Friday, December 01, 2006

Nik ez dut sinesten

Izkiriatu da (Berria, barikua 1 abendua 2006, 3 or) ze hak Adrian Bonilla -zuzendaria hon Gizarte Zientzien Fakultate Latinoamerikanoa hon Ekuador- esan du:

Ez da ezker iraultzailea, suntsitutako arlo publikoa indartu nahi duen ezkerra baizik

Ba, nik ez dut sinesten esan deuenik hori, horrek jaunak. Esan dukeena ostera da honelatsuno zeozer:

Ez da ezker iraultzailea, baizik suntsitutako arlo publikoa indartu nahi duen ezkerra

edo

Ez da ezker iraultzailea, baizik ezkerra zeinak nahi du indartu suntsitutako arlo publikoa

Holako jaunak mintzo dira aski ongi informativoki dakitela nola diskursoa -informationea- bideratu fluitatez eta ulergarri.

Ikusi darodan lez ez dira betetzen ari puntuak hon estilo liburua hon egunkari Berria -argi, zehatz eta erakargarri tzat irakurlea- .

Ni direlako puntuekin -argi, zehatz eta erakargarri- guziz ados eta konforme nago, baina behar dira applikatu eta ikusi egunkarian egunero ze hortako aukeratu dira -argi, zehatz eta erakargarri- eta nik gehituko nuke trinitate horri gainera beste bat:

ha fidelitetea originalari, ahal bezain beste gabe, noski, mimetismo absurdurik.

20 comments:

Avalanche said...

Desertuan bizi gaituk, Erramun, desertu basamortifikatuan.

Jurgi Kintanaren blogean hainbeste iritzi plazaratu ditut eta inork ere ez du erantzuten.

Adeitsuki

J.L.

Avalanche said...

Kaixo Erramun,

Hona ere bidaliko dut Jurgi Kintanaren blogera bidali dudan azkena:

Adiskide maiteak,

Leizarragak esaten digu in:

http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm

ezen:

Heuscarazco hitzac, nola scribatzen, hala letra guciequin Latinén ançora pronuntiatzen-ere dirade

Dokumentu honetan berean VICI eta VICITZE hitzekin batera, haiekin zerikusirik ez duen VICIATU partizipioa agertzen zaigu.

Etimologia kontutan hartu balu VITIATU idatzi luke, iustitia idazten zuen bezala.

Hiru hitz horietako bigarren silaba (CI)' ezberdin ahoskatzen al zuen Leizarragak?

Ez dut uste.

Eta hiru hitz horietako lehen silaba (VI)?

Ez dut uste.

VI silabaren konsonantea v labiodentala zen, zeren bestela BI idatzi bailuke.

Vale, ongi, badakit Luis Michelenak zer esan lukeen... baina oker zegoen, oker dauden bezala bere ikasle filologo profesional guztiak.

Josu Lavin, Maestro de Escuela
************************

Erramun Gerrikagoitia said...

Diozu bizi garela desertu basamortifikatu batean, Josu, eta hori horrela da neurri handi batean zeren ez bait dago arraposturik plateatzen diren arazoei ganik euskalzale relevanteak zeintzuk dute responsabilitatea hortan nola akademikoak edo philologoak edo beste. Baina, ekinez gero bai lortzen dira zenbait erantzun ganik ez horren jende relevante baina herritarra eta hau diot buruz ea prononzatzen den v edo b hitz modernoetan Iparraldean.

Mintzatu naiz telephonotik kin Mixel Etxekopar irakaslea eta Niko Etxart kantaria biak zuberotar aski sartuak euskal kulturan eta biek diote gauza bera ezen herritarrek esaten dutela, esaterako video, virus, vitamina, ... eta hola prononzaturik labiodentalki, hau da, kin v; nahiz radioan eta hola ganik jende alphabetatua entzuten da ere b bilabiala, baina modu naturalean ganik alphabetatu gabeak entzuten dela v. Esaterako diost hak Niko Etxart ze bere amak esan daroela vitamina eta ez bitamina.

Sortzen dutenak desertu basamortifikatua dira guruak, Josu, zeintzuk ez dute hartzen kontuan herritarren mintzoa. Beti edo sarri ari dira korregitzen realitatea korrektua eta evidentea, realitatea zein ez duten ikusi nahi. Dutelarik imposatu nahi berek nahi dutena, kin kapritxo personalak ez dutenak dimensionerik an sozietatea.

Behar dugula libertate minimum bat barruan limite zabal batzuk developatzeko geure personalitate individuala eta ere kollektivoa.

Erramun Gerrikagoitia said...

Lagun on zuberotarraren arrapostua da hau:

Egün Hon,

Uduri zitak biak entzuten direla, eta karrikako euskaran ere bai:

Virus, vitamina..., bena nibela beti erraiten die hargingoan ari direnek; halaber sebero hanitx erabilik duk.

Euskal irratietan B-ekin haboro entzuten dela uste diat.

Eskerrak berari informationea gatik. Esker mila, eskerrik hanitx, hanitx esker.

Avalanche said...

Atzo izan zen hemen, Algortan, Aitzina Pika spektakulua non parte hartzen zuten 80 bat zuberotar. Haien arteko bat Robert Larrandabürü, Niko Etxarten koinatua, kantari bikain.
Emazte Anak esan dit Niko bera ikusi zuela, nahiz eta parte hartu ez zuen.
Robert eta Niko joan den hilean egon dira hemengo Pub batean kantu tradizionalak ematez. Dominika aita' operatu berria zen eta ezin izan zen gure herrira etorri.
Biziki estimatzen dut Niko, oso gaztetan danik, eta neure seme biek ere haren kantak oro ezagutzen dituzte. Maiz automobilean (ezen ez automovilean!) entzuten ditugu eta haietaz gozatzen.

Mila esker lortu duzun informazioaren gatik, zeina gure alde mintzo baita, nola ezin zen izan bestela.

Viva Xiberua!

Josu LaVin
**********

Avalanche said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Erramun Gerrikagoitia said...

Agertu nahi dut ezen arrapostua ez dela Niko Etxart-erena baizik Etxekopar-ena. Ez besterik.

Azken batean biek, Nikok eta Mixelek, gauza bera diote: egia. Sartu gabe horren valorationean zein gutariko bakoitzak izan ahal dugun differente. Baina ez dute, bedere, ukatzen realitatea, realitate soziala.

Eskerrak biei, bioi.

Avalanche said...

Bai, adiskide, realitate soziala hagitz ongi ezagutu beharra daukagu.
Bon, oker naiz, ezagutu beharra daukate!
Egia aitortzen duten euskaldunak maiteago ditut gezurra esaten duten erdaldunak baino, eta maiteago erdaldun egiatiak ezen ez euskaldun gezurteroak.
Mixel Etxekoparek e-postaz deizü arrapostü eman?

Josü Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, berak Mixel Etxekoparek.

Eta hau da igorri nion emaila aitzinetik ere mintzatu telephonotik gaur.

Mixel Etxekopar laguna.

Nahi nikek hik lagundu nazan zeren ba diat lagun bat zeinak nahi dik jakin nola prononzatzen diren euskaraz, herritar normalek, hitzak direnak international dutenak v letra. Jakin nahi dik ea prononzatzen diren kin v, erran nahi bait da, nola frantzesez labiodental edo aitzitik nola espainolez bilabial.
Kasurako, hitz hauek virus, vitamina, invisible, vitrina, diversitate, veto, divisore, invalido, viola, nivelatu, severitate, revolver, vidente, kalvinismo, zivilizatu .... Edo prononzatzen dira, herritarren artean, nola bait leude izkiriaturik hola birus, bitamina, beto, inbalido, seberitate, ...

Zain niagok hire arrapostuaren. Eskerrak hiri aitzinetik.

Erramun Gerrikagoitia
referentziak.blogspot.com
Bilbao, osteguna 30 azaroa 2006

Avalanche said...

Mila esker,

Xerkatu dut Mixelen e-posta helbidea eta kausitu interneten.
Eskerrak eman ietzozu ene partetik.
Agirre Presidenta pastorala hemen Getxon eman zenean gure ondoan egon zen afaltzen. Oso tipo simpatikoa.

Adeitsuki

Josu Lavin

Avalanche said...

Ortografian minimo batzuk onartuak izan behar lirateke ipso facto.

V internazionalak diren hitzetan
eta
QU noiz ere ahoskatzen baita: /kwa/, /kwe/, /kwi/, /kwo/

Ahateak qua qua egiten du.
quadrilla
quadro
konsequentzia
inquesta
etc.

baina...

xahakua kua kua
xahakua xahakua

Hau da, Niko Etxartek kantatzen duen bezala non kua ahoskatzen den /ku-a/.

Gehiegi eskatzea al da?

Josu Lavin
***********

Erramun Gerrikagoitia said...

Buruz onhartu v letrea euskaraz gogoratzen naiz anektotea nola hiztegi baten (izenaz ez naiz gogoratzen) zeinaren egilea zen Xabier Mendiguren oraiko burua hon Kontseilua' egertzen zen soil hitz bakar bat letra hortan, an V.

Eta nola hitz bakar hori zen vanpiro. Dirudienez orduan zegoen hitz bakarra verekin euskaraz. Ez dakidana da esaterako nola izkiriatuko luke, kasurako, hak Mendiguren hitz hori gaur edo vampiro, vanpiro edo bampiro edo banpiro eta bere derivatuak vampiresa, vampirizatu, vampirizable, vampirizatione, vampiriko, vampirikoki, ...

Berba batean ez dakit goazen aurrera edo atzera edo gagozen impassean. Nola ez dago libertate minimorik baizik normatibitisa ez dago evolutionerik baizik sklerosisa, sklerosis muntiple impositivoa.

Ez dago permisibilitaterik euskaraz, ez gara permisivoak, gara impositivoak edo inquisidoreak nola ikusi ahal dugu an publikatione universitarioak noiz textua da euskaraz.

Universitateetan ere dagoz supervisoreak edo nik diodanez inquididore implakableak non esaterako buruz lexikoa ezin duzu izkiriatu translado edo translatione baizik derrigorez impositivoki lekualdatu edo lekualdatze. Fede ematen ahal du edozeinek zein ari da nola professore universitatean. Hori universitatean!

Avalanche said...

Ortografiari buruzko minimoen artean B eta P aurreko M letrarena aipatu behar izan nuke.

vampiro
importante

evidenteki M bezala ahoskatzen den kasuetan.

lanbide
etc.

N-rekin idatziko ditugu.

Nekagarria da mundutila hau.

Josu Lavin

Avalanche said...

Kaixo Erramun,

Iruina-Veleiaren inguruan zenbait iritzi plazaratu dira egunkarietan eta.

Mintzatu diren filologo batzuek esana dute ezen euskal artikulua hizkuntza romanikoetarik hartua dagoela. Ez -a artikulua bera, baizik artikulu kategoria.

Ni ez nago ados iritzi honekin.

Haiek zuzen baleude (beraz, ez daudela uste dut) ez dakit zein problema ikusten dieten proposamen garabidezale berriei.

Benetako artikulua bizkai euskaran garatu da:

HA GIZONA

Nork demonstratu ahal dit niri ezen HA GIZONA bizkai euskaran beti esan nahi duela AQUEL HOMBRE?

Niri iritziz kontextu askotan HA GIZONA sintagma EL HOMBRE besterik ez da.

Dzanga egizu, otoi, zure subkonszientean erantzun bila!

Anitz esker

Josu Lavin
***********

Avalanche said...
This comment has been removed by a blog administrator.
Erramun Gerrikagoitia said...

Darabilzun (darabiltzazun) berbak eta expressioneak aparte' gutik esan ahal izango du ez duzunik esaten egiarik eta gainera razonatuak, Josu. Nik haintzat (etymologikoki esan nahi duena hain+tzat) hartzen ditut zure esanak ze uste daroat dagozela beterik hon zuhurtzia eta entelegu ona, aparte batzutan "zeure" expressatzeko modu personal hori, zein ez daukazu zertan galdu beharrik nahi ez baduzu. Ba du delako modu horrek nire ustez positivorik eta ere negativorik; izan zaitez zu horren equilibradore eta kontroladore.

Avalanche said...

Jopelines euskaltzainekin.

Orain ZORIONAK hitzak ere ez dauka eusko labelik.

Korrektoa izan naiz orain?

Josu Lavin
**********

Avalanche said...

Bidalia at erabili.com:

Gaur goizean EL CORREO egunkarian artikulu honen originala irakurri dudanean min sakona sentitu dut neure bihotzean.

EUSKERA Y ELEGANCIA

tituluaren azpian agertzen zen:

HENRIKE KNÖRR CATEDRÁTICO DE FILOLOGÍA VASCA EN LA UPV/EHU Y DIRECTOR DE INVESTIGACIÓN DE EUSKALTZAINDIA

Beraz, hor mintzo dena ez da edonor.

Ez dakit, irakurle maiteak, konturatzen zareten zenbateraino den kaltegarria honelakoak esatea erdaldunen aurrean:

Poesía, elegancia. Y mucho trabajo individual y colectivo. El euskara no puede ser euskañol ni franvasco. Estemos abiertos a todos, pero cuidando nuestra riqueza. Ya ha empezado, por ejemplo, esa idiota tormenta de Zorionak por todas partes. Pero Zorionak es un castellanismo como una catedral, traducción servil de 'Felicidades'. ¿Basta! Felicitémonos en los próximos días navideños con 'eguberri on'. En los cumpleaños digamos 'urte askotako' o 'anitz urtez'. Y si alguien merece nuestro elogio, digamos 'bejondeizula' o 'goresmenak'. A cada lengua lo suyo. Con elegancia. Con respeto.

Laster edozein ZORIONAKen aurrean entzun beharko dugu erdaldun askorengandik: pero si eso no es ni euskera!

Kriston kaltea egiten digute honelako adierazpenek, zeinek Ibon Sarasolaren antzeko "grazia" jatorren tamaina hartzen duten.

ZORIONAK, jaun-andreak, euskara bikaina da eta atzo arte bezala erabili dezagun.

Nola hitzegingo dute gazteek euskaraz, baldin eta egunero jadanik zekitena aldarazten badiete.

Baina, zuek lasai, inork ez du nire hitzen alde hitzegingo, zeren ni eskolako maisu soila bainaiz.

Artikulu berean ere bestelako "perlak" ere badaude, zeinen artean bat aipatzearren Lazarraga idazle dotorea izan zela esaten baitigu Knörr jaunak. Ez. Lazarragak utzi digun obra ez da ez elegantea ez eta dotorea. Ez al du euskaltzain jaunak liburu horretan erdarakada' San Mames modukorik ikusi?

Oso graveak dira euskararen biziraupenerako gaurko bezalako "perlak".

Norbaitek esan behar luke eta beti bezala niri egokitu zait.

(JOSU LAVIN, eskola maisua)

Avalanche said...

Kaixo Erramun,

Ez al zaizu gertatzen raro edo gutxienez arraro ezen euskal politikoek eta' ez dutela reakzionatzen ZORIONAK (edo antzeko) baten hiltzera kondemnatzearen kontra?

Baldin badago hitz normalizaturik hura da ZORIONAK.

ZORIONAK hitz elegante eta dotorea da are hemengo erdaldunen artean ere.

ZORIONAK soziologikoki, edonori galdetzea besterik ez dago, FELICIDADES baino dotore eta eleganteago da Bilbao Handi osoan.

Galdetu dezagun, bestela, gozotegietan edo oparidendetan ea zer den jendeak (euskaldunak nahiz erdaldunak) nahiago dutena ipini dezaten tarten gainean edo oparietan itsatsita.

ZORIONAK hitz elegantea da!

Gero eta evidenteago zait ezen hemen euskararen kontrako esku beltz nazkagarri bat dagoela.

Zer dela eta' interesatzen zaie ezen euskara behin ere normaliza ez dadin?

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Diozu Josu:

Gero eta evidenteago zait ezen hemen euskararen kontrako esku beltz nazkagarri bat dagoela.

Zer dela eta' interesatzen zaie ezen euskara behin ere normaliza ez dadin?


Eta zoritxarrez ba dirudi ez zaizula falta arrazoirik hortan ere. Susmoa hartzeko ba da bedere. Iruditzen zait, ez dakidala zergatik, direla horiek zure hitzak' hitz prophetikoak [pro + phetikoak, aitzinetik + esanak] intuitione sanoz beteak, lar durduzanteak. Ze holan ez bada dirudi horiek analysiak eginak ganik txoro total absolutu insalvable bat zeinak ez du possibilitaterik hon korregitzeko ez begira aitzirerat ez retroaktivoki (esatea ere, ez dela euskara sanoa Zorionak! da dementiala, bai; baina ez du reaktionatuko nehork tamalez Herri hontan non gagozen beterik philologoz eta euskalzale relevantez eta organismo aski kompetentez).

Behar ditugu zorionez zu bezalakoak ere, eta asko.