- ANVk konponbide prozesuari "ekarpen positiboa" egiteko erabaki du aurkeztea
- ANVk erabaki du aurkeztea "ekarpen positivoa" egiteko konponbide prozesuari
- ANVk erabaki du aurkeztea egiteko "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
Haintzat har bedi euskara real egiazko soziala (historikoa eta aktuala) eta dezagun hornitu euskara kin rekurso egoki positivoak.///// Nire liburua: Euskarazko arrotzhitzak. 22.000 hitz; Urtea 2001; Eskatu: ergerrika@gmail.com
27 comments:
ANVk erabaki du aurkeztea konponbide prozesuari "ekarpen positivoa" egiteko.
Adisquideoc,
Urthe asco iragan dira Leiçarragaren obrac computerizatu nituenetic.
Lan hori eguiteco, berce leku batzuetan ere errana dudan beçala, mila eta berrehun ordu eman nituen.
Lana lucea içanen baitzen eta curiositate modura oharretan scribitzen nuen emandaco dembora.
Presuppostu bat escatu ceraucon Alfonso Irigoien cenac entrepressa bati Leiçarragaren obrac digilaliza citzan. Milioin bat eta erdi pezeta escatzen ceraucuten. Haimbatez neuc erabaqui nuen lan hori eguitea eta handic hirur urthetara bururaturic nuen.
Orain Leiçarragaren borzehungarrean nehorc ez du nire lana aippatuco, nehorc ez deraut ecertaraco ere deithuco.
Adisquidetsuqui
Josu Lavin
**********
Kaixo
Berriako tituluak nahiz Erramunek eta Josuk proposatu aukerek badute ordenaz aparte beste arazotxo bat, edo hala iruditzen zait niri.
ANVk konponbide prozesuari "ekarpen positiboa" egiteko erabaki du aurkeztea
ANVk erabaki du aurkeztea "ekarpen positivoa" egiteko konponbide prozesuari
ANVk erabaki du aurkeztea egiteko "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
ANVk erabaki du aurkeztea konponbide prozesuari "ekarpen positivoa" egiteko
Eta arazoa da, nire ustez, AURKEZTU aditzaren erabilera intransitivoa, zein jokagabe edo ez-konjugaturik agertzen denez gelditzen baita arras anbiguoa, ezta?
Aukera bat litzate gaineratzea BERE BURUA.
ANVk erabaki du bere burua aurkeztea egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
(edo antola zeinahi ordenatan)
Baina halere ez zait gustatzen BERE BURUA-ren gehiegizko erabilera, batez ere ez-bizidunentzat (ez dakit agramatikala denetz).
Areago gogoko dut aditza konjugatzea:
ANVk erabaki du aurkeztuko dela egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
Beste aukerarik otutzen al zaizue?
Gilenen azquenengo hau da arguiena:
ANVk erabaki du aurkeztuko dela egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
Ivan Echeberrico
Orai nago etxean etorri ondoren tik Beskoitze non izan da Euskalzaleen Biltzarreko omenaldia tu Leizarraga zeren orai da 5oo urte sortu zela han.
Josu, kendu didazu mihiaren puntatik nik ere esateko nuena ezen aukerarik onena iruditu zait niri ere hori:
ANVk erabaki du aurkeztuko dela egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
Baina nik diodana, eta zer? Guk hori aitortu arren deus ez dio beste nehork "beldurraren kausaz" edo gagozelako paralyzaturik kulturalki zeren kritikatzea izanik ere intentione onez (edo balitz ere txarrez) da totemikoa, da tabu. Diote, bada ere implizituki, ez da deus esan behar buruz euskara, ez da berbarik egin behar eta gutiago publikoan, guzia dago konpondurik eta ondo konpondurik nola mintzo bait da, esaterako prototypoki Borja Ariztimuño euskal estudiantea hon euskal philologia (eta noiz ez du deus esan ahal izateko razionalki da isiltzen). Zergatik, esaterako, ez dira sartzen zerbait esanik autu hontan Berria-koak, zuzenki interesatuak? Zergatik ari dira kalte egiten euskarari holan bidegabeki? Bitez justifika, jokabide publikoak behar du justifikatione publikoa. Diru publikoa hartzeko, asko edo guti, bai prest dagoz baina ez justifikatzeko deus. Ederra kontua eta konzeptionea hon ondasun publiko ekonomikoa.
Adisquide Erramun,
Aippa naçaten ala ez, neu lanari lothua içanen naiz' Leiçarragaren Jainco Jaunac indar eta bihotz eman dietzadano.
"Euskaltzaindia"c fincatuac ditu hitanozco formac, adibidez DA adizquia DUK forma du tucan, eta nocan, ordea, DUN.
Cerrenda lucea ossatua dut non ondoco forma beçalacoequin batera:
da adizkia duk toka, dun noka,
sarthu baititut alderancizcosac ere:
duk toka, dun noka, Vide: da
dun noka, duk toka, Vide: da
Modu honetara 5.310 adizqui ezberdineco cerrenda plaçaratuco dut bihar ceure blog honetan aippatuco dudan lekuan.
Ez da, beraz, "euskal" adizquien cerrenda ossoa, ceren hitanozco formaric ez duten adizquiac ez baititut jaso (banu, nezan, etc.).
Nire calculuen arauera 5.310 adizqui horietaric, guti goiti beheiti 3.981 adizqui' asmaturic edota inventaturic daude, hau da seculan ere euscaldunec ez dituzte erabili ez ahoz ez eta scribuz ere.
Ez al da gravea?
Adisquidetsuqui
Josu Lavin
ADIZKIAK iceneco adizqui cerrenda hemen da:
http://www.scribd.com/doc/40565/ADIZKIAK
Adeitsuqui
Ivan d'Echeberri
Adisquideoc,
Çuotaco norbaitec comparatu nahi badu armiarma.com-eco liburu bat neuc egoquiturico ortografia modernoco batequin hona ale bat.
Duvoisin Capitainaren Laborançaco Liburua in armiarma:
http://klasikoak.armiarma.com/rtf/DuvoisinLaborantza.rtf
Eta ortografia modernoan neuc egoquitua:
http://euscara.wikispaces.com/space/filelist
Leku honetan, segurasqui, cargatuco ditut 338 classico horiec orthographia modernoan eta classicoan. Bon, classicoac in:
euscara.wikispaces.com
eta modernoa in:
euskara.wikispaces.com
bethi sorcen ditut honelaco webgune paralleloac neure lan guciac bi euscal orthographietan emaiteco.
Editione paralleloac ere eguin nitzaque non ezquerraldeco zuthabean orthographia classicoa agercen den eta escuinecoan modernoa, baina araçochoac sorcen dira paginationean, ceren classicoac guehiago occupatzen baitu.
Adeitsuqui
Josu Lavin
mabxvefdInteresgarria eztabaida.
Lehen begi kolpean, nik Berriaren aukeraren alde egiten dut!
Erramunen blog honetan irakurtzen ditudan zenbait gauzekin zerikusirik duen B.Comrie-ren "Language universals and linguistic typology : syntax and Morphology" liburua irakurtzea gomendatzen dut. Gehiago daude, hau datorokit une zehatz honetan gogora. Gaztelaniazko bertsioa ere bada [Universales de lenguaje y tipología lingüística : sintaxis y morfología, Madrid, Gredos, 1988]
Ondo segi,
Kristina.
Barkatu, hasierako hitza da eskatutako gakoa, okerreko tokian eman dit!
k.
Erramun, argazkirik egin al duzu Beskoitzen? Igorri, mesedez.
Eskerrik asko.
Kristina
Kristina, photoak egin ditut Beskoitzen zuri pensatuz zeren bestela nik ez nuen eroango hara aparailurik.
Baina orai ba dut arazo edo hobeto problema bat ze ez dakit nola igorri. Photoak bai baina "preso", nola "askatu"?
Kristina skribitu duzu ze hobesten duzula aukerea dakarrena Berriak bere titular printzipalean diozunean:
Lehen begi kolpean, nik Berriaren aukeraren alde egiten dut!
ezen zagoz honen alde:
ANVk konponbide prozesuari "ekarpen positiboa" egiteko erabaki du aurkeztea
Baina ez duzu esaten, razonatzen zergatik duzu hobesten hori possibilitatea respektuz besteak, Kristina. Beste hori ere diozuna ze "lehen begi kolpean" horrek zer du esan nahi?
ANVk konponbide prozesuari "ekarpen positiboa" egiteko erabaki du aurkeztea.
ANV para hacerle una "aportacion positiva" al proceso ha decidido la presentacion.
Horixe da nik ulertu dudana lehen begi-kolpean.
Ez badu azaldu izan da denbora gutxi dudalako!
Nik uste dut argia dela, baina tira, berriro irakurriko ditut zuen sujerentziak!
Kristina.
Listo!
Bi gauza:
Egunkarian duen kokapen espaziala ez dut ezagutzen, eta agian honek ere garrantzia du goiburu baten eod beste baten alde egiteko.
K.
Hori lehena, eta bigarrena (birdena!) hauxe da: nire ustez, berriak aukeratu duen esaldiko lehen hitzak semantikoki duten lotura azpimarratu nahi izan da. Nik uste dut ia lerro artean irakurri beharreko zerbait dela:
ANVk + konponbide prozesuari + "ekarpen positiboa" + egiteko. Beste hau, beraz: "erabaki du aurkeztea", bigarren mailakoa litzateke; izan ere, nire ustez, helerazi nahi dena ez da bakarrik ANV aurkezten dela, baizik eta ANV lotuta dagoela konponbide prozesuarentzako ekarpen positiboarekin. Nire ustez, begietara hobekiago sartzen da. Gilen, zuk diozuna itzulpenaren ikuspegitik pentsatu duzu agian?
K.
Gaizki idatzi esaldi hau, barkatu;
honela, xuxen:
"nire ustez, berriak aukeratu duen esaldiko lehen hitzek semantikoki duten lotura azpimarratu nahi izan da."
Lagundu al dizue?
K.
Gainera:
Gilenek:
"Eta arazoa da, nire ustez, AURKEZTU aditzaren erabilera intransitivoa, zein jokagabe edo ez-konjugaturik agertzen denez gelditzen baita arras anbiguoa, ezta?
Aukera bat litzate gaineratzea BERE BURUA.
ANVk erabaki du bere burua aurkeztea egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari
(edo antola zeinahi ordenatan)
Baina halere ez zait gustatzen
BERE BURUA-ren gehiegizko erabilera, batez ere ez-bizidunentzat (ez dakit agramatikala denetz).
Areago gogoko dut aditza konjugatzea:
ANVk erabaki du aurkeztuko dela egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari"
Ados, erabat, Gilen, berriro ere, bete-betean (nire sute apalean).
K.
"Uste", ez "sute" (barreak)!
K.
Kristina nola baldin badiozu ze
Ados, erabat, Gilen, berriro ere, bete-betean (nire sute apalean). Zeuk ikusi, Kristina, baina nik zu banitz ez nuke skribituko parenthesikoa.
ANVk erabaki du aurkeztuko dela egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari"
Diot, eta diotsut Kristina, ze horrekin bazagoz total eta erabat konforme ezin hobetsi ahal duzu lehen esan duzuna ezen hobesten duzu -lehen kolpean (?)- beste hau dakarrena Berria egunkariak, hau da, professional batzuk ari direnak expresski egunero lan journalistiko hortan egin ondoren estudio universitario espezifiko eta proprio batzuk:
ANVk konponbide prozesuari "ekarpen positiboa" egiteko erabaki du aurkeztea
Ezin biak batera, ezta?
Egun on,
esan dudan bezala, bat onartuko nuke goiburuan jartzeko, eta Gilenek proposaturikoa, aldiz, itzulpenaren testuinguruan ulertzeko (adibidez, berriaren kontaketaren barruan).
Ez dakit zertara ekartzen duzun kazetarien lana. Lan profesionala egiten dute, danok bezala, ez dut uste haiek onerako edo txarrerako kritikatzeko ezer esan dudanik. Gaizki espresatu naiz, agian?
Egunkarien unibertsotik aldentzen bagara, hots, zuk dakarzun esaldia testuingururik gabe hartuko bagenu, nire burutxoari zuku gehiago aterako banio:
"ANVk erabaki du aurkeztuko dela egitekotz "ekarpen positivoa" konponbide prozesuari"
tentagarria da;
nik agian, beste hau hobetsiko nuke:
"ANVk erabaki du aurkeztuko dela konponbide prozesuari "ekarpen positivoa" egitekotz",
edo beste hau:
"ANV aurkeztuko da konponbide prozesuari "ekarpen positivoa" egiteko"
edo:
"ANV konponbide prozesuarentzako "ekarpen positiboa" da"
edo:
"Konponbide prozesuan ANV "ekarpen positiboa" da".
Testuinguruaren arabera, nire itzian.
Hara, ikus artio,
K.
Nire "iritzian" !
K.
Skribitzen duzu, Kristina
Ez dakit zertara ekartzen duzun kazetarien lana. Lan profesionala egiten dute, danok bezala, ez dut uste haiek onerako edo txarrerako kritikatzeko ezer esan dudanik. Gaizki espresatu naiz, agian?
Beharbada ongi expresatu ez dena da ni ze nik bai kritikatu eta kritikatzen ditut gogorki Berria-ko professionak (eta generalean egungo redaktatzeko stylo indigeriblea zeinak dakarren ondorioz uxatzea euskalduna euskaratik) zeren erabiltzen ohi dute titular informativoak manera desinformativoan, batean bai eta bestean ere.
Berba egiten duzu ere buruz textuingurua baina, nire ustez, titular batek ez dauka textuingururik. Titular bat da, in principio, informatione soil bat, flash bat zeinak gonbitatzen zaitu irakurtzera barrukoa. Emanak dagoz titularrak, berriro diot nire ustez, kanpo textuingurua.
Halarik ere zure possibilitate differente guzi horiek kausitzen ditut hobeak begira effikazia informativoa zein bait da funtsa hon journalismoa ezi titular original tratatzen ari garena, ezi:
ANVk konponbide prozesuari "ekarpen positiboa" egiteko erabaki du aurkeztea
Ez al duzu ikusten distantzia visual lar handia artean subjektua eta verbua, Kristina? Goiko hori baino hobetzat hartzen dut nik zure possibilitate guziak.
Zera, goiko "original" hori iruditzen zait txarra, titular katastrophiko txarra.
Bai, distantzia handia da, baina distantzia handia izateak ez du beti esan nahi balizko egitura hori euskara molde gaiztoan erabiltzen denik. Nire aburuz. Orain ez dut adibiderik, barkatu.
Argazkiak askatu al dituzu?
K.
Kommentatzen duzu, Kristina, ondokoa:
Bai, distantzia handia da, baina distantzia handia izateak ez du beti esan nahi balizko egitura hori euskara molde gaiztoan erabiltzen denik. Nire aburuz. Orain ez dut adibiderik, barkatu.
Nik ez dut esan zeren gainera ez naiz ari hortaz ezen struktura syntaktiko hori dago redaktatua molde gaiztoan, euskara mode gaiztoan. Ez, nik ez diot hori baizik diot ze informativoki hori strukturea da irakurlearentzat katastrophiko txarra eta emaiten ahal da errazki hagitz errazago.
Hori diot nik ze ba dira possibilitate hobeak asko eta asko, besteen artean ere zuk aipatuak. Da informativoki eta diskursivoki aukera txarra izanik ere korrektua eta ba dira ere possibilitate hobeak. Hartu dela, hartu dutela eta hartzen ohi dutela Berriakoak aukera "gaiztoagoak" izanik eskura, esku-eskura, aukera hobeak. Euskaldunek ez diote Berria egunkariari kasurik ere egiten, ez dira ere urreratzen zeren da -zaie, zaigu- indigerible, hasirik tik tituluak, flashak.
Ez da ere alphabetatze kontua, zeren alphabetatuetarik ere zein porzentaiak segitzen du? "Stylo periodistiko horrek" huts egin du nabarmenki eta konstatableki. Ala ez?
Hi! Tommy Kwiatkowski . payday loans
Post a Comment