- Irango auziak energia nuklearrari buruzko benetako eztabaida baldintzatzen du
- Irango auziak baldintzatzen du energia nuklearrari buruzko benetako eztabaida
Nork, zein euskaldunek ez ote du hartzen normalagotzat bigarren aukera hori? Jaten eman beharra dago tentuz eta digeribleki, bestela muzin egiten zaio jaki delako horri. Munta handiko problemea tzat gagozenak euskararen alde. Urak behar du, korritzeko, biderik onenak erosoenak.
6 comments:
Erramun adisquidea,
Evidenta da ecen bi hauen artean:
1) Irango auziak energia nuklearrari buruzko benetako eztabaida baldintzatzen du
2) Irango auziak baldintzatzen du energia nuklearrari buruzko benetako eztabaida
bigarrena ascozaz digeribleagoa dela. Erraiten nuque bigarrena EUSKARA dela eta lehena EZ.
Questionea bercelacoa da. Asqui dea behin eta berriz gauça beraren eta berdinaren erraitea?
Alpherric ari çara.
Tendentia euskaltzaindiano catastrophico horri guerra behar çaio eguin. GUERRA!
Ez dakit zenbat jende (gente) konvenzituko da ezen bata da euskara eta bestea ez, ez dela.
Izanik hori hain evidentea, eta niretzat hola da seguru, zelan ez dira konturatzen -esaterako hemen interesatuak eta ere enparauak- , behintzat hobetu ahal dela asko guzion favore izanik ere orthodoxia barruan, orthodoxia rigurosoenaren barruan ere.
Blog honek duke ekho eta durundu gutiago ezi guk uste duguna, agian.
Nik ez dut ulertzen ahal, ezin dut ulertu. Besterik da ari garen ala ez alferrik, eragiten kaka zirinari soil.
Bon, alpherric ari içaitea ez da hain gauça gaizto. Guiçaquioc hala passatzen ohi dugu vicitzaren parte guehiena. Osso humanoa da.
Çucen çaudela uste duten iracurle guehienec ez luquete hori erraiten ahalco, ceren oilotuta eta coquilduta vici baitira. Existentia internautico virtuala daducate, ez berceric. Scientia Fictionezcoac dituzu.
Bon, orthographia denaz beçaimbatean osso oker çaude, ene eritziz.
Opinione soil bat, ez berceric.
Nik ostera diot buruz zure orthographia hori ezen ez da nehola ere exzentrikoa (edo excentrikoa) baizik aski naturala eta normala. Nik gogo onez ikusten dudana, vistan sortzen ez didana problemarik baizik soil arazo txikiren bat.
Hori nire ustea, prefosta.
Neuc erabilcen dudan orthographiac ez baderauçu sorcen problemaric vistan, horrec erran nahi du ecen, euscaldun guehienec ez beçala, euscara traditional eguiazcoa eçagutzen duçula.
Haimbercenarequin, to escua!
Post a Comment