Wednesday, November 26, 2014

Occasionea explicatzeco realitatea

Nire emazte Mariki ari da euscara ikasten doalaric beste batzuequin batera escolara bere casuan ki AEK.

Duelaric izquiriatu hango ariqueta batzuetan ondocoa

Ni Mariki naiz, grekoa naiz eta Lekeition bizi naiz zergatik ezkonduta nago euskaldun batetik 

corregitu du irakasteac ezen zergatik hori ez dago ondo ze hori da galderac eguiteco eta behar duela izquiriatu eta esan ezkonduta nagoelako ordez-eta zergatik nago ezkonduta.

Irakasleac izan du hor escura occasione eder bat explicatzeco euscararen realitatea azalduz ze ba dira zembait modu hori expresatzeco, gure euscararen diversitatea, esateraco

zergatik nago ezkonduta 
zeren nago ezkonduta 
ezkonduta nagoelako
nagoelako ezkonduta 
bait nago ezkonduta 
nola bait nago ezkonduta

Ez al dira forma horiec entzuten artean euscaldunac? Zergatic ez malgutu bidea ikasleei? Tcharto al dagoz horco guziac ezi "ezkonduta nagoelako"? Ezagutzen al dugu euscara minimoqui zabal? Zelaco occasioneac galdtzen ditugun! ditugularic escu-escura.

3 comments:

Anonymous said...

Irakasle ortodoxo horrek badakike zer dagoen ongi eta gaizki "zergatik ezkonduta nago euskaldun batekin" bezalako sintagma batean, bainan bistan da ez dakiela gauza inportanteena, zein baita NOR DATEKEN sintagma horretan aipatzen den senar euskaldun hori. Balin baleki Erramun jauna dela Mariki andrearen ezkontidea joka nezake besoa ez litakela manifestatuko horren zorrotz eta hertsi sintaxiari doazkon gauzetan eta zazpi itzuli eman lezozkela mihiari bota orduko Erramunek hemen aipatzen daukun bezalako juzku erabatekoa.

Bigarrenekorik, ez dea domaia eta lastima handia euskararekin harremanetan sartzen diren erdaldun borondatetsuei irakasten zaien euskal gramatika izaitea hain hertsia eta rigidoa, baieta —menturaz hauxe da okerrena— hain ezberdina respektu kalean jende komunak aho-mihitan usaian darabilena? Ez ote da fustrazio bide handi bat ikasleentzat ikustea ezin dutela eraiki ezta diteken euskal esaldi sinpleena ere akatsak egin gabe edo irakaslearen rekonvenzione gramatikalak pairatu gabe, eta gero ikustea esaldi hori bera zeinagatik pairatu duten delako rekonvenzionea dela preseski kalean euskaldunen ahotan parra-parra entzuten dutena? Pedagogikoki ez dirudi biziki egoera estimulagarria, non estimulua ez den noski ikasketak oro pikutara igortzekoa.

XE

Anonymous said...

Ahantzi zaizu gehitzea beste forma bat oso sinplea eta txit kurrimentu handikoa:

ze ezkonduta nago" / "ze nago ezkonduta"

Izan untsa,

XE

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, XE, ahaztu zait diozun hori baina ez nintzen ahaleguindu eguiten lista completo bat.

Affaira edo asuntua casu hontan ez dago maila personalean ezen dala hain irakasle, hain ikasle edo hain senide hon hain ikasle baizik cerebroan daucagun conceptione edo perceptinea, valoratione mentala respectuz hain delaco puntua (syntactico, lexico, orthographico, ...). Dira conceptione eta apreciatione collectivoac provocatuac ganic zembaitzuc' dutelaric -horiec perceptioneac- bizitza luzescoa, ascotan tamalez.

Bestetic, ez dut pretenditzen nic an euscararen irakascuntza (casu hontan AEK) hastea irakasten honacoac nola "zergatik nago ezkonduta ...". Baina bai behar luqueela holacoen aurrean noiz subertatzen dira batez ere ganic ari direnac ikasten euscara ezen commentatzea: hara, holan ere esan ahal da eta gainera da erabilten den modu bat baina guc irascuntzan lehenengo mailetan hobesten dugu " ...+lako". Baina bai erabili leike, erabilten da. Ez dago tcharto.