Lagun batec igorri daut Materre-n doctrinea digitalizatua berac interneten aurquitua zeren bazequien ni ari nintzela iracurtzen facsimiletic edo berdin dena versione fotocopiatutic.
Halan ikusten dut an versione digitalizatua dudala iracurri ahal hauxe
edo P. Axularren approbationea
Edozeinec ikusi ahal du errazqui ze comparaturic goico textuan, digitalizatua, eta originala dagoena nic transcribatua facsimiletic ezen goicoa auquerea ez dela Materreren textu publicatu zena 1623 urthean publicatu.
Textu digitalizatuoc behar luquete izan escura ez daucatenentzat orduco libururic edo nahi ez dutenentzat iracurri facsimilic zeren bethi da nekezago beguientzat. Baina zergatic eguiten dira hor trampac? non batetic ipintzen da "othoitz" eta ez "otoitz" bide emanez iracurleari pensatzera ezen ari dela iracurtzen textu originala Materrena. Transcriptione honec du aguertzen gure phobiac, gure phobia orthographicoac. Gauza bat da egungo izan litequeen orthographia eta besteric ematea orduco textuoc trampeaturic, camuflaturic.
Beguira non eguin dituzten disfuntione -amarru- orthographicoac doazelaric horiec hitzoc azpimarraturic.
edo P. Axularrena
Hemen doa lehenengo hitz originala zethorrena liburuan 1623an eta guero parenthesis barruan hitzaren versione camuflatua.
hunec (hunek),
lehenbicicoan (lehenbizikoan),
ibenucen (ibenuzen) [nic ez daquit zer izan litequeen],
guiristinoac (giristinoak),
iaquin (iakin),
doctrina (doktrina),
declaracino (deklarazino),
galdeguinez (galdeginez),
eguina (egina),
eçarten (ezarten),
debocinozco (debozinozko),
oracino (orazino),
batçuc (batzuk),
demboretan (denboretan),
eguin (egin),
direnac (direnak),
ikussi (ikusi),
Bayonaco (Bayonako),
vicario (bikario),
generalean (jeneralean),
christiana (kristiana),
Materrac (Materrak),
eguina (egina),
contraco (kontrako),
gauçatic (gauzatik),
aitcitic (aitzitik),
delaric (delarik),
ongui (ongi),
esquiribatua (eskiribatua),
escuetan (eskuetan),
eguina (egina).
Othe da eguitea honaco cambioac zilegui, zenbat zilegui, zenbateraino zelegui? Norbaitec erran eta argudia dezaque tira, hobe hori ezi ezerez.
Baina non dira arrazoiac edo mesedeac hola jocatzeco? Ez al dago hor berbaric lar azpimarraturic, "transformaturic" ezein motivoric gabe?
Halan ikusten dut an versione digitalizatua dudala iracurri ahal hauxe
"LIBURU HUNEK HIRUR PARTE DITUedo P. Axularren approbationea
Lehenbizikoan ibenuzen da Giristinoak iakin behar duen Doktrina deklarazino gabe.
Bigarrenean Doktrina haren deklarazinoa galdeginez eta ihardetsiz egina.
Hirurgarrenean ezarten dira debozinozko othoitz eta Orazino batzuk bere denboretan egin eta erran behar direnak."
baina nire versione facsimilecoan (Labayru, 2008, ISBN 978-84-86833-32-9) dathor zathi hori honelaxeEXAMINAZALEEN APROBAZINOAIkusi dut Bayonako Iaun Bikario Jeneralaren manuz Dotrina Kristiana daritzan liburu bat Aita Materrak egina, eta edireiten dut ez tuela deus ere gure Fede sainduaren kontrako gauzatik: Aitzitik dela obra bat ttipia delarik handia, hitz gutiz añhitz erraiten duena, ongi eskiribatua, eta merexi duena ibil dadin iendartean, eta guztien eskuetan. Saran egina Abendoraen lehenean, milla seietan ehun eta hamesei garren urthean.P. de Axular
"LiBURU HUNEC HIRUR PARTE DITULehenbicicoan ibenucen da Guiristinoac iaquin behar duen Doctrina deklarazino gabe.Bigarrenean Doctrina haren declaracinoa galdeguinez eta ihardetsiz eguina.Hirurgarrenean eçarten dira debocinozco othoitz eta Oracino batçuk bere demboretan eguin eta erran behar direnac."
edo P. Axularren approbationea
EXAMINAÇALEEN APPROBACINOAIkussi dut Bayonako Iaun Vicario Generalaren manuz Dotrina Christiana daritçan liburu bat Aita Materrac eguina, eta edireiten dut ez tuela deus ere gure Fede sainduaren contraco gauçatic: Aitcitic dela obra bat ttipia delaric handia, hitz gutiz añhitz erraiten duena, ongui esquiribatua, eta merexi duena ibil dadin iendartean, eta guztien escuetan. Saran eguina Abendoraen lehenean, milla seietan ehun eta hamesei garren urthean.P. de Axular
Edozeinec ikusi ahal du errazqui ze comparaturic goico textuan, digitalizatua, eta originala dagoena nic transcribatua facsimiletic ezen goicoa auquerea ez dela Materreren textu publicatu zena 1623 urthean publicatu.
Textu digitalizatuoc behar luquete izan escura ez daucatenentzat orduco libururic edo nahi ez dutenentzat iracurri facsimilic zeren bethi da nekezago beguientzat. Baina zergatic eguiten dira hor trampac? non batetic ipintzen da "othoitz" eta ez "otoitz" bide emanez iracurleari pensatzera ezen ari dela iracurtzen textu originala Materrena. Transcriptione honec du aguertzen gure phobiac, gure phobia orthographicoac. Gauza bat da egungo izan litequeen orthographia eta besteric ematea orduco textuoc trampeaturic, camuflaturic.
Beguira non eguin dituzten disfuntione -amarru- orthographicoac doazelaric horiec hitzoc azpimarraturic.
"LiBURU HUNEC HIRUR PARTE DITULehenbicicoan ibenucen da Guiristinoac iaquin behar duen Doctrina deklaracino gabe.Bigarrenean Doctrina haren declaracinoa galdeguinez eta ihardetsiz eguina.Hirurgarrenean eçarten dira debocinozco othoitz eta Oracino batçuk bere demboretan eguin eta erran behar direnac."
edo P. Axularrena
EXAMINAÇALEEN APPROBACINOAIkussi dut Bayonaco Iaun Vicario Generalaren manuz Dotrina Christiana daritçan liburu bat Aita Materrac eguina, eta edireiten dut ez tuela deus ere gure Fede sainduaren contraco gauçatic: Aitcitic dela obra bat ttipia delaric handia, hitz gutiz añhitz erraiten duena, ongui esquiribatua, eta merexi duena ibil dadin iendartean, eta guztien escuetan. Saran eguina Abendoraen lehenean, milla seietan ehun eta hamesei garren urthean.P. de Axular
Hemen doa lehenengo hitz originala zethorrena liburuan 1623an eta guero parenthesis barruan hitzaren versione camuflatua.
hunec (hunek),
lehenbicicoan (lehenbizikoan),
ibenucen (ibenuzen) [nic ez daquit zer izan litequeen],
guiristinoac (giristinoak),
iaquin (iakin),
doctrina (doktrina),
declaracino (deklarazino),
galdeguinez (galdeginez),
eguina (egina),
eçarten (ezarten),
debocinozco (debozinozko),
oracino (orazino),
batçuc (batzuk),
demboretan (denboretan),
eguin (egin),
direnac (direnak),
ikussi (ikusi),
Bayonaco (Bayonako),
vicario (bikario),
generalean (jeneralean),
christiana (kristiana),
Materrac (Materrak),
eguina (egina),
contraco (kontrako),
gauçatic (gauzatik),
aitcitic (aitzitik),
delaric (delarik),
ongui (ongi),
esquiribatua (eskiribatua),
escuetan (eskuetan),
eguina (egina).
Othe da eguitea honaco cambioac zilegui, zenbat zilegui, zenbateraino zelegui? Norbaitec erran eta argudia dezaque tira, hobe hori ezi ezerez.
Baina non dira arrazoiac edo mesedeac hola jocatzeco? Ez al dago hor berbaric lar azpimarraturic, "transformaturic" ezein motivoric gabe?
8 comments:
IBENUCEN horrec IBENITCEN behar du, hau da, IBENCEN edota IBENTEN:
IBENI, IBEN, IBENCEN/IBENTEN (du):
establecer, poner, implantar, colocar
Materrec NAFFARRERAz idatzi çuen. Orthographia aldaqueta hori dathor gendea confunditzera EUSKARA BATUA imposatu nahiaz.
GORA NAFFARRERA!
Bai, gueroago ohartu nintzen zer izan behar zuen horrec ibenucen horrec zeren (esateraco an 291 or non orai noa) dut iracurtzen "..., çure gomendioan ibencen dut orai eta bethiere neure bicia, eta dudan guztia".
Delaco "ibenucen" hori sarreracoa nola consideratu behar da errore typographicoa gaberic ezein duda nic pasatuco nuque an transcriptione digitalizatua' nola "ibencen", hala jartzen litzatequeela,
"Lehenbicicoan ibencen da Guiristinoac iaquin behar duen Doctrina declaraciono gabe"
zeren pasarte hori berhori scrupulosoqui hartuz da beste hauxe
"LEhenbicicoan (sic) ibenucen (sic) da Guiristinoac iaquin behar duen Doctrina declaracionp (sic) gabe".
edo ere, exemplugarri baina noiz Materre mintzo da euscaldunari esanez ez dela euscalduna "(Euscal-herrico ez naicelaric)"
"..., baldin Euscaraz mençatcero (sic)ardietsi dudan talentua eta iaquina ..."
behar da transcribatu
"..., baldin Euscaraz minçatceco (sic)ardietsi dudan talentua eta iaquina ..." honela
Erramun jauna,
Iduri zaut txit muntakoa eta gogoan erabiltzekoa dela mezu hunetan egiten duzun salaketa. Gauzari ikuspegi zientifikotik begiraturik, ageri da ez dela zilegi autore zaharren izkribamoldea egungo eredura kanbiatzea irakurleari kanbiantza horretaz deus advertimentu eta oharrik egin gabe, ezen hala jokatzea da ez bakarrik irakurlea tronpatzea bainan orobat egilea itsuski traditzea, eta finean euskal idazleez dukegun perzepzionea arrunt kutsatzea eskual literaturaren bilakaera historikoaren gaineko okerreko irudi batekin.
Norbaitek erran lezake ezen egungo irakurleari testu zaharrak hurbilago eta ulergarriago egiteagatik hartu dutela Armiarma sareko editoreek graphiak aldatzeko delibero hori, bainan orduan jakiteko lizate horrelako testuetara hurbiltzen den irakurleak ez ote lituzken nahiago beren jatorrizko itxuran ikhusi nahi eta, ber gisa, irakurle horiek ez othe diren aski jantziak eta ikasiak eskual gaietan berdin aisa konprenitzeko jatorrizko graphiarekin sareratu textuak nola graphia batuaratuan argitaratuak. Eta baldin irakurle hok bi graphiekin argitarau testuak berdin konprenitzeko gauza badira, ageri da graphia orijinala tradituz informazione baliosa ebasten zaiela batere premiarik gabe eta eskuararen historiako elementu inportante bat, nola baita graphia, irakurle potentzial orori eskamoteatzen eta ezkutatzen zaikula nehorendako abantaila bihirik gabe.
Damurik, Erramun jauna, zure salaketa berandu heldu zauku, ezen Armiarma sareko textu guziak --eta ez dira ez bi eta ez hiru, bainan andana bat-- filosofia berarekin editatuak izan baitira eta heltubada engoitik berant dateke atzera egiteko non ez den izugarriko lan baten kostuz.
Ene aholku eta eskari hunblea lizate, beraz, othoi helaraz dezozun zure kritika ongi funtsatua Armiarma sareko jendeari, ikhus dezaten beren philosophia linguistikoak baduela estakuru eta akats larri bat eta konpreni dezaten baluketela hor gei hun bat gogoeta egiteko baieta motivorik aski ere gaurgoiti.beren politika erratu hori aldatzeko.
Xabier Erroteta.
Esango nuque, Erroteta, ze esaten duzun guztiaz nagoela generalqui conforme.
Dudaric ez daucat ze Armiarmacoec dituztela criterio batzuc ezartzeco lehengo autore zaharren textuac orthograhia jaquin eta concretu batean. Hori on criterio concretissimoac ikusten da clarqui esateraco non duten transcriiatzen "urthe" eta ez "urte" nola bait litzateqque egungo forma actuala baina aitzitic ez dute nahi respetatu (berec dituzten phobien ondorioz) osterantzeco hitzac nola vicario zein "egoquitzen" dute nola bikario. Nic deituco nituzquenac ezen phobia orthographicoac, jaquinic gainera ezen euscaraz gagozela mucuru betheac phobiez,
phobia orthographicoac,
phobia lexicalac,
phobia syntacticoac,
phobia antinominalizateac,
phobia ...
ezen berba batean ez dugula phobien escasic.
Buruz zure aholcua, Erroteta, ezen jaquin araztea Armiarmacoac hemen esanicoaz esan ze asqui zenduqueela zeuc bidaltzea hemengo linka Armiarmacoei. Esan gainera ze bloga dagoela publico aguerian tzat edozein zein' nahi litzatequeena sartu eta guero iracurri, commentatu, ... gaben ezein oztopo edo behaztopo.
Erramun Jauna,
Bi ohar labur:
1.- Zuk "phobia" deitzen duzun horri nik deitzen dakot "ortodoxia", nahiz eta funtsean biak bateratsu doazen. Erran nahi baita, ortodoxia inperanteak manatzen du batbederak phobia ukan dezan zuk aiphatzen dituzun gauza horier guzier, bainan ez zeren diren berenaz gauza okherrak edo gaitzesgarriak, baizik eta ortodoxia inperantea kolpakatzen dutelakotz eta, hortaz, ezabakizun direlakotz ortodoxia horrek jarraituko badu inperatzen eta nagusi izaiten.
2.- Gonbit txit gisakoa egiten dautazu nihaurk ohartaraz dezadan Armiarmako jendea gu hemen aiphatzen ari garen arazo hunetaz. Erremestiatzen dautzut gonbitea, bainan iduri zaut ezen erbia zuhaurk eraiki duzula bere xilotik eta zuzenez zuri dagokizula haren lasterkatzeko eta kalitzeko ohorea. Hortakoz uzten dut egiteko hori zeure gain, baldin hartarako gogo eta aizina bazenu.
Xabier Erroteta.
Aupa,
Armiarmacoec, adibidez,
http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/A/AxularGero.htm
Axularren GUERO obra editatu dute. Haiec editatu dute hor nic digitalizatu nuena Villasanteren editionetic.
Cer eguin behar çuten haiec?
Digitalizatu lehen editionetic jathorrizco orthographian emaiteco?
Ez, ez dut uste haiei dagoquienic holaco lan neketsuric.
GUERO obra originala ez dago digitalizaturic nehorc oraindaino eguin ez duelacotz.
Ezberdina da LEIÇARRAGAren obren casua. Hemen haiec aldaqueta automaticoac eguin dituzte nic computerizaturico obren gainean.
LEIÇARRAGAren obrac jathorrizcoaren arauera digitalizatu nituen nic eta berce nehorc ez du eguin. Mila eta berrehun ordutaco lana içan cen.
Holaco lanac ecin çaizquie escatu ARMIARMAcoei.
Hona hemen Etchepareren obra originalaren arauera:
http://www.vc.ehu.es/gordailua/Etxepare_1.htm
Nire ustez gure classico guciac editatu behar dira originalaren araueraco editioneetan.
Honetaz gain, bercelaco editioneac ere eguiten ahalco dira.
Adibidez, neuc nahi nituzque editatu naffarrera standard unificatuan.
Naffarrera cer den ez daquitenençat hona hemen nire videoa:
http://www.youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s
Esteca copiatu bilhatzailean edo xerka bedi naffarrera hitza youtuben. Ordubethe eta hamaçazpi minutuco videoa da.
Iracurtzean diozuna, Erroteta, buruz gombitea heltzen zait irria ezpainetara edo beguitarte osora. Remonte jocoan (remontisten artean) zinateque rebostista gaitza edo gaitzenetacoa.
Post a Comment