Wednesday, March 06, 2019

Incomprensiblequi, baina eguia

Noiz iracurri dut retroviral erdal hitza, zeina euscaraz ere berdin den, joan naiz lehengo Academiaren hizteguira baina han ez dator hitz hori baizic erretrobirus baina ez "erretrobiral" zein bilatzen nuen.  Guero joanic ki Elhuyar hizteguiac berdinqui, dakar Elhuyarrec erretrobirus baina ez erretrobiral.

Nahi nuque jaquin zergatic ez dakarren euscal hizteguiec
retrovirus eta ere retroviral edo retroviralki (retroviralqui)

Zergatic ez?, ez al da horrela euscaldunen artean esaten eta erabiltzen? Ez al du merezi errespetua euscaldunen euscarac? Zergatic hori mespretchua, destaina? Ez al da euscara euscaldunoc darabilgun hizcuntza? Galderaric lar?

10 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna,

Barkatuko ahal dautazu off topic hau, bainan kontua da duela zenbait egun ikusi dudala itzultzaile jendeak elgarrekin komunikatzeko darabilten ITZULIST izeneko eztabaida gunean Joseba Berriotxoa batek pausatzen zuela galdera hau:


“JOSEBA BERRIOTXOA

“Apoyamos proyectos en los que creemos”

Nola jarriko zenukete hori?

Eslogan bat da

Niri “Sinesten ditugun proiektuak babesten ditugu" bururatzen zait, baina ez zait bat ere gustatzen.

Aurretik eskerrak emanez

Beste barik”.


Galdera horri erantzutez, azaldu ziren ziberplazara lauzpabost lagun proposamen banarekin. Transkribatzen ditut jarraian horien erantzunak, ikus ditzazuen nolako buruhausteak sortzen ahal dituen gure artean (XXI. mende betean!) diteken esaldi erlatibo sinpleenak ere, eta zer gisaz azkenean --horresco referens-- galdegileak aukeratzen duen konpobide bat zeinaren merezimendu eta bertute bakarra den... itzuli nahi zen egitura erlativoa ez itzultzea!

Erran nahi baita, hautatzen dela arazo bat konpontzea itxura eginez arazorik ez dagoela.

Ostruken erresuman eskualduna lizate errege.

Hona beraz Berriotxoa jaunaren galderak eragin arrapostu erreskada, eta auzia trenkatzeko finean hautatzen duen formula:


“ASIER LARRINAGA

Nik ez ditut berdin ikusten «proiektu hauetan sinesten dugu» eta «proiektu hauek sinesten ditugu». Horregatik, honela ipiniko nuke:

Babesa / Laguntza ematen diegu sinesten dugun proiektuei“


“JOSU GARATE

Eta horrelako zerbait erabiliz gero?:

Proiektu batean sinesten badugu, babestu egiten dugu.”


“XABIER ARISTEGIETA

Beste aukera bat da "zer proiektutan sinesten dugun, horiexek aldezten ditugu".

Aparteko ohar bat: ez dakit zergatik, testu gehien-gehienetan ikusten dut ia automatikoki jotzen dela "babestu" aditz polisemikora "apoyar / respaldar" aditzak euskaratzeko. Eta azpimarratu nahi nuke hortxe dugula "aldeztu" aditza, esanahi horrekin berberarekin, eta, gainera, polisemikoa ez dena. Erabil dezagun gehiago.”

“JOSU GARATE

Nire ustez, Asierrek proposatzen duen esaldia itzulpen literalegia da, eta emaitza trakets samarra. Zer esanik ez eslogan baterako bada.”

“JOSEBA ERROTETA

Azkenean, “Proiektu batean sinesten badugu, babestu egiten dugu” jarri dut

Eskerrik asko denoi”


XE

Anonymous said...

Badira bertze zenbait arrapostu oraino, hala nola hau:

"DIONISIO AMUNDARAIN
Proiektu onetsiak ditugu proposatzen."

Bainan transkribatuak aski esanguratsuak direlakoan gure noraezaren, gauden hor.

XE.

Josu Lavin said...

Haietan sinhesten dugun projectuac babesten ditugu

Babesten ditugu projectuac ceinetan sinhesten baitugu

Josu Lavin said...

erretrobirus edo erretrobiral idazteac ez daduca deus seriotic.
Hori ez da nire hizcunça nationala!

Jesus Rubio said...

Eslogan horren indarra doa gain azken hitza: "creemos", non, behin bidea prestatuta, indar hori gertatzen den eraginkorren. Euskaraz izan liteke honela:

Aldezten ditugu proiektuak zeinetan sinestu.

Erramun Gerrikagoitia said...

Esquerrac, Erroteta, sartzea gatic gai "berriac" eta fruitu emankorrac an bloga.

Anonymous said...

Gorago egin dudan gogoetañoaz harago, ohart huni ere: konponbidetzat aukeratu den esaldia, horren laburra izanagatik, mikroaltubianismoz oratu esaldi mengel, indarge, eta, ausart ninteke esatera, antieuskaldun bat da:

“Proiektu batean sinesten badugu, babestu egiten dugu”

Errotik sinesten dut mingainetan bezala idazlumetan ere eskuara airos, lerden eta bizitore zebilen garai zaharretan, perpaus mengel horrek tankera gihartsuago bat izanen zukela, hala nola:

"Sinesten badugu proiektu batean, babesten dugu”

Bainan nola altubianismo zozoak agintzen duen aditzak beti atzean behar duela egon, pozoin horrek bidea egiten du emeki gure prosaren zoko-moko guztietara, ohatzen da ditaken esaldi laburrenaren tolesetan ere, eta, nola sugearen edenak gure zainetara zabaltzen delarik uzten baitauku gorputza gogortua eta enbalditua, non ez hiltzer edo purki hila, hala-hala dauku ezartzen pozoin altubianoak indargabetua, ezindua, gogortua eta arrunt enbalditua gure euskal prosodia gaixoa. Eta hori heldu da soil-soilik zeren, irakaspen altubianoaren esne hirotua edoskiaren bortxaz, egungo izkribatzaile/itzultzaile gutiz gehienek EZ BAITUTE IMAJINATZEN AHAL ERE posible ditakenik aditza kokatzea beste toki batean non ez den esaldiaren bukaeran.

Non ote da pozoin gaizto hori ezezta lezaken botika, sendagailu eta erremedioa? Dakienak sala biezagu fite, otoi, eros dezagun hartarik upatraka eta senda dadin behingoz gure eritasuna.

XE.

Gilen said...

Retrovirus eta retroviral, inongo dudarik gabe.

Errotetak ekarri duen gaiari dagokionez, egoki ikusten dut korrelativora jotzea, Xabier Aristegietak egindako proposaren bidetik:

- Zer proiektutan sinesten baitugu, hura aldezten dugu.

Dena den, pauso bat gehiago emanda, nik erabiliko nuke relativo betea:

- Suportatzen ditugu proiektu haiek zeinetan sinesten baitugu.

Jesus Rubio said...

Itzulpen batean, aurrena da edukia eta intentzioa (alde semantiko-pragmatikoa), eta gero hasi gaitezke mintzatzen buruz forma erosoagoak, efektiboagoak...

“Apoyamos proyectos en los que creemos”

Aldezten ditugu proiektuak zeinetan sinesten dugu.

Aldezten ditugu proiektuak zeinetan sinesten.

Aldezten ditugu proiektuak zeinetan guk sinestu.

Aldezten ditugu proiektuak zeinetan sinestu.

Hor, ez digute esaten ze aldezten dituzte proiektu guztiak zeinetan sinesten dute, baizik-ze sinesten dute an proiektu guztiak zein aldeztu (akaso ez dituzte aldezten proiektu guztiak zeinetan sinestu, baina bai sinesten dute an proiektu guztiak zein aldeztu). Esan nahi baita ze hor ematen digute ezaugarri inportante bat-e proiektuak zein aldezten dituzte, baina egon daitezke beste ezaugarri batzuk ere zein akaso ez diren hain inportanteak baina bai beharrezkoak ki aldeztu proiektu bat (adibidez, epe laburreko errentagaritasuna).

Eta, adibidez ondorengo proposamenetan, diferentziak hasten dira an alde semantikoa bera, zeren, ez digute esaten ze:

“Proiektu batean sinesten badugu, babestu egiten dugu”

ezta ere:

"Zer proiektutan sinesten baitugu, hura aldezten dugu"

ezta ere:

"Suportatzen ditugu proiektu haiek zeinetan sinesten baitugu"

Ez, esaten digute ze: “Apoyamos proyectos en los que creemos”.

Da beste kasu bat non arazo sintaktikoek aldarazten dute mezua.

Anonymous said...

Rubio jauna:

Diozun guztia zuzena eta evidentea da. Españolezko esaldia argia da eta ezinago zehatza (“Aldezten ditugu proiektuak zeinetan sinesten dugun” –eta ez beste ezein proiektu), eta itzulpen on batek hori behar luke eman, ez besterik.

Hari beretik, salatzen duzu hurrena ezen ““Proiektu batean sinesten badugu, babestu egiten dugu” esaldia itzulpen okerra dela. Ni ezin egon ninteke adosago zurekin. Funtsean, ezkel batek ere ikus bailezake gauza bat dioela jatorrizko esaldiak, eta beste bat bigarren itzulpen horrek.

Ordea, nahi nizuke argitu ezen nik bigarren itzulpen oker horri buruz egin badut gogoeta, eta hartan baratu banaiz, ez dela izan zeren uste dudan itzulpen zuzena dela, baizik eta, ezaguturik itzulpen txarra dela, ohartu dudalako bere txar horretan badela beste faktore bat ere are txarragoa bilakatzen duena, eta hori da aditzaren erabilera altubianoa, zeinaren bertutez itzulpen hori, okerra izateaz gain, esaldi indarge, mengel eta estilistikoki kakatsu bat bihurtzen baita.

Laburtuz: zuk azpimarartzen duzu itzulpen horren tatxa nagusia (okerra izatea), eta nik salatzen dut ezen, horrez gain, baduela bigarren nota bat ere (estilistikoki odolge eta zainhila izaitea). Eta hori egiten dut ezen lehen akatsa aski nabarmena bada ere, bigarrena ez baita hain oharterraza eta halere etengabe ageri baita egungo eskual izkribuetan.
Azkenik, horra esaldi (“itzulpen”) bat bi aje larrik hezurretaradino karraskatua eta guztiarekin ere jatorrizko erlativozko esaldi xume haren itzulpen egoki bezala saldu nahi zaukuna.

Mirail bikaina, bere txipian, esaldiño hori, antzemateko gure gaitzaren hedadura, zuk maisuki laburbiltzen duzuna zure amaierako esaldi horretan: “Da beste kasu bat non arazo sintaktikoek aldarazten dute mezua.”

Amen.

XE.