Wednesday, October 24, 2018

Ez al dute pensatzen, gogoetatzen?

Sarri aguertzen dira tv-tan mezuac pantailaren azpico partean, laburragoac edo luzexeagoac, explicatuz edo sendotuz noticia emititzen ari direna. Halan an ETBco informativoac, ari zirela azaltzen nola pintchoetan lehen saria irabazi duen Iruineco taberna edo bar batec iracurri ahal izan da azpian e pantailá hau

... pintxoak epaimahaia liluratu du. 

Niri ethortzen zait gogora ez othe duten pensatzen, ari direnac hortan' redactatzen horiec mezuac zeinac bait dira professionalac lan hortan, mezu hori corritzen dela hobeto informativoqui beste honelatsu

... pintxoak liluratu du epaimahaia. 

Ez al dute pensatzen edo aguian pensaturic ere hartzen dute hobecotzat lehenengoa?

3 comments:

Anonymous said...

Kasu honetan ez bat, ez beste. Egokiena:

... pintxoak epaimahaia liluratu egin du.

Izan ere pintxoa epaimahaiari aurkeztu zaiola badakigu eta interesekoa dena epaimahaiaren arrapostua da.


" ... pintxoak liluratu du epaimahaia. "
idaztekotan sukaldariak edo jatetxeak ezik epaimahaia liluratu egin duena pintxoa izan dela adierazi nahi da. Bitxia litzateke.

Erramun Gerrikagoitia said...

Nahiz-ta pintchoa ez den izaite bizidun bat hortacotzat hartzen da ascotan izanic ere hypotheticoqui.
Halan, hori da esan nahi duena ac " ... pintxoak liluratu du epaimahaia."

Berdintsuqui esan ahal dugu ere "... paisaiac liluratu nau edo gaitu", nahiz-ta ez izan izaite biziduna paisaia.

Erramun Gerrikagoitia said...

Iracurri dugu ere gaur arratsean ari zirela buruz Iruineco Volkswagen productionea ipinten zuela pantaila pean

T-CROSS BERRIA DIESEL MOTORREN ESKASIAREN ERDIAN HASIKO DIRA EGITEN

ez al da sobera zail hori goico informationea eta contrara hobea beheco hau iracurlearentzat?

T-CROSS BERRIA HASIKO DIRA EGITEN DIESEL MOTORREN ESKASIAREN ERDIAN

Ez al dute pensatu behar gain honaco auquera informativo differenteac, hortaraco daudenac?