Sunday, April 27, 2008

Orthographia monolithikoa ezta ere an gaztelania

Ikasi ahala inglesa gero-ta gehiago (gero eta gehiago) konturatu naiz ze inglesean ba dira hitzak eta hitzak, hainbat hitz, kasi ausartu naiteke esatera hitzik asko, dutenak orthographia variante bat baino gehiago, ez orthographia bakarra.

Halan noiz aurkitzen nintzen holako bategaz ditut pilatu eta orai nola daukat mordotxoa, ehundik gora, ekarten (derrigorrez ekartzen?, bestela ba dirudi porrokitzen da euskara) ditut hona guzion agergarri eta ikusgarri.

Hara zenbait hitz holakoak

accouter / accoutre

adz / adze

aegis / egis

aeon / eon

aerie / eyrie

aesthete / esthete

among / amongst

annex / annexe

afterwards / afterward

armor / armour

around / round

assegai / assagai

avocado / avocado pear

ax / axe

behavior / behaviour

Bern / Berne

blank check / blank cheque

Breathalyzer / Breathalyser

call centre / call center

cardsharp / cardshark

cellphone / cellular phone

cleaved / cleft

coccyges / coccyxes

councillor / councilor

cozy / cosy

creche / crèche

cross-section / cross section

denationalise / denationalize

dexterous / dextrous

draught / draft

endeavor / endeavour

judgment / judgement

farther / further

fiascos / fiascoes

fish / fishes (pluralean)

folk / folks

forbade / forbad

forward / forwards

fuelling / fueling

fulfilment / fulfillment

gauge / gage

geckoos (pl) / geckoes (pl)

gonorrhea / gonorrhoea

gram / gramme

granny / grannie

gray / grey

harbor / harbour

hemophilia / haemophilia

herring / herrings (pluralean biak)

hide-and-seek / hide-and-go-seek

houmus / humus

hyena / hyaena

koran / Qur’an

kidnaper / kidnapper

labeling / labelling

labur / labour

landward / landwards

leap / leapt

lighted / lit

liquorice / licorice

lit / lighted

maneuver / manoeuvre

marinate / marinade

marvel / marvell

meager / meagre

mileage / milage (milaia?, kilometraia)

mitten / mitt

naïve / naïve

nosy / nosey

odor / odour

offence / offense

parlour / parlor

pentihose / pentyhose

pickaxe / pickax

pics / pix (photoak, pl.)

pleaded / pled

plough / plow

practise / practice

primaeval / primeval

quarrel / quarrell

question tag / tag question

savanna / savannah

saviour / savior

scarfs / scarves (bufandea, pl.)

smelled / smelt

soy / soya

stank / stunk

suburb / burb

swollen / swelled

tour de force / (pl) tours de force

toward / towards

tramcar / tram

traveller / traveler

traveller’s cheque / traveler’s check

turn round / turn around

tyre / tire

UN / U.N. (United Nations)

veld / veldt

veranda / verandah

webcam / Webcam

whilst / while

yak / yack

youth hosteler / youth hosteller

49 comments:

Josu Lavin said...

Caro Erramun,

Io video con tristessa que il non ha mesmo in iste blog alicun interesse in demonstrar que le euscara necessita esser disveloppato syntacticamente.

On non ha demonstrato fin ora la necessitate de prepositiones in lingua vasconica.

Partiendo de una phrase curta, ista deberea esser extendita usque le momento que on videvisse tal necessitate.

Le exemplo del projecto de Santa Catalina haberea essito una bona maniera de demonstrar lo, ma mi idea non ha essito comprendita.

Dunque, io credeo que le momento va arrivar ben tosto in que io debea abandonar le usage scripto de la lingua vasconica.

Salutationes cordiales

Gilen said...

Erramun, aurreko mezu batean esan zenuen:

"noiztik sartu naiz ingles munduan nago beharbada lar obsesionatua kin forma laburrak"

eta etsenpluen artean aipatzen dituzu "atsena" eta "uzaba".

Animatzen al zara holakoen zerrenda bat egitera? Eta beste guztiok ere, ekarpenik egingo al duzue?

Anonymous said...

Deus kendu nahi izan gabetanik Erramun jaunaren opinioneari, zeina pertsonala izanik errespetagarri baita hainbat nola enea, irudi zaut ezen molde hortako laburduren gorazarretan hastea dela gure hizkuntza gaixoari azken mailu ukaldia emaitea burutik behera eta bere fuin hondarrak zapartaraztea. `Atsedena'ren lekuan 'atsena' hobesten duenak zuzen berdinez hobetsi lezake 'egin behar diagu' ri 'inbiau' laburdura. On da, nahi duenak egin beza. Ordea, ene iduriko bide hori badakigu nola hasten den bainan ez hurbildik ere nola bukatzen (ene ustez amildegi beltz batean oro porrokaturik, hizkuntza aurrena eta hiztuna ondotik).

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Dudarik gabe ba dago hori arriskua hon sartzea bide batean zeinetan ez dakigu non dugun amaituko, baina hala ere konzeptualki argigarri litzateke differentzia egitea artean hitzen laburdurak [emanik pase forala hon existenzia, zeren bait dira realki existitzen] (uzaba, ugazabaa, jamon, jaramon, atsena, atsedena, abagunea, abadagunea, ... eta beste; edozelan ere ez legoke txarto izatea holako listatu bat tzat kuantifikatu phenomenoa eta jakin bere magnitudea, eta egin estu;dio experimentalak) eta bestetik zeina da total differentea ezen laburtu katea luzeak (etxa ju a, etxera joan gara, ... eta holakoak).

Explorativoki da eremu bat zein jorratu ahal da, ez besterik. Gainera, nola uzaba hitzean, bere erabilera hori da universala edo absolutua ezen ez da nehon erabiltzen hori formea hon ugazaba an realitate soziala, behintzat nik dakidala.

Calgary, Canada.

Gilen said...

Nire ustez forma labur horiek balio hadia dute ahozko maila koloquialean.

Hau da, nahiz eta idatzi "ugazaba", "ezkaratza", "nagusi", "egin behar diagu", "egiten ditut", on lizate nolabait sistematizatzea holakoen ahoskerá registro informalerako (betiere euskara nazionalaren esparruan):

uzaba, ezkatza, nausi, inbiau, itei(n)tut...

Edo ez al da laburketá ezaugarri nabarmenetako bat euskara mintzatuaren?

Erramun Gerrikagoitia said...

Edozelan ere, nik uste' eta berriro diot, behar litzateke differenziatu zer da hitz bat, hitz "laburtu" bat eta bestetik katea mintzatu bat' izan ahal dena hau hain luzu zein geuk nahi dugu. Edozein hitzek du hasiera eta amaiera konkretu, konkretissimo bat eta barruan eremu edo linea hori (tik lehenengo letrea raino azkena) ahal litzeteke "laburtu" delako hitz hori edo horiek.

Baina seguruenez ez da affaira hau orai arras presazkoa an euskara. Baina themea edo gaia hor dago.

Anonymous said...

Erramun jauna,

Zure arrazoiner bi estakuru egiten deiet:

1.- Ez dut ikusten zer diferentzia kualitativo dagoen inter hitz laburdurak eta sekuentzia lexikoen laburdurak. Laburduraren printzipioa beti da berbera, aplika dadin hitz bati edo aplika dadin hitz katina bati, eta printzipio hori ez da besterik baizik eta ekonomia fonetikoaren printzipioa. Proklamatzen baduzu, nola dagizun hemen zure azken mezuetan, hitzen laburdura fonetikoak ohargarri, ikergarri, zerrendagarri eta aintzat hargarri direla, ber zuzenez beharko zenuke onartu orobat direla katina lexikoetan gertatzen diren laburdura fonetikoak, zeren guziak --haiek nola hauek-- baitira kausa beraren efektu.

2.- Baliteke ez ziren ohartzen, baina idatzizko registroan laburdura fonetikoei legitimitatea emateak peril handiak ditu berekin. Emanen dautzut adibide bat. Gure eskualdeko herrietan bestak antolatzeko eginkizuna duten batzorde edo komisioneak, zeintzuk gehienetan jende biziki gaztez osatuak baitira, gero eta ekarriagoak dira besta afixetan auzo, ermita eta herrietako izenak beren forma laburtu, popular eta sinkopatuekin agerraraztera, dudarik gabe haiek ere zu bezala laburduraren xarmapean likaturik izaki. Eta hala, gazte horiek Abrisketa behar luken tokian idazten dute afixetan Axketa, edo Erleaga behar luken tokian Erlia, eta denak kontent. Segur niz laburdura horiek badutela jende horientzat hurbiltasun eta berotasun afektibo bat zeina jatorrizko forma osoek menturaz ez duten, baina ene iduriko forma laburtuak hobestean eta afixa publikoetan inprentako letretan plazara emaitean ostiko latza igortzen diote beren buruari, erran nahi baita beren herrietako ondare kultural, linguistiko eta toponimikoari. Eta nola gaitz hori laburduraren erregebidetik heldu zaigun trostan, iduriz zokomoko guzietara hedatu nahi duela, hortakoz dut alarma hotsa altxatzen eta ditut prebenitzen zu bezalako laburdurofiloak ezen fenomeno fonetiko hori ez dela uste duzuen bezain inozent eta muntagabe, eta bai aldiz segida beltzak izan ditzakeena, haribiru txipienetarik baitaude zintzilik askotan ondorio haraintienak.

Zeina esan ondoan soilik dut eransteko ezen ene kogitatione hauek guztiak poz-pozik truka nitzazkela zu bezala Calgaryn egoiteko fortuna ukaiteagatik.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Labur arrapostu Errotetari nagoelarik hemen interneten an bibliotheka publikoan hon Calgary, esan nahi bait da ez sobera trankil nola bait nengoke etxean neure kasa.

Ni nago diozunaz, Erroteta, osoki konforme eta akort, nahiz-eta zuk uste dukezu dago gure artean desakortasun handia eta ere importantea. Nik ez dut hala sentitzen.

Bada dezadan explika berriro ere, menduraz hobeto' edozeinentzat argigarri zer nahi dut esan. Nik uste ba dira

== zenbait hitz -ez diratekeenak asko-

dutenak gainera existentzia ez lar hedatua zehar universoa hon euskara; ez direnak horiek horregatio

== ez katea mintzatuko pusketak edo zatiak eta

== ezta ere toponimoak.

Kasu niretzat nabarmenena da abagadune hitza -zein hartzen nuke tzat prototypo- zein hitz nire ustez ez da erabiltzen nehon eta hortakoz nik uste hobe litzateke existi baledi abagune forman, edo aukera emanik (baina ez nekike zergatik) bi formei:

== abagune / abagadune.

Orobat esan ahal da kin uzaga edo jamon hitzak zeintzu -nik dakidala- ez dira nehon erabiltzen ugazaba edo jaramon forman. Referitzen naiz holatsuko hitzei, zeintzuk ez dute osatzen lista handia edo behintzat lar handia. Laburtasunak, berez, ba du bere aisatasuna eta positivotasuna. Inglesean hori erabiltzen da txitean pitean, esan nahi gabe horrekin ze zergatik da erabiltzen an inglesa, horrexegatixe behar litzateke erabili euskaraz.

Baina da gogoan hartzeko gorabeherea halarik ere dramatismo gabe.

Anonymous said...

Erramun jauna,

Iduri zaut ari garela poliki elgarri hurbiltzen eta gauzak emeki argitzen. Orain diozunaz, zure proklama laburdurofiloa aplikatu behar zaio soilik bizpahiru eleri eta matizazione eta reserva andana batekin. "Abagadune" hitzaz postulatzen duzuna eman nezake kasik ontzat zeren den hitz bat biziki bihurria, erraiteko zaila eta metatesira arrunt etzana (hots, berdin aisa ateratzen zait eni ahotik 'abagadune' nola 'abadagune' nola 'adabagune', hala nola Borges jaunari berdin aisa ateratzen bide zitzaion Jorge Luis Borges nola Borge Luis Jorges); "jaramon" hitzari erdiko -ra- horrek ez derauko emaiten sobera traba baina ontsa zaut ezabatu nahia, ez baitu deus aportatzen hitzaren ontsa endelegatzeko. Aldiz, "ugazaba" hitzarekin bertzerik da ene ustez, zeren batetik hiztun askoren ahotan bigarren silabak oraino bizirik dirau, nahiz eta forma sinkopatuan ("uezaba"), eta bestetik zeren etimologoen arabera -ga- horrek emaiten baitauku gakoa hitz horren jatorria konprenitzeko, zein izango bailitzateke, haien arabera, ugatz+aba; ordean, "ugatz" hitzarekiko lokarri grafiko eta fonetikoa ezabatzen baduzu hitzaren etimologia iluntzen duzu eta gure ondare kulturalak galtzen du orduan ale bat kuriosa bezain jakingarria.

Laburtuz: hainbertze matizazione eta exzepzione behar luken arau batek eta hain aplikazione-universo txipia luken batek ez dakit zer ekar lezaken onik eta progotxuzkorik ez mintzairari eta ez haren hiztuner.

Xabier Erroteta.

Gilen said...

Ados nago ezen bai hitz solteak bai sequentzia mintzatuak daudela lege beraren menpe, eta laburketá aplikatzen ahal dela batzuei nola besteei.

Dena den, ni ari nintzen hizkuntza mintzatuaz, eta areago registro koloquialaz. Honek ez du esan nahi ezen abreviazioak ezin direla idatziz eman, esaterako lagunarteko hizkera islatzen duen textu batean (e.b. komiki bat)

Ados nago Erramunekin ezen batzuetan aldaera laburtuak generalizatzen direla are registro formaletan ere (abagune, bazkari, lokailu...)

Nire proposamena zen zerrendatzea hitz eta estrukturak zeinetan ematen den fenomeno hori, euskara standardari begira, zeren uste baitut hagitz inportanta dela haien berri jakitea (esaterako euskaldun berrientzat), eta nolabait lagunduko bailuke ahozko registro informala hein batean sistematizatzen (hizkuntza standardaz ari naiz)

Erramun Gerrikagoitia said...

Komeni da kuantifikatzea edozer gauza jakiteko bere dimensionea. Esaterako oraiko affaira hontan sartzen ahal lirateke 20, 60 edo gehienez ere 200 hitz laburtu.

Baina listea egitea, lista prospektivoa egitea ez legoke txarto.

Orai hemen sartuko dut bi hitz exemplugarri:

== hontan / honetan

== beatzi / bederatzi.

Baina interesanteena da listea egitea, luze edo motz.

Anonymous said...

Hello, Erramun!

Exuse me for my intrusion into this blog.

This is Stepan Motin from Russia(Moscow), do you remember me? We met at Maureen's house in Cape Town(Sea Point, Mount Nelson road) in the middle of September last year.

I don't know how I can contact you?
I haven't you e-mail and had found only this blog using only your name in Google.

Please, send me an e-mail to svm@smtp.ru.

Waiting for your answer...

Anonymous said...

Dio Erramunek:

"Esaterako oraiko affaira hontan sartzen ahal lirateke 20, 60 edo gehienez ere 200 hitz laburtu."

Eta diot nik:

Markatzen dituzun kriterioekin aisa molda nezake nik zerrenda bat mila hitzez osatua phuru, zeren kasik euskal hiztegiko hitz guztiak dira suzeptible laburtuak izaiteko ahoskeran. Tozkitzu zonbait adibide: amañarreba (< amaginarreba), txokota (< txolokota), berbatu (< berbagatu), karri (< ekarri), arañun (< herenegun), jakinazo (< jakinarazo) e.a. Jarrai nezake zerrenda gizentzen teklatua akitu artino, baina gogoa falta. Nolanahi ere, konprenitu dut zure iritzia phondu hunetaz (> huntaz) eta horrenbestez trenkatutzat emaiten dut afera haur (> hau), erranez ezen horrelako (>holako) zerrenda bat moldatzeari lotu nahi dena ez datela segur lanik gabe puska bateko.

Xabier Erroteta.

Gilen said...

Hara, hona doazue lehen saiotxo bat:

http://scratchpad.wikia.com/wiki/Zerenda_alfabetikoa

Dakusazuenez, ez ditut bildu hitz solteak bakarrik.

Bestalde, kontuan har ezen zerrendá dagokiola euskara standardard bati (kasu honetan Euskara Erkide Batuari, baina ikusten denez diferentzia txikia Euskaltzaindiaren Batuarekin)

Majuskulaz eman ditudan hitzak dira nolabait idatzirako onartu diren edo onar daitezkeen laburdurak.

Nahi baduzue gehiagotu zerrendá eta zuzendu nire akatsak. (Uste dut zailena eginda dagoela, hau da, abiatzea)

Anonymous said...

Cari amici,

Et qual opinion habetis vos sur parolettas como:?

ZENIEZAZKIGUKETEN

Amicalmente
Josu Lavin
P.S. Io credeo que voi abandonar tosto le usage de la lingua basca scripta, perque me dona dolor de capite et de ovos.

Anonymous said...

Josu jaunak dio:

"Et qual opinion habetis vos sur parolettas como:

ZENIEZAZKIGUKETEN"

Eta nik diotsat:

Motzegia duzu hori. Soizu hau:

-Non da Piarres?
-Soizu, hantxe joaki duzu, BONETAXKAREKILAKOAREKILAN.

Atxikak hori,to!

Gainerakoan, adiskide karioa, otoi etzazula kunpli zure mehatxua eta emazu aitzina euskaraz izkribatzen orain arte egin duzun bezala zeren izkiribatzen duzun bertze anitz milaka baino hobeto eta zure erretreta bailitake galera beltza gure mintzairarentako. Armada batean soldadoak atxiki behar du bere lerroa hanbatenaz kartsukiago zenbatenaz etsaia baitu handiago.

Xabier Erroteta.

Gilen said...

Eta gainera, Josu, badakizu adizki horrek baduela forma laburrago bat, EEBan behintzat onartua:

ZENIETZAGUKETEN

Bai, euskara oso hizkuntza luzea izan daite, baina oso laburra ere.

Anonymous said...

Bon, uste dut casu eguinen diodala Erroteta adisquideari eta euscara iratziari atchiquico natzaiola, nahiz ez didan onic eguiten.

Josu Lavin

Anonymous said...

Caixo Gilen,

Bay, çucen minço çara:

ZENIETZAGUKETEN

Ona!

ZENIETZAGUKEIEN ????

-KETE- guztiac > -KEIE- ????

laburragoa liçate, ezta?

eta -TEKETE guztiac -TEIE- ????

zinatekete > zinateie ????

Eguiazco erabilera aztertu behar guenuque hobequixe.

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Ikusi dut gain-gainetik zure lista hori eta iruditzen zait behar direla egin holako listatuak, esaterako, ahal daigun skribitu ezein erreparorik gabe

== jakinazo

ordez derrigorrez

== jakinarazo.

Izan ongi guziok.

Gilen said...

Xabier Erroteta delako hori... Ez, ez, bromatan nago!!!

Hara, serioski, gorago esan duzu:

"Aldiz, "ugazaba" hitzarekin bertzerik da ene ustez, (...) zeren etimologoen arabera -ga- horrek emaiten baitauku gakoa hitz horren jatorria konprenitzeko, zein izango bailitzateke, haien arabera, ugatz+aba; ordean, "ugatz" hitzarekiko lokarri grafiko eta fonetikoa ezabatzen baduzu hitzaren etimologia iluntzen duzu eta gure ondare kulturalak galtzen du orduan ale bat kuriosa bezain jakingarria."

Nire ustez arrazoibide hori okerra da. Etimologia ilun nahiz argi agertzeak ikuskizun gutxi du hitzen evoluzioan. Baliatzen ditugun hitz asko eta askoren etimologia ez da klarki ikusten ezpada analisi edo ikerketa sakon baten ondorioz. Aipatu hitzaren kasuan, jatorria (UGATZ + ABA) registraturik dago honezkero, beraz ez da muntakoa gerorenean zer forma hartzen duen.

Erramun delako hori (arraileriant nabil, barka):

"Ikusi dut gain-gainetik zure lista hori eta iruditzen zait behar direla egin holako listatuak, esaterako, ahal daigun skribitu ezein erreparorik gabe

== jakinazo

ordez derrigorrez

== jakinarazo. "

Dena den, argi gelditu da ezen lista horretan agertzen direnak (majuskulatan direnak izan ezik) ahozkorako direla, ezta?

Anonymous said...

Murde Gilen musikari delako hori:

Konprenitzen dut zure arrazoina eta hitz dautzut zure hitzekin emaiten dautazula gogoeta batzuetarako geia. Alta ezin dut osorik onartu zure iritzia zeren ene ustez gauza bat baita etimo bat nonbaiteko artxibo batean erregistraturik egotea eta beste bat arrunt diferenta etimo hori hiztunen ahotan bazterrik bazter alegeraki kurri ibiltzea, nola ere ez baita berdina Thylacinus cynocephalus deitu larreko abrea latinezko traktatuetan dotore katalogaturik izaitea bainan lur azaletik net desagertua, edo Tasmaniako oihanetan alegeraki kurri ikustea bere kumatxoak ondotik jauzika dituela etorkizun on baten menturaren iragarle. Gilen jauna, jakiteko duzu etimoaren balioa ez dela bakarrik akademikoa bainan baita ere praktikoa, eta emanen dautzut adibide bat ene phondua argitzeko. Bizkaieraz baduzu erro bat aski aberatsa historikoki zein itxuren arabera ari den erkintzen nola ari diren erkintzen gure mintzairari doazkon gauza haboroenak salbu eta inorantzia eta ozarkeria (hauetarik beti dago ausarki gure artean, ondikoz). Etimo hori duzu “–ge/ga-“ silaba zeinek adierazten duen gabezia edo mentsa. Hortakotz dituzu bizkaieraz ‘indarga’, ‘kolorga’, ‘artega’, berbaga’ eta antzeko hainbat hitz eder, sarkor eta paraktiko. Eman dezagun “berbagatu” aditza. Jende batzuek ahoskatzen dute ‘berbagatu’ eta beste batzuek aldiz, konsonante arteko vokalaren erorimendu naturalaren kausaz, ‘berbatu’. Zuk eta Erramun jaunak predikatzen dituzuen laburduren aldeko katexima horren arabera beharko litzateke forma laburra atxiki, zeren den menturaz hedatuena hiztunen ahotan. Ordea, -ga- silaba mozten badaukogu aditz horri heldu zaizkigu bi ondorio hits:
1.- Iluntzen dugu hitzaren etimologia edo konposizione lexikoa, zeinaren zati indubitable eta funtsezkoa den “–ga-“ partikula gabetzailea. Hortik goiti ohiturak eta testuinguruak argituko dauku hitz horren erranahia, bainan ez bere konposizione lexikoak.
2.- “-ga-“ partikulaz beste egiten badugu, ez bakarrik iluntzen dugu aditzaren egitura semantikoa, bainan baita ere, eta hau da ene ustez inportanteena, ahultzen dugu oro har “–ga-“ partikula gabetzailearen indarra bizkaieraren eremuan, eta zailago errendatzen dugu partikula horrek heda ditzan bere potentzialitateak beste hitz berri batzuetara. Hots, euskeraren ekologiari egiten diogu ogen gaitza zeren ahultzen dazkogu bere baitako espezie bati –“-ga-“ partikulari—, osasuntsuki reproduzitzeko, emendatzeko eta geroari buruz indarberritzeko aukerak.
Askok erranen dute, eta zer munta du “–ga-“ xirtxil hori ahuldurik edo are desagerturik ere, gabeziaren ideia adiarazteko badugunaz geroztik beste zenbait moien? Bon, hori argudia lezanari erranen nioke espezien fundikatzeaz soraio daudener naturalistek erraiten dutena: espezie bakar baten galera da nola miliunka urteren lanaren errekaratzea eta galmendi zabalago bati buruz garamazken urrats ttipia. Horrelako urrats ttipi asko elgarri gainkatuz ez dugu bertzerik ukanen igurikatzeko baizik galmendi jenerala bai planetarentzat eta bai gure mintzairarentzat.

Gure Jainko onak begira gaitzala horren lekuko izaitetik.

Xabier Erroteta.

Anonymous said...

Erroteta maithea,

Ossotoro bat nathor çure eritziequin.

Nehoiz privatuqui iratzi nahi ukan bacenieçat ere honatx nire e-posta:

josulavinAThotmail.com

AT = @

Adisquidetsuqui

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Egiazki dira zeharo interesanteak esanak Errotetak eta gustura irakurtzekoak. Otu zait orai -da llaburrago ezi orain; ote da hori totokeria (Munitibarren halan esaten da tontakeria) bat?- litzatekeela sano interesantea sortzea Errotetak, Xabier Errotetak, blog bat berea non irakurri ahal genduke aintz kommentario zihur interesante; hau ez da prefosta ironikoa. Nik zaitut aminatzen hortara dadintzat sortuz joan pleiade handiago bat buruz euskararen mundua eta bere urgentziak eta solutione possibleak.

Hara zain gauzkazu, behintzat ni.

Gilen said...

Nire filosofia' oraingoan explikatzen saiatzen ari naizenaren muina aplikaturik zuk paratu adibideari, Xabier Erroteta, nik postulatzen dut ezen "BERBAGATU" hitza bere horretan ezagutu behar lizatela, eta aldi berean jakin behar lizatela haren forma laburtua ("berbatu" edo dena delakoa) erabil daitekeela hizkera informal, laxo, zabar, arinean, etc. Hau da, hiztun osoak ezagutu behar dituela registro ezberdinak, nola egiten baita beste hizkuntzetan.

Beste kontu bat da euskará nola dagoen eta zer behar lizateen.

Anonymous said...

Gilenequin ere bat nathor bethe bethean.

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez zait erraza sartzea interneten hemen an Calgary, Canada baina nahi nuke zeozer kommentatu ahaztu baino lehen ze egunak dira daukadala buruan vueltaka reservan sarturik. Ea ba.

Buruz hitz laburtu bat edo hitz labur bat zein ez dateke gehiago laburtua' gogoratu naiz kin

irauko hitza

zein hitza niretzat da berria edo adinean gora ikasia azken urteotan, gero Munitibarren ere entzun izan dut noiz edo noiz. Lehenbizian nik ez nuen ulertu hori irauko hitz hori. Erabiltzen da esaterako honako esaldietan

== irauko hiru urtean ez dut ikusi zuen ama.

Dudarik ez dateke ze hori irauko hori da forma laburtu erosionatua hon

== iraganeko.

Nork ukatu ahal dio irauko horri existentzia propioa gaurregun hemen an mendebal euskara? Esaterako, esateko, irauko astean esan edo skribitu behar ahal dugu iraganeko astean edo pasa den astean?

Bestetik eta honekin relationatua ere hor daukagu

== igaro

hitza, zein da iragan hitzaren "deformatione" bat zein agertu izan da ere irago forman.

Baina hemen ere nork ukatu ahal dio existentzia propioa igaro hitzari eta ondorioz esan ze behar da esan edo behintzat skribatu bedere

== Gabon gaua pozik iragan daigun.

Hori da esan nahi izan nuena harturik tarte bat sartzeko interneten.

Izan guziok ongi uraz urrutian, Urazurrutian, Europan.

Anonymous said...

Adisquideoc,

RING RANG RUNG

Osso hitz laburra, ezta?

Angles telephonoec RING eguiten dute. RING eguin ondoren RUNG modura gueratzen da eta memorizatzen dugunean RANG.

Erramunec proposatu deraucun bidetic euscaraz telephonatu hitz lucearen ordez TXIRRIN, TXARRAN eta TXURRUN erabil leitezque.

Nic telephonatzen dut: Nik txirrin
Nic telephonatu dut: Nik txurrun (dut)
Nik telephonatu nuen: Nik txarran (nuen)
Nik telephonatuco dut: Nik nahi txirrin
Telephona deçagun: ea' txirrin

Gora anglesa!
Viva la onomatopeia!

Josu Lavin
P.S. Juan Luis Fernández Gutiérrezec eman dit ideia hau.

Anonymous said...

Lavin adiskidea,

Zure sugerentia jenialetik amini bat tirakatuz, hona oraino beste aukera bat:

Nik telephonatzen dut bainan nehork ez daut ihardesten:

- Nik txorron txorron.

Xabier Erroteta.

Anonymous said...

Erroteta maithea,

Neuk telephonatuco banu, nehorc ez lerauquet erançunen:

Nik ba txerren, inork ez tchintic niri

Telephonatuko guenuque:

Guk txerrenke

Joslimpo (Josu Lavin Campo laburturic)

Anonymous said...

Ramun, (laburro Erramun biño)

Orthographia modernoa atxiki behar cenduque:

Compara edo erka (laburro):

ORTHOGRAPHIA MONOLITHIKOAREN PHENOMENOA
ORTOGRAFIA MONOLITIKOAREN FENOMENOA

Josu Lavin

Anonymous said...

ESAN laburro da ERRAN biño,
BESTE laburro da BERTZE biño,
INORK laburro da NEHORK biño,
DIO laburro da DERAUKO eta DEUTSO biño,
BATUA laburro da EUSKARA biño,
NEURE ZAKILA laburro da EDUKI NAHI UKHAN NUKEEN ZAKHILA biño,
EUSKALDUNAK laburrok dira NEUK GAZTETAN NEHOIZ IMAGINATU UKHAN NITUZKEENAK biño

J.L. (Josu Laburro)

Gilen said...

Eta era berean:

DIFERENT eta DIFERENTE
KURIOS eta KURIOSO
NAZIO eta NAZIONE
SABOI eta SABOIN

Anonymous said...

Gilen maithea,

Osso ongui ekarriac horiec exempluoc.

J.L.

Erramun Gerrikagoitia said...

Laburtu beharraren syndromeak joa izatea ez da on seguru baina ba du horrek -labur nahi izateak eta fite kommunikatzeak- bere dimensione positivoa, arras positivoa.

Gauzea da dela tentuz egin beharreko lana eta ez tarrapataka.

Anonymous said...

FITE COMMUNICATZEAri baino CERBAIT COMMUNICATZEAri eman behar çayo lehentasuna. Haur da, velocitateari baino eduquinari eman behar çayo importantia.
Ascotan erran beharrecoac llabur adierazten baditugu ez dirade ongui ulercen.
Astiro eta luceago minçatzeac astia emaiten deraucu erran behar duguna hobequixe taxutzeco eta structuratzeco, eta halaber meçu jaso behar duenari ere behar duen tranquillitateaz ulcercea errazten diogu.

Gure hitzen lucerá gure classicoec fincatu deraucute, bai euscaran, bai erdaran ere.

Adeitsuqui

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Esan duenaz Josuk azken hontan nago total akorduan eta batez ere dioenaz hasieran ezen

FITE COMMUNICATZEAri baino CERBAIT COMMUNICATZEAri eman behar çayo lehentasuna.

Hortan ez dago dudarik, behintzat nire aldetik. Baina oinharri harturik premisa hortan gehitu ahal dugu ze da arras importantea informatzea EFFEKTIVOKI edo ahalik effektiovoen.

Halaber ere hak informatzea fite du bere importantzia dena importanteago edo gutiago importantea baina edozelan ere importantea. Behar liratekeen hitzak llaburtu lirateke beti ere "batzuk soil" artean beste hitz guziak. Baina on litzateke muntzo hori quantifikatzea, jakitea zenbateko eta zenbatsuko muntzoa da, egitea lista ganorazko bat delako hitzokin. Problemea quantifikatu -neurtu- dezagun ikus bere magnitudea an universoa hon euskara.

Anonymous said...

Gilenec ecarri adibideac icusita EUSCARA ERKIDE BATUA obea (sic) da EUSCALÇAINDIArena baino.

C laburragoa da K baino.
OBEA laburragoa da HOBEA baino.
K laburragoa da QU baino
Ç laburragoa da TZ baino

Auta ditzaun formaic laburrenac ea nola ematen duten ikustecoz

JL

Anonymous said...

Auta ditzaun formaic laburrenac ea nola ematen duten ikustecoz

Zucenketa:

Auta ditzaun formaic laburrenac ea nola emateuten icusteco

Z laburragoa da Ç baino

JL

Gilen said...

Ez Josu,

Autaitzaun formaic laburrenac ea nola emateuten icusteco,

baina hori ahozko euskara duzu, guztiz zilegia, nik uste.

Gainera, euskara mintzatuak ez du beti laburtzen, batzutan luzeagotzen ere du: mendixa, buruba, goazemazak...

C da laburrago ezi K eta Z ezi Ç? Milimetrotan ari al zara?

Anonymous said...

Çucen çaude, Gilen, çucen eta arthez.

J.L.

Anonymous said...

Mutilak, luze-laburraren afera honekin denboraren galtzen ari zarete / garete. Euskal ondare lexikoa mutilatu nahi duenak egin beza eta biejondeiola, eta forma mutilatuz osatu hitz zerrenda bat paratu nahi duenak para beza eta lorefika bedi bere sotileziarekin, bainan Jainkoaz othoi emazue bakea aferaska muntagabe hunekin eta athera ezazue bertze zerbait solasgai ezen hunek euli hilurranak baino laburragoko eta hatsituagoko hatsa baitu.

Imajinatzen dituzuea Txinan lurperatu giza osteak salbatzeko egitekoa duten Gurutze Gorriko agintariak beren manupeko langileen amantalaren luze-laburraz eztabadan sartuak? Emazue hortik, othoi.


Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Nik ere uste dut lar luze ari gara izaten kin kontua hau hon luze-labur.

Behar litzateke, egiazki, atera beste gai differente bat baina nik ezin dut nagoelarik hemen an Calgary, Canada. Gero ere, zeren hortaratuko naiz Europara datorren astean hasieran hon ekaina, ez dut egin ahal izango deus gauza berririk, seguruenez. Zeren gero joango naiz andrearik Greziara pasatzeko han udea.

Berba batean hori' esan dudana eta nik animatzen dut besteren bat, esaterako Erroteta nola ere egin nuen lehenago' ateratzera gai berriren bat eta hobeto oraino poztu gaizan kin blog berri bat. Egiazki merezi luke eta luke apurtzen gure oraiko -soilik oraiko?- monotonia.

Ea animo guzioi, euskalzale guzioi.


Calgary, Canada.

Anonymous said...

Gure lehendacariac (edo borzgarrencariac) bi galdera nahi dizquigu eguin euscaldunoi eta hain euscaldun ez diren vascos y vascas guztioi (=a toda la basca, al'eguia).

Norbaitec ekar litzaque honat bi galdera horic erdara originalean beçala euscarazco itzulpenean ere?

Ibarretchequi

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Dudarik ez, Josu eta besteok, ze izan ahal da gai edo aztergai interesantea ikustea nolakoa da edo dira traduktione horiek eta ikusi zenbateraino dira ulergarriak eta digeribleak tzat euskaldun normala izanik ere alphabetatua.

Dudarik ez' agertu date zeozer esaterako an Berria egunkaria, izanik ere beharbada modu lar bere kasakoan (modu berritarrean). Nik ezin dut deus apportatu nagoelarik hemen Canadan an Albarta provintzia.

Ea norbait animatzen den hortara. Ba dakit ere, nola esan bait dut lehenago, komeni litzateke salto egitea beste post berri batera baina oraino ez dut possible ikusten hori nire aldetik, beraz diskulpa nazazue.

Anonymous said...

Hona hemen bi galderac:

1. ¿Está usted de acuerdo en apoyar un proceso de final dialogado de la violencia si previamente ETA manifiesta de forma inequívoca su voluntad de poner fin a la violencia para siempre.
1. Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
2. ¿Está usted de acuerdo en que los partidos vascos sin exclusiones inicien un proceso de negociación para alcanzar un acuerdo democrático sobre el ejercicio del derecho a decidir del pueblo vasco y que dicho acuerdo sea sometido a referéndum antes de que finalice el año 2010?
2. Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?

JL

Anonymous said...

Nire ustez ecin da hobequi itzuli euskara batura.

Ongui dago.

JL

Anonymous said...

Erramun, zergatik ez dituzu blog berezi batean zure bidaietako kronikak denon dastamenerako idazten? Oraindik askatasunez bidaiatzeko aukerarik ez dugunok eskertuko dizugu zure eskura diren bazter eta lagun interesgarrien margoak jasotzea!!!
Hona adibide batzuk:

http://sustatu.com/1212658178

Erramun Gerrikagoitia said...

Eskertzekoa da Kristina zure animoak idatz dezadan buruz nire bidaiak eta bere enparauk. Eskerrak bai baina ez naiz aurkitzen astitsu hortarako. Gaur, osteguna 4, heldu naiz etxera Nafarroara baina laster batean, egun batzuk barru ba noa berriro Helladara han egoteko kin nire andrearen familia. Gero uda iragan ondoan ez dakit zer etorri ahal da.

Beraz ez dut hitz ematen deus, beharko du honek glogak egon ralentian edo puntu hilean.