Friday, May 24, 2024

Gueu gueure caltez

Dugu iracurtzen an Gara ondoco titularra 

(https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-05-24/hemeroteca_articles/txinako-hegazkin-eta-itsasontzi-militarrek-taiwan-inguratu-dute)

Txinako hegazkin eta itsasontzi militarrek Taiwan inguratu dute 


Jaquinic ze titular hori dago ezarria an mass media, dugu hobetzen hori informationea holan  

Txinako hegazkin eta etsasontzi militarrek inguratu dute Taiwan  

 

Ari gara nabarmenqui gueu guere caltez, ¿ala ez?

8 comments:

Anonymous said...

Aurreko egun batean aipatutako arazora izultzen gaitu berriro ere zure egungo proposamenak:

Baldin idazten baduzu:

"Txinako hegazkin eta itsasontzi militarrek inguratu dute Taiwan"

Hegoaldeko irakurle gutiz gehienek hau ulertuko dute:

"Txinako hegazkin eta itsasontzi militarrek [eta ez beste ezein erresumatakoek] inguratu dute Taiwan".

Esan nahi baita, "Txinako hegazki eta itsasontzi militarrek" sintagma galdegai bezala irakurriko dute, eta gaizki dekodetuko dute zure esaldia.

Hori hala da, ez dago harat-hunatik.

Zerbait egin behar da arazo hori konpontzeko, baina ez dut uste egiten ari denik.

Zerbitzari.

Erramun Guerricagoitia said...

Ea ba compontzeco diozun hori arazoa (zein ez bedi heldu izatera problema) beharco da ipini martxan hortaz daquitenac zeintzuen artean ni ez naizen aurquitzen.

Nic hori diozun arazoa ez nequien zegoenic ere baina zuc diozu ze ez duela harat-hunatik.

Nic uste darodana da ze baldin iracur baleza edozein iracurlec hau
"Txinako hegazkin eta itsasontzi militarrek inguratu dute Taiwan"
ulertzen luquela ze Txinac duela inguratu Taiwan kin bere recurso militarrac sartu gabe ea izan den soil Txina inguratze hortan edo izan dituen laguntzaile statuquide guehiago. Hori da nire ustea baina ezin dut discutitu zuc diozuna zeren ez daquit lar gain thematica hori.

Anonymous said...

Hartu esaldi horren pareko beste bat, laburragoa:

"Txinak erabaki du Taiwani jazartzea"

Onartuko dozu esaldi horrek bi irakurkera/ulerkera dituela euskeraz:

1) Txinak du erabaki Taiwani jazartzea, hots, Txinak bai eta beste inork ez. ("Nork erabaki du Taiwani jazartzea?" galderaren erantzuna)
2) Txinak erabaki bat hartu du, eta erabaki hori izan da Taiwani jazartzea ("Zer erabaki du Txinak?" galderaren erantzuna).

Ez dot sinisten ez duzula ikusten hor badala arazo bat, eta ez nolanahikoa, gure hizkuntza anbiguidaderik gabeko tresna sintaktiko eraginkor, zehatz eta indartsu bat bihurtzeari begira.

Zerbitzari.

Erramun Guerricagoitia said...

Diozun phrase hontan
"Txinak erabaki du Taiwani jazartzea"
nic ulertzen dut (kin daucadan neure ulertzeco nivel personala) hor ipintzen duena soil.

Ulertzen ditut zuc, Zerbitzari, aiphatu bi auquerac ezen 1) attacantea dela Txina eta baita 2) Txinac eguiteco attaque hori hartu duela erabaki bat.

Baina bai, supposa daique ere edozeinec hortaco Txina zegoela esan daigun betheric imperialismoz. Baina hori litzateque claruqui suppositione personal bat soilic, ez dathorrena textuan nahizta izan ahal da eguia biribil garbia.

Gaineratzen dut ze casualitatez gaur an Jesus Rubioren bloga dagoena egon ahal da relationatua kin guc hemen darabilgun cuestionea. Iracur zazu nahi bazendu zeren uste dut duzula iracurrico gustura eta duzula ikusico eta confirmatuco dagoen ala ez -dioena Rubioc- relationatua kin guc darabilgun asuntua.

Anonymous said...

Irakurri dut Rubio jaunak gai honetaz esateko daukana eta iruditu zaik maisuki biltzen duela bere blog ezinago aberatsean hizpide dugun arazoaren gainean esan daitekeen guztia.

Hasteko, onartzen du arazoaren existentzia --puntu bat zeinetara badirudien zu oraindik ez zarela iritsi--, eta oin harturik Juan Garzia eta beste zenbaiten gogoeta eta proposamenetan, gomendatzen du tilde batez markatzea berak foku neutroak edo galdegai postverbalak deitzen dituen horiei sarrera ematen dieten aditzak.

Rubio jaunak gai honi buruz dakarren hausnarketa hain da abarra, ugaria eta trinkoa non denbora bat beharko dudan bere ekarri guztia metabolizatzeko, baina funtsean esango nuke ulertu beharrekoa ulertu diodala, eta akort naizela haren diagnostikoarekin.

Diferi nezake, beharbada, arazoa konpontzeko Rubiok proposatzen duen konponbide ortotipografikoarekin, zeren nik ere, Garziak bezala, nahiago baitut apostrofoaren soluzioa aditz gaineko tildea baino. Baina hori txikikeria zirkustantzial bat baino ez da, aisa gaindi daitekeena borondate pitta batekin. Garrantzistua arazoa bera da, eta, oroz gain, aldez edo moldez konponbide argi, sinple eta konsensuatu bat emateko dagoen premia gorria.

Zerbitzari.

Erramun Guerricagoitia said...

Zerbitzari

Hastearequin esan zuri esquerrac igorri duzun "peredicu" on, txalogarri eta niretzat gaitz horren gatic.

Ikusten da arguiro ze analyzatzeco nivela zu gan eta ni gan direla niveloc total differenteac. Ni, lotsatu gabe, baina heltzen naiz neure heinera, kito. Nic ez dut -aithortzen dut- formationeric eguiteco "peredicuac" nola zureac eta ezta seguitzeco errazqui dioena J. Rubioc.
Viva zuec bioc concretuqui eta ere guztioc (ni ere tartean naizela guzti horietan).

Anonymous said...

Zeure burua premiagabe mendratuz horren bidegabeki apalesten dozun zure hein zorrotz bezain kritiko horretara iritsi balitez asko, ez da dudarik beste oilar batek joko ligukela kurkurruku euskal sintaxiaren oilatoki landerrean.

Zerbitzari.

Erramun Guerricagoitia said...

Ez dut nic neure burua mespresatzen Zerbitzari baina ba daquit ze segun zeinequin comparatuz an hain delaco arloa ba direla dutenac nic baino maila eta nivel goragocoa batzuc eta baita bestetzuc dutenac ere nivel apalagoa ze nic.

Ni pozic nago eta batez be conventzituric kin eguin daroadan lana.