Saturday, April 27, 2013

Berreginen Museoa, an Bilbao

Bilbaon ba omen da Berreginen museoa (ikus, Bizkai-e). Nola nic ez daquidan non dagoen eta ere ez dut ulertzen zeren museo den hori' esquertuco nuque lagunduco banindu baten batec.

Berreginen Museoa, an Bilbao

Ez duquet ulertzen eta ikasi euscararen basicoena ere.

Hel eta lagundu, mesedez.

6 comments:

Josu Lavin said...

Museo de Reproducciones

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez dago munduan euscaldunic zeinac ulertzen duen berreguin nola reproductione zeren -gainera- reproductione hitza esateco badugu guc euscaldunoc euscarazco hitz propio bat zeina da reproductione.

Esandacoaz gain, gogoratu nahiz-ta ez dagoqueen edo zegoqueen horren beharric, ze berreguin dagoela hurbilago tik rehacer erdal hitzetic ezi reproducir delacoa.

Horiec -Academiac, academicoec, ... euscararen intelligentsia-coec, ...- behar luquete iracurri eta assimilatu dioena Xabier Amuritzac bere liburu "Zazpi ebidentzia (sic) birjaotzarako" non lexicoaz ari dena da 5. evidentzia, ezen dugula euscaldunoc ere lexico amancommun bat kin hizcuntza europeoac.

Guzi hontan errudunic ba da eta behar dira eroan tribunaletara jaquiteco diren ala ez hobendun.

Anonymous said...

Eskual idazle klasikoen luman BERREGIN aditza (eta BERREGINA adjetivoa) ardurenean, non ez beti, baliatua izan da adierazteko "apaindu(a)", "edertu(a)" "dotore(tu)" eta antzeko adierak emaiteko. Horren froga garbia duzue Orotariko Euskal Hiztegian eta hortakoz ez dautzuet hunat aldatuko han ageri den adibide andana.

Hiztegi berean, hitz horren azken adiera gisa agertzen zauku hau:

(Bera, Casve). Copiar. "Calquer", "décalquer" Casve. Iaungoiko gizondua iaio zan gabean, liburu eder au birregin (kopiau) al badok, barriro Bakartegi onetan artuko augu. A Ezale 1897, 4b. Aspaldian, zenbat ekiñaldi ta aproba, aren taiuko idatz-aztarren berregiña zertu arte! Erkiag BatB 162.

Non ikusten den adiera berria dela, kasik esango nuke ad hoc asmatutakoa eta, zernahi gisaz, egileak berak erdaraz esplikatu beharrekoa konprenitua izango bada.

Iduri zaut kasu hunetan jeinu ausart (edo ments) batek eskual hizkuntzaz eta literaturaz fitsik jakin gabetanik hautu arrunt indokumentatu bat egin duela betetzekoz eskual lexikoaren hutsune edo gabezia bat eskual moldeko hitz batekin eta ez erdal mailegu batekin --vade retro!-- , ordean begiratu gabe a) hautatu duen hitz horrek baduenez tradizionerik eskuaraz adiera horretan -eta badirudi ez duela; eta b) hitz horrekin eskual hiztunari mezuak ulertzeko lana errazten ala zailtzen zaionez --iduri baitu bigarrena gertatu zaiola Erramun jaunari, baieta nihauri ere, egia den bezala esateko.

Berriz ere gaude euskararen erabilera totemikoaren aurrean, zein baita erabilera ditekenik antzuena, makurrena eta, oroz gain, antifunzionalena. Hautu lexiko horretan biltzen dira eskual lexikografia partikularzki, eta eskual hizkuntzari behatzen zaizkon gauza guztiz gehienak orokorki, kutsatzen dituen jarrera oker, galkor eta suizida sustengatzen duten hiru zango itsusiak: enorantzia, ultrapurismoa, eta izariz gaineko ozarkeria temerario bat zernahi egiteko axolatu gabetanik hautu bakoitzak eskualdungoari dakarzkiokeen premiagabeko neke eta lanez.

Nik, nire irakurketa klasikoak tronparazita naski, “Berreginen Museoa” irakurri dudanean ulertu dut “Edertasunen Museoa”. Neolelogismoaren sortzaileak bete-betean asmatu duelako marka ona, segurik.

Xabier Erroteta

NB: Zor dakot oraino Rubio jaunari arrapostuño bat bere azken mezuari, baina ez baitut atxeman arterik behar bezala haren prestatzeko, galdatzen deraukot oraino epe eta egonarri.

Jesus Rubio said...

Jakina!

Erramun Gerrikagoitia said...

Guztioc ondo daquigun lez, eta baita Errotetac, affaira ez da hitz choil hau baizic dagoen conceptione eta praxisia buruz lexico internationala nonnahi barreiatua.

Ez al du nehorc responsabilitateric? Zer du eguiten, eguin behar esateraco Academiac, ez al da bere orbitaco arazoa? Gaur, hain suertez eta tchiripaz, izan dut auquerea berba eguiteco kin academico numerario bat eta contatu dut hau oraingotcheco anecdota hau. Esan duena niri izan da ze bere gustucoa ere ez zela hitz hori. Esan diodanean ezen nic ez nequiela zer da "berreginen museoa" dut erantzun zela "reproductionen museoa".

Deus personalizatu gabe' ez al da moduric deus exigitzeco Academiari? esan nahi bait da academicoei? zeren Academia bizi da gainean on academicoac zeintzu gabe ez da existitzen ahal. Academicoac dira Academia.

Erramun Gerrikagoitia said...

Prensa electronicoan iracurria (Gara eta Berria), viva gure spodopatriotac

"Orpazurda hautsita, aste honetan egingo diote ebakuntza Berasaluze II.ri"

Ai ene, gure orpazurda maiteac!

Beguiraturic hizteguian dut ikusten eta iracurtzen

ingles, tendon

frantzes, tendon

espainol, tendón

Noc behar du esan stop, asqui da, basta!