Jose Antonio Uriarte, 1850
(1812 Arrigorriaga, 1869 Zarautz)
Marijaren illa
(Mariaren hila)
Seigarren eguna
Aztertu eta beguiratu eguizu, jausi ete zarean inoiz pecatu
mortal baten. Baldin zorigaiztoan jausi bazara, ¿badaquizu zer eguin dozun?
Ahal dozun guztia, zeure Jaun eta Jaungoicoa, zeure Eguilea, zeure Salvaguilea,
Aita ta onguilea hil, eta ezerezteco: erantzun esquer charragaz bere mesedeei,
esan bere beguien aurrean lotsabaqueriric handienagaz; ez dozula bere esanic
eguin gura; jarqui berari; galdu grazia, ucatu Aitatzat; galdu zure eguitada
onacaz irabazi zenduan guztia, galdu gloriaco zoriontasuna, gueratu zerutic
herbesteraturic, eta infernura jausiric. ¿Asmatu leiteque zorigaiztotasun
handiagoric?
Eta, oraindic bazagoz pecatu mortalean ¡ay zure errucarria! Jaungoicoa
da zure arerioa, eta zu zara Demonioaren servitzari ta mempecoa. ¿Zelan
auzartzen zara barre eguiten, jocatzen, olguetan, edo lo eguiten ezeren bildur
baga? ¿Ez dacutzu, aspertzen bada Jaungoicoa zuri icharoteaz, hil zinaitequezala,
eta condenau beguiac ichi edegui baten? Milacada Aingueruac jausi ziran
infernura pecatu bacar bat gaitic: eta ¿zu zagoz bildur baga eguinic haimbeste
pecatu? ¡O ichutasun negargarria!
Baina orain pecatuan aurquitzen ez bazara ere, beti gagoz
guztioc jausteco arriscuan. Tentacinoe gogor batec, edo beste uste bagaco
arriscu batec, behera bota gaiquez guichien uste dogunean. Aingueruac pecatu
eguin eban zeruan, Adamec atseguinezco ortuan, eta Judasec eta Pedroc
Jesucristoren escolan. Beraz, zu ere izan arren Aingueru bat, cristinau on bat,
gueratu zinaitequez une bateric bestera Demonio bat eguinic. Icaratu zaite,
bada, arriscu hain handiaren gomuteagaz.
No comments:
Post a Comment