Sunday, April 07, 2013

Correctu eta communicativo


 Conceptuac argui izatea da importantea behintzat batzuetan zeren bestela eroan ahal gaituzte desorientationera eta oker actuatzera. Halan alarmentea litzateque cardiologo batec ez balitu bereizico edo lituzque nahasico bihotzeco movimentuan zer den diastole eta sistole.

Arrecoa diot ze dut ikusi nola herri bateco Udal Euskara batzorde buruac zituela (edo behintzat zioela) difficultateac bereizteco batetic euscara correctua eta bestetic euscara communicativoa zeintzu dira bi conceptu diferente egonic ere halere elkarrequin interrelationatuac nola egoten ohi diren haimbat gauza diferente elkarren relationean eta incluso dependentzian. Duelaric berac, batzorde buruac, defendatzen, niretzat harrigarriqui, ze tratatzea euscararen correctutasuna batzorde hortan ez duela lekuric, duelaric mozten eta impeditzen holaco ahaleguinic. Niri ostera zait iruditzen litzatequeela leku on bat eta apraposa hori Udal Euscara batzordea tratzeco bai zer ez dagoen correctu udal impressoetan (baldin incorrectotasunic balego) eta baita ere gainera euscara communicativoa edo ahalic communicativoena edo beste berba batzuequin euscara ahalic erosoena iracurlearentzat. Tira, batzorde-buru horrec eta nic hortaz dugu eretchi, opinione, apreciatione eta juzgu total differenteac.

Gaurco prensan dut ikusten exemplu bat ezin hobea aguertzeco ezen bat dela correctu redactatzea eta aitzitic bestetic bestea dela communicativoqui redactatzea edo guehiago communicativoqui.

Hemen ba exemplua (ikusi hemen)

  • Lur jausi batek Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua eten du

Goico titularra da total correctua eta ezin izango du nehorc esan ze dela incorrectua. Ostera nahi delaric  hobetu titularraren mezua respectuz iracurlean, ipini ahal zen esateraco ere honelaxe

  • Lur jausi batek eten du Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua

Hau, bigarren auquera hau ere da total correctua (biac bait dira correctu) baina communicativoago informativoqui (baldin hala bada, nire ustez ba da).

Berba batean ze ez direla behar confunditu bi conceptuac, correctu izatea eta communicativo izatea. Ez date asco escatzea, nola ez bait litzateque escatzea asco cardiologo bati bereiztea sistole eta diastole, bereiztea ere hori edozein euscalzale soliri. Gogora jatort nola zuen idatzi Errotetac, blog hontaco iracurle jarraitu eta batzutan apportanteac ezen blog hontaco ideiac edo mezuac ohi dagozela expresatuac nola “bost urteko haur batek ere ulertzeko bezain argiki” (Erroteta, dixit).

Espero dut eta desio egotea argui orain ere differentzia bi conceptuon arteacoa tzat bost urthe baino adinduagoac. Hala biz, edo eguin daigun autocriquea.

8 comments:

Josu Lavin said...

Lur jausi batek eten du Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua

=>

Lur jausi batek eten du tren zerbitzua Ermua eta Zaldibar artekoa

Erramun Gerrikagoitia said...

Hiru auquerac correctuac. Nahiz ranking communicativoan ez duqueten valio berbera.

a)
Lur jausi batek Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua eten du

b)
Lur jausi batek eten du Ermua eta Zaldibar arteko tran zerbitzua

c)
Lur jausi batek eten du tren zerbitzua Ermua eta Zaldibar artekoa

Hiru auquera correctu.

Anonymous said...

Kuriositate hutsez:

Deus alderik ikusten duzuea, erranahairen aldetik, bi esaldi hauen artean?

A) “Lur jausi batek eten du Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua”.

B) “Lur jausi batek eten egin du Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua”.

Erran nahi baita, bi esaldi horien arteko aditz erabilera ezberdina pertinentetzat, balekotzat edo are prezeptivotzat behar duguia jo gure eguneroko praxian?

Xabier Erroteta.

NB: A) esaldiaren ekivalente orientala hau lizate, arauz:
"Lur jausi batek du eten Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua".

Erramun Gerrikagoitia said...

Nire aldetic esan nahi dut Erroteta ze planteatzen dituzun bi auquera horiec biac direla correctuac. Ba daquit zeuc ere hori ba daquizula baina hori nahi nuen recalcatu edo nabarmendu, lehenbizitic.

Guero loturic zure galdereari ezen bi auquera correctu hauec

a) “Lur jausi batek eten du Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua”.

b)“Lur jausi batek eten egin du Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua”.

dutela ematen informatione quantitate berbera, non bigarrena den styloz guehiago euscara occidentalecoa.

Niri stylo hori generalizatzea -nola eguiten ari bait da- ez zain iruditzen comenigarri non aitzitic ikusten dut batetic euscara orocorrean dela artificiala eta arrotza eta ere bestetic duela euscara -alferric eta ezein provechuric gabe- gehiago catramilatzen.

Anonymous said...


Lur jausi batec eten du tren servizioa harik eta bitartean Ermua eta Zaldibar



Luis lauzirika zenikazelaia

Erramun Gerrikagoitia said...

Nic zurea, Luis Lauzirika, honela "hobetzen" nuque zeren eman ahal du bestela arriscua confunditzeco.

Lur jausi batec eten du tren servizioa harik-eta (sic, "eta" hori ez da copulativoa) bitartean Ermua eta Zaldibar

Anonymous said...

Beti zirika jaunaren esaldiak aldi huntan deus gutxi aportatzen du ene ustez, "harik eta .... bitartean" hori bereziki dorpe eta malestruk iduri baitzaut. Ordean, gaineratikoan iraultzaile ageri baita, menturaz onhart lezake hunelako konponbide sinple bat:

“Lur jausi batec eten du tren servizioa inter Ermua eta Zaldibar”


Xabier Erroteta

Erramun Gerrikagoitia said...

Erroteta, zure apportatione berri eta ere correctu hori gustatu zait zeren-ta (mintzoz, zenta) da ere airosoa.


Lur jausi batec eten du tren servizioa inter Ermua eta Zaldibar

Ikusten ari garen lez auquera correctuac dira asco edo behintzat haimbat, haimbatsu.