Esango nuque ze hainbat euscaldunec uste du ze orain ez daucagu jada zorionez euscaraz purismoric (lexical, orthographico, syntactico, ...). Baina nic uste daroat ze daucagu purismo handia, itogarria euscaraz orain ere, zeinac impeditzen du urreratzea hainbat euscaldun ki euscarazco textuac.
Halan, exemplugarri ikusi dut nola (an Nabarraldi revistea, 189 numeroa maiatza 2024, 3 or) dago propagandea on lortzeco bequea on Iñaki Aginaga Beristain. Non escaintzen da
ZUZKIDURA 3.000 €
Ezin dut nic imaginatu zer den zuzkidura hori, nahizta bai ezagutzen ditudan horren irudico beste esateraco hitz hauec
tolesdura
aviadura
elikadura
harridura
samindura
...
baina ez harturic usainic ere zer da edo date zuzkidura joan naiz ki Elhuyar hizteguia non nauen informatzen dela
susministro
abastecimiento
aprovisionamento
informatione horrequin baina gueratzen naizela asqui dudan murguildua consultatu dut ere ondio "zuzkidura en castellano" non dakarren dela
dotación
suministro
avitualllamiento
abasto
Guztiarequin ere baina -Elhuyar eta emparaua- galdetzen dut esperoan baten baten laguntzea:
Nondic othe da derivatzen "zuzkidura" hitz denganino hori?
7 comments:
Erramun jauna,
Jakiteko duzu gaur egun "zuzkidura" hitza erabili ohi dela administrazioko hizkeran edo mordoilloan nagusiki eta ardurenean gaztelerazkoo "dotación" esateko, nola "kaudimena" erabiltzen baita "solvencia" esateko (holako hitzak dozenaka dituzu gure admnistrazioko dokumentuetan).
Nik neuk hastio dut hitza, baina ematen du altzairuzko erroak bota dituela gure itzultzaile jendearen artean eta oldar gaitzean heldu dela bertan geratzeko.
Konsidera ezazu nola liztor edo erlamino gogaikarri bat inguruka dabilkizuna bakea hausten baina jaramonik egiten ez badiozu aspertua aldenduko dena zugandik beste belarri abegitsuago edo otxanago batzuk xixtatzera.
Zerbitzari.
Diozuna, Zerbitzari, da lexico inventatuaren seinale edo aguerpen bat. Diozuna holan date -eraguinez purismo lexicala- an euscal administratione mundua baina ez da euscaldunon arteco verbea edo hitza.
Nic, Zerbitzari, zuzkidura hitza comparatu dut -nahiric interpretatu eta jaquin zer duen significatzen- kin beste hitz hauec:
tolesdura, aviadura, elikadura, harridura, samindura, ...
¿Zein errotan egon liteke basatua: zuztkidura? Ala behar dugu sinhetsi tampaz nola dogma religiosoa? Lagundu ahal baduzu, lagundu mesedez.
Erramun jauna,
Galdetzen duzu nondik heldu den "zuzkidura" hitza. Erantzuna aisa aurkitzen ahal duzu Orotariko Hiztegian, non hauxe dioen "zuzkitu" aditzari buruz:
zuzkitu.
(Lar Dv A; VocCB 428, H (G)).
"Proveer" Lar. "Abastar, proveer de todo lo necesario" Ib. "Avituallar, ornitu, zuzkitu janedariz " Ib. "Adinerarse, hacerse rico de dineros, [...] diruz bete, zuzkitu " Ib. "(Estar bien) aforrado, bien proveido y rico, ondo ornitua, zuzkitua egotea " Ib. " Ianedariz, soñekoz, diruz ondo zuzkitu gaituzte " H. " Iakintasunez, zuhurtasunez, etc. zuzkitua " Ib.
Bertsu-alde luzeak bazituen gogoz ikasteko antzerkilari bakotxak; jauntziak bere gostuz behar zituen zuzkitu. Lf ( in Casve SGrazi 9 ).
"Atochar, llenar de atocha, esparto, esparzuz bete, zuzkitu " Lar.
Zuzkidura, noski, zuzkitu aditzetik dator, baina zuzkitu aditza, agidanez, sortzezko makula, tona edo bekatuaz jaiotako haurra dugu, ezen bere lehen aipamena Larramendiren izenari lotua ageri zaigu. Eta Larramendiren asmakeria itxuragabeen berri dakienak zazpi itzuli emango dizkio bere mihiari ausartu aurretik segurtatzera harengandik heldutako hitz bat jatorra dela eta ez asmatua.
Zerbitzari.
Diozunatic, Zerbitzari, ulertzen dut ze zuzkitu eta ornitu hitzac dira synonymoac edo oso antzecoac.
Beraz, ipini beharrean (hor beca hortan)
zuzkidura 3.000 €
hobe zuqueen mesedez gu euscaldunoc ipini izan balute
ornidura 3.000 €
Nic, eta edozeinec, gutiago hobeto ulertzen dugu zuzkidura ze ornidura.
Diozunetic, ...
...hobe zuqueten ...
Nik uste argiago zatekeela ipini izan balute "dotazioa", baina hitz garden hori --euskal burokrata guztien mingainetan benetan dantzatzen den bakarra-- tabu bide da.
Zerbitzari.
Antza, Zerbitzari, zuzen mintzo haiz. Zoritxarrez baina? Entzun nahi ez duenari baina esatea zeozer duc sarri alferric baina baita halere esan beharrecoa.
Noraino, zeintzuec ganaino heltzen dituzquec hauec gure reflexioneac?
Post a Comment