Josu Lavinec izquiriatu du ondocoa
Batuera ez da eguin ahal cen hoberena. Ez da. Bideo, errugbi eta testu, adibidez. Negar eguiteco gogoa emaiten derautate hitz hauec.
Berdintsuqui dio Juan Luis Fernández Gutiérrez-ec
Bai, "desarrollo" hitz normal-normala da. "Desarroilo", aldiz, cacatza hutsa.
Guztia eguin al da batuan ongui eta perfectu? Inon othe da deus esateco mea culcaric (pasatu dugu linea gorriac)?
Munitbarco elizan cantatzen zen ni haur nintzala aguertzeco damua hau "... damu dot bihotz guztitic zu nahigabetu izana". Dirudienez bada an euscara batuco zembaitetan damu hartu behar izana, arguiroqui baldin eguin baledi autocritica zintzo behar den bezalacoa.
Ala ez al da eguin behar autocriticaric ikusteco ea inon pasatu diren linea gorri principioz infranqueableac.
Batuera ez da eguin ahal cen hoberena. Ez da. Bideo, errugbi eta testu, adibidez. Negar eguiteco gogoa emaiten derautate hitz hauec.
Berdintsuqui dio Juan Luis Fernández Gutiérrez-ec
Bai, "desarrollo" hitz normal-normala da. "Desarroilo", aldiz, cacatza hutsa.
Guztia eguin al da batuan ongui eta perfectu? Inon othe da deus esateco mea culcaric (pasatu dugu linea gorriac)?
Munitbarco elizan cantatzen zen ni haur nintzala aguertzeco damua hau "... damu dot bihotz guztitic zu nahigabetu izana". Dirudienez bada an euscara batuco zembaitetan damu hartu behar izana, arguiroqui baldin eguin baledi autocritica zintzo behar den bezalacoa.
Ala ez al da eguin behar autocriticaric ikusteco ea inon pasatu diren linea gorri principioz infranqueableac.
23 comments:
Hala da, Erramun.
Bideo, errugbi eta testu (eta abar) idazteac ez daduca ecer normaletic. Anormala da guztiz.
Hau ulercen ez den bitartean euskara batua bethi içanen da hizcunça simulacro batere graciaric gabea.
Eta ez dut uste atzeraco marcha sar daitequeenic. Lerro gorria ez cen passatu behar, ceren behin iraganic atzera joaiteric ez baita.
Bessarcada handia
Zer nahi duzu erraitea. Nic defendatzen dut nire ustez ona dena. Ba daquit nic ez dudala ezagutuco hemendic urthe batzutaraco societatea eta han izango dena baina hori guztioi haguituco zaucu. Bestalde esan ze lan handia eta ona eguiten duzu / duzue Juan Luisequin batera.
Gustatu edo ez, euskara batua, edo euskara batuak ezarritako oinarria, da euskarak kultur hizkuntza gisa duen aukera onena, are bakarra, bizirik irauteko. Findu, borobildu, hobetu, baliabide gehiagoz hornitu, bai, hori guztia ezinbestekoa da baldin nahi badugu etorkizunean izan dadila hizkuntza duin eta potentea. Beste bideak, ordea, ez dut uste gauzagarri direnik, batez ere ez dutelako erabiltzaileen komunitate minimo baten sustengurik.
Gogoeta haintzat hartzecoa Gilen zurea. Beharlitzateque ahal den neurrian
findu,
borobildu,
hobetu,
baliabide gehiagoz hornitu,
...
repasatuz zer eguin den ondo eta eguin zitequeena hobeto eta eguin direnac tcharto evidentequi. Eguinic autocritica minimum bat.
Bideo, errugbi, testu eta abarren bidetic euscara desaguertuco da dudaric gabe.
Nic ez daquit euscarac ethorquizunean -zeren ez bait naiz bizico orduan- segutuco duen indartsu edo aitzitic desaguertuco den baina bai daquidana da izenean daucadan nivel culturala, izan gabe punterengoa an munduco cultur rankinga baina consideraturic asqui cultua juzcatzeco holaco puntuac ze ziurqui horiec verbac direla izquiriatu behar video, rugby, textu, ...
Culturaren izenean respectatu behar dira zembait muga, eta ez baldarqui transpasatu barregarriqui eta lotsagarriqui aitzinean auzo hizcuntzac. Izan gaitezen minimoqui presentableac.
Erramun jauna,
Galdatzen baituzu ba ote luketen zertaz damutu batua moldatu dutenek, erranen dautzut ez dakidala txit galdera egokia ote den hori, zeren damua, behintzat mea culpa gisan formulatu ohi den hori, izan ohi baita gauza bat errotik personala eta konbikzione moral eta relijiosoekin hertsiki uztartua, halako maneraz non ez baitakit zenbateraino aplika dakioken kontzeptu hori hautu linguistiko soil bati. Tronpatu zirela batuaren aitagoiek (amagoi gutxi, omen) zenbait gauzatan, eta are, zenbaiten ustez, munta handieneko gauzetan zirela tronpatu preseski? Litekena da, baina ez litzake hanbat harritzeko hori, gizakiak oro garenez tronpakizun. Halaber, uste izateko da aitagoi horiek beste bide batetik jo izan balute ere azaleratuko zirela dudarik gabe 50 urteren buruan zenbait akats edo hautu oker, egun pairatzen ditugunen aldean kalitate, hedadura eta gibelondo diferentetakoak bainan berdin akats haatik.
Konprenitzen ditut egungo batuaren zenbait aspektu deitoratzen eta are madarikatzen dutenen auhenak eta erostak, bainan latinoek erraiten zuten bezala, alea jacta est, erran nahi baita, jaurti dirade daduak mahainerat, eta iduri luke orain berandu dela gauzak berri-berritik egiten hasteko. Iduri zaut hagitzez progotxugarriagoa ditakela moldatua dugun koiné gutxi-asko problematiko hori harturik oinarri, entseatzea hura eginahalean hobetzera, fintzera eta tresnatzera. Horretarako, erran gabe doa, Erramun, Rubio, Lavin eta gisakoen aportationeak urre gorria dirade euskal populuarentzat, eta nahiz beren eskolak ez duen bildu oraikoz arrakasta handirik, bai ordea erdeinu eta ostiko franko, badut susmoa haien gogoeta eta proposamenak ari direla beren bidea egiten emeki euskal hizkuntzaren inguruko aferez sakonkienik eta zinkienik arrenguratuak dauden, eta gure hizkuntzaren arazoei bekoz beko sogitera herabe ez diren hainbat eskualdunen buru-bihotzetan. Bizkitartean, ez da higurikitzeko aportatione horiek provoka dezaten iraultza kopernikano bat egun batetik bestera, eta beharko dugu segur jarraitu akatsak salatzen eta euskaldungoari ikusarazten, fermuki bezain argudiatuki, hartu diren erabaki batzuk ez direla izan biziki egokiak eta behar dugula irekiak egon formula berriak entseatzera, zeintzuk, oi paradoxaren paradoxa, gehienetan ez diren funtsean besterik baizik gure idazle hoberenek antzina baliatu formula edo estrategiak, luzaz zokoraturik egotu direnak gure inorantzia, itsutasun edo aluzinazione ideologiko kolektivoaren kausaz.
Eta hain zuzen ere erran baitut badirela segurik batuaren zenbait aspektu beharko luketenak izan berriro pensatuak eta eztabaidatuak, nahi nautzueke aipatu gauza horietarik bat, jakitekoz eian zuen ustez beharko ote litzateken kanbiatu jarraian aipatzera noan pundu partikular bati buruz duela 50 urte hartu zen erabakia, ala behar dugun aitzitik ontzat eman eta segi aitzina orain arteko bidetik.
(Jarraitzen du)
Kasu partikular hori adibide batekin ikusarazteagatik baliatuko dut Xabier Aristegieta Okiñena jaunak dakarren adibidea “Euskarazko Testuen Komunikagarritasun-problema larriak” deitu artikulu batean (zor diot artikulu horren berri izaitea Jesus Rubo jaunari, zeinak aipatzen duen bere blogean).
Aristegieta jaunak moldatzen du artikulu hori zerrendatzekoz euskarazko testuetan ohartzen dituen “komunikagarritasun-problema larriak”. Zerrenda aski luzea osatzen du zeinetan, arazoak identifikatzeaz gain, ierarkia batean antolaturik emaiten baititu, larrienetatik gutiago larrietara. Hala, iduri zaio orotako arazo handiena dela “atzerakarga”; hurrena, “velcro efektua” delakoa, zeina deskribatzen duen bere hitzez hunela: “Laburki adierazita, honakoan datza problema: euskaraz hitz egiten ari garenean badago egiten dugun pausaldi bat, zeina, hitz horiek idatziz jasotzean, inolako zeinu berezirekin adierazten ez den. Ondorioz, idatzitako testua irakurtzen dugunean, grafikoki adierazitako inolako etenik ikusten ez dugunez, ez dugu detektatzen, eta horrek gaizki-ulertuei atea irekitzen die.”
Ondoren, izen-elkarketak marratxoz markatzeko derrigorrik eza iduri zaio azaro larriena, hortarik hel ditazkelako maiz veltro efektu txit indesiratuak. Eta hori hala dela frogatzeko, Aristegieta jaunak zenbait abidide dakartza bere artikuluan, hala nola hau:
“Horrekin batera, jarduketa ekitaldian zehar beteko dela ziurtatzen duten agiriak gaineratuko dira”.
Dio Aristegietak: “Esaldi hori lehenengo aldiz irakurtzean, nik behintzat informazio-prozesatze txiki bat egin behar izan nuen, «jarduketa ekitaldi» hori «jarduketa-ekitaldi» ote zen ebazteko. Berriro diot: izen-elkarteetan marratxoen derrigorrezkotasuna ezarrita egongo balitz, ez zen ahalegin horren beharrik egongo.”
Iduri zaut Aristegietaren analisia arrunt azalean geratzen dela eta ohartzen dituen arazoen zerrenda ierarkikoa prestatzean trebukatzen dela pixka bat. Adibidez, Aristegieta jaunak dio esaldi konkretu horrek dituen arazoen sustraia dela sistematikoki ez baliatzea marratxoa hitz-elkartuetan, ezen sistematikoki baliatuko bagenitu ziertoro jakinen genuke “jarduketa” eta “ekitaldian” hitzak ez daudela elkarri loturik bainan elkarretarik berex.
Nik ez dut batere erosten Aristegieta jaunaren analisi hori, zeren esaldi horrek ageri duen arazoa sakonagokoa baita, eta ez du zerikusirik marratxoaren erabilerarekin bainan bai bere osagaien antolamendu antikomunikativo altubianoarekin, zeinaren ondorioz sortzen diren Aristegieta jaunak marratxoaren erabilera prezeptivoaren bidez konpondu nahi lituzken arazoak. Funtserat-eta, Aristegieta jaunak arazotsu konsideratzen duen esaldi horretan elegoke neholako arazorik (ez velcro efektuzkorik ez bestelakorik) baldin esaldia sintaktikoki antolatua –josia– balego orden komunikativo egoki bati jarraiki, eta ez Altube jaunaren irakaspen pozoitsueri jarraiki. Hunela antolatua balego, konparazio batera:
“Horrekin batera, agiriak (sic) gaineratuko (sic) dira ziurtatzen dutenak ekitaldian zehar beteko dela jarduketa”
Edo, estilo eta lexiko ulergarriago batzuekin:
“Horrekin batera, dokumentu batzuk banatuko dira ziurtatzeko ekitaldian bertan egingo dela jarduketa”
Analisiaren akats hau —bigarren mailako arazotzat jotzea lehen mailakoa dena, eta, aldiz, arazo nagusia (antolamendu sintakiko okerra) ez jartzea arazo guztien gailur eta sorburuan— maiz ageri da Aristegieta jaunaren textuan, hainbesteraino non artetan iduri baitu miriku bat zeinak, ikertu ondoren minbiziaz hezur-muineraino jotako eri bat, mafrundi bat diagnostikatzen baitio eta araberako erremedioak emaiten, bazter utziz eritasun larrienak —minbiziak— galdatzen dituenak. Hala-hala, hemen Aristegietak ikusten du marratxoaren beharra eta velcro efektuaren interferentzia, bainan ez bide du ikusten esaldia bera dagoela modu antikomunikativoan antolatua, eta hortik heldu direla ohartzen dizkion arazo guztiak.
(Jarraitzen du)
Bainan aldaratu naiz ene hasierako bidetik. Erran dut nahi dautzuedala galdetu zuzena ala okerra ote den zuen ustez duela 50 urte hartu zen erabaki bat, eta ordu da argi dezadan zer erabakiz naizen mintzo.
Hartuko dut oinarritzat gorago aipatu esaldi bera:
“Horrekin batera, jarduketa ekitaldian zehar beteko dela ziurtatzen duten agiriak gaineratuko dira.”
Aristegietak erran bezala, gerta liteke esaldi horretan irakurleak “jarduketa ekitaldian” irakurri/ulertzea (velcro efektua), nahiz eta bi hitzak ez dauden elkarri lotuak funtzionalki bainan bakarrik fisikoki. Aristegietak diosku arazo hori saihestu ditakela establituz erregla finko bat markatzekoz hitz-elkarketa guztiak marratxo baten bidez. Hala egingo balitz, irakurleak automatikoki jakinen luke hitz bikote hori ez dela bikote zeren ez dagoen marratxorik hitz biak elkarrekin lotzen. Nik horri erantzun dakot arazo horren erroa sakonagoa dela eta hura eragozteko aski dela esaldia beste era batean antolatzea sintaktikoki.
Bizkitartean, onartuz ixtant batez gure burua kokatzea Aristegietaren analisiaren zedarrietan eta ahantzirik ezen esaldi horretan dagoen velcro efektuaren sorburua dela bere antolamendu antikomunikativoa, bada segurik beste bide bat “jarduketa ekitaldian” hitz multzoaren benetako izaera sintaktikoa argitzeko inolako nekerik eman gabe irakurleari. Bide hori da erabakitzea “–a” letraz bukatutako hitzei nominativo mugatu singularraren marka eratxekitzean sortzen den “–a+a” multzoa bihur dadila ez “–a”, batuan bezala, bainan, adibidez, “–ea”, bizkaieraz eta beste zenbait euskalkitan bezala ( > jarduketa+a > jarduketea).
Alta, duela 50 urte hartutako erabaki baten ondorioz, batuan, “-a” letraz bukatu hitzetan berdinak dira nominatibo singularreko eta nominativo mugagabeko hitz amaierak, halako maneraz non ez baita gehiago posible, hitz baten formari begiratuta, jakitea hitz hori nominativo mugagabean deklinatuta dagoen ala nominativo mugatuan. Ordean historia guztian euskalki gutiz gehienetan argi bereiztu dira nominativo singular mugatua eta nominativo mugagabea, baliatuz horretarako era guztietako estrategia fonetikoak: “-a+-a” = aa, ea, ia, á…, etc. Batuan, aldiz, “-a+-a” multzoak beti ematen du “–a”, halako gisaz non ez baita gehiago posible bereiztea “jarduketa” eta “jarduketea”, “alaba” eta “alabea”, “metafora” eta “metaforea”, “kolera” eta “kolerea”, “lotsa” eta “lotsea”, “heriotza” eta “heriotzea”. Gauzak prezisionez izendatzeko hizkuntzen ahalmenaren ikuspegitik ez dea hori gabezia larria? Baldin beharko bagenu itzuli euskarara novela, film edo kante angeles bat deitua “The Daughter”, eta gero beste bat deitua “Daughter”, nola ongi burutan hel gintezke batuaren egungo paradigma deklinativoarekin? Ez da posible. Orobat, eta itzuliz berriro gure behakoa eskuartean darabilgun esaldira, baldin duela 50 urte erabaki izan balitz formalki bereiztea elkarretarik “–a” letraz bukatutako hitzen nominativo mugagabea eta nominativo mugatua, orain ez genuke velcro efekturik “jarduketa ekitaldian” bezalako hitz sekuentzia batean, zenbatnahi gaizki eraikita egon esaldia, nominatibo singularraren desinentziak arrunt eragotziko zukelakoz velcro efektua:
“Horrekin batera, jarduketea ekitaldian zehar beteko dela ziurtatzen duten agiriak gaineratuko dira.”
Edo, estilo eta lexiko ulergarriago batzuekin:
“Horrekin batera, dokumentu batzuk banatuko dira ziurtatzeko ekitaldian bertan egingo dela jarduketea”
Beraz, hauxe da ene galdera: “-a” letraz bukatutako hitzen nominativoko desinentzien idazkerari buruz duela 50 urte hartutako erabaki hura egokia zautzue ala desegokia?
Izan zaitezte,
XE
(Fini).
Nire ustez erabaquiac erabaqui behar guenuque erabili euscara izquirioz edo verbaz formaric hoberenean eta expresivoenean, valiatuz hortaco gure autonomia personala actuatzeco casu eguinez egon ahal diren edonolaco normei baina baita baimena emanic ere auquera yago aberats izan ahal direnei, auqueratzen dugula hobecotzat causitzen duguna. Hobeac prevalitzen luela aurrean e ona edo on simplea.
Margen personalac edo collectivoac ez al du lekuric? Ala guztia othe da soil normativismo rasoa?
Nic revindicatzen dut erabili ahal izatea hartzzen dena hobecotzat.
Erroteta jaun preciatua,
Neuc jarduqueta + a honetara
jarduqueta'
idatzico nuque.
Adibidez:
Alaba' chiquia da : la hija es pequeña
vs.
Alaba chiquia da : es la hija pequeña
Nik honela diferentziatuko nituzke aukerak grafikoki (hitz ordenari eutsita):
A + A
Teknologiá gizartean bizkor hedatzen ari direnak.
HITZ_ELKARKETA
Teknologia-gizartean bizkor hedatzen ari direnak.
Teknologi gizartean bizkor hedatzen ari direnak.
IZEN OSTEKO ERLATIBOA
Teknologia ' gizartean bizkor hedatzen ari direnak.
Hori bai, salbuespen giza erabiliko nituzke holakoak, anbiguitatea hausteko, ez kasu guztietan. Ahoz, ondo desberdintzen dira denak intonazioari eta pausa prosodikoei esker.
Lavin jaun txit estimatua,
Egiten daukuzun proposamenak badu kanore, zugandik heldu diren proposamen gehienek bezala, bainan banituzke haatik bi galdera zuri pausatzeko hartaz.
Lehen galdera: diozularik “Neuc jarduqueta + a honetara jarduqueta' idatzico nuque”, proposamen hori idazle zahar zenbaiten erabileran funtsatzen duzu, ala zeure burutarik jalgia da? Daukat ezen tradizionean ainguratutako konponbidea balitz indar gehiago lukela bere burua nagusitzeko beste konponbide zenbaiti, nahiz eta, prefosta, tradizionean errotua izaitearen baldintza ez izan baitezpadako kondizione ezein berrikuntza progotxugarri onartzeko.
Bigarren galdera: ez zauzuia iduri proposatzen duzun goiko koma hori hobeto balia litekela velcro efektua saihesteko ezenez-eta nominativo mugatu-mugagabearen afera konpontzeko? Demagun esaldi hau:
“Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak enpresan jarraituko duela diruzain postua hornitzen den arte”.
Ageri da esaldi hori bitara konpreni ditakela:
A) “Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak [enpresan jarraituko duela diruzain] postua hornitzen den arte.”
B) “Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak enpresan jarraituko duela [diruzain postua hornitzen den arte]”.
Nire ustez, argi markatzeko kasuan kasuko erranahia biziki tresna egokia litake goiko koma, gisa huntan:
A) “Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak enpresan jarraituko duela diruzain’ postua hornitzen den arte.” (= Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak enpresan jarraituko duela [diruzain postua hornitzen den arte]).
B) “Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak enpresan jarraituko duela’ diruzain postua hornitzen den arte.” (= Enpresako presidenteak adierazi du Anton Zabalak enpresan jarraituko duela [diruzain postua hornitzen den arte]).
Hortaz, zeinu ortotipografiko berarentzat proposatzen dugu, zuk eta nik, funtzione bana. Zein zautzu zuri egokiena?
XE.
Gilen jauna:
Diozularik:
“Nik honela diferentziatuko nituzke aukerak grafikoki (hitz ordenari eutsita):
A + A
Teknologiá gizartean bizkor hedatzen ari direnak.”
Ez dut batere konprenitzen emaiten daukuzun etsenplua. Zer erran nahi du zehazki “Teknologiá gizartean bizkor hedatzen ari direnak.” esaldiak? Zendako jartzen duzu tilde bat hor? Zer markatzeko? Emaiten ahal dituzua etsenplu gehiago hobeki konpreni dezagun zure proposamena?
XE
Leiçarragac eliça eta eliçá berheizten cituen.
Neu bat nathor çure proposamenequin.
Erroteta, -ia bukaeradun hitzetan ezin da artikulua esplizitatu -EA erabilita. Horretarako ere eman zigun soluzio bat Leizarragak orain dela lau mende eta erdi:
Ecen Iaincoaren iustitiá hartan eracusten da fedetic federa
ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté
bercela gratiá guehiagoric ezta gratia
Gainera, haren sistemak, bizkaierarenak ez bezala, balio du kasu hauetarako ere:
eta eçar ceçan mangederán, ceren ezpaitzén hayendaco lekuric ostalerián
Eta hecgatic sanctificatu diát neure buruä hec-ere sanctificatuac diradençát eguiáz
Iaincoaren ohoratzeco bigarren parteaz, obedientiáz, asco luçaqui minçatu garenaz gueroz, minça gaitecen orain hirurgarren parteaz
Eta baita ere pluralerako:
ençun citzan melodiá eta dançác
Bestalde, antologikoa iruditzen zait azentuaren eta subjunktivo trinkoaren erabilera hau:
Eliçá ezten Eliça
Alegia, "Elizea izan ez dadin Eliza". Horrelako subsjunktivoetan, azentua erabil daiteke relativotik bereizteko: "Elizá ez dén Eliza".
Beraz:
"Teknologiá gizartean bizkor hedatzen ari direnak” "Teknologia+a gizartean hedatzen ari diren(persona/gauza)ak"
Idatzizko euskarak arazo bat du ahozko mintzairak ez duena, eta da maileguzko erdal ortografiak ez dituela eskaintzen sintagmen eta perpausen muga markatzeko euskarak behar dituen zenbait elementu (ohiko komez, puntuez, marrez eta horrelakoez aparte).
Ez ditu eskaintzen zeren erdarek ez baitute horien premiarik, preposizioek-eta betetzen dutelako funtzio hori.
Hortaz, ahoz aise markatzen duguna intonazioaz eta pausa prosodikoez, idatzizkoan ezin da islatu, eta nahasgarri gertatzen da maiz, baita idazle zaharretan ere.
Hori konpontzeko, aukera hauek daude:
- Sintaxia mugatzea, saihestuz hainbat joskera ahozkoan maiz erabiltzen direnak. Aukera hau oso zabalduta dago gaur egun, eta, joan-etorriko bidea eginez, eragina izaten du ahozko jardunean (EITBko euskaran, adibidez).
- Ortografia osatzea falta ditugun baliabideekin (apostrofoak, azentuak...). Eraginkorrena, baina gauzatzeko zaila. Jende askori kakalarria sartzen zaio ezohiko diakritikoak ikustean.
- Preposizioak asmatzea. Hau da, euskara aldatzea.
Bigarren aukera hautatuz gero, baliabide hauek nabarmenduko nituzke:
a) Azentu zorrotza, -a organikoa duten substantiboetan artikulua markatzeko:
Segur uztá handi da, baina langile gutxi.
b) Apostrofoa, velkro efektua desegiteko:
Konpasio har zezan haiezaz, zeren baitziren errebelatuak eta barreiatuak ardi ' artzainik ez dutenak bezala.
c) Azentu akutua, lehenaldiko erlatiboa markatzeko:
Eta bere jendea igorririk hil zitzan Betleemen eta haren aldiri guzietan zirèn haur ' bi urtetako eta behereko guziak.
d) Marratxoa, hitz elkartuak markatzeko:
Otoitz egiozue bada uzta-jabeari, irion ditzan langileak bere uztara.
e) Azentu zorrotza, subjuntibo trinkoa markatzeko:
Baina libra zaiteztenean, ez duzuéla artarik nola edo zer mintzaturen zareten.
Adibideak atereak dira Leizarragaren Testamentu Berritik, S. Mateoren ebanjeliotik, eta grafia gaurkotuta daude. Leizarragak a) baino ez zuen erabili, eta partzialki d).
Gilenen proposamen hauec ere osso onac iruditzen çaizquit.
Justo Mocoroac goico comma erabili çuen bere liburuan ceinetan tractatzen baititu erranerac.
Gilen esquerrac zure explicationeac gatic, ikasi dut anhitz ez nequienic.
Barkatu, c) puntukoa ez da azentu akutua, baizik eta azentu grabea.
Gilen jauna;
Ederki sistematizaturik eta antolaturik presentatzen dauzkutzu idatzizko registroan balia genitzaken makulu ortotipografiko batzuk ez bakarrik txit pertinenteak bainan ene ustez ezinbestekoak segurtatzeko euskal irakurleak izango duela manera euskaraz erraz eta nahasketarik gabe irakurtzeko’ buruzkatu behar izan gabe egun pairatzen dituen ulermen-arazo guztiak, zein heldu diren hein handi-handi batean ez baliatzetik eskura ditugun tresna ortotipografiko xume bezain efektivo batzuk arazoei zainak errotik mozteko, nola egiten den munduko mintzaira guztietan hen arta duten akademiko eta jakintsuen bultzadaz.
Gai honetara begiak itzultzenago eta harritzenago naiz nolatan izan liteken eskual jendea hain zabarra eta laxoa non nahiago duen adrezatu gabe utzi biziki erraz konpon ditazken zenbait arazo, jakinik ere hala egitez kondenatzen duela eskual irakurlea sofrikario eta penitentia handi batera eta nekearen kenez baizik ezin deszifratzera beste erdaretan sinpleki bezain gozo dekodetu ditazken mezuak. Ezen egia bada ere Lavin, Rubio eta Erramun jaunek proposatzen dituzten zenbait berrikuntzek ez dutela aisa ukanen begitarte eskual akademikoen artean, ez eta menturaz eskual jende xumeen artean ere, direlakoz hain iraultzaileak —hitzaren zentzu etimologikoan— eta ezohiak non kolpatzen dituzten lazki orai arteko ohitura eta praxi hedatuenak, ez da gutiago egia Gilen jaunak sistematizatzen dituen konponbide ortotipografiko horiek aspaldidanik daudela denen eskura eta aplika ditzakela eguneroko textuetan asko nekerik gabe. Eta bizkitatean, inor gutxik baliatzen ditu nehon.
Ez dea hori misterio sondagaitza?
Konponbide errazak besarkatzera horren uzkur eta lotua ageri den populu batek nola konsentituren du besarkatzea, are konsideratzea ere, beste konponbide problematikoago eta besarkagaitzago batzuk?
Zaila date biziki.
XE
Iracurriric azquen goico hori ganic Erroteta occurritzen zait esatea simplequi eze ez dugula margen tchiquienic ere gure baithan tzat erabili inoiz gure autonomia personala, ezen ez dugula nahi izaiten reactionatu ezta ere
contra total evidentea den "errore bat".
Halan, exemplugarri, entzuten eta iracurtzen ohi dugu azquen aldian pentsidun hitza noiz -%100- esan ohi da bethi pensionista. Nehorc ez du reactionatzen, jaquinic ere prevaricatione bat dela, guztioc isil mutu eta obedient.
Buruz euscararen mundua ez dugu nahi ezertan hartu margen personalic, intransigente hutsac gara an transgreditu ezer. Da rola soldatapeco soldaduarena, normac obeditu eta fini.
Post a Comment