Tuesday, December 09, 2008

Relevanteek, relevante batzuk, uste daroena eta praktikatzen

Josu Lavien kommentarioaren eraginez -aurreko postean eginiko kommentarioa- egitera noa oraiko post hau. Josuk aipatzen ditu nola idazle relevante Atxaga eta Irigoien baina izan ahal zen besterik ere horregatio.

Nik orai egertuko dut hemen izan dudan korrespondentzia elektronikoa kin euskal idazle relevante bat. Hara.

1) nik relevanteari

Lagun on (..............)

Hasi nauk begiratzen zeozer hire liburu mardul horri. Dudarik ez dela ondo mardula, gero ikusiko irakur dezadanean. Zorionak liburua gatik.

Gaur irakurri diat hire interviewa (...........) buruz hire liburua. Ondo. Edozelan harritu nauk irakurtzean

... denbora erreala hartzen baduzu ...

... tarteka erreflexioak egin ...

..., Beñardo aldiz tipo errebelde bat, ...

... eta halako errebeldia bat ...

ez al zen euskara naturalago eta realago hontara

... denbora reala hartzen baduzu ...

... tarteka reflexioak egin ...

..., Beñardo aldiz tipo rebelde bat, ...

... eta halako rebeldia bat ...

Ikusi diat ere

... gauza batzuk errepikatu egiten ...

baina hemen ondo zegok hori errepikatu hori, prefosta, zeren ez duk arrotzhitza baizik mailegua edo hitz zaharra euskaran. Besteak ere euskara ditut baina oraintsuago historikoki hartuak, differenteak tratamentu orthographikoan.

Besterik ez (.............) eta pasa zoriontsu Gabonak. Ni Greziara joango nauk andrearekin.

Erramun Gerrika
domekea 7 abendua 2008
Lekeitio (nahiz izan Munitibarkoa)


2) relevanteak niri

Erramun:

(.......)ko kontuak (........)ko idazleen ardura duk, eta zer egingo diogu, bada? Ni, hala ere, Euskaltzaindiaren arauak betetzen saiatzen nauk, nahiz eta euskaltzainak behin baino gehiagotan ibili zaizkigun hainbat korapilotan orain arre eta orain so ("hauzo" idazten genian garai batean, eta gaur "auzo", eta horrela beste hitz askorekin ere); esan nahi diadana duk halako nahaste-borrastean jardun izan dugula urteotan; arazo hori konpontzeko, zuzentzaileari ematen zioat nire lehen idazkia, eta berak zuzendutakoa (berak ere Euskaltzaindiaren arauak jarraitzen dizkik) ontzat ematen diat, bestela erotuko nindukek.

Beraz, liburua irakurtzerakoan ere, horrelako kontuekin topatuko haiz, Munitibarko seme kuttun hori, seguru baietz, baina nik gomendatuko nikek kasu handirik ez egitea, eta gozatzea irakurketarekin... irakurketan gozagarririk izatekotan, jakina!

Greziara hoala Gabonetan? Hi bizi haiz, hi!

Besarkada bat:

3) nik relevanteari

(.............).

Tira, ahaleginduko nauk ez kasurik egiten holako "huskeriei" -rebelde, errebelde, ...- eta zentratzen irakurketan. Baina ez duk, ez zaidak, erraz egingo ze ni holakoxea nauk eta gainera dituk harri koxkorrak bidean eragiten dutenak sostor, zeren oroitzen nauk nola ere akademiko buru Andres Urrutiak esan zidan ez aspaldi nik gai hau aterata' ze ridikuloa zela esatea erredikuloa euskaraz, hori berak bere baitarik.

Berriro ere salutatzen haut eta desiratzen bizi haitean zoriontsu eta pozik. Gabon on eta gauza bera tzat Urte Berri datorkiguna.

Erramun Gerrika
Lekeitio

No comments: