Friday, March 08, 2019

Ba dago auquera bat baino guehiago redactatzeco

Gaurco Berria eguncarico noticia principala lehen orrian da hauxe

Auzitegi Nazionalak Altsasuko auziko gazteen zigorrak berretsi ditu, Iñaki Abadena izan ezik 

Nic hori titularra nahiago nuqueen honela izan balitz zeren da informativoqui hobea

Auzitegi Nazionalak berretsi ditu ... 

Ostera, barruan Berriac hori noticia dakar emana honela

Auzitegi Nazionalak berretsi egin ditu Altsasuko gazte auzipetuen zigorrak  

goico hortan dakar "... berretsi egin ditu ...." non nire ustez normalean ez da behar sarthu "... egin..." hori. Corritzen luque titularrac total normal honela

Auzitegi Nazionalak berretsi ditu Altsasuko gazte auzipetuen zigorrak 

8 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna,

Dakarzun kasu horrek exenplifikatzen du bikainkiro duela guti erabili genuen ezbaia buruz talkan dabiltzan bi sistema konkurrenteak, bata galdegaiaren kontzeptu altubianoan oinarritua, eta bestea iparraldekoa edo orientala, zeinetan fokua markatzeko ez den baliatzen izenaren posizionea respektu aditza nola baliatzen den sistema altubianoan.

Dakarzun adibidea perfektoa da zeren erakusten duen argiro Berria kazetako jendeak apustu petoa egin duela sistema altubianoaren edo mendebaltarraren alde, zeinetan izena ezin ager baitaiteke aditzaren aurrean non ez den bere galdegaitasuna "egin" batez neutralizatua duelarik. Hortakoz, Berrian posible da bakarrik honetara idaztea:

a) Auzitegi Nazionalak Altsasuko auziko gazteen zigorrak berretsi ditu, Iñaki Abadena izan ezik
b) Auzitegi Nazionalak berretsi egin ditu Altsasuko gazte auzipetuen zigorrak

Aldiz, zuk advocatzen duzun hirugarren idazmoldea:

"Auzitegi Nazionalak berretsi ditu Altsasuko gazte auzipetuen zigorrak"

Berria kazetan debeku da, talka gogorra egiten duelakoz goiko bi esaldiak osatzeko baliatu sistema altubianoarekin.

Nolabait esateko, bi sistema horiek dirade nola bi baraja diseinatuak arau sorta bana aplikatzeko. Hortik heldu da preseski batzuen tema gogorra sistema bakotxa egon dadin tinko bere zedarrietan eta ez ditezen biak elgarrekin nahas eta gurutza, zeren hori bailitake nola elgarrekin nahastekatzea baraja español bat eta poker baraja bat eta gero partida bat jokatu nahi izatea jokalarien artean banatuz baraja bietako kartak oro boti. Aisa konprenitzen ahal da horrelako partida batek elukela ez hanka ez buru, eta gaizkiulertuz josia lizatela, ezinezkoa delakoz joku bat jokatzea bi arau sorta liferent betan baliatuz.

Iduri zaut Berriako jendeak prekozione gaitzak hartzen dituela sistema biak ez ditezen gurutza, eta hortakoz dituzula zuk nekez ikusiko galdatzen dituzun bezalako esaldiak Berrian, non ez den Iparraldeko kazetariek izkribaturik.

Goiz edo berant beharko da trenkatu afera hau, Erramun jauna. Arte hartan, anbibalentzia, altubianismo antzu eta nahasmahas sintaktikoko zingiretan lokaztuak beharko dugu bizi eta penatu, orai artino bezala.

XE

Josu Lavin said...

Ez dut uste, XE maitea, mendebaltar icenezta litequeenic. Altubiano hutsa, bai.
Nor minço da hola Bizcaian?
Nehor ere ez.
Galdegaiaren contua eliminatu behar liçateque euscaratic!!!

Erramun Gerrikagoitia said...

Gustatu zait asco esan duzuena, Erroteta eta Josu Lavin. Nago ze bioc duzuela arrazoin esan duzuenean bakoitzac. Hor ikusten dut ze holan commanditan lan eguinic lortzen dira resultatu hobeac eta biribilagoac, exactuagoac.

Anonymous said...

Juan Garziaren liburu hauek dira euskal sintaxiaren egungo bibliak:

- Esaldiak josten
- Esaldiaren antolaera

Praktikan, horietan onesten ez den guztia debeku da euskara batuaren langileentzat.

Mark Twain

Jesus Rubio said...

Bai, Mark Twain, hor dago koxka!

Anonymous said...

Lavin jaun txit estimatua:

Zure oharra biziro pertinentea da galdatzen duzularik "Nor minço da hola Bizcaian?", zeren bere medioz isurtzen baituzu funtsezko argi bat ene aurreko mezuak daukan ments edo gabezia kolosal baten gainean. Eta gabezia hori da ez dudala argitu, esplikatu eta azpimarratu ene gogoeta eta diagnostiko osoa referitzen dela osoki eta soilki HIZKUNTZA IDATZIARI, eta behinere ez ahozko mintzairari, zeinetan, edonork dakien bezala, ez diren baliatzen, eta ez diren egundaino baliatu, Altube jaunaren arauak. Hainbesteradino duzu hori hala non zure galtoa bera ere aisa gerta bailiteke motz eta eskas eskuararen errealitatea deskribatzeko, non ez dugun osatzen eta konpletatzen manera huntan: "Nor minço da hola Euskal Herrian?" (erran nahi baita, Euskal Herriko edozoin euskalkitan).

Arrapostua: nehor ez, ez lehen, ez orain, eta ez gero.

Eskertzen dautzut eni parada emana prezisione hori sartzeko ene mezuan. Iduri luke erran gabe zoala ideia hori, ez zegoela beharrik espresuki adierazteko hizkuntza mintzatuaz neramala solasa, bainan puntu hori esplizituki adierazi ondoan argiago baizik ez da geratu afera eta hobeki zedarritua ene diskursoaren eremua.

XE


Josu Lavin said...

XE maitea,
Çucen minço çara, cinez.
Bizcaiera idatziaren porrota hortic dathor. Bizcaiera hori euscara batu camouflatua da.

Anonymous said...

Nik idatziko nuke:

Auzitegi Nazionalak berretsi DU Altsasuko...

Ez dut ikusten denik beharrezkoa objektu plural zenbakia ipintzea an aditza, gehiegi zamatzen du morfologia.

Txopi