Hara hemen
Holakoetan, komunikazioaren estrategia behar du euskarak, gramatika eta hiztegia bezainbeste, motz eta urri gelditu nahi ez badu. Horra doa Euskaltzaindia ere, jakinik hizkuntza baten mormalizazio-lana hutsaren hurrengoa dela, hizkuntza hori bizirik ez badago testu idatzi eta ahozkoetan.
Euskaltzaindiak, euskararen akademiak, ihes eta oies baino, borborrean eta jendaurrean nahi du euskara, eta bidegintza horretarako norabideak liburu honetan ikusten ditu, zuzen bilduak eta apailatuak. Betoz holakoak. Artean, zorionak Pello Esnali, ibilbide honetan lemazain tinkoa izan dugulako; zorionak, orobat, bidaide izan ditudan Euskaltzaindiaren Jagon Saileko Corpus batzordekideei; eta agiantzarik gozoenak, geroenean ere lan honek segida izango duelakoan.
Jagon Saila
Corpus Batzordea
Burua
Andres Urrutia
Idazkaria
Paskual Rekalde
Kideak
Dionisio Amundarain
Joseba Butron
Pello Esnal
Igone Etxebarria
Juan Luis Goikoetxea
Andres Iñigo
Patxi Iñigo
Xabier Mendiguren
Joxe Ramon Zubimendi