Thursday, January 09, 2020

Auquera illogicoa eta ere ...

Televisionean, an ETB atzo iluntzea, ikusi eta entzun nuen Kirmen Uribe iracurtzen bere poesia bat non aiphatzen zuen supernova verbea textuan. Halan pensatu nuen zelan izquiriatu othe du supernova verbea Kirmen Uribec bere liburuan eta eraguinic curiositateac jo dut hizteguira hen Academia eta hen Elhuyar certificatzeco ze biec dakartela

supernoba eta ez supernova

Hori ikusiric ez al dago pensatzen duenic ze garoaz edo garoazte bide okerretic euscaldunac?, bide illogicotic, irrazionaletic, caltegarritic, ... Eta Academia dago ti euscaldun egungoac urrunago ze supernovac gu ganic? Zein galaxia mental urrunetan bizi othe dira? Zergatic jokatzen dute holan caltegarriqui tzat gu euscaldunac? Zein da arrazoia?

Baldin, esateraco, Academiac onhartu badu verismo verbea orthographicoqui zergatic ez berdinqui supernova? Iduri luque ze Academia, behintzat punctu hortan, ari da guztiz illogicoqui eta trompatuqui.

2 comments:

kepa said...

Hor da supernoba begaz. Elhuyaren fan handia Kirmen Uribe.

JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA


Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,

jainko txiki eta jostalari hura,

milaka puntutxo margotuz zure azalean.



Atsegin ditut zure orinak.

Atsegin dut kontatzea izarrak balira bezala.

Eta izar berri bat aurkitzea egunero,

supernoba bat kausitzen duen astronomoa legez,

zure bizkarreko toki ezkutu batean

edo zure bularren azpian.



Zure azala neure atzamarrekin ibiltzea dut gustuko,

jarraitzea planeta ezberdinen artean

sortzen diren lerro ikusezinak.

Astiro-astiro, teleskopio zehatz batek bezala.



Zuk diozu ez zaizkizula gustatzen,

nahiago zenukeela orinik ez izan

azal zuri leunean.

Baina zer egingo nuke nik, noraezean

dabilen itsasgizona nintzateke gau itxian.



Gogoan dut orin bat eskatu nizula

elkar ezagutu genuen gauean.

Begiaren ondoan duzun hori.

Nahikoa nuen Itaka txiki hori

nire etxea bertan eraikitzeko.

Eta zuk, eskuzabal, esan zenidan:

den-denak izango dira zuretzat,

guztira zenbat ditudan asmatzen duzunean.



Orinak marraztu zizkizun jainko hura izan gura nuke,

jainko txiki eta jostalari hura.

Eta musu eman gauero zure orinei,

banan-banan eta kontu handiz,

kontu handiz, desitsats ez daitezen.

Erramun Gerrikagoitia said...

Esquerrac Kepa lortzea gatic poesia hen Kirmen Uribe non aguiri da "supernoba" verbea.