Wednesday, October 05, 2011

Iguzkia Orienten ganik musde Tartas zuberotarra

Ixil-ixila para daidan Tartas gure klassikoaren textu zati bat nire gustatu zaidana (Tartas sugearen errautsa, ed Alberdania, ganik Inazio Mujika 1998, or 133)

  • Eguzkia Orienten agertzen eta jalgitzen den bezain fite, lurrean argia da; gauak eta ilunbeak ihesi doaz; argizagiak ere eta bertze zeruko izarrek eta planetek, hala duten bere argia eta bere klaritatea bere naturaz, edo enpruntuz eta jesanik harganik, oro haren ahalkez gordatzen dira, itzaltzen eta eskapatzen, hark Orienten goizean bere begitarte ederra, bere bisturak, edermen handiak eta leinuruak mundu honi agertzen dituen puntu berean. Errana ere hala da latinez: Quando sol lucet, luna et stellae latent, "Iguzkiak argi egiten duenean, argizagia eta bertze izarrak oro gorda bitez, bihoaz ihesi, itzal bitez". 

Gustatu zait niri behintzat. Kommentariorik ez, nik ez.

7 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna:

Hau bai iruditzen zaut jokamolde zuzena euskal idazle zaharren eretzean: amiratzea beren izkribamoldea eta jende komunaren begietara ekartzea haien lumatik jalgi pasarte hautatu batzuk, heda dadintzat euskaldunen artean idazkera egoki, eder eta adierazkorraren aldeko gustua.

Eta abiadura eman baitiozu lantegi horri, nik emanen dakot segida orain Tartas maisu handiaren bertze pasarte eder bat hunat kopiatuz zure eta gaineratiko irakurle guzien progotxu eta atseginerako.

Huna beraz:

AXERIA ETA LEHOIÑA


Aesopus, ezpiritü alegera eta plazent hark, kondatzen dü ederki bere librian eta bere fabületan egün batez lehoiña -baita animal ororen erregia eta noblena- eritü zela eta zahartü, edo auments egin ziala eriarena, eta lezebarna baten zolara joanik, han zagoela heda-heda etzanik, noiz lo, noiz iratzarririk. Lehoiñ hunen eritasunaren berria bertze animalek entzün zütenian, orok, nork bere aldian, bedera-bedera, bere bisita eman zütela lehoiñ hari, eta oro joan zirela haren ikhustera. Zer uste düzü lehoiñ hark, zer finezia eta joko egiten ziala? Joan bezanbat, hiltzen zütian oro, eta züntzürretik lotürik, odola orori edaten eta egoskiten, eta moien hartzaz, eri zela(ko) estaküria hartan, bere xilotik eta bere lezetik higitü gaberik, bonaxera egiten zian eta bere denbora ontsa eta alegeraki igaraiten, animale miserable haien odolaren despendioz. Finalki, zer heldü zen? Axeria -baita animale ororen fiñena- joan da bere tornian lehoiñ hunen bisitatzera eta bere erregiari bere eginbiden errendatzera. Heldü denian leze eta xilo haren tinira eta mügala, so bat eginik leze hari, ikhusi ditü gaiñeti behera joan ziren animalen hatzak eta herexak, eta eztü ediren ez ikhusi bat ere hatzik ez herexarik peti gora, lezezolatik gora itzultzen zenik; hanbateki, jüjatü dü zühürki axeriak leze hartrat joan ziren animaliak oro galdü eta peritü zirela zeren ezpaitzen bat ere goiti itzuli ez bihurtu. Jüjatü dü halaber etzela on eta segür leze hartan behera joaitia. Pensamendü hartan zegoela, noizpait hasi da lehoiña mintzatzen, eta dio: "Ma comere, sar zite, abanza zite. Bertze orok, zük baizi, ikhusi nüte neure ohian eta bisitatü neure eritasunian. Zük ere ikhus nezazü". Axeriak arrapostü emaiten dü ederki lehoiñari, eta dio: "Ene erregia, eri bazira sendo zite ordü honian; hementik zure ikhustiaz kontent niz. Enaite haboro abantza. Bidia ikhusten düt zügana jiteko, baiña eztüt ikhusten biderik züganik hunat jiteko. Jenkoa lagün dakizüla eta sendo zitzala. Züganat jin direnak jiteko balira, bat elitezü jin". Gisa hartan, axeriak bere bizia salbatü zian, eta itzuli gibelerat.

Jean de Tartas, Ontsa Hiltzeko Bidea, 59 or.


Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Eskerrak Erroteta zure textu hori gatik. Deja irakurria nuen nik -orai egun guti- aipatu liburuan (48 or, Lehoia eta axeria, ez nola zuk dakarzun Axeria eta lehoiña) titulatzen Tartas sugearen errautsa (ed Alberdania, paratua Inazio Mujika-k).

Dudarik ez, gustosoago irakurri dut zure versionea dena hurbilago originaletik (orthographikoki, morphologikoki, ...) dastatzen ahal dudalarik haboro zuberotar musikalitatea hori dakardala oritzapenak niri nire Zuberoako aldiko viventziak behinolakoak. Baina dut gehiago irakurtzen hau, aparte hartzeaz gustua irakurketan, tzat ikasi solteago redaktatzen euskaraz.

Ez dakit non dagoen zilegitasuna eta limitea kambiatzeko textu originalak. ¿Behar ahal dira publikatu klassikoak soil facsimil (fac simile) eraz? Zenbateraino da zulegi ezen ipini balu guiçonac ipintzea gizonak? Besterik da, Erroteta, arras besterik totalki egitea edozein kommentario. Bat da kambiatzea -gehixeago, gutixeago- eta total differentea kommentatzea, analyzatzea edo kritikatzea, izan dadin Tartas, Sarrionaindia, Erroteta, Rubio, Txillardegi, Bernardo Atxaga, Lizarraga, Lezarraga, Kintana, Azkue, Hidalgo, ... nik dakita, edozein. Edozein da kritikagarri, analyzagarri, kommentagarri, edozein eta ere edozer.

Segiko dugu gehiago nahi bazendu baina ez gaitezen katiatu lar detailletan zein ez diren tranzendental eta momentuz importante globalki.

Orain, bazkal aurrean, ba noa piszinara ea igeriak nauen poxi bat kalmatzen, trankiltzen eta relaxatzenagotzen.

Nahi artio, edozeini.

Erramun Gerrikagoitia said...

Josu, Josu Lavin, eskertzen nuke zuri eskainiko bazenu guri textu originala e Axeria eta Lehoiña ganik musde Tartas.

Aitzinetik eskerrak eta aiduru zure arrapostuaren.

Josu Lavin said...

Adiskide maiteak,

Honatx textu originala duela zenbait urthe computerizatu nuena:

http://www.vc.ehu.es/gordailua/tartas_1.htm

Adeitsuki

Josu Lavin said...

Esopus, espiritu aleguera, eta placent harc, condatcendu ederqui beré librian, eta beré fabuletan, egun batez lehoiña, baita animal ororen Erreguia, eta noblena eritu cela, eta çahartu, edo aumens eguiñ ciala, eriarena, eta lecé barnabaten çolara Ioanic, han çagoela heda heda etçanic, noiz lo, noiz iratçarriric, lehoiñ hunen eritassunaren berria bertcé animalec entçun çutenian, oroc, norc beré aldian, bedera, bedera, beré visita eman çutela lehoiñ hari, eta oro Ioan cirela haren ikhustera, cer vsté duçu lehoiñ harc, çer finecia, eta ioco eguiten ciala, Ioan beçanbat, hiltçen çutian oro, eta çuntçurretic loturic, odola orori edaten, eta egosquiten, eta moyen hartçaz eri çela eztacuria hartan, beré chilotic, eta beré lecetic higuitu gaberic, bonachera eguiten cian eta beré dembora onsa, eta alegueraqui igaraiten, animalé miserablé hayen odolaren despendioz, finalqui cer heldu cen? Acheria, baita Animalé ororen fiñena, Ioanda beré tornian lehoiñ hunen visitatcera, eta beré Erreguiari beré eguiñ biden errendatçera, heldu denian, lecé, et chillo haren tinira eta mugala, sobat eguiñic lecé hari ikhussi ditu gaiñeti behera Ioan ciren Animalen hatçac eta herechac, eta eztu ediren, ez ikhussi bateré hatcit, ez herecharic, peti gora, lecé çolatic goiti itçultcen cenic, hambatequi iuiatudu çuhurqui Acheriac lecé hartrat Ioan ciren Animaliac oro galdu eta peritu cirela ceren ezpaitcen batere goiti itçuli, ez bihurtu, juiatudu halaber, etcela on, eta segur leçe hartan, behera ioaitia, pensamendu hartan çagoela, noizpait hassida Lehoiña mintçatcen, eta dio, ma comere, sarcité, auança cité bertcé oroc, çuc baici, ikhussi nuté, neuré ohian, eta visitatu neuré eritassunian, çuc eré ikhus neçaçu, acheriac arrapostu emaitendu ederqui, lehoiñari, eta dio, ené Erreguia, eri bacira, sendo cité, ordu honian, hementic çuré ikhustiaz contentniz, enaité haboro auantça, bidia ikhustendut çuganat giteco, baiña eztut ikhusten bideric çuganic hunat giteco, Iencoa lagun daquiçula, eta sendo çitçala, çuganat gin direnac, giteco balira, bat eliteçu gin, guisa hartan acheriac beré bicia salbatu cian, eta itçuli guibelerat.

Erramun Gerrikagoitia said...

Eskerrak ba Josu textu original hori gatik. Ikusi ahal dugu argiro zein differentzia dagoen textu originaletik beste versionetara, Alberdaniarena eta Errotetarena. Diskutitzeko litzateke zenbat den zilegi edo gutiago zilegi egitea textuan kambioak eta nolakoak.

Jakin nahi nukeena da, Josu, preseski, ea duen izkiriatzen ñ edo gn eta ipintzen duen ikhusten edo ikusten (signifikantzaz ikhusten). Soilik hori prezisione batt ez duena lar importantziarik.

Bizi guziok ongi.

Josu Lavin said...

Erramun maitea,

Neuc originaletik egin nuen, beraz ñ eta ikhusten.

Adeitsuki