Monday, October 03, 2011

Syntaxia hon musde Tartas zuberotarra

Egunokin subertez ari naiz irakurtzen liburua titulatzen "Tartas, sugearen errasutsa" liburua prestaturik -eta "egokiturik"- ganik Inazio Mujuka, ed Alberdania. Hau liburua dago osaturik kin zatiak, zati hautatuak ganik Tartas apez euskaldun zuberotarra XVII. mendekoa. Lehen ere libura nuen irakurria jada publikatu zenean eta markatua markekin non ikusten nuen zeozer markagarri bere prosan.

Dudarik ez dago ze orduko euskal eskritoreen prosa dela askoz ere digeribleagoa ezi orain irakurri ohi duguna XXI. mendeko hasiera hontan. Baina bainak orduan. Batzutan irakurtzean bere prosa eder -relativoki- hori galdu izan naiz eta dut ikusi hainbatxko lekutan hobegarririk bat baino gehiago.

Halan, daiten hobeto ulertu diodana dakart hau pasarte llaburra begien aurrera edozeinen . Hemen  (128 or)
  • Jokalariak  bere urrea, zilarra eta moltsa oro galdu duenean eta jokatu, edo kartetan edo dadoetan edo bertze zonbait jokotan, badu esperantza lehen jokoan jokatu zuen dirua irabaziko duela, eta nola jokoa eta armak baitira erortzen behin alde bateala, gero bertzeala, jokalariak eta soldaduak badute esperantza, egun izanik ere maluros, bihar izanen direla dohatsu eta uros, bata bere jokoan, bertzea bere armetan. 
Zu irakurle ez dakit zarean ala ez galdu phrase hortan baina ni bai, narraz egin dut enteleguan. Eta nik nuke lagunduko gure Tartas erretora hontara redakta lezan klaruago irakurleari 
  • Jokalariak galdu duenean eta jokatu bere urrea, zilarra eta moltsa oro, edo kartetan edo dadoetan edo bertze zonbait jokotan, badu esperantza irabaziko duela lehen jokoan jokatu zuen dirua, eta nola jokoa eta armak baitira erortzen behin alde bateala, gero bertzeala, jokalariak eta soldaduak badute esperantza, egun izanik ere maluros, bihar izanen direla dohatsu eta uros, bata bere jokoan, bertzea bere armetan.
Ez dakit eta ere ez dut jakingo sekula ea observatione hau haintzat hartuko lukeen gure Tartas estimatuak eta maitatuak baina bai seguruenez haintzakotzago ezi gauregungo euskalzale relevantexkoak. Nik neure eretxia eman dut eta tanpis. Esatekorik edo kommentatzekorik luenak luma har beza eskuan lagun duela argidio razionala.

Syntaxia beti da hobegarri nola beste edozein arlo eta guk oraiko XXI. mendeko euskaldunok ba dugu ere zer ikasi gure aurrekoak ganik, syntaxian zein hobegarri den edozertan.

















6 comments:

Josu Lavin said...

Erramun maitea,

Oker zaude.

Tartas ez zen idiota bat orain pululatzen dutenetarik.

Adeitsuki

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez dut holakorik esan -pululantea zenik gure Tartas maitea, gauza askotan imitagarria sustut syntaxian- eta ezta pensatu ere.

Bere stylo ari daukan hori -periodistikoa?- ez dut zoritxarrez ikusten gugan orain, bere stylo arin hori nik dut ikusi bakarrik bera gan, ez beste nehoren gan maleruski. Nigan ere ez prefosta. Baina ez nintzen hortaz ari, komparatzen inorekin.

Josu Lavin said...

Erramun,

Klasikoak ez dira zuzendu behar ez eta korregitu. Inon ez da egiten hori, salvu eta EHan.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ni ez naiz ari izan zuzentzen eta ezta ere korregitzen baizik esaten zaidala iruditzen ze modu bat dela hobea informativoki ezi bestea.

Nire ustez da hori egin ahal dena eta behar dena egin kontuan harttu gabe larregi noren textua den, litzateke zilegi dena totalki. Da kommentatzea eta nahi izatea ikusi syntaxi differenteen qualitatea, begira gauregungo prosa aktualari. Ikustea -ahalik hobekien- diaphanoki graduak, gradu kommunikativoak erabilirik hortarako edozein textu edo aktual edo iraganeko eta ahal balitz etorkizuneko. Ez du kasu hortarako muntarik noizko edo noren textua den dena estudiatzen, analysatzen edo vivisektionatzen.

Anonymous said...

Arrunt akort niz Lavin jaunarekin: klasikoak ez dira zuzentzen ez korreitzen. Klasikoak dira aztertzen, behatzen eta irakasten, baieta humilki amiratzen eta, komeni eta ahal den heinean, jarraikitzen eta emulatzen.

Bakarrik pentsatzea inor jarri litakela hemen Tartas beneragarriari zuzenketak egiten, baizik eta haren diskursivitatea ez dela aski on edo komunikativoa, iruditzen zaut ozarkeria bat ezin esanezkoa. Esan gabe doa badirela Tartasen izkribuetan sintagma batzuk hobetu ditazkenak hitz zenbaiten ordena kanbiatuz, baina hori iruditzen zait ozarkeria beltza, errespetu falta handia eta haurkeria, iduri-eta katedral inmenso bat eraiki duen maisu arkitektoari estakuru egitea zeren zutoin batean arrakala ttipiño bat ageri den edo teila batean koska bat. Ikerlari zogiak ez du bere astia enpleatzen Tartasen izkribuetan hobegarri dena hobetzen bainan bai ikasgarri eta protxugarri den hura ikasten eta profitatzen. Zer erran lezake españul hiztun batek ikus baleza akademiko edo irakasle españul bat Cervantesen izkribuak zuzentzen edo korreitzen? Irri edo nigar eginen lukenez ez dakit, bainan ez da dudarik hagitz gustu txarreko lantegia kausikuko lukela eta araberako kontzeptua aterako lukela ariketa txar horren perpetratzaileaz.

Egia diozu, Lavin jaun amiragarria, hunelako gauzak bakarrik agitzen dira eskualdunen herrietan.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez dut ikusten ez sentitzen sakralitatione affaira hori nola duten ikusten eta sentitzen Lavinek eta Errotetak.

Halan, nola ez naizen sakralizante bat eta ezta ez dut nahi izan sakrilego bat (besteen enteleguan) etortzen zait gogora ze zergatik ezin egin ahal nukeen -edo lukeen edozeinek- kommentatu -esan ampleki nire ustea- esaterako irakurtzean (Gara, martitzena 4 urria 2011)

"Greziako murrizketak ez dira adosutako defizita lortzeko nahikoa"

esatea nik dudala hobetzat hori textua modu hontara

"Greziako murrizketak ez dira nahikoa adosutako defizita lortzeko"

edo

"Greziako murrizketak ez dira nahikoa lortzeko adosutako defizita"

Ostera eskritatu izan balu Tartasek edo Atsularrek edo ... edozein klassikok hauxe

"Othoitza ez da segurtatzeko gure arima infernuaren eskapatzetik aski"

orduan -zergatik?- ez nuke nik zilegi eta quasik illegal kommentatzea ezen niretzat -eta edozeinentzat- hobe legokela hori paragraphoa honelaxe

"Othoitza ez da askisegurtatzeko gure arima infernuaren eskapatzetik"

Non da differentzia?, zergatik batean litzateke zilegi eta batzuentzat inkluso on hori kritiká eta ez textu klassiko batean?. Zergatik sakralizatu behar da behar ez dena sakralizatu? Besterik da ea zenbat egoki eta oportuno den edo litzatekeen hori kritiká.

Sakralizationea eta totemizatea ez datozke ongi kin pensamentu zientifiko eta beharreko analysia. Ala bai?