Sunday, April 27, 2008

Orthographia monolithikoa ezta ere an gaztelania

Ikasi ahala inglesa gero-ta gehiago (gero eta gehiago) konturatu naiz ze inglesean ba dira hitzak eta hitzak, hainbat hitz, kasi ausartu naiteke esatera hitzik asko, dutenak orthographia variante bat baino gehiago, ez orthographia bakarra.

Halan noiz aurkitzen nintzen holako bategaz ditut pilatu eta orai nola daukat mordotxoa, ehundik gora, ekarten (derrigorrez ekartzen?, bestela ba dirudi porrokitzen da euskara) ditut hona guzion agergarri eta ikusgarri.

Hara zenbait hitz holakoak

accouter / accoutre

adz / adze

aegis / egis

aeon / eon

aerie / eyrie

aesthete / esthete

among / amongst

annex / annexe

afterwards / afterward

armor / armour

around / round

assegai / assagai

avocado / avocado pear

ax / axe

behavior / behaviour

Bern / Berne

blank check / blank cheque

Breathalyzer / Breathalyser

call centre / call center

cardsharp / cardshark

cellphone / cellular phone

cleaved / cleft

coccyges / coccyxes

councillor / councilor

cozy / cosy

creche / crèche

cross-section / cross section

denationalise / denationalize

dexterous / dextrous

draught / draft

endeavor / endeavour

judgment / judgement

farther / further

fiascos / fiascoes

fish / fishes (pluralean)

folk / folks

forbade / forbad

forward / forwards

fuelling / fueling

fulfilment / fulfillment

gauge / gage

geckoos (pl) / geckoes (pl)

gonorrhea / gonorrhoea

gram / gramme

granny / grannie

gray / grey

harbor / harbour

hemophilia / haemophilia

herring / herrings (pluralean biak)

hide-and-seek / hide-and-go-seek

houmus / humus

hyena / hyaena

koran / Qur’an

kidnaper / kidnapper

labeling / labelling

labur / labour

landward / landwards

leap / leapt

lighted / lit

liquorice / licorice

lit / lighted

maneuver / manoeuvre

marinate / marinade

marvel / marvell

meager / meagre

mileage / milage (milaia?, kilometraia)

mitten / mitt

naïve / naïve

nosy / nosey

odor / odour

offence / offense

parlour / parlor

pentihose / pentyhose

pickaxe / pickax

pics / pix (photoak, pl.)

pleaded / pled

plough / plow

practise / practice

primaeval / primeval

quarrel / quarrell

question tag / tag question

savanna / savannah

saviour / savior

scarfs / scarves (bufandea, pl.)

smelled / smelt

soy / soya

stank / stunk

suburb / burb

swollen / swelled

tour de force / (pl) tours de force

toward / towards

tramcar / tram

traveller / traveler

traveller’s cheque / traveler’s check

turn round / turn around

tyre / tire

UN / U.N. (United Nations)

veld / veldt

veranda / verandah

webcam / Webcam

whilst / while

yak / yack

youth hosteler / youth hosteller

Friday, April 25, 2008

Sequentialki eta ahalik logikoen informatu

Batzuetan berdin edo berdintsuak dira bi konzeptua hauek esatea eta informatzea zeren uste dute batzuk (askok?) esatean jasotzen da informationea eta hortaz askorentzat dira quasi synonymo bi hitzok -eta ondorioz konzeptuok- esan eta informatu. Baina evidenteki hori ez da holan.

Hori ekarri dit pensamentura irakurtzeak hau ondokoa. (Bizkaierazko egunkari virtual elektronikoa deitzen Bizkaie)

Nafarroako Euskerearen Legea 1986an onartu eta ordutik ez da aldaketarik egin atzora arte. Nafarroako Foru Erregimeneko Batzordeak atzo onartutakoaren arabera, Iruñerrian zabalduko da eremu mistoa. Holan, Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibar eremu erdaldunetik mistora pasauko dira.
Nahi baldin bada informatu eta ez soil esan, nahi baldin bada sequentialki informatu eta informatu ahalik logikoen gaberik neke alferrikorik irakurlea gan hobe date informatu honlan
Holan, eremu erdaldunetik mistora pasauko dira Aranguren, Galar, Beriain eta Elortzibar.
Irudi du ez da holakorik -informatzea effektivoki- ikasten universitatean; eta hau diot gabe ezagutu lar universitatea (inork balu esatekorik esan beza, mesedez, ze lehen ere sartu nintzen kin universitatea eta egin zuten agirika niri).

Monday, April 21, 2008

Ezintasun evidenteak

Baldin bazoaz paseoan farora hon Santa Katalina hon Lekeitio ikusiko duzu ze ari dira lanean, obratan, faroan eta han irakurtzen ahal duzu zeren obrak dira an karten offizial bat hon Euskal Gobernua edo Jaurlaritza. Zein dago, nola bait da normativoa eta ere legala offizialki, bilingueki bi hizkuntzatan, euskaraz goian lehenengo eta behean azpian bigarrengo gaztelaniaz.

Hara zer dio dezagun jakin zertarako dira lanok
  • Itsaketaren teknologian oinarritutako interpretazio gunea Santa Catalina (sic) itsasargian
  • Proyecto museístico dirección y ejecución del centro de interpretación basado en la tecnología de la navegación
Eusko Jaurlaritza, Gobierno Vasco


Iduri luke ezen traduktore professionalak hon gobernua sartu dute euskarazko textuan -Itsaketaren teknologian oinarritutako interpretazio gunea Santa Catalina itsasargian - soilik bigarren partea hon original erdarazkoa -centro de interpretación basado en la tecnología de la navegación- eta ez dute sartu lehenengo partea hon originala -Proyecto museístico dirección y ejecución- zeren ez zekiten nola traduzitu edo sartu. Baina edozelan ere dago euskarazko textua mutilaturik eta ez, nire ustez, intentione txarrez baizik gatik ezintasun evidentea (edo traduktoreena edo ere hizkuntzarena, euskara).

Horietxek dira realki eta irrefutableki -nork refutatuko ez da reala hau realitatea- gauregun euskararen?, euskaldunon? -edo bion, edo nehoren?- mentsak.

Saturday, April 12, 2008

Pensamentuari vueltaka. Gaztelugatxe

Ba nekien ze relationea zegoela artean monasterioa hon San Juan de la Peña, Hueska eta Donibane (Doniane) hon Gaztelugatxe (gaztelugatxa) ze gainera antzina denboretan hon Nafarroako Errege zaharrak, orai mila urte inguru, dependitzen zen Donibane Gaztelugatxekoa tik San Juan de la Peña non dago ehortzirik zenbait Errege Nafarroako, pagatzen zuela bere tributua Donibane Gaztelugatxekoak a San Juan de la Peña. Gainera parallelismo handia dago bi toponymoren artean izanik bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz baina signifikantza ia identikoaz.

Ari izan naiz gogoeta buruz zer signifikantza du gaztelugatxe toponymo hitzak eta dut ikusi erraz ezen lehenengo partea da gaztelu baina bigarrena hori hon gatxe egon naiz jakin gabe nola iterpretatu harik konturatu naiz ze hori gatxe hori da hatxe (hatxa, haitza). Orai ez dut dudarik dela Donibane Hatxeko edo berdin dena San Juan de la Peña gehiturik aurretik gaztelua zeren probableki -eta ez diot possibleki baizik probableki- egon zen han lehenago gaztelu bat non gero eraiki zen ermita hori, izango zela beharbada sasoi batean funzione biak batera, gaztelua eta ere aldi berean ermitea hon Donibane (Done Ibane edo Johane).

Hor, gatxe hortan dago fossilizaturik h letrea bilakatu zela, behintzat izkirioz, g, hatxe edo hatxa. Nola ere ikusi ahal da argiro an Elhorriaga zeinak ba ditu bere derivatu guziak: Elhorriaga, Elgorriaga (gogoratu Elgorriaga txokolatea jaten genduena txikitan) eta Elorriaga.

Doala kommentario honekin nire agurrik anaikorrena izenean hon San Juan de la Peña (Donibane Haitzeko) a bortuetako, mendi Pyreneetako neba-arrebak eta anaia-ahizpak.

Thursday, April 10, 2008

Idazleak ere ez dabiltza urrun aparte

Sarri dut kommentatu -gehiago kommentatu ezi kritikatu, behintzat nire pensamentuan- zelan redaktatzerakoan egin ahal redaktatu askoz hobeto ezi egiten dena. Gehienetan baina kommentariook izan dira buruz agertua prensan, prensa idatzian. Baina ez da makur hori agertzen soil prensan non redaktatu ohi dukete gabe pensatu gan irakurlea, redaktatzen duela redaktoreak jakinik zer du buruan baina planteatu gabe etorriko zaion eta zaikeon irakurlea' jakinik ze delako irakurle horrek ez daki -behintzat prinzipioz- zer skribituko du horrek redaktoreak, hortakoxe irakutzen da izan ere beti.

Delako makur hau ezen skribitzea hartu gabe kontuan irakurlea agertzen da ez soil prensan ezpada ze baita idazleetan. Esaterako gaur (Gara, eguena 10 apirila 2008, iritzia or 16) skribitzen du hak andere Laura Mintegik artikulua titulatzen

Erromak ez die traidoreei ordaintzen

Hak Laura Mintegik nola beste idazle askoz ez du (edo behintzat duke) pensatu eta bere titulua reirakurri ondorioztatzeko ze da informativoago eta tzat irakurlea errazago hontara hori titulua

Erromak ez die ordaintzen traidoreei

Nork esan ahal du ze lehenengo textua -originala- da errazago eta informativoago ezi bigarrena? Zein euskalduni egin ahal zaio arrotz bigarren aukerea? Horregatio, lehenengo bai, garbi. Mintza bedi hala uste ez duena.

Wednesday, April 09, 2008

Lar urrun elkarren ganik

Skribitzen dute (Gara, iritzia, eguztena 9 apirila 2008) hauxe titularra
    • Irango auziak energia nuklearrari buruzko benetako eztabaida baldintzatzen du
eta da hori titularra lar indigeriblea edozein euskaldunentzat, noiz izan ahal da digeribleago holan edo honelatsu
    • Irango auziak baldintzatzen du energia nuklearrari buruzko benetako eztabaida
Hor, dudarik ez dago ze mezua da Irango auziak baldintzatzen du eta gero -nahi bada- zer baldintzatzen du.

Nork, zein euskaldunek ez ote du hartzen normalagotzat bigarren aukera hori? Jaten eman beharra dago tentuz eta digeribleki, bestela muzin egiten zaio jaki delako horri. Munta handiko problemea tzat gagozenak euskararen alde. Urak behar du, korritzeko, biderik onenak erosoenak.

Saturday, April 05, 2008

Verbua hautsi gabe, hobeto?

Ikusten dugu (Gara, lehen orrialdea, zapatua 5 apirila 2008) ondo titular hau zein ulertzeko problemarik ez dago inon. Eta orduan pensa lezake baten batek zertan kommentatu delako hori titurra? Ba, preseski agertzeko eta nabarmen jartzeko nahi dudana agertu eta nabarmendu ezen ez da ona tzat edozein irakurle jartzea distanziaturik lar noiz agertzen da verbu komposatu bat, batean -punta batean- verbu auxiliarra eta bestean -beste puntan- verbu prinzipala.

Hara titularra,
  • NBEren ustez, Parisek ez ditu gutxiengoen eskubideak bermatzen
Hor phrase hortan ez dago dudarik ze verbua da ez ditu bermatzen non auxiliarra da batetik ez ditu eta bestetik verbu prinzipala da bermatzen. Da, bada, unitate konzeptual bat eta nahiz-eta hemen ez dagoz sobera distante, uste dut, mintzaturik generalean eta generalki, ez da ona, prinzipioz, ezer sartzea tartean. Halan ba ulergarriago litzateke hontara gabe eten unitate konzeptual hori:
  • NBEren ustez, Parisek ez ditu bermatzen gutxiengoen eskubideak
Hori da nik uste darodana, inork ikusten al du gorabehera hori tik beste prespektiva differente bat?

Friday, April 04, 2008

Izan on ala txar da harrigarri, niretzat arras harrigarri

Esan ohi da, eta niretzat arrazoiz, ze behar da ikasi elkarren ganik baina atxikirik norbera norbere baitan gabe diluitu bestearen gan. Halan hizkuntzak ere ba dukete edo dute ikastekorik ganik elkar (elkarren ganik) gabe mimetismo apersonal porrokagarria eta ezabagarria. Halan harritu naiz noiz irakurri dut ondokoa, buruz presentationea hon liburua hon arkepizkopu Desmond Tutu hon Cape Town (Kabo Hiria) titulatzen Desmond Tutu, rabble-rouser for peace ganik John Allen -ISBN 184413571-

This event is free and open to the public, but does require an RSVP.

eta nola ez nekien zer da hori RSVP hori joan naiz hiztegira eta ganik Oxford advanced learner's Dictionary 2005 dut ikusi dela

RSVP (also R. S. V. P.)

(written on invitations) pleasy reply (from French ' répondez s'il vous plaît')

Ez dut ikusten ahal holatsukorik esaterako an euskarazko textu batean ezen esateko "erantzun mesedez" ipintzen da "RSVP".

Ez dut esaten honekin ze behar genduke guk ere hasi erabiltzen holakorik edo holatsukorik baizik ze beste hizkuntza batzuetan -esaterako an inglesa- bai da erabiltzen nasai asko gabe skrupulurik hon "erdalkeriak"; euskara katharo batek -an orthographia, lexikoa, syntaxia, konkordanzia, morphologia, verbua, ...- gaitu hondatzen zeharo euskaldunok eta ere euskara bera. Ba dugu ikastekorik alde dynamismo egiazkoa an euskara' dagian funziona euskarak azkar eta ere fite artean gu euskaldunak.

Tuesday, April 01, 2008

Sequenzia konzeptuala, sequenzia informativoa

Titulu honen pean "Turkian agintzen duen alderdia jomugan" hasten da honela lehenengo phrasea (Gara, lehen orrialdea, martitzena 1 apirila 2008)
  • Turkiako Auzitegi Konstituzionalak Gobernuan dagoen alderdia legez kanpo uzteko eskaerari bide ematea erabaki zuen atzo.
Ez dut uste hori phrasea ulertzeko kapaz inor dagoen, behintzat lehenengo irakurraldian, izan dadin irakurle trebe edo ez. Esan lehenengo ez dakienarentzat ze hori hon "legez kanpo uztea" dela "illegalizatu", purismo lexikala (made by Sarasola, nik uste).

Iduri du ze ez dago artean professinalak hon informationea konzeptua hon informatu kin sequenzia konzeptuala edo sequenzia informativoa. Iduri du ze berdintsu da informatzea zirriborrotsu eta trumilka zirimolaka. Zer litzateke, esaterako, artean beste possibilitate batzuk egin balitz redaktatu honela yago informativoki eta ere yago konzeptualki, yago sequenzialki.
  • Turkiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki zuen atzo bide ematea eskariari hon illegalizatu Gobernuan dagoen alderdia.
Ez ahal da askoz, baina askoz digeribleago hau informationea? Zer atxakiatu ahal da kontra hori? Razionalki, behintzat razionalki, guzia du bere alde.