, hasarre kin lehendakaria
Edo:
Syndikatuak haserre elkar lehendakaria.
Luis Lauzirika.
Koma horrek ez du hor ezer egiten, soberan dago. Lehenago ez dot esan gaitik ez irtetzearren.
Fin
Nik ez dakit "A aurka B" estruktura osoki euskara ote dén (suposatzen dut ezetz, zeren erabilera prepositivo hori ez dager an Hiztegia hen Euskaltzaindia), baina bádakit askotan erabili dela an kartelak hen pilota-partiduak, eta justuki erabilera horrek esaten dit ze, gutxienez partzialki, báda euskara.
Berdin nola ez dakidan ea "A versus B" estruktura osoki euskara ote dén (suposatzen dut baietz, zeren erabilera prepositivo hori báda an Hiztegia hen Euskaltzaindia), baina bádakit ze, osoki euskara ez balitz ere, askotan erabili dela an artikulu zientifikoak edo periodistikoak, eta justuki erabilera horrek esaten dit ze, gutxienez partzialki, izanen litzaké euskara.
Bestalde, "A kin B" estrukturak jarraitzen dio ki eredua hen "A aurka B" edo "A gain B" matematikoa (bere jatorria litzaké "...-(n) ki(de)n" postposizioa), eta nahiz akaso ez izán osoki euskara (zeren ez dager an Hiztegia hen Euskaltzaindia), bádakit ze, gutxitan bada ere, erabili egin dela an zenbait idazki eta blog (ikus "Buruz hizkuntzen garapen sintaktiko-diskursivoa (107-140)" edo "Sintaxigintzaren norabide komunikativoa"). Jakina, justuki erabilera horrek esaten dit ze, gutxienez partzialki, báda euskara.
Euskaltzaindiak bere hiztegian askotan erabiltzen du honako expresioa arrén baztertu hitz bat:
Oharra: Euskaltzaindiak, (----)-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du.
Hortxe daukagu, beraz, Euskaltzaindiaren irizpidea afin ametitu hitz edo estruktura bat: bere erabilera idatzia. Hortaz, azter ditzagun erabilera linguistiko guztiak, aukera lingusitiko guztiak, mekanismo linguistiko guztiak..., eta zerbait ondo badoakigu, erabil dezagun... noiz ikusi egoki.
Eta, bistan da, zenbat eta gehiago idatzi, hobeto.
"'A aurka B' estruktura osoki euskara" ORAINGOZ uste diat ez dela, hik ere Jesus, badakian legean. Baina guztiz bat natorrek hire azkeneko hausnarketekin noski, dioanean: "zerbait ondo badoakigu, erabil dezagun... noiz ikusi egoki. Eta, bistan da, zenbat eta gehiago idatzi, hobeto." Are idazkeran ere, noiz egoki ikusi dudan hire erabilera...
Goiz on
Bittor
Goiz on, Bittor:
Nire ustez, "A aurka B" báda osoki euskara an esparru konkretua hen kartelak hen pilota-partiduak. Gainera, aurkitu ahal dugu honako erabilera an Orotariko Euskal Hiztegia:
Erri guztia egon da kontra guregana. Noe 99.
zein ez den berdina, baina bai antzekoa nola kontra gu; eta, bestalde, dauzkagu erabilerák nola hau: "Neskak kontra mutilak".
Nire ustez, erabilera horretan, arazo nagusia ez da "kontra" prepositivoa bera, baizik-ze "kontra" prepositivo horrek askotan eskatzen ditú, adibidez, baliabide erlativo prepositivo erosoak, berdin nola ere eskertzén beste baliabide prepositivo batzuk ere:
... dago kontrá neurri ekonomikoak zein hartu zirén noiz...
Horregatik nioen hemen ze:
"Aditzak aurreratzea da lehenengo pausua (Sarasolaren liburuak izugarrizko bultzada ematen die aditz progresiboei, eta horregatik euskararen erabiltzaileek gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu), baina bigarren pausua da menderakuntza prepositibo osoa aukeran izatea, ez soilik menderakuntza erlatibo ez-murriztatzailea (berriro ere diot, hemen ere Sarasolaren bultzada guztiz zorionekoa dela, eta oso inportantea eta lagungarria afin euskararen erabiltzaileek izan ditzagun aukera potente ez-marginalizatuak).
Kontua da ze menderatzaile erlatibo ez-murriztaileak ezin inportanteagoak izanik ere, ez direla gutxiago inportanteak erlatibo prepositibo murriztaileak edota beste menderatzaile guztien bertsio prepositiboak. Horrela konponduko lirateke Juanek aipatutako arazo horiek guztiak behin betikoz eta era egoki batean. Bide horretan klasikoek jakin zuten erabiltzen hainbat baliabide progresibo zein berriro hasi beharko liratekeen normaltasunez erabiltzen. Eta, jakina, erabil litezke euskararen mekanismo sortzaileak afin sortu edo moldatu beste baliabide menderatzaileak ere.
Baina arazoak ez dira amaitzen noiz garatu menderatzaile guztien bertsio prepositiboak. Badira beste baliabide postpositibo asko zeinen bertsio prepositiboak arazorik gabe lortu litezkeen eta zein komunikatiboki oso onuragarriak izanen liratekeen (-ri buruz, -n artean, …). Eta, duda izpirik gabe, bide osagarri horretatik zenbat eta aurrerago ailegatu, eta askoz hobeto. Kontua da, gorago esan bezala, gradualki egitea, kritikoki baina aurrera bidean, oker egindakoak kritikatuz, baina ondo egindakoak sostengatuz eta landuz. Horretarako behar da giro egokia, eta hor berriro sartzen da Sarasolaren lanaren garrantzia handia." ["Bide bakarra"]
Aipu horretan, Bittor, ikusten al duzu arazorik an nire erabilera estrukturalak? Ikusten al duzu arazorik an edukia?
2 kontu nagusitan ados:
1. Euskara da euskaldunok erabili/erabiltzen ohi dugun hizkera gure artean komunikatzeko (nolabait 'euskaraz' ari garenean -nahiz horrela definizioa zirkularra bihurtzen den..., baina ulertu gaitezen...-).
2. Guztiz komeni zaigu berreskuratzea euskaldunok tradizioan sortu ditugun baliabide guztiak gure komunikazio maila igoena lortze bidean, zeinen artean, ongi diozun legez, a) aditza ez artifizialki atzeratzea esaldian, b) menderakuntzaren aukera guztiak baliatzea, prepositiboak barne, hauetan ere, eta bereziki erlatiboetan, berriro aditza ez artifizialki atzeratzeko, c) tradizioak sortutako baliabide sintaktiko guztiak berbalioztatzea... (are literatur tradizioan ere hain erabiliak izan ez diren AFIN edota YAKE itxurako 'herrokoiagoak'...). Bereziki, horiek guztiak aldarrikatuz XX. mendean hedaturiko tradizio sintaktiko apokrifo guztiaren kontra (batez ere Hegoaldean, baina baita ere Iparraldean), eta Hiriart-Urruti/Azkue/Orkaiztegi/Altube/... guztien eraginez itogarri zabaldua.
Eta hori uste dut izan litekeela gure eginkizun eta ekarpen nagusia gaur eguneko euskaldunon atakan. Goazen denok batez ere horretara, ez baita etsai txiki.
Baliabide sintaktiko berriak saiatzeaz, sistema prepositibo oso berri bat bultzatzeaz, batetik, nire ustean, halakoak irudikatu eta bultzatu nahi dituenak hobe luke seguru asko hauekin banan banaka-edo saiatzea, halakoak ahalik eta GUTXIEN esperpentikoak eta epatagarriak irudikatzea erabileran, ez-arian ariko balitz lez... Eta bestetik, lasai itxarotea ahalegin horien emaitzak ikusteari, hizkuntza kontuetan ere gauzek bere tenpoak dituztelarik...
Eta on litzateke (nire ustean, noski) bi saiakera ahalegin horiek beriztea jendaurrean:
1. NAGUSIA, tradizioa (ere) erreibindikatzea bere baliabide guztietan, ZERGATIK horretan dugu balibide ugari gaur egun baztertzen ohi direnak gure kaltean.
2. BALIABIDE BERRIEN SAIATZEA..., praktikan (gorago aipatu moldean...).
Zelan antolatu liteke oraindik erronka NAGUSI horretarako bidea, taldea, nahia...?
Areago, gaur eguneko Euskaltzaindiak bultzatzen duen Euskara Batu Murriztailearen aurrean?
Zure
Bittor
P.S. "... dago kontrá neurri ekonomikoak zein hartu zirén noiz..." esaldiaz esan tradizioak, batez ere iparraldean, maiz erabili duela edotezko genitiboa eskuinera emana antzekoetan: ... kontrá dago neurri ekonomikoEN zein hartu zirén noiz...
P.P.S. Galdetzen didazu amaitzeko: "ikusten al duzu arazorik an nire erabilera estrukturalak? Ikusten al duzu arazorik an edukia?" Eta esango dizut guztiz egokia iruditu zaidala zure idazkera ere aurretik, harik eta sabela mugiarazi didan arte azken galdera honen joskerak (baina hori bide da zure saiakera pertsonala, eta ez naiz ni haserretuko horregatik ere...) Untsa izan!
Dudarik gabe, oso interesgarria iruditzen zait ondoko estruktura hau:
"... kontrá dago neurri ekonomikoEN zein hartu zirén noiz...",
zein interpretatzen baitut nola oihu argi bat ganik tradizioa aldé genitivo burulehen flexible bat, zein saiatu egin ziren aurkitzen (horretara dator estruktura hori) baina zein ezin izan zuten aurkitu, justuki zeren desdoblamendua hen sufijoak ez den gauza erraza fisikoki.
Nire ustez, egun, oihu horri erantzun beharko genioke bi modutan. Bata:
"... dago kontrá neurri ekonomikoak zein hartu zirén noiz..."
non "kontra" desdoblatu da gabé genitivoa, zein justuki hor ez den behar, eta bestea:
"... dago kontrá neurri ekonomikoak hen gobernu guztiak zein aritu ziren noiz..."
non "hen" hori ez da baizik sufijo genitivo aurreratua, zein, horrela, dén bihurtu egoki, flexible eta emankor (eta partikula bera da).
Ez dut ikusten tradizioa nola galga, baizik nola akuilu, eta ez dut ikusten uko egitea ki nexu ondo eratu eta funtzional bat (nola "bitartean-eta..." edo bere kidé "bitartén..."), soilik zeren ez den agertzen an literatura zaharra zein gelditu zaigun. Hori litzaké, nire ustez, tradizioa txarto ulertzea.
Halakoetan nengoen harik irakurri zure azken esaldia:
Eta esango dizut guztiz egokia iruditu zaidala zure idazkera ere aurretik, harik eta sabela mugiarazi didan arte azken galdera honen joskerak...
Sabela mugiarazi?
Sabela mugiarazi al dizu zerk-eta "an" inesivo optativo xume txukun batek? Ba, eskerrak ez zaizula sabela mugitzen noiz ikusi "zein" erlativo gaixo horietako bat edo "SVO" bat, zeren orduan akabo debatea, zientzia eta euren ondorioak. "an" hori ez da baizik ber "an" adverbio postpositivoa (zein sufijatu zen, zailduz bere desdoblamendua), baina aurrera ekarria. Eta ez da pisuagoa zein, adibidez, "zein".
Hona hemen bi galderatxo problematikoak:
"ikusten al duzu arazorik an nire erabilera estrukturalak? Ikusten al duzu arazorik an edukia?"
zein idatzi nitun erantzunéz ki zure dudak buruzki egokitasuna hen nire erabilera (estrukturalak)... eta zeinen eredua dá:
Ikusten al duzu arazorik an ...
Ikusten al duzu arazorik an ... "an"?
Ikusten al duzu arazorik an ... forma?
Ikusten al duzu arazorik an ... edukia?
Ikusten al duzu arazorik an ... nire erabilera estrukturalak?
Ikusten al duzu arazorik an ... estruktura sintaktikoak?
Ikusten al duzu arazorik an ... forma hen estruktura sintaktiko prepositivoak?
Ikusten al duzu arazorik an ... forma hen estruktura sintaktiko prepositivoak nola "noiz + infinitivoa" edo "harik + infinitivoa"?
Ikusten al duzu arazorik an ... edukia hen liburua buruzki estruktura prepositivoak zein sortzen erabilíz mekanismo sintaktiko ezagunak?
Baita erabilera sipleenetan ere, estruktura prepositivoak ematen du aukera ki fokalizatu indarra zehazki gain azken sintagma nominala:
Ikusten al duzu arazorik an..."an"?
hala nola aukera errazagoa ki jarraitu diskurritzen:
Ikusten al duzu arazorik an ... edukia hen liburua buruzki estruktura prepositivoak zein sortzen erabilíz mekanismo sintaktiko ezagunak?
Hori horrela da. Beste kontu bat da zér egin ahal den gaur eta hemen afin eman aurrerapausuak, eta hor sartzen zaigu gradualitatea, egokitasun erlativoa, eta adibidez idazle zaharrak, zein hasi ziren bidea egiten.
Baina, euskal idazle zaharrik ez balitz existitu, ezingo al zen derivatu perpaus erlativo burulehenik? Jakina baietz, zeren hor daude mekanismo sintaktikoak, zein diren euskara ere. Nire ikuspegitik, berdin desdoblatu daiteké "baizik...", "salvu...", "kontrá...", "aldé...", "an..." edo "hen...": ez dago sakoneko diferentziarik.
Eta eztabaida interesgarri hori albo utzita, lehenbizikoz ekiten bazieagu hik ere 'garrantzitsuen' jotzen hituen kont haiei?:
"Aditzak aurreratzea da lehenengo pausua (Sarasolaren liburuak izugarrizko bultzada ematen die aditz progresiboei, eta horregatik euskararen erabiltzaileek gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu), baina bigarren pausua da menderakuntza prepositibo osoa aukeran izatea, ez soilik menderakuntza erlatibo ez-murriztatzailea (berriro ere diot, hemen ere Sarasolaren bultzada guztiz zorionekoa dela, eta oso inportantea eta lagungarria afin euskararen erabiltzaileek izan ditzagun aukera potente ez-marginalizatuak)."
How, ordea?
Bittor
Gauza bat, oso konkretua, zein egin liteke: Birzabaldu 31eskutik afin parte hartzaileak modu ezin irekiagoan, teknikoan, serioan eta sakonean mintza daitezen buruz bidea zeintan sartuta dagoen euskal prosa, eta berarekin euskal diskursoa, eta berarekin euskal irakaskuntza...
Errezeloa diat hauetako egunen batean irakurri ote dudan nonbait berriro direla abian jartzekoak 31 eskutik. Beharbada prestatu zitekek halako MANIFESTU bat hainbat jendek sinatua eztabaida proposamenarekin eta aldarrikatu puntu zehatzekin. Sarasola (ere) bilatu zitekek agian tarteko... Unibertsitatean Julian Maia zebilek azken boladan halako asmoz (cf. Euskera 2018: [323-363] Aditza aitzinago ekarriko dugu, efizienteago komunikatzeko? MAIA Larretxea, Julian)... Pentsatzen diat Altonaga ere hor ibiliko litzatekeela...
Hitz egin beharko genikek...
Nik uste ze ez litzakela egon behar batere arazorik ki birzabaldu 31eskturik, eta behin zabalduta, bertan ondo zehaztuko zen zéin diren foroaren ildoak (inork ezin izanen du ukatu gaiaren interes handia), hala nola orobat argi gelditu beharko zen foroaren izaera guztiz irekia ki edozein persona ze nahi dun egin bere ekarpen ondo reflexionatuak. Nik uste ze gaiaren interesa bera izan beharko litzaké nahikoa erakargarri afin foro hori ondo emankorra izan dadin. Hala espero.
Hitz egingo dugu.
Post a Comment