Gogoratzen naiz nola otsaileco lehen egunean ikusi nuen Eugenio Z. ispastertar 85 urthecoa noreuquin sarri eguiten ditut berriqueta labur batzuc. Salutatu nuen esanez
zezeil on
zeren guc holan esaten dugu edo guenuen urtheco 2. hilea Munitibarren, eta nire ustez baita Bizcaico euscal herrietan. Baina ez, esan eustanez Eugenioc esaten zutena Ispasterren zen otsaila. Nire arrapostua izan zen ze otsila da Guipuzcoaco euscaran baina bizcaieraz dela zezeila. Eta esan eustan ere orduan bere gazte demboran esaten zuten esaquerea buruz otsaila. Gaur nola ikusi dudan berriro noala paseoan Eugenio Z. escatu diot errepicatzeco esaquerea zeren ez nuen atchequi gogoan. Berehala esan du eta nic dut izquiriatu aldean neroian paper batean. Hara, esaquerea te Ispaster ganik Eugenio Z.
otsailtxu
laburtxu
baina emoten deuscuzu
bildurtxu
Hau gaurco commentario hau escaintzen dut ki Koldo Zuazo dialectologoa. Beharbada interesatzen zaiqueo. Nic neucan ustea -ezen Bizcaico herrietan esanten da zezeila uniformequi eta otsaila Guipuzcoan- ez zen eguia osoqui, ez zen uniformea. Ba dira antza, excalve eta enclave lexicalac ere arten euscararen dialectoac. ¿Zer uste daroa hontaz Koldo Zuazo eibartarrac?
No comments:
Post a Comment