Sunday, March 17, 2019

Zergatic cambiatu da ordena an redactionea

Iracurri dugu orri osoco mezua e Errenteriako Udala an contraazala e Gara eguncaria (igandea 17/03/2019) dioena honelaxe non euscarazco textuaren letrac dira handiagoac ezi erdarazcoac preferentzia eta indar handiagoa emanic antza ki euscarazco versionea edo ki euscara. Honela da textua

Adierazpen askatasunik gabe 
ez dago pentsamendu askatasunik 

No hay libertad de pensamiento sin libertad de expresión 

Horco euscarazco textuan critica edo commenta daiteque arlo bat baino guehiago esateraco lexicoarena buruz erabili libertate edo askatasuna edo ere expressione edo expresión edo adierazpen, liratequeenac commentarioac inguruan lexico mundua edo arloa.

Baina, orain, galdetzen dudana da, utziric bazterrean lexico arloa, ea zergatic duen euscarazco versioneac iduleztatua sequentzia e phrase principala eta subordinatua, zeren nic uste hemen phrase originala da gaztelaniazcoa nola izaiten bait da generalean bethi.

Zergatic ez da eman traductionea honela?

Ez dago pentsamendu askatasunik 
adierazpen askatasunik gabe 

 eta eman da 

Adierazpen askatasunik gabe 
ez dago pentsamendu askatasunik





6 comments:

Josu Lavin said...

Ez dago neholaco raçoinic ordena aldatzecotz!

Anonymous said...

Zein ordena aldatzeko ez dago arrazoinik, Lavin estimatua? Erramun jaunaren arabera jatorrizkotzat jo behar dugun españolezko esaldiaren ordena, ala euskarazko esaldiak dakarren ordena?

Ene ustez, euskarazko esaldia, bere sinple eta motz horretan, perfektuki ulergarria da eta, lexikoari dagokionez, "adierazpen askatasuna" hain da honezkero gure artean formula usaiakoa eta klitxetua non galdatzea kanbia dadin da nola zakua saltzea peazuaren alde, erran nahi baita, nola mafrundi ttipi bat diagnostikatzea minbiziak jotako eri bati. Iduri luke alabainan eritarzunak diagnostikatzean ere behar litazkela argi ukan lehentasunak eta, nola sulerroan ari diren mirikuek egiten baitute triaje bat kolpatuak operazione tokira iritsi ahala, baztertzekoz erremediorik ikusten ez zaien gaixo soldado hilurranak eta artatzekoz horien orde salbatzeko mentura zerbait baduketenak, hala hala, mutatis mutandis, eskual hizkuntzari doazkon aferetan ere beharko genuke argi ukan zein diren lehenik adrezatu beharreko gaitzak eta zein, aldiz, munta gutxiago dutenak, afineta ez alferrikaldu gure indarrak saiatuz erremediatzen arazo batzuk zeinen konponketak neke gehiago eskatzen duken ezenez abantaila eta progotxu heldu bailirateke ustez haien erremediatzetik.

XE.

Erramun Guerricagoitia said...

Dialecto guztietan euscaraz, behintzat orain arte, erabili da libertate hitza baina ez secula ascatasun zein da differentea ganic libertate.

Esaten dut hil dugula, hil nahi dugula nahitara libertate hitza ondorioz daucagun purismo lexical asphyxiantea.

Josu Lavin said...

Ordena bietara dago ongui. Beraz, certacotz aldatu?

Anonymous said...

Libertatearen aldarri azkar hori egiten duzun horrek ez zenukea onartu behar batbederak erabil dezan nahi duen hitza, libertate nahiz askatasun, baliatuz hartakoz preseski bere libertatea eta askatasuna?

Kasatu nahi duzularik bi hitz horietarik bat, horren kartsuki prezatzen bide duzun libertate hitzari ez ote dazkotzu zuhaurk mozten zainak eta odolustua ezartzen zentzuz eta mamiz?

Paradoxa gorena bailitake alabainan libertate hitzaren aldez plazatu mezua bera bilaka baledi laudatzen duzun libertate horren beraren ukazio eta gezurtamen.

Gorago erran bezala, gure mintzairaren gorputz matakatu eta ebainduak baditu hagitzez gaitz larriagoak eta puskaz osabide urgenteagoak galdatzen dutenak ezenez kanpaina bat hastea kasatzekoz eskual izkribuetarik “askatasun” hitza, zeinak ezinago barna landatuak dituen engoitik bere erroak egungo eskual jendearen ohituretan, enplearaztekoz haren lekuan soilki eta beti “libertate” hitza, zeina baita dudarik gabe hitz bat ezinago ederra, zaharra eta universala gure euskalki guztietan. Konprenitzen dut, bistan da, zure salaketaren zentzua dela gaitzestea purismo galgarri baten izenean nagusitu zaukun lexiko maiz ineffektual bat eta sustatzea haren plazan beste bat hurbilago dagokena Europako kultur mintzairetako ondare lexiko komunetik eta gure iraganeko tradizione idatzitik. Nik aldarri hori konprenitzen dut, bainan bakarrik ohartzen zaitut kasu eman dezazun ez zaitezan izan itsutua zure lehia eta aiho horrez, ezen ez baita ber gauza ene ustez “askatasuna” bezalako hitz errotu eta universaldu bat erabiltzea, eta baliatzea beste zenbait hitz ez dakotenak deus onik aportatzen gure lexikoari salbu inprezisione eta jatorkeria geruza bat zeinak bakarrik enganatu dezaken enganatua izan nahi dena, ardurenean jende bat arrunt futitzen dena gure mintzairaz eta hura egungo beharretarako egoki tresnatzeko egin beharreko urratsez.

XE.

Erramun Guerricagoitia said...

Problema eta oztopo handiagoac ba dituela gure lexicoac respectuz gainditu purismo lexicala ezi promozionatu libertate hitza contra askatasun hitza, ba bai. Gure purismo lexicala, sarthu gabe beste purismoetan nola syntacticoa edo orthographicaa edo ..., da sano ithogarria nola ikusten dut nic casuraco ia egunero consultatuz Elhuyar hizteguia. Norc zeozer esan behar dio Elhuyarri esateraco buruz ascotan darabilen lexico tchar eta catastrophicoa? Norc lotsac eracutsi?

Affaira da ze
libertate eta askatasun hitzac ez dira synonymo edo esangura bereco. Era berean hil ditugu edo hilurren ere beste hitz batzuc euscaran universal direnac, esan nahi bait da dialecto eta varietate dialectal guztietan bizi direnac, nola
transporte (garraio),
radio (irrati),
generatione (belaunaldi),
patrimonio (ondare) eta anhitz guehiago.

Ez dut ukatzen ba direla huts graveagoac eta premiatsuagoac eta presatsuagoac compontzeco ezi esandacoac nola erabili itxuraldatu adierazteco metamorphosia, nola bait darabil ere Elhuyarrec.