Nenbilela azterca, aztertzen, ikusten eta ere organizatzen apur bat nire liburu eta paper zaharrac ethorri zait escuetara hau ondoco liburua, publicatua 1991an, zeina da
-ISBN: 84-243-2957-0, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalen laguntzaz argitaratua-
eta nola lehen iracurraldian ez dudan ondo comprenitu' dut reiracurri jaubetzeco zioenaz textuac zein liburua da Georgia-co ipuin bat itzulia ganic academico Xabier Kintana. Halan, nic dut ezarrico beste forma batera -auquera syntactico differente bat ganic X Kintana- delaco titulua
Ez daquidana da zer pensa lezaqueen hac Xabier Kintanac gaurregun -edo beste edozeinec- buruz nire "hobecuntza" hau eta bere horduco auquera syntacticoa. Reeditione batean utzico luqueen bere hortan, hartan edo luqueen nolabait ere "hobetuco" syntacticoqui.
-ISBN: 84-243-2957-0, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalen laguntzaz argitaratua-
Hiru
devien
ipuina
printze lirainak
printzesa eder paregabea
nola askatu zuen kontatzen duena
eta nola lehen iracurraldian ez dudan ondo comprenitu' dut reiracurri jaubetzeco zioenaz textuac zein liburua da Georgia-co ipuin bat itzulia ganic academico Xabier Kintana. Halan, nic dut ezarrico beste forma batera -auquera syntactico differente bat ganic X Kintana- delaco titulua
Hiru
devien
ipuina
kontatzen duena nola askatu zuen
printze lirainak
printzesa eder paregabea
Ez daquidana da zer pensa lezaqueen hac Xabier Kintanac gaurregun -edo beste edozeinec- buruz nire "hobecuntza" hau eta bere horduco auquera syntacticoa. Reeditione batean utzico luqueen bere hortan, hartan edo luqueen nolabait ere "hobetuco" syntacticoqui.
5 comments:
Reactioneac eta ere burubideac izan ahal dira anhitz. Hauxe da exemplu bat on neure ezagun Antton Mari Aldekoa - Olalora ihorretarra.
Hemen bere eretchia buruz affaira syntacticoa eta ere bidenabar nitaz.
Hi, Erramun
errespetu osoz,
etxakiat Xabierrek erantzungo deuanentz, baina hirea eztok jolas bat, denpora alperrik galtze bat baino, eta galtzearazte bat baino. Heure burua Elitekotzat gurako heunkek baina gaberditik aurrera ardau mikatzez hordituriko sasibertsolaririk exkaxena baino makurrago jausi haz, nire uste, ez hain apalean.
Gauza bat dok jubilauta astia izatea eta beste bat elukubrazio kontrazintifikoetan errotu nahian zientziaren izenean txorradetan jardutea.
Hik dakian Munitibarko euskera edo dakian batua, koinha erabili eik eta ez hadi iluminaua sentidu.
Errespetu osoz, Erramun, Goraintzi! Ijorretatik
anttonmari
Otalora horrek ba othe daki justuki zer dioen eta zer ari den kritikatzen? "Elukubrazio kontrazientifiko" konsidera ditazkea Gerrikagoitia jaunak euskararen gabezia strukturalez egiten duen salaketa funtsatuak eta gabezia horiek gainditzeko bere blogean egiten dituen proposamenak? Nahi dut zenbait proposamenetan Gerrikagoitia eta Rubio jaunak badoazela egungo bataz besteko eskualdun komuna baino zenbait urte (edo argi-urte) aitzinago eta motibo hortaz preseski beren proposamenek dutela holako iraultzaile eta zorabiogarri aire bat ezin aisa asimilatu ditakena molde tradizionaletara ohitutako jendeaz, nola baita dudarik gabe Otalora jauna. Nahi dut, halaber, zilegi dela Gerrikagoitia eta Rubioren proposamen zenbaiten aitzinean uzkur eta mesfidati agertzea, horiek kritikatzea, aurkatzea eta, nahi delarik, net baztertzea. Ordean, besterik da Gerrikagoitia eta Rubio jaunek abiatua duten ikerketa, bilaketa eta salaketa lantegi ezinago balios hori (denborak agertuko du bakoitzaren ekarpenaren balioa) deskalifikatzea zeharo gratuitoki -baieta morga intelektualez jositako perpausa erdeinati inkalifikableen bitartez-, presentatu gabe alternativa bat gaindi dezakeena edo bederen egokiro kontraargudia Gerrikagoitiaren arrazoibidea.
Gauza bat da gutun bat zirrimarratzea “ad hominem” motako akusazione medisentez betea (nork diotsa Otalora jaunari Gerrikagoitia jaunak elitearen herrunkara goratu beharrez dituela egiten bere proposamenak? Prestutasun intelektuala bera ere ukatzen othe derauko?), eta beste bat, arrunt diferenta eta puskaz nekhosogoa, Gerrikagoitia (eta Rubio, eta Lavin) jaunek aspaldi handi hunetan ikusiarazi dauzkuten eskuararen gabezia strukturalak konpontzeko edo erremediatzeko ekarri dituzten proposamen eta argudioen aurka plazatzea beste batzuk hobeak edo gutxienez parekoak. Zeren, funtserat eta, zein da Otaloraren proposamena? Nihaurk erranen dautzutet: Otalora jaunak ez dezake proposamen bihirik ekhar zeren ez baitu ikusten neholako arazorik dagoenik ezein proposamen bidez konpondu behar denik. Itxura guztien arabera, Otalora jaunak balekotzat ematen du Xabier Kintanaren orden sintaktiko ahula, izenburu hunetan ageri dena eta Gerrikagoitia jaunak txit sotilki salatu duena:
Hiru
devien
ipuina
printze lirainak
printzesa eder paregabea
nola askatu zuen kontatzen duena
Agidanez, Otalora jaunari berdin zaio hurrenkera hori nola ondoko hau:
Hiru
devien
ipuina
kontatzen duena nola askatu zuen
printze lirainak
printzesa eder paregabea
nahiz eta bigarrena den hagitzez komunikativoa lehen hitzetik hasi eta azkenaladrano. Antolamendu sintaktiko bi horietako bakoitzak berekin dituen ahuldadeak eta abantailak aztertzeari, bistara ekartzeari, haietaz gogoeta egiteari, Otalora jaunak deitzen dako “elukubrazio kontrazientifiko”, nahiz eta ontsalaz beharko lioken deitu, nor balitz, fortuna eta zorte izugarri bat eskualdunentzat, zeren norbaitek heltzen dion noizbait gure sintaxi ahularen zezenari adarretik eta deliberatzen baita agertzera bere mentsak --eragin galgarri zenbaiten berthutez (Altube eta Azkue buru) orain arte bertutetzat ekharriak izan direnak.
[jarraitzen du]
Otalora jaunak ez daki, ez dakusa eta ez du konprenitzen. Otalora jaunari nehoiz ez bide zaio gerthatu erdara bateko textu bat euskaratzera jarri behar eta finean, lana kanorez burutu ezinik, fuinak ontsa urratu ondoren, halamoduzko itzulpen perifrastiko dorpe batekin nola-hala remedatu behar izaitea eskuarazko bere itzulpenarekin jatorrizko textuaren joaira airos eta komunikazio indarrez gaindia, bidean hamaika ñabardura eta adiera utzirik hilotzik, Napoleonek bere erretretan Rusiako estepetan milaka soldado bide bazterretan karreatu ezinik abandonatutako molde mingarri eta dramatiko beretsuan. Otalora jaunak aisa eta dotore itzuliko luke zernahi textu erdarazko, eta ezin itzuliko balitu ere, orduan segurik erdarak luke ogena (rhetorikoegiz, Juan Garziak behiala antologikoki adierazi bezala) eta ez eskuarak. Otalora jaunaren munduan ez da bereizten inter hizkuntza prepositivoa eta hizkuntz pospositivoa, ez da ikusten alderik inter aurrerakarga eta atzerakarga, inter komunikazioa eta inkomunikazioa, inter hizkuntza suple eta indartsua eta hizkuntza geldo eta narrasa, inter jario sintaktiko bizia eta dringili-drangala inpreziso akigarria. Otalora jaunaren munduan, Pangloss jaunaren munduan bezala, gauza guztien antolamendu eta arrimua da ditaken hoberena eta ez du balio nehor aki dadin egotez hain ongi ez dauden zenbait gauzatto hobetzen. Otalora jauna itsu dago eta nahi luke eskualdungoa oro itsu dadin, elkarri eskutik oraturik jarrai dezagun denok dantzan karmañola lugubre eta etorkizunik gabeko bat, dantzasokaren erdian gure eskuararen azken ilintiak itzaltzen ari zauzkigun artean.
Xabier Erroteta
Ez bait nequien nor zen Pangloss (http://es.wikipedia.org/wiki/Pangloss) dut ikusi eta iracurri interneten noiz orai ondoric horren iracurqueta niretzat aberasgarria' nahi dut nabarmendu berriro ondocoa, zeren dut compartitzen dioena Errotetac buruz Otalora (Anton Mari Aldekoa - Otalora, ihurretarra) edo bere cordaco edozein
Otalora jauna
(edo berac defendatzen duena' duena defendatzen)
itsu dago eta nahi luke eskualdungoa oro itsu dadin, elkarri eskutik oraturik jarrai dezagun denok dantzan karmañola lugubre eta etorkizunik gabeko bat, dantzasokaren erdian gure eskuararen azken ilintiak itzaltzen ari zauzkigun artean.
Buruz jokaera kontrazientifikoa.
Post a Comment