Adi egonez gero aisa da ikustea eta detektatzea zelan euskaraz verbu auxiliarreko flexionetan ez dira beti sartzen sartu behar liratekeen komponente edo variable guziak, esaterako askotan falta ohi da -askotan, esan nahi bait da sarri edo ez beti, usu- objektu pluralaren markea. Esan beharrean sagarrak saldu ditut esan ohi da -bai, ohi- sagarrak saldu dut. Halan adi egonez gero esan dudan lez televiosonean noiz berba egiten dute herritarrek ikusi ohi da hori phenomenoa, zein phenomenoa hedatzen da sozietateko kapa differenteak.
Halan gaur, esaterako, noiz berba egin du hak sukaldari Martin Berasategi explikatuz ez zela joango Donostiatik Kataluiniara bizitzen esan du -ikus televisioneko videoa- "hemen bizi naiz, hemen daukat lagun handiak".
Izan ala ez "inkorrektua" (?), holakoetan, ematen da informatione kantitate berdina batean zein bestean, [daukat lagun handiak, dauzkat lagun handiak; jan dut sagarrak, jan ditut sagarrak], informationerik ez da galtzen eta da laburrago eta errezago, horixe gatik erabili ohi da gainera. Zergatik "konkordatu behar da derrigorrez eta obligatorioki", noiz realitatean euskaldunok ez dugu beti konkordatzen flexione verbala? Realitatea ez da monolithikoa (mono + litho, harri + bakar) baizik variablea eta variatua, da gure realitatea hon euskara' poliedrikoa, ari delarik euskara evolutionatzen direktione jakin baterantz' rantz modu erosoagoa eta bizkorragoa emititzeko informationea.
Ez al dute eman behar akademikoek -Akademiak- realitateari -realitate kambianteari- bere leku behar duena eta rekonozimendua? Zergatik ez? Euskarak eta euskaldunok eskertzen luke.
3 comments:
Agur eta ohore, Erramun. Nahi nuke entzun zure arrapostua honako galdera honi: zinez erraiten ahal da lapurtera klasikoan horrelakoak erabili dituztela gure maisu handiek? Ez al da gogora egun kokordantzia horren haustea?
Nahi nuke erantzun galdetzen duzunari baina nahiago nuke egingo bazenu niri (bazenit) galderea edo galderak berriz ze ondo ez dut ulertu zuk galdetua. Batetik uste dut egin duzula (dituzula) oker makhanographiko bi izkiriatzean gogora ordez gogorra eta kokordantzia ordez konkordantzia. Mesedez izkiriatu berriz galderea edo galderak -edo nahi duzun beste galdera- eta erantzungo dut zuri (dizut) gustura edo beste edozeini. Ez adiorik.
Hona ekarri nahi dut gaur aipua harturik tik bloga EtnoMet - EtnoAroa (http://etnomet.blogspot.com/) hon Kepa Diegez non agertzen da artikulua hon meteorologo Pello Zabala titulatzen Kukua Arantzazun, zeren hor agertzen da phrase bat zeinetan verbua dago gabe konkordantzia hon objektu plurala. Hara artikulua:
Kukua Arantzazun
Bidaiaz nekaturiko kukua hemen dugu, haize ufaden artean kukuka. Gauez eta bakarka etortzen omen dira kukuok hegoalde beheko horietatik. Nekearen ahulez edo, kuku Sol-Mi ohikoaren ordez, gaur goizeko honek Sol-Fa kantetan dau. Tonu bakar baten 'koxka' besterik ezin du oraingoz: entsegu gehiagoz, eta haize gurea, itsasaldekoa hasten denean, orduan ja tonu eta erdiko koska naturalagoa (Sol-Mi) abestuko du, ziur. Txanponik ba ote nuen galdetuko duzue: ez ba! Inoiz ez nau harrapatu txanponegaz, baina faltau be ez zait faltau txanponik. Gaur, etxeko giltzak besterik ez nuen patrikan: etxea zaintzeko lana hartu beharko dut nirekin, kukuka.
Pello Zabala
Post a Comment