Thursday, April 10, 2008

Idazleak ere ez dabiltza urrun aparte

Sarri dut kommentatu -gehiago kommentatu ezi kritikatu, behintzat nire pensamentuan- zelan redaktatzerakoan egin ahal redaktatu askoz hobeto ezi egiten dena. Gehienetan baina kommentariook izan dira buruz agertua prensan, prensa idatzian. Baina ez da makur hori agertzen soil prensan non redaktatu ohi dukete gabe pensatu gan irakurlea, redaktatzen duela redaktoreak jakinik zer du buruan baina planteatu gabe etorriko zaion eta zaikeon irakurlea' jakinik ze delako irakurle horrek ez daki -behintzat prinzipioz- zer skribituko du horrek redaktoreak, hortakoxe irakutzen da izan ere beti.

Delako makur hau ezen skribitzea hartu gabe kontuan irakurlea agertzen da ez soil prensan ezpada ze baita idazleetan. Esaterako gaur (Gara, eguena 10 apirila 2008, iritzia or 16) skribitzen du hak andere Laura Mintegik artikulua titulatzen

Erromak ez die traidoreei ordaintzen

Hak Laura Mintegik nola beste idazle askoz ez du (edo behintzat duke) pensatu eta bere titulua reirakurri ondorioztatzeko ze da informativoago eta tzat irakurlea errazago hontara hori titulua

Erromak ez die ordaintzen traidoreei

Nork esan ahal du ze lehenengo textua -originala- da errazago eta informativoago ezi bigarrena? Zein euskalduni egin ahal zaio arrotz bigarren aukerea? Horregatio, lehenengo bai, garbi. Mintza bedi hala uste ez duena.

7 comments:

Anonymous said...

Lagun itzultzaile batek pasatu daut paragrafo bat bere eskuetara iritsia berrikitan non dagoan bilduta ederki Erramun jaunak etengabe salatzen duen aje edo eritasun prinzipala euskararena. Ez da arazo lexiko edo sintaktiko bat, baina da arazo mental bat, hots, ez ikustea gauza batzuk beste era batera emanik puskaz aisago, ulerkorrago eta gozoago sartzen direla irakurlearen buruan, eta ez ikustea hori nahiz eta evidentzia hor egon gure aitzinean heiagoraz bezala bere burua guri salatzen. Bizkitartean, luzaz so eginagatik, jendeak ez du ikusten hori, ezta norbaitek albotik erranik ere hala dela eta frogak ekarririk ere bere aitzinera. Hori da zinez eritasun mentala eta behar luke neurozirujanoen interventzioa osatua izateko ezenez gramatikoen aportationea.

Hona hemen ene adiskideak eman zautan paragrafoa. Instituzione publiko bateko funtzionario batek honelaxe idatzi zuen akta batean:

"Anton Sarriegik berdintasun arlotik egiten ari diran gastuak aurrekontuetan aurreikusitakoarekin bat datorren galdetzen dau. Baietz erantzuten jako."

Nire adiskidea eskandalizatu zen paragrafo trakets hori ikustean eta erran zion delako funtzionarioari hobeko zuela honela idatzirik:

"Anton Sarriegik galdetzen dau berdintasun arlotik egiten ari diran gastuak aurrekontuetan aurreikusitakoarekin bat datorren ala ez. Erantzuten jako baietz."

Eta funtzionarioak erran bide zeraukon aditza euskaraz beti atzean joan behar dela eta bera arau horri zatxikola beti. Ez bide du ohitura hori aldatzeko den gutieneko asmorik.

Orduan, hauxe da galdera: baldin ordenamentu sintaktiko baten egokitasuna modu evidente eta irrefutablean frogatu ondoren ez bagara kapable onartzeko hortik heldu diren ondorio naturalak, zeintzuk diren, kasu honetan, aditzak euskaraz ez duela zertan beti atzeko muturrean joan, orduan, galdetzen dut, nola mila sorgina konponduko dugu arazo hau? Areago: ba ote du deus konponbiderik?

Nik dudak baditut baduen.

Xabier Erroteta.

Josu Lavin said...

"Anton Sarriegik berdintasun arlotik egiten ari diran gastuak aurrekontuetan aurreikusitakoarekin bat datorren galdetzen dau. Baietz erantzuten jako."


Lehenic: Ba dirudi DATORREN baric DATOZAN behar lukeela, ezta?

Bigarrenic: Xabier Erroteta jaunac ez du compombide erracic ikusten ahal eta ez da harritzeco, ceren viciqui barneraturic baitaude prejudicio horiec' incultura nabarmen eta eecin dudaztuzcoari lothuric daudenac .

Hemen dena da anonymo: Xabier Erroteta, haren lagun itzulçailea eta functionarioa.

Compombidean hastecotz anonymatotic edota armairutic athera beharra dago.

Hemen guerthatzen denaren errudunac egon ba daude. Moçorroa ken dieçegun!

Icen deithurac daduzcate.

Hemen crimen bat eguiten ari da eta criminal hoic judde baten aitzinera eraman beharra dago.

Datuac escuetan demonstra baiqueneçaque ecen functionario horrec eguiten duena euscararen contraco terrorismo ekinça dela.

Balegoque "euskaltzain"ic "funtzionari" horren eguindacoaren contra legoenic?

Ala denac bat dathoz berarequin?

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, pasatzen dena da total rarua, zeren ez dago reaktionerik inondik inora, edo esateko alde edo refutatzeko kontra. Bai hau problemea bai ba da mentala eta ez grammatikala edo linguistikoa ze paralysis mentala da soberazkoa.

Solutionea? Batzuentzat ez dago deus solutionatzekorik baizik soil behar da militantzia aktivo energikoa euskaren alde, hori besterik ez. Eta mentalitate hori dago sano hedatua artean euskalzaleak.

Gero praktikan, ikusten da esaterako zenbat saltzen dira produktuak hon euskara: prensa idatzia euskaraz, radioak euskaraz, tv euskaraz. Ez dago sartua hori ideia hon behar da expresatu modu lineal efektivo eta errazenean, ulertzeko muduan fite edo ahalik fiteen.

Erremedioa, erremedioa? Zer egin ahal dugu? Zer egin ahal da?

Erramun Gerrikagoitia said...

Nire ustez, Josuren hitzak dira beteak hon zentzu ona eta nago total akort dioenaz. Ezen responsableak dagoz gauza onena, besterik da ostera ezen problemea ez da dependitzen beti soil ganik persona konkretuak baina bai da egia irrefutablea ezen ba dagoz persona responsableak zeintzu behar lukete penatu beren errua gatik esaterako refusaturik bere proposamenak. Exemplugarri, esaten da hiztegian ze euskaraz da errupia esateko rupia; holakoak behar dira refusatu eta esan ze euskaraz esaten da rupia nola-ere guziok esan daroagu. Hori exemplu symbolikoa soil.

Anonymous said...

Dio Josu Lavinek:

"Hemen dena da anonymo: Xabier Erroteta, haren lagun itzulçailea eta functionarioa."

Eta dio Xabier Errotetak:

Joder Josu, zure zorioneko anonimatuaren kontu horrekin zara pelmago, astunago, obsesiboago, monokordeago, reiterativoago, soporiferoago eta lekedago ezi Ibarretxe jauna bere planarekin. Otoi emaiguzu bakea afera horrekin noizbait.

Urrikal zakikigu!

Anonymous said...

Aupa lagunak,
ados nago Xabierrek ekarritako galderarekin "ez bagara kapable onartzeko hortik heldu diren ondorio naturalak, zeintzuk diren, kasu honetan, aditzak euskaraz ez duela zertan beti atzeko muturrean joan, orduan, galdetzen dut, nola mila sorgina konponduko dugu arazo hau?"

Oso gogoeta eta analisi ona dela uste dut. Esaldi hau irakurri eta gero, nik neuk, behintzat, berriro irakurri behar dut jakiteko zeri erantzunen zaion baietz:
"Anton Sarriegik berdintasun arlotik egiten ari diran gastuak aurrekontuetan aurreikusitakoarekin bat datorren GALDETZEN DAU. Baietz erantzuten jako."

Zer egin ahal den galdetzen duzue? Bada, lehen-lehenik, eztabaidaguneak ezarri, egoera azaldu, iritziak jaso, eta hori, jadanik izango da zerbait. Nik behintzat eskertzen dut.

Bestalde, "aurrekontuetan aurreikusitakoarekin bat datorren" hori, niri errepikakor egiten zait.
"Aurrekontuetan emandakoarekin/eskainitakoarekin bat datorren" edo antzeko zerbait jarriko nuke nik.

Anonymous said...

DATORREN ez, baizik eta DATOZEN idaztea aukera bat da, edo aurreko sintagma singularrean ematea, bai.