Wednesday, September 12, 2007

Niretzat behintzat zail da ulertzen

Irakurri dut ondoko titularra (Gara, eguaztena 12 iraila 2007, or 18, Euskal Herria) eta egin zait behintzat niri zail ulertzen zer dakarren.
  • Buesak Diezen alderdiari babesa eman izanak, krisia piztu du Ermuako Foroan
Besteei zer gertatzen zaie? Ote da besteentzat titular normal eta asekiblea? Nire ustez nekez dateke hori holan. Ostera, niretzat behintzat, hagitz errazago litzateke beste modu hontan redaktaturik titularra:
  • Krisia piztu du Ermuako Foroan, Buesak babesa eman izanak Diezen alderdiari
Zer dio bakoitzak? Zer diote redaktoreek berek? Non dago kalitate informativoa?

4 comments:

Anonymous said...

Ados, Erramun.
Eta honela hobeto (beharbada):

Krisia piztu du Ermuko Foroan Buesak babesa eman izanak Diezen alderdiari.

Txipi

Erramun Gerrikagoitia said...

Txipi eskerrak agertzea gatik zure iritzia hemen blogean, ongi etorri. Nola esagutzen dut Txopi goitiizenekorik eta baita Txipi goitiizena daukanik bat baino gehiago' jakin nahi nuke ote zaren Txipi hori nik ezagutzen dudana "Araba alde hortan".

Orain hemen ipintzen ditut hiru possibilitateak kommentatu direnak, bat prensan agertua bestea nik ezarria eta azkenik zuk, Txipik, emanikoa. Hara:

Buesak Diezen alderdiari babesa eman izanak, krisia piztu du Ermuako Foroan

Krisia piztu du Ermuako Foroan, Buesak babesa eman izanak Diezen alderdiari

Krisia piztu du Ermuko Foroan Buesak babesa eman izanak Diezen alderdiari


Esan nuen lez lehenago' lehenengoa ikusten dut informativoki -ez horregatio grammatikalki- desegokia eta nahasteborrastetsu informativoki, ikusten dut nola karrusel desinformativo zorabienatea.

Eta azken biak, zurea eta nirea non differentzia bakarra da komma batena, ez naute orain, noiz reirakurtzen ditut, betetzen. Uste dut ze ez dira egokiak informativoki, ez horregatio grammatikalki. Zure possibilitatean, Txipi, dirudi nola ez du kommarik:

Krisia piztu du Ermuko Foroan Buesak babesa eman izanak Diezen alderdiari.

Krisia piztu du Ermuko Foroan Buesak ...

dirudi ze Buesak piztu du krisia an Ermuko Foroa, ezen hor, dirudi, Buesa da subjektua, noiz ez da holakorik baizik da parte beste leku batekoa:

... Buesak babesa eman izanak Diezen alderdiari

Beharbada, beste modu hontara da informativoki hobeto:

Krisia piztu du Ermuko Foroan babesa eman izanak Buesak Diezen alderdiari

Ea nola ikusten duzun -informativoki- aukera berri hau Txipi edo beste edozeinek zeinak segitzen duen kommentario hau.

Esan orain azkenean, Txipi, ze ni banoa gaur avioian 13:20an Cape Town-era Hego Afrikan eta ondorioz ez dut irakurriko berriz bloga harik egon han Kabo Hirian.

Ondo bizi eta segi aurrera. Besarkada bat guzioi.

Anonymous said...

Bai, Erramun, beharbada informazio onena hire azken horrek ematen dik.
Dena dela, zehaztapen bat: komaz landa, bazuan beste diferentzia bat, alegia, Ermuako/Ermuko. Hemen hain garrantzitsua ez den arren, ematen dik euskaldunok arazoak ditugula -A berezkoaren aferan. Google-n begiratu eta "Ermuako Foroa" 58 aldiz agertzen duk, eta 144 bider (beharrik!) "Ermuko Foroa".
Besterik ez.
Ondo ibili Kabo Hirian eta asko ikasi.

Txipi ("Araba alde hortan" bizi (?) dena)

Erramun Gerrikagoitia said...

Txipi arabar giputz alde hortan bizi (?) haizena' ez ninduan konturatu kin detaille hori ezen Ermuako edo Ermuko. Zer nahi duk' konsekuentziak bizi garela arrapaladan baina ez horregatik behar dugula bizi lar pausatuki.

Bai arrazoi duk ezen ditugula arazoak eta batzutan inkluso problemak kin toponymoak amaitzen direnak kin a organikoa. Esango nuke ze normalean oraiko generationekoak kentzen dugu hori a organiko hori: Ondarruko (Ondarroako), Donostiko (Donostiako), Xiberuko (Xiberoako, Zuberoako), ... baina hau ere ez duk generala eta orokorra. Guk Munitibarren, esaterako, esan daroagu Ermun (Ermu-n) baina entzuten da ere Ermuan (Ermua-n), dudarik ez dago antza ze forma zaharragoa eta "hobetsia" da Ermuan eta holakoak, Ermuako.

Orain, Txipi, besterik ez eta goraintziak hemendik tik Hegoafrika (Hegoafrikatik).

Cape Town (Hegoafrika),
zapatua 15 iraila 2007.