Monday, December 16, 2019

Desacorduz kin Elhuyar, behintzat punctualqui

Batzutan consultatzen dut telephono mobilean Elhuyar hizteguia noiz izaiten dut curiositatea ea hain hitz nola dakarqueen hiztegui horrec. Halan noiz iracurri nuen gazteleraz inexperto hitza jaquin nahi izan nuen nola Elhuyarrec zekarren hitz horren equivalentea euscaraz.

Dakarrena Elhuyarrec tzat inexperto gaztelerazcoa dira euscarazco 4 auquera ondoco hauec

trebetasunik gabeko 
eskarmenturik gabeko 
esperientziarik gabeko
eta
ezjakin 

Halan phrase batec ipinten balu

Corresponsal hori lan hortan da inexperto hutsa 

tcharto legoque izquiriatua edo redactatua zeren non ipinten du inexperto beharco nuen ipini -behintzat casu eguinez Elhuyarri- goico 4 auqueretaric bat. Beraz, esan gabe doa, ze desacorduz nago kin dioena Elhuyarrec. Euscaldunoc ez gara expresatzen horrela, nehon.

Othe da Elhuyar lexicoguintzan inexpertua, edo trabetasunik gabekoa, edo eskarmenturik gabekoa, edo esperientzarik gabekoa edo ezjakina? Edo ohte da aldiberean 5ac batera zeren dira conceptu differenteac nahiz elkarren hurbilecoac? Ba duque Elhuyarren lexicoguintzac beharra autocrita batena, repaso batena, hutsen -baldin badaude- corregitze batena.

4 comments:

Josu Lavin said...

"inexperto hutsa da" ençun deraucoçu nehoiz euscaldunen bati?
Bon, edo "inesperto hutsa da"?

kepa said...

Pareko exenplu bat Lekitton ahozkoan entzuten dena: Farora arte noa paseatzera ba nik nahiago dot entzun Itsasargira arte noa paseatzera eta hori be lekittar izango litzateke.

kepa said...


trebetasunik gabeko hitz bi dira? Bueno inexperto eta sin experiencia be gauza bera dira.

kepa said...

Subkontzientetik irte zait nire bigarren iruzkina. Agian, bi hitz zartzea "inexperto"ren lekuan ez dela entzungarri erosoa egiten eta horregatik pentsatzea ez dela erabiltzen baina ez da hori zeren, ustez, berba asko dira ez direnak erabiltzen entzungarri erosoak izanda ere. Faro hitza mundu zabalean erabilia da eta euskeraz be onartua, Erramunek ondo dakien modura, baina niri eman itsasargia hitza gure hizkuntza zaharrean horrela delako faroa. Entzulearen ardura da itsasargia ez dela nabigatzen dagoen txalupak emititzen duen argia.