Monday, April 19, 2021

Baldin importantea bada

 Casu emanez correctotasunari eraiki ahal dira phraseac differentequi, izanic horiec auquera redactivoac guztiac correctuac baina halere ez ordea berdin communicativoqui onac. 

Iracurtzen dut orain interneten -nire gustoz, zorionez- ondoco titularra

Asteburuko kanpaldiaren ostean, Aroztegiako lanak eten dituzte beste behin

 zorionez zeren holacoac normalqui edo behintzat usuago ikusten dira beste honetara emanac

Aroztegiako lanak eten dituzte beste behin, asteburuko kanpaldiaren ostean

 

Baldin importantziaric badu dela guertatzen hori ostean e "asteburuko kampaldia" on da -on litzaque- emaitea informatione hori aurretic.

5 comments:

Unknown said...

Dituzte eten beste behin aroztegiko lanak, asteburuko kanpaldiaren ostean.

Iparraldeko zenbait dialektotan egiten den legez, aditzen ordena aldatzea izan ahal da lagungarria, honela subjektoa ere dugu aurreratzen,

Txopi

Erramun Gerrikagoitia said...

Nic commentatzen nuena zen ze, baldin importantea bada, ze zeozer guertatzen da "ondoren" edo "ostean" zerbait orduan informatione hori joatea aurretic dela ona. Horrela esateraco sarthuric gainera zure apportationea, Txopi, gueratzen litzaque honela edo honelatsu.

Asteburuko kanpaldiaren ostean, dituzte eten beste behin Aroztegiko lanak

edo oraino nire gustucuago holan

Ostean asteburuco kanpaldia, dituzte eten beste behin Aroztegiko lanak

Unknown said...

Atsegin dut gehiago zure bigarren aukera,

Txopi

Erramun Gerrikagoitia said...

Mass mediacoen artean lan eguinten dutela ascotan presaz eta pumpa laster ez duquete astiric (eta ezta acaso gogoric) gogoetatzeco buruz honelaco puntu "lar intranscendentalac", antza denez.

Anonymous said...

"dituzte eten beste behin" sintagma iduritzen zait erabat premiagabea eta bazternahaslea. Ideia hori emaiteko ez da zeren Mediterraneo itsasoaren xerka abiatu, aski baita zazpi eskualkietako jende gutiz gehienak erranen lukena erraitea edo izkribatzea: "berriro eten dituzte".
Bainan Erramun jaunaren argudio nagusiari helduta --"zeozer guertatzen [balin ba]da "ondoren" edo "ostean" zerbait [,] orduan informatione hori joatea aurretic dela ona", daukat ezen ez duela zertan halan izan. Zenbat aldiz irakurri duke Erramun jaunak hunelako esaldiak gure auzo erderetan?: "After...., so an so" / "Après avoir...., so and so", edo "Tras...., so and so"? Ez baitirudi holako esaldietan erdal irakurleak den gutieneko arazorik duenik mezua konprenitzeko.
Horiek guziak gogoan, huna ene proposamena:
“Asteburuko kanpaldiaren ostean [edo “kanpalditik landa” edo nahi duzuen baliokidea] berriro eten dituzte Aroztegiako lanak”.
Ene ustea da euskarak badituela arazo estruktural aski larriak gure indarrak alferrik xahutzen ibiltzeko deus arazorik emaiten ez duten hunelako esaldi mikoetan.

XE.