Sunday, December 14, 2008

Dekalogoa na Kontseilua' euskara hobean tzat gu euskaldunok

Kontseiluak, hak Euskal Erakundeen Kontseiluak, ba du ardura handia kin

euskararen faktore externoak (statusa)

eta da hori ongi eta ere txalotzekoa baina aitzitik du ardura guti buruz

faktore internoak na euskara (corpusa)'

hain guti non ez du deus holakorik, behintzat publikoki; sekula ez da mintzatu buruz horiek faktore internoak zeintzu dira importanteak eta ere arras determinanteak. Faktore externoak dira importanteak horregatio baina ere internoak, faktore interno euskararenak, dira hartzekoak kontuan baina horiek ez ditu Kontseiluak hartzen haintzat, direnekotzat. Argi dago hori an bere dekalogoa atzo emana Barakaldon an BEC (Bilbao Exhibition Centre).

Bere dekalogoa eman ahal izan zena hobeki begiratu izan balu ai faktore internoak na euskara izan da emana aitzitik modu honetara. Begira nola

1. Orain arteko irakastereduak gainditu.

2. Euskara-saila gobernu-egituraren gailurrean kokatu.

3. Administrazioa euskaldundu.

4. Alor sozioekonomikoa euskaldundu.

5. Euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza aldarrikatu.

6. Helduak euskaldundu.

7. Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa euskaldundu.

8. Hedabideetan euskara-kuotak ezarri.

9. Euskararen aurrekontua handitu.

10. Hizkuntza-politika egokia burutu.


Nola esana bait dugu eman ahal izan zen hobeki -askoz hobeki edozein euskaldunentzat- modu hontara hori dekalogoa

1. Gainditu orain arteko irakastereduak.

2. Kokatu euskara-saila gobernu-egituraren gailurrean.

3. Euskaldundu administrazioa.

4. Euskaldundu alor sozioekonomikoa.

5. Aldarrikatu euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza.

6. Euskaldundu helduak.

7. Euskaldundu Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa.

8. Ezarri hedabideetan euskara-kuotak.

9. Handitu euskararen aurrekontua.

10. Burutu hizkuntza-politika egokia.


Ikus, kompara eta junga puntuok elkarren ondoan


1.

Orain arteko irakastereduak gainditu.

Gainditu orain arteko irakastereduak.

2.

Euskara-saila gobernu-egituraren gailurrean kokatu.

Kokatu euskara-saila gobernu-egituraren gailurrean.

3.

Administrazioa euskaldundu.

Euskaldundu administrazioa.

4.

Alor sozioekonomikoa euskaldundu.

Euskaldundu alor sozioekonomikoa.

5.

Euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza aldarrikatu.

Aldarrikatu euskara berezko, lehentasunezko eta ezagutu beharreko hizkuntza.

6.

Helduak euskaldundu.

Euskaldundu helduak.

7.

Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa euskaldundu.

Euskaldundu Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa.

8.

Hedabideetan euskara-kuotak ezarri.

Ezarri hedabideetan euskara-kuotak.

9.

Euskararen aurrekontua handitu.

Handitu euskararen aurrekontua.

10.

Hizkuntza-politika egokia burutu.

Burutu hizkuntza-politika egokia.


Kontseiluak, Euskal Erakundeen Kontseiluak, onhartzen eta onhartuko al du kritikarik? Erakundeak arduratua dagoenak kin euskara eta finantzatua kin diru publikoa esango al du, digu euskaldunoi, zer duen uste buruz faktore internoak na euskara zeren jakitea hori ere izan al da interesantea, argigarri eta zorreko tzat euskal aportanteok. Ea ba zer duen esaten gure Kontseiluak, ea nola duen, gaituen konseilatzen arlo -importante?- hortan ere.

17 comments:

Anonymous said...

Erramun laguna,

Afera hunetan jokatzen duzu abantaila handi batekin zein baita arrazoin garbia duzula eta errotik xuxen zirela Kontseiluaren Dekalogoaz egiten dituzun apretiatione guztietan. Orai baino lehen errana dugu ezen gauza bat evidentea eta begibistakoa denean baitezpada behar dela izan gure zainetan zerbait eritasun beltz eta sotil zeinaren bertutez gauza evidente hori ikustezin eta invisible bilakatzen zaigun, nola agitzen baita esaldien hurrenkeraren afera hunekin. Daukat ez dagokela munduan euskaraz dakien pertsona bat bakarra zoinarentzat aditzaz hasten diren perpausa horiek ez diren argiago eta komunikativoki puxantago gertatzen hala belarriko nola begiko ezi aditzaz bururatzen direnak. Ber gisan, ez bide da euskal munduan akademizien bat ez izkribatzaile relevante bat ez itzultzaile instituzional bat ez idazlumaz bere ogia irabazten duen kazetari ez izkiriant bakar bat zoinak aplikatzen duen evidentzia hori bere izkribuetan eta bere esaldiak araberan antolatzen sistematikoki. Nola liteke hori? Zer da eritasun hori zoinak ikustezin errendatzen baitauku erhiak eguzkitara baino argiagokoa den evidentzia ukaezin eta kontrastable hori? Ikusi dea nehoiz populu bat bere mintzaira halako gisaz bihurdikatzen eta behaztopaz zamatzen non ez baita gehiago kasik gauzak modu natural, xuxen eta ulergarri batean adierazteko? Gogora heldu zauzkit prefosta zonbait mintzaira iniziatiko eta sazerdotal zeintzuk kultivatu ukan baitute beraizik eta deliberatuki ulerkaiztasuna eta kriptikotasuna amoreagatik profanoa ez dadin barna mintzaira horrez babesten eta harresitzen zen sinismen, fede edo haurridegoa. Baina gure euskarak zergatik behar luke mintzaira kriptiko horiekin bere burua ahaidetu eta ulerkaiztasunaren bideari lotu amoreagatik urratsez urrats abantza inkomunikazionearen azken amildegiradino? Gure mintzairan zergatik edo zertako behar ditugu irakurri kazeta arruntetan esaldi batzuk nola hau zein ikusi bainuen atzo bertan (abenduaren 13an) Berria kazetaren laurgarren plaman Gontzal Mendibil deitu batek sinaturik?:

"Ezin dugu herri honen etorkizunaren amorez, gure nahiak eta esperantzak betiko estaliko balira legez eta ama lurrak ETAren babesa beharko balu bezala segi".

Zertako behar dugu patitu eta ontzat emanak ikusi horrelako astrugaizkeria sintaktikoak, dakigunean aski dela elementu pixar batzuk lekuz kanbiatzea esaldiak har dezan bere forma horretan hurbildik ere ez duen indarra, supletasuna eta efektibitate komunikatiboa? Zergatik arren, zergatik, zergatik?

"Zergatik" hoska hatzemanen du naski gurdi zaharrak azken euskal hiztuna.


Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Xabier Erroteta hotzikaraz bete naiz irakurtzean zure gogoetea. Zoritxarrez arrazoi osoa duzu duzularik explikatu ederto zure mezua baina da euskalzate garenontzat, ez gara hasiko esaten egiazko euskalzaleontzat, arras latza zeren explikatzen duzu inexplikablea, ez duena explikatione razionalik: gure itxikeria eta irresponsabilitatea.

Gainera ez da soil dekalogo horren exemplua non verbuak dagoz emanak gibelean ordez aitzinean baizik graveagoki ze nehor guti,nola bait diozu, ohartzen da hortaz.

Behar ote luke Konseiluak esan behar zeozer eta erantzun publikoki, bedere blog hontan edo beste norbait?

Ez dute, ez dukete onhartzen ez entzuten enteleguan -logoan, egon dadin dialogoa (dia + logoa)-, beharbada ezta materialki ere paperean irakurririk, kritikarik. Beraiek, Kontseilukoak, dira zalatari sozialak baina aitzitik ez dute egiten kasurik berei eginiko kritikei. Ikusiko, dezagu itxaron.

Ez dukete deus esango ez delako dekalogoaren redaktatzeaz ez eta impontanteago dena buruz corpusa edo faktore internoak euskararenak (na euskara).

Zilegi eta logikoa ote da galdetzea ea ote du nahi Kontseiluak onik euskararentzat?

Frutuak erakusten du kalitatea na arbolea. Fruturik ez bada, frutu onik ez bada ez du askotako valio arboleak. Frutua da kalibrea.

Anonymous said...

Guhaurk predikatzen dugun zuzentasunari zor baitzaio, egin bedi zuzenketa hau ene azken mezuko esaldi hunetan:

Erraiten du:
"Ikusi dea nehoiz populu bat bere mintzaira halako gisaz bihurdikatzen eta behaztopaz zamatzen non ez baita gehiago kasik gauzak modu natural, xuxen eta ulergarri batean adierazteko?"

Erran behar luke:
"Ikusi dea nehoiz populu bat bere mintzaira halako gisaz bihurdikatzen eta behaztopaz zamatzen non ez baita gehiago kasik KAPABLE gauzak modu natural, xuxen eta ulergarri batean adierazteko?"

Ala baitzuten arrazoina gure arbasoek erraiten zutelarik: Lehia, gauza berantgarri!

Xabier Erroteta.

Josu Lavin said...

Adiskideok,

Noranahiko euskara bat behar ote dugu?

Ala beste zeredozertarako?

Euskara normalizaturik ez egoteari esker asko eta asko bizi dira Euskal Herri deritzon eta Euskal Herria merezi ez duen herri honetan.

Euskara normalizatuko balitz, nondik biziko litzateke jende guzti hori?

Nago komeni zaiela euskara behin ere normalizaturik ez egotea.

Adeitsuki

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Listan hontan

Nago komeni zaiela euskara behin ere normalizaturik ez egotea.

ote dago sarturik ere Kontseilua eta hango jendea? Litzateke asko esatea batez ere nehork esan ez baleza deus.

Josu Lavin said...

Erramun,

Argiago esango dizut:

KOMENI ZAIGU EUSKALDUN GUZTIOI EUSKARA' NORMALIZATURIK EZ EGOTEA

Bestela, zertaz mintza gintezke?

Adeitsuki

Josu Lavin

Gilen said...

Mintzatzen ginate beste ezein gauzez, baina euskaraz eta normaltasunez. Nik nahiago nuke.

Anonymous said...

Eta zertaz nahi zinuke mintzatu, plazer bazenu erraitea?

Xabier Erroteta.

Gilen said...

Josu:

"KOMENI ZAIGU EUSKALDUN GUZTIOI EUSKARA' NORMALIZATURIK EZ EGOTEA

Bestela, zertaz mintza gintezke?"

Gilen:

"Mintzatzen ginate beste ezein gauzez, baina euskaraz eta normaltasunez. Nik nahiago nuke."

Ondorioa:

Nahiago nuke euskara normalizatua lizen, eta beste gauzez ere mintzo ginaten.

Josu Lavin said...

Kaixo Gilen,

Erabat zurekin ados.

Geuk Interlinguan badaukagu chat permanente bat Skype programaren bidez. Gehienetan idatzizkoa da, baina batzutan ahoz.

Antzeko bat ireki liteke euskara praktikatzeko, ezta?

Anonymous said...

Ez bide dut aski argi pausatu ene galtoa, ez dutanez geroz arrapostu bihirik ukan. Hortakoz dut berriz galdatzen:

Zertaz nahi zinuke mintza gintezen?

Ukanen duta fortuna arrapostu baten ukaiteko oraikoan?

Xabier Erroteta.

Josu Lavin said...

Gileni galdetzen diozu, ezta?

Gilen said...

Musde Erroteta, zure galderarekin aditzera eman nahi baduzu ezen euskaraz hitz egin daitela denetaz, eta euskararen zoko-moko linguistikoetan barrena lentan egitea gustuko dugunok hala egiten dugula preseski gustuko dugulako, ba bai, arrazoia duzu.

Jakina, euskará normalizaturik balego kontinuatzen ahal genuke kontu berez mintzatzen. Gainera, gizarte, sozietate baten hizkuntza nagusia izaki gai guztiak tratatzen ahal lirate normaltasunez eta naturaltasunez, eta ez orain bezala kasik anekdotikoki, ahalegin gehienak adrezatzen direlarik jardutera euskarari buruz eta haren egoeraz.

Anonymous said...

Murde Gilen:

Estimatzen ditut zure explikationeak bainan bortxatua niz aitortzera ez dutala fitsik kunprenitzen zure hitzetan. Batetik diozu plazer zinukela euskarari doazkoten gai guztiez mintzatzea muga eta phausurik gabe, eta bestetik estakuru egiten daukuzu (blog hunetako solakider?) zeren eta ahalegin guziak adrezatzen omen diren (ditugun?) "jardutera euskarari buruz eta haren egoeraz" (artetik erraiteko, ez zaut soberazko pretentzionea iruditzen hori, jakinik hizkuntzari doazkoten aferez mintzatzeko beraizik muntatu blog batean deramagula gure solasa). Azkenik, azen ontzeko, argitu gabe uzten daukuzu beti zertaz nahi zinuken mintzatu, nahiz eta espresatu zinuen desira bat mintza gintezen "beste ezein gauzez, baina euskaraz eta normaltasunez". Beste ezein gauza horiek zertsu dirateken dautzut galdatu nik, bainan to no avail.

Funtserat eta, ene hitzotan etzazula ikusi besterik baizik erreportxu amable bat zuk aldi hunetan tipifikatu duzun jarrerari, zoin baita estakuru egitea bester dutelakoz solas molde bat eramaten, ordea proposatu gabe klarki eta lañoki solasgai alternatibo bat dezagun ikus heian baginukenez guhaurk ere zerbait estakuru egiteko zure proposamenari. Bainan nolaz solasgai berririk ez duzun proposatzen eta jadanik darabiltzagunak itzalño batez dituzun beztitzen, finean ez gaitezke mintza ez gureez eta ez zureez, eta horrenbestez finean gure lepotik egiten du irri eta besta gure aspaldiko etsai zaharrak, inkomunikazionearen deabru mutuak.

Xabier Erroteta.

Gilen said...

Blog honetako gai nagusia argi dago zein den:

"Haintzat har bedi euskara real egiazko soziala (historikoa eta aktuala) eta dezagun hornitu euskara kin rekurso egoki positivoak"

Nire kexá ez zen hemen tratatzen diren kontuei buruz. Ez nintzen referitzen blog honetara.

Anonymous said...

Lagunak,

Nahi dautzuet aithortu eta argiro erran ezen aiphaturiko eta delako jaun murde Xabier Erroteta eta Obamatar Joshua ben Lavin ber persuna eta ber izaiki bat eta bera diratela, halaxetarik nola-eta bi ur ttantta elkharri berdinak eta egualak zaizkoten.

Zeru goihenetako jaun pherestu gizaki egin zedin hark bere lorian eta aintzean atxik ditzala bi-biak bethiere ere mundua mundu dei leiteno.

Erramun Gerrikagoitia said...

Tira, harrigarri baina ulegarri: Xabier Erroteta = Josu Lavin.

Gaur heldu naiz hona Greziara harik urtarrilaren azkentsuak. Blogak beharko du ibili aminni bat anomaloki aldi hortan.

Izan guziok Gabon aldi on eta zoriontsu.

Patra, Grezia
domekea 21 abendua 2008