Thursday, March 19, 2015

Triquimailu ona esateco numero berriac euscaraz

Numeroac euscaraz daude basatuac 20ren multiplotan hogueiren multzo edo grupotan eta halan ascotan ascorentzat dira estropezuraco bide, direlaric / garelaric aise confunditzen.  Sociologicoqui hori zembaterainoco dan problemea edo soil arazoa beharco litzateque neurtu jaquiteco ziurrago bere magnitudea, magnitude sociala artean euscaldunac.

Ba' daquit ere problema edo affaira hau tratatu zala halaber lehenago orain mende bat baino guehiago, nic entzun dudanez academico Xabier Kintana-ri hortaz -ahaleguina bilacatzeco euscal numeratione base hogueitar traditionala' numeratione berri base hamartarra- jada Sabino Arana politicoa ihardun zen tratatzen hori asuntua baina antza diot nic desfortunatuqui exitoric gabe -h. d., solutioneric gabe- baina ezingo da ukatu Sabinori detectatzea, plazaratzea eta entseatzea gainditzen traba mental edo oztopo hori. Viva hortan ba Sabino. Detectatu, entseatu baina tamalez ez zan solutioneric implantatu socialqui baina horixe gatic berdin seguitzen du problemeac, arazoac zeina batzuc (esateraco academico Xabier Kintanac) duten ukatzen dituztela zarratzen beguiac, begui mentalac, begui intelectualac.


Nic batzutan esan ditudanean numero delaco berri horiec, esateraco,


labost (45) baldin ulertzen ez bada ongui esaten dut hainari lau.bost (45)

zazazpi (77) dut reesaten zazpi.zazpi (77)

bezortzi (98) dut reesaten beatzi.zortzi (98)

hirsei (36) dut reesaten hiru.sei (36)

bobat (51) dut reesaten bost.bat (51)

selau (64) dut reesaten sei.lau (64)

zozortzi (88) dut reesaten zortzi.zortzi (88)


Holan noiz numeroac esan ditudan manera hortan ez da ezer guertatu. Gainera ohituac gaude euscaldunac -eta esango nuque ere erdaldunac- esatera 2 zifraco numeroac esateraco telephono numeroac -hemen hobeto esan zifrac ezi numeroac- banan banan. Casuraco Lekeitioco numero bat

94 684 51 76 esan ohi da

beatzi.lau (94), sei.zortzi.lau (684), bost.bat (51), zazpi.sei (76)

praxi hortan baldin reduzitzen balitz harturic soil lehen zifraco lehen sillabea e numeroa e bi zifrac dana dago componduric, holan

be.lau [belau] (94), sei.zortzi.lau [sei.zolau] (684), bo.bat [bobat]t (51), za.sei [zasei] (76)

15 comments:

Gilen said...

Garai batean, noiz ere ertzainek eskatzen baitzidaten DNI zenbakia konzentrazioetan-eta, nik ematen nien euskaraz, eta honela: hogeita bi milioi zazpiehun da hirurogeita hemeretzi mila seiehun da laurogeita zazpi (asmatua da), eta gehienetan ez zidaten hartzen, zeren soilik uler zezaketen digituz digitu.

Unknown said...

Esquerrac Gilen zatio zure exemplu arguigarri eta mesedegarria non ikusten da ze behintzat inoiz edo haimbatetan numeroen ulertzeac dira difficultosoac. Baldin numeroa balitz 14 ziphratacoa emaiten luque ulert dadin difficultate ingaindigarria.

Bai, gauza bat da numeroa zeina da unitate bat composatua kin ziphra bakarra (8) edo kin haimbat ziphra (2015) eta da besteric ziphrea / digitoa zeina da unitate symbolico bakoitza e numeroa.

Hartacotz, noiz zuc ertzainei zenuen emaiten mintzoz arrapostua "hogueita bi milloi ..." zen numeroa baina zer dago escribitua DNI edo telephonoac edo ... beste dira guehiago ziphrac, ziphra multzoac.

Nolanahi, Gilen, zer irizten zaizu nic aguertua buruz numero berriac euscaraz? Zer impresione global heldu zaizu?

Anonymous said...

Ados Erramunekin noiz esaten duen euskaraz kontatzeko modua ez dela oso zuzena. Eta kontatzeko moduak ahal dira aldatu, zergatik ez? Estatu Batuetan esaterako, maiz ez dute esaten "Mila bostehun" baizik eta "Hamabost ehun"; zertaz? Zalantzarik gabe, zeren inglesez bigarren modu honetan dute erabiltzen silaba gutxiago.

- One thousand and five hundred (zazpi silaba)
- Fifteen hundred (lau silaba).

Ekonomia linguistikoa. Funtsezkoa kontzeptua aisa komunikaziorako.

Txopi

Anonymous said...

Gilen!

Ez dut ezagutzen zu, baina zara mundiala.

Txopi

Unknown said...

Txopi

Esatea "Hamabost ehun" ez da bakarric syllaben economiaren affaira baizic ze contatzen dala "ehuneka" ere hizcuntza batzutan, halan esateraco frantzesez. Inoiz entzuna dut euscaraz ere Zuberoan. Ez daquit erabiltzen dan gaurregun.

Ba dagoque guehiago daquienic hontaz zeinac lagundu ahal luque kin bere apportationea. Burura ethortzen zait Eneko Bidegain, ...

Erramun Gerrikagoitia said...

Gogoetaca nenbilelaric, nabilelaric zait occurritu zerbait hobegarria tzat euscarazco s. n. d. berria.

Baina hori dut exposatuco beste gueroagoco egun batean, beraz hori iracurtzeco itcharon zembait egun.

Gilen said...

Egia esan, Erramun, ez dakit zer esan aferari buruz. Badakit jendeari kostatzen zaiola euskaraz kontatzea, bai eta ere, esaterako, euskaraz larrua jotzea. Ni bietara ohitu naiz eta esan dezaket nahiko ondo eta gustura moldatzen naizela.

Gilen said...

Txopi, Hiztegi Batuan bertan honelakoak dituzu:

hamaika ehun zenbtz. 'mila eta ehun'
hamabi ehun zenbtz. 'mila eta berrehun'
hamahiru ehun zenbtz. 'mila eta hirurehun'

Ikusten denez, ez daramate Ipar. markarik.

Bestalde, txikitan oporretan joaten ginen Malagako herrixka batera, eta gogoratzen naiz han dirua durotan kontatzen zutela. Hala, "hiru mila duro" edo "hogei mila duro" esaten zuten, eta ni, ezin nuelarik jo mila duro baino gorago, zoratzen nintzen kontamodu harekin.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gilen.
Pozten naiz zeren bait duzu aguertu zure ikusmoldea buruz delaco syntema hypothetico numeral berria zeren ez da hain erraza esatea claroqui zer uste duzun buruz hain puntu e euscara. Baina duzu baieztatzen ze ez daquizula zer esan eta ere

"Badakit jendeari kostatzen zaiola euskaraz kontatzea".

Pozten naiz ohitu zarela ere bi arlo horietan.

Baina ordua date pensatzen hasteco -contrara zer uste daroen academico X. Kintanac- behar dala entseatu proposatzen bide alternativo eta ere convivente bat kin s. n. d.

Entsegu bat ez duelaric ukatzen batac bestea. Da edo litzateque convinatzea bi manerac librequi nola ere dugun convinatzen bazcaltzea egun batzutan ardoz eta nahi dalaric bestetan deus edan gabe.

Erramun Gerrikagoitia said...

Lehen ahaztu zait esatea alemanez ere erabilten dala "ehuneco" contaqueta hori. "14 ehun" edo 1400 usu entzuten nuena referituric km-ac.

Gilen said...

Bestalde, badakit pertsona askori kostatzen zaiola euskara ikastea, eta maiz esaten dela hizkuntza zaila dela.

Ez nago batere ados.

Nire iritziz, euskara da hizkuntza bat erraz-erraza, eta ustezko "zailtasun" horren arrazoia da, betiere nire aburuz, inplantazio sozial ahula eta ezagutza hala moduzkoa. Horrek galarazten ere du areagoko garapen komunikatibo bat, zeina XIX. mende arte zen egun baino dezentez aurreratuagoa.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gilen, gogo onez iracurrico nuque baldin explicatzen bazendu ampleago eta xeheago hori e

garapen komunikatibo bat, "zeina XIX. mende arte zen egun baino dezentez aurreratuagoa."

Gilen said...

Argitu behar dut ezen euskararen ahalmen komunikatiboa ez dela txarragoa orain ezi XIX. mendean eta lehenago, baina, dakigunez, haren baliabide sintaktikoak erabili ohi dira gaur egun modu askoz ere restriktivoagoan.

Explikazioak luze jo lezake eta agian nahasiko nintzateke. Beharbada hobe da azaltzea adibide batekin, nork bere konklusioak atera ditzan. Esaterako, erakutsiz nola euskaratu duten Don Quijote azken mendetsuan. Hona, lehen paragrafoaren itzulpenak:

1904

Mantchako herri batean, zeinaren izenaz ez baitut orhoitu nahi, bizi zen, ez delarik aspaldi, aitoren seme bat, lanza krakoan daukaten heyetarik eta oraino erredola, zamalko ihar bat eta charlengoa ihiziko. Eltze bat, maizago bethea behikiz ezen ez zikhiroki gizenez, arrax gehinenetako haragi hotz pozika zerbait, larumbatean azienda zango eta muthurkiak, ortziraletan ilharrak, igandetan bertzeen gainera usokume bat, horiek aski ziren iresteko haren onthasuneko bilkinen hirur laurdenak.

1969

Zeukan izenik gogora ekarri ere nahi ez dudan Mantxako basa-herri batean, orain denbora asko ez dela, aiton-seme bat bizi zen, armatokian lantza gordetzeko, eta ezkutu zaharra, zaldi argala eta galgo-zakur korrikalaria zeukaten horietatik bat. Ahariki baino behiki gehiagoko lapikoak, gau gehienetako okela ozpineztatuak, larunbatetan artzainek ekarritako ardi hilengatik emandako damuek eta intziriek, eta igandeetako usakumeren batek, beraren ondasunaren hiru laurdenak jaten zituzten.

1976

Mantxa-aldeko erri koxkor batean, bere izenik ez nuke gogoratu nai, bizi zan denbora asko ez dala etxeko-seme bat: lantza altxa-tokian, adarga zaar, zaldi igar ta erbi-zakur dun oietakoa. Bere ondasuna, lautatik iru ontantxe zijoakion: eguneroko eltzekoa, beikia oparoago aarikia baiño, zezinkia ia gauero, zartagiko lodia larunbat oro, lentejak ostiraletan, eta usakumeren bat igandetako goxagarri.

2012

Mantxa aldeko herri koxkor batean, izenik gogoratu nahi ez dudana, aspaldi ez dela gapare bat bizi zen, lantza altxatokian, adarga zahar, zaldi zingil eta erbi-zakur lasterkari daduzkaten horietarikoa. Bere ondasunaren herena' egunoroko eltze bete ardikiz baino gehelikiz ugariago, ia gauoro zitziki gatzartua, arrautza-zingar koipatsua larunbatez, dilistak ostiraletan, igande batzuetan goxagarri usakumeren bat edo beste, eta honakoetan zihoakion.

Unknown said...

Ez dut entzun, euskaraz, kontatzeko modu hori. Baina zuen iruzkinekin zerbait berri ikasi dut.
Frantsesez entzunagoa da, baina erranen nuke nahiko frantses jasoan erabiltzen dela, ez?

Unknown said...

Esquerrac Eneko zure apportatione hori gatic (zaito zure apportatione hori).

Nic ba dut entzun euscaraz ere -Zuberoan- mintzatzen zela buruz km-ac, distantziac artean hain leku eta beste hain leku.

Nic lehendabizi modu hori entzun nuen noiz izaten nintzen Alemanian. Nic ez dut entzun frantzesez. Orai ikusi dut ze erabilten dala ere inglesez. Seguruenez date phenomeno numeral asqui zabaldua bedere lehenago an haimbat hizcuntza eta hortacotz ere da aguertzen euscaraz.

Hizcuntzetan maquina bat expresione dira calcoac, nola orai nola lehen. Explicagarri, diodan, ze uste nuela lehenago ezen "toca madera" zela soil gaztelerazco erranmodea baina dut ikusi guerora holan esaten dela ere alemanez, inglesez, frantzesez, grecoz, ... eta segurqui an mihi guehiago. Ni hasi naiz erabilten noiztenca mintzoz "icutu zura" edo "hunqui zura" dependituz norequin nagoen.

Eneko, nire partetic haric nahi duzun arte esan dezazun,apportatu, criticatu, bultzatu, ... nahi duzuna.