Thursday, December 06, 2007

Ringgit edo erringit / arringit / irringit

Nagoela bankuan kambiatzeko sosak ikusi dut zein diru edo moneta differenteak kambiatzen dira hemengo bankuetan an Hego Afrika kin ratioak dagokienak (dagozkienak). Halan ikusi dut kambiatzen dira

Malaysian Ringgit

Horrek erakusten du ze Malasiako / Malaysiako sosaren izena da ringgit eta Malasiaz kanpo ere erabiltzen da beste nonbait ere, zeren irakurtzen dugularik dollar australianoa edo dollar kanadiensea ba dakigu -besterik ez bageneki ere- dollarra ez da erabiltzen soil an Australia edo an Kanada edo an USA. Beraz, ringgita da dirua zenbait statukoa, antza Asia alde hortan.

Batzuk, euskaraz, nahirik egokitu euskal hizkuntzara edozer eta guzia nahi lukete

ringgit

esan

erringit
(edo moda zaharrean arringit edo ere irringit)
.

Oker ez banago' defenditzen dute fermuki, irmo errupia eta errublo ordez rupia eta rublo akademiko I. Sarasolak eta X. Kintanak, ez dakidala zein arrazoiz. Nik hemen darabildan dirua Hego Afrikan, rand izenekoa izendatzen lukete beharbada errand edo arrand.

Gogoratzen naizena da zer esaten zuen niri (zidan) akademiko zenak A. Eguzkitzak noiz kommentatzen nion ze esaten eta difenditzen zuen Xabier Amuritzak esanez berak esaten zuela rifle nahiz-eta esaten izan balu ere beharbada bere biraititak erriple. Eta esaten niola A. Eguzkitzari ze euskaraz guziok -% 100- erabiltzen dugu dialekto guzietan soil rifle, berak Andolinek rebatitzen zuen -sinesturik edo ez- hori zela tokamenez zegokion formea euskarari, errifle, nahiz ez erabili nehon, ez nehork.

Ba al du argudio edo argudioska horrek base nolabaitekorik? Hitza hor dute responsableek, determinatzen dutenek -Akademiak?-, determinatzen dutelek falsuki jakinaren gainean. Ez dateke hori bide zuzena eta gutiago zientifiko / akademikoa. Hala bai?

ringgit

Cape Town, Kabo Hiria
South Africa, Hego Afrika

2 comments:

Anonymous said...

Erramun adisquide preciatua,

Ongui heldu Naffarroarat!

Invitatu nahi çaitut nire webgune berria eçagutzerat:

http://interlingua.wikia.com

Lexico Internationala cer den jaquin nahi duenarençat leku ecinago approposa.

Pagina horren beheco aldean nire video bat ikus diroçu non interlinguan iracurcen baitut.

Besarcada handi bat

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Gogo onez eta plazerekin entzun dut zure video hori, Josu, non mintzo zara(zaren) interlinguan. Lan ona dudarik ez.

Datorren astean ba noa Greziara han pasatzeko Eguberriak, zuk, eta ere zuek irakurleok, izan Gabon Jai zoriontsuak eta Urte Berri oparoa baterik kuraiaz.