Txinak gastu militarra handitzeak kezkatu egin ditu AEBak eta Japonia
baina izan ahal zen perfektuki, gabe "egin" hori. HonelaxeTxinak gastu militarra handitzeak kezkatu ditu AEBak eta Japonia
Zer premia du "egin" horrek?Hala behar ote da ipini beste hontara baldin nahi badugu apartatu "egin" hori? Erabilirik OVS strukturea? Hemen nola,
AEBak eta Japonia kezkatu ditu Txinak gastu militarra handitzeak
Zergatik da "egin" derrigorrezko, goian eta ostera ez behean?
7 comments:
Txinak gastu militarra handitzeak
Nola zatekeen hau erdarazko originalean?
JL
TXINAK GASTU MILITARRA HANDITZEAK
El aumento del gasto militar por China?
El hecho de aumentar China el gasto militar?
Honela -k bat gutiago genuke:
TXINAN GASTU MILITARRAREN HANDITZEAK
nire eretxiz, handitu inkorrektoa da zenbakiakaz eta holangoakaz, gastuak ez dira handituten,, handitu handi egin da, hazi, baina ez zifrak
Egin bai, ondo jatorra! Eta ze txarto erabilten dan (askok ez darabile inoiz bere, ez dakie ta)
Gorantzi asko!
Eneko Barrutia
Eneko laguna.
Nola niretzat diozuna da gauza berria ez dut hori gaitik ulertu. Diozun lez "askok ez darabile inoiz bere, ez dakie ta".
Neu naizateke horietako bat. Gustura irakurriko nuke diozuna baina berriro explikatua. Gehienontzat ona litzeteke hori.
Zain, Eneko Barrutia, zure hitzari eta explikazinoari.
Izan ondo.
Gaur -domekea, martxoak 6- Berria egunkariak hauxe dakar erabilirik OVS strukturea interneteko edizioan (azken berriak)
Torturak eta presio psikologiko gogorrak salatu dituzte Guardia Zibilak atxilotutako lau lagunek
O (objektua)
(Torturak eta presio psikologiko gogorrak)
V (verbua)
(salatu dituzte)
S (subjektua)
(Guardia Zibilak atxilotutako lau lagunek)
Antza' erabili ahal izateko SVO strukrurea (eta ez OVS), batzuren eretxiz nik ez dakidala zergatik, behar litzateke erabili "egin" interkalatua verbuan. Honelaxe,
Guardia Zibilak atxilotutako lau lagunek salatu egin dituzte torturak eta presio psikologiko gogorrak
ez al du emanten informatione berbera gabe hori "egin" delako hori? Honelaxe
Guardia Zibilak atxilotutako lau lagunek salatu dituzte torturak eta presio psikologiko gogorrak
Non dago differentzia, ez baldin bada gradu emphatiko omentsuan? Euskaldun irakurle normalak ez al luke hartuko normaltzat eta biak identikotzat? Nik baietz uste.
Bai, Erramun, hala egiten dutela ematen du.
"Gizonek emakumeak ikusi dituzte"
ez esateko, EGIN tartekatzen dute:
"Gizonek ikusi egin dituzte emakumeak"
baina, bakarrik objektua luzea denean.
Dena dela, bien esanahia desberdina da, zeren
"Gizonek ikusi egin dituzte emakumeak"
esan nahi baitu ezen:
Lo que han hecho los hombres es ver a las mujeres
eta ez ezen:
Los hombres han visto a las mujeres.
Nik idatzi nuke honela:
Lau lagunek zein atxilotu dituen Guardia Zibilak salatu dituzte torturak eta presio psikologiko gogorrak
Nik batzutan edo ere sarri behar izaten dut ikusi komparatzen direnak aurrez aurre, begien aurrean vistara.
Batetik
Torturak eta presio psikologiko gogorrak salatu dituzte Guardia Zibilak atxilotutako lau lagunek
eta bestetik
Lau lagunek zein atxilotu dituen Guardia Zibilak salatu dituzte torturak eta presio psikologiko gogorrak
Dudarik ez dago, ezta txikiena ere, ezen bigarren textua dela askoz hobea informativoki eta ere edozein euskaldun normalentzat normalagoa eta naturalagoa. Bai, horixe esan dut.
Zein guti maite duten horiek euskal populua. Errespeturik ez dute herritarrei.
Post a Comment