Tuesday, May 07, 2024

Lehendabizicotic zentratzen litzaque iracurlea

 Gaurco Berria eguncarico lehen noticia da hau 

Hamasek Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena onartu d

baina nago ni neure baithan ze mesedez iracurlea hobe litzaque beste honela hori informationea

Hamasek onartu du ...


¿Ez al da mass mediaco zereguina informatzea iracurlea zalhe, fite, ongui, ziurqui, ...?

5 comments:

Erramun Guerricagoitia said...

Lagun batec deust commentatu ze baietz ulertzen da hobeto hori titularra baldin hasi izan balitz
Hamasek onartu du ...
ezen, ez nola dagoen realitatean an Berria, nola
Hamasek Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena onartu du

Baina nola nic diodana ez dela normea. Halan bada, auquerea prensan aguertua da ontzat ematecoa.

Anonymous said...

Proposatzen duzu esaldi honen ordez:

"Hamasek Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena onartu du"

beste hau idaztea:

"Hamasek onartu du Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena".

Konponbide horrek arazo berri bat sortzen du, ordea, gure tradizio sintaktiko bikoitzaren dikotomiatik heldu dena (Iparralde/Hegoalde, edo, nahiago baduzu, Sortalde/Sartalde). Labur azalduko dut.

Hegoaldetarren ohiko erabileran, ahozkoan nola idatzian, aditzaren aurrean doana maiz hartzen da galdegaitzat:

Nork onartu du su-eten proposamena? > "Hamasek onartu du su-etena"

Iparraldean, aldiz, aditzarekiko posizioak ez du baitezpada determinatzen esanahia, halako maneraz non Iparraldeko tradizioan posible ezeze usaiako ere baden antolamendu hau:

Zer egin du Hamasek? > "Hamasek onartu du su-etena"

Erabilera edo ohidura sintaktiko bi horiek (Iparraldekoak eta Hegoaldekoak) elkarrekin talka egiten dute, inkonpatibleak dira, eta irakurleak ez badaki aldi bakoitzean zein paradigmatan kokatu behar duen bere burua esaldia xuxen dekodetzeko, zure proposamenari adiera bat edo beste bat eman diezaioke: 1) Hamasek onartu du baina enparauek ez dute onartu vs. 2) Hamasek egin duena izan da onartzea...

Ataka hori arazo gogor bat da euskal sintaxian, baina bakan edo inoiz ez da aipatzen, ez baita harrigarri jakinik zeinen abila den euskal intelligentsia linguistikoa ezikusi egiteko aflijitzen gaituzten gaitz handienei.

Arazo hori konpontzeko, Rubio jaunak proposatzen du tilde desgaldegaigarri batez markatzea Iparraldeko erabilera, eta, zure adibidera itzuliz, honela izkribatzea:

"Hamasek onartu du' Egiptoren eta Qatarren su-eten proposamena."

zeinarekin abisatzen zaio irakurleari "Hamasek" hitza, esaldi horretan, ez dela galdegaia.

Ikusten duzunez, Erramun, gutxien uste den tokian konponbide bati arazo berri batek darraio.

Patu tristea gurea, alafedea.

Zerbitzari.

Erramun Guerricagoitia said...

Iracurri izan dut orain etxean an ordenadorea (ez nola lehen ggoizean cafeterian eta an telephonoa) berriro diozuna Zerbitzari. Contuzago eta tentuzago. Esquerrac zatio zure apportationea. Nahi dut nabarmendu bi gauza diozunac.

Batetic
Ataka hori arazo gogor bat da euskal sintaxian, baina bakan edo inoiz ez da aipatzen, ez baita harrigarri jakinik zeinen abila den euskal intelligentsia linguistikoa ezikusi egiteko aflijitzen gaituzten gaitz handienei
Diozun arazo gogor hori heltzen da beharba izatera ere problema asqui handixcoa.

bestetic
Ikusten duzunez, Erramun, gutxien uste den tokian konponbide bati arazo berri batek darraio.

Ea guztion artean aurquitzen dugun soluzioa ki arazo edo problema horri.

Jesus Rubio said...

Honetaz, ikus mesedez nire blog-sarrera hau.

Erramun Guerricagoitia said...

Esquerrac J. Rubio.