Thursday, March 28, 2019

Behar luque preavisua subordinatuac

Dugularic iracurtzen hau titularra (Gara eguncaria, asteartea 26 martchoa 2019, 16 or)

Trump kukurrukuka, Errusiarekin azpilanean aritzeaz libratu dutela eta 

daquigu ze Trump ari da cucurrucuca baina zergatic othe dabil cucurrucuca? Beraz, asco laguntzen lioque iracurleari baldin redactatu izan balitz honela 

Trump kukurrukuka, zeren ... 

edo emanic phrase osoa honelatsu

Trump kukurrukuka, zeren libratu dute aritzeaz azpilanean Rusiarekin 

Ez al da laguntasun handia tzat iracurlea ezartzea aitzinetic e parte subordinatua preavisu hori ezen zeren ...

4 comments:

Josu Lavin said...

preavisu hitzaren ordez aurreabisu aguercen da EU NA hizteguian. Itzulpena çucenceco daducat orain aurreabisu aguercen baita naffarreran ere. Sarrera bi hauec egon behar dira nire hizteguian:

aurreabisu . aurreavisu
preabisu . preavisu

Badaquit nahiago duçula preavisu' aurreavisu baino.

Nire hizteguian biençaco lekua dago.

Anonymous said...


Hegoaldeko izkribatzaile baten luman mirakulu lirudikena, non ez trasgresione antialtubiano mortala, Iparraldean gauza usaiakoena lizate:

Trump kukurrukuka zeren libratua izan den Errusiarekin azpilanean aritu izanaren salaketatik

edo

Trump kukurrukuka zeren ekendu zaion salaketa Errusiarekin azpilanean aritzearena / aritu izanarena.

Alta, Hegoaldeko paradigmatik atera gabe ere posible da horrelako joskerarik baliatzea nehoren ohidura sintaktikoak deusetan bortxatu gabe:

Trump kukurrukuka, libratua izan delako Errusiarekin azpilanean aritu izanaren salaketatik

Funtsean, gure endekamendu sintaktiko eten eta hondo gabearen beste adibide bat.

XE

Erramun Gerrikagoitia said...

Zoritcharrez adibideric lar.

Gainera beguiratu behar guenuque ea zein forma den convenigarriago hartu gabe contutan gu garen hegoaldeco edo ipharraldeco edo edonongo.

Edonongoa izanic ere redactorea hobea da hasten dena holan

Trump kukurrukuka zeren ...

Josu Lavin said...

Neuc gommendatuco nerauqueo Erramuni iracur litzan ocenqui erranaldi biac


Trump kukurrukuka, Errusiarekin azpilanean aritzeaz libratu dutela eta 

eta

Trump kukurrukuka, zeren libratu dute aritzeaz azpilanean Rusiarekin

Bigarrenari buruz neuc erraiten ahal dut ecen ez duela soinu politic neure belharrietan.