Sunday, November 16, 2014

Euscaraz dirudienez importantea azquen

Dut spot hau titulatu Euscaraz dirudienez importantea azquen zeren dut iracurri tchondor baten azpico photoan hauxe

Hizki larriz idatzitako txondorra 

non dioena da, soilenean gaberic emparauric,
txondorra 

guero nahi balitz guehiago zehaztu hori tchondor hori completatuco guenueque guehiagorequin ezcquerretara, holan
idatzitako txondorra 

Hori delako idatzñitako txondorra nahi baguenu guehiago zehaztu seguitzen dugu completangotzen tchindorra guehiago guehituz ezquerretara holan

Hizki larriz idatzitako txondorra 

Baina zehaztasun guehiagorequin

Udazkenean mendiko bakardadea hizki larriz idatzitako txondorra 

edo guehiago orano

Herriko gazteriak auzolanean udazkenean mendiko bakardadea hizki larriz idatzitako txondorra

Nahi bada nabermendu lehenic principala hor daucagu escura traditionean asco erabilirico structurea ezen


Txondor herriko gazteriak auzolanean udazkenean mendiko bakardadean hizki larriz idatzitakoa 


 Bestetic, Gara-c publicatuco duen liburu titulatuac Josu Muguruza da kin bere subtitulua hauxe

Josu Muguruza (Mugurutza) 
Balek hondatu ez zuten ametsa 

non aise hobeto -informativoqui- litzatequeen

Josu Mugurutza 
Ametsa zeina balek ez zuten hondatu

Orduan conclusionez esan ahal litzateque ze euscaraz importantea doala bethi azquenean baina horregatio ez da hori eguia baizic guezur handia. Behar duquegu erabili enthelegua irequiago edo yago iraquia. Hori.

5 comments:

Gilen said...

Beste garai bateko euskaldunek lasai asko idatz zezaketen, esaterako, hau:

Txondor hizki larriz idatzia auzolanean herriko gazteriaz udazkenean mendiko bakardadean.

Amets balez ez hondatua.
Amets balez hondatu gabea.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gilen horrec "amets balez ..." on luque seguruenez comma garai bat holan "amets' balez ...".

Bestetic gaur egun ere cantatzen da elizetan "Ogui zerutic ethorria, zu zara gure poz guztia" eta ez "Zerutic ethorritaco eguia, ...".

Anonymous said...

Albiristeak! Altuberen mamua bizirik!

Erramun jauna,

Desegokikeria sintaktikoen ehiztari esportzatua zaren aldetik iruditu zaut atsegin har zenezakeela irakurrik “31 eskutik” web orrian gaur bertan kausitu dudan perpaus bat aski kuriosa. Kuriosa diot ez soilik “negargarri” ez esatearren, bainan orobat zeren modu antologikoan ematen baitauku ikustera nolako errabia itsu eta deliberatua duten euskal izkribatzaile zenbaitek bazter uzteko, joskeraz kestione, zentzu elementalenak agintzen dituen antolamendu logikoak eta besarkatzeko haien lekuan Altube jaunak duela anitz urte bere burmuineko laborategi irakituan erditu zituen eldarnio espantigarriak.

Hauxe duzu aipu dudan perpausa:

“Batzuetan, itzulpen-programek eremu berezi bat izaten dute testuari buruzko informazioa (menu bateko aukera bat den, botoi bat, errore-mezu bat, sagua gainetik pasatutakoan agertuko den argibidetxoa…), testuingurua (zer aplikaziotan edo noiz ikusiko den) edota itzultzeko argibideak (zenbat karaktere erabil daitezkeen gehienez, itzul daitekeen ala ez…) erakusteko.”

Eta orain, ene galdera:

Zer mirakulu, zer epifania, zer lurrikara kosmiko behar da euskal jende komunari ulertarazteko horrelako esaldi batean aditza posizione horretan kokatzea dela suizidio komunikativo latza, kolosala eta, oroz gain, batere premiarik gabea?

Nola liteke artikulu bat hain ongi argudiaturik izkribatzeko gauza den presuna argi eta jantzi bat ez izatea gauza ikusteko horrelako sintaxiarekin arrasetik lehertzen duela bere izkribuaren ahalmen komunikativoa eta zigortzen duela irakurlea deus ez konprenitzera lehen behakoan eta bi aldiz irakurtzera gauza bakoitza?

Altube jauna pozik dateke bere zeruko txokoan ikusiz nolako erro sendoak bota dituzten bere teoria letalak gure artean.

Ondikoz.

XE

Erramun Gerrikagoitia said...

Rebotatu dut commentario hau, XZ, bere jathorrira non bait dago aiphu hori zein duzun aiphatzen.

Erramun Gerrikagoitia said...

Esan nahi neuen XE ordez-eta XZ, disculpatu.