Wednesday, October 03, 2018

Obsesione lexical aguericoa

An tv (EITB) ari zirela gaur (eguaztena 3 urria 2018) eguiten interview bat euscaraz Coteto Ezcurra remontista nafarrari esaten du Cotetoc ezen

obsesionatu nintzen 

referitzen zela ba zituela beatzi tchapel irabazioac eta nahiric lortu 10.a zela obsesionatu. Aitzitic televisioneco locutoreac dioscu (ikus-entzuleoi) ze Coteto

itsutu zela 

Aclaratione hori e locutore proffesionala dateque (diot nic) zeren uste du edo duque guc ikus-entzule euscaldunoc ez dugula ulertzen zer den obsesionatu, zeren nola jada esana bait dut, Cotetoc euscaraz mintzo zela esan du arguiqui obsesionatu zela.

10 comments:

Anonymous said...

Hunek ez du deus ikustekorik zure egungo komentarioarekin, Erramun jauna, bainan bai zure mezuen berri emateko helarazten daukuzun avisuko textuarekin, zeinetan itzuri zauzun errata edo erratoitxo bat ezinago polita, baita hau:

"Zeozer gatic nahi ez balitz guehiago hartu honelaco mezuric asqui da avisatzea eta izango zara kendua tik lista aututomatico hau".

Horren arabera, zure lista hori litzake autuak eta solasak modu automatikoan sortzeko mekanika bat.

Funtsean holatsuko zerbait baita, beharbada hobeto baizik ez dago horrela idatzirik.

Izan zite!

XE.

Erramun Guerricagoitia said...

Nic diodalaric lista automaticoa esan nahi dut ze mezua ez dudala bidaltzen banan banan individualqui bakoitzari baizic dudala formatu grupo bat -listan bat- nori, zeintzueri bidali mezua, berria esanez dudala izquiriatu beste commentario berria ezen bidalqueta bakarrean dudala avisatzen bakoitza e grupoa (grupoco bakoitza).

Erramun Guerricagoitia said...

-lista bat-

Anonymous said...

Ageri da sobera fite irakurtzen dituzula zuk mezuak artetan.

Bara zite apur bat, har arnasa barna, pausa, eta arrairakurri ene mezua.

Agian bigarren irakurraldian ikusiko duzu hobeki zer den bere mamia eta zein den egin behar duzun zuzenketa.

XE.

Erramun Guerricagoitia said...

Sala ezazu nahi duzuna garbiqui, garbiquiago.

Anonymous said...

Ezinago garbi duzu "salatua" ene lehen mezuan. Behar duzu bakarrik hura arrairakurri baratxeago eta konprenitu zer nautzun han erraiten.

Baldin arteño bat hartzen baduzu hala egiteko, ohartuko zara ene mezuan ez nautzula nihon ere aipatzen zuk diozun "lista automatikoa" sintagma, bainan bai zure mezuetan ageri den "lista autumatikoa", adierazpide bat hain drolea non harek eman baitaut oina ene lehen oharra moldatzeko.

Konprenituko ahal zenuen orai.

XE.

Erramun Guerricagoitia said...

Dirudienez ipini nuela autumaticoa (sic) ordezta automaticoa. Vista onaren gorabeherac beraz.

Edozelan ere esquerrac.

Jesus Rubio said...

Kaixo XE.:

Irakurri berri dut zure hemengo komentarioa, eta erantzun dizut hemen. Jarraian doa textua, zein originalean agertzen baita zenbait nabarmendurekin:

Ikusi berri dut komentario bat (an bloga deitzén Referentziak) non XE.-k erantzuten dion ki ondorengo esaldia e-Erramun Gerrikagoitia:

"Orduan animalien regueac erantzun zuen: "Baldin jaquin izan baguenu eraiquitzen estatuac, ikusico hintuzque guizaqui asco an lehoien erpe zorrotzac"!

Baina azquen auquera hau duc gutiago hurbila ganic original grecoa nondic nic dudan traducitu. Ari nauc bide berri bila nire cautan Erroteta, ondo daquiquean lez. Besteric duc ea "bide berri hortan" bilakatzen den textua -mezua- sobera opaco eta infranqueable ulergarritasunean, nic ezetz uste.

Hauxe da komentarioa e-XE.:

Beharbada ez da textu bat "sobera opaco eta infranqueablea", baina baditu haatik bere nekeak irakurle arruntarentzat.

Funtsean, arazoa da "an" partikula, zeina irakurle euskaldun gutiz gehienek intuitiboki lotuko duten inesivo kasuarekin (etxe-AN, gure-AN, Donosti-AN, etc). Bizkitartean, zentzu inesivoa eratxikitzen badiogu hemen, esaldiak ez du zentzurik, eta hortik heldu dira preseski arazoak, ez "infranqueableac" baitezpada, baina bai irakurle eli bat estonatu eta ohiltzeko bezain patarrak.

Pozgarria da irakurtzea ze irakurle euskaldun gutiz gehienek intuitiboki lotuko dute "an" partikula kin kasu inesivoa. Hala ere, XE.-k dio ze zentzu inesivoa eratxikitzen badiogu hor, esaldiak ez duela zentzurik. Hau da, ulertzen dudanez, arazoa da ze "an" partikula lotuko genuké kin "guizaqui asco" ordezta kin "lehoien erpe zorrotzac", eraginez halako velcro efektu bat.

Nik, ordea, ez dut ikusten arrisku hori inondik nora (justuki baliabide prepositiboak izaten dira soluzioa ki velcro efektuak):

-Mintzatuan, ez dago batere arazorik, argiki lotzen baita "an" kin ondorengo materiala.
-Idatzian ere ez, zeren "an" partikula hori agertzen da isolaturik, eta zerbaitekin nahastekotan izanen zén kin "han" adverbioa", nondik derivatzen den "an" (hala ere, "h"-ak argi uzten du ze dá beste "an" bat), baina ez dut ikusten nóla nahastu liteken kin kasu inesivoa.

Jakina, estonagarria izan daiteke entzutea edo irakurtzea lehenengo aldiz "an" prepositiboa, antzera nola estonagarria izan ahal den lehenengo aldiz entzutea edo irakurtzea "estonatu" aditza, edo "zein" erlatiboa bera ere baldin inoiz ez badituzu entzun. Baina, behin jakinda zer den, ez da dudarik ze "an" partikula izanen litzateke ikaragarri ona ki euskal diskursoa. Antzera nola "gain", "aurka", "alde", "arten", "zein", "zeren" ...

Jesus Rubio said...

Kaixo berriro, XE:

Hauxe ere idatzi dut: Koherentzia sintaktiko-interpretatiboak desagertarazi egiten du velcro-efektua (ezin dut kopiatu hemen, ez da kabitzen).

Anonymous said...

Arrapostua duzu blog huntako "Guizaquia eta lehoia pasiuz bidean. (Fabulea ganic Esopo)" deitu harian.

XE.